1 minute read

Aixako zuloa babesteko egitasmoa

“Aixako zuloa” Itziarko herrigunetik 3 bat kilometrora dago kokatuta, Arbil tontorraren azpiko sakonune edo dolinan. Gipuzkoako haitzulorik zabalenetakoa da, 15 km pasa duten galeriak ezagutzen baitira bertan. Herritar askorentzat arrotz, leize hau oso ezaguna da espeleologoen eta naturzaleen artean. Beste hainbat altxor ere gordetzen ditu bere barrunbeetan: hornodunak, narrastiak eta saguzar ugari. Horientzat leize honek berebiziko garrantzia du, Eusko Jaurlaritzaren plan bateratuak (2018) aitortzen duen gisa.

Eta espezie guzti hauentzat Aixako zuloak duen arazo nagusienetako bat, gizakien perturbazioz gain, inguruko landarediaren egoera da. Malda handiak dituen dolina erraldoi baten kota baxuenen dagoenez haitzuloa, landarediak kiropteroen sartuirteerak oztopatzen ditu.

Advertisement

Egoera honi aurre egiteko Itziarko Auzo Udalak kudeaketa-plana martxan jarria du, helburu nagusia izanik Aixako zuloaren ingurune naturala hobetzea, eta bertako bizidunen iraunkortasuna bermatzea. Aurrera begira, saguzar kolonien perturbazio-iturriak ezabatzeko helburuarekin, kontagailu automatiko bat jarriko da, sartu-irtenak neurtzeko. Horrezaz gain, baso misto atlantiarra berreskuratuko da, zuhaitz eta zuhaixkak landatuz.

This article is from: