1 minute read

Herri lurrak, etorkizuneko ondare

Biodibertsitatearen kontserbazioa kontuan hartzen duen lurralde ereduan garrantzi berezia du lurraren jabetzak. Gure inguruan jabetza pribatua da nagusi, eta zatikako partzelazioak asko zailtzen du lurraldearen kudeaketa jasangarria eta bateratua. Era berean, arazo larriak ageri dira landa eremuko lurren erabilera eta mantenuan. Funtzio hori aintzat hartuta, lurzoru ez urbanizagarriko lursailen erosketa publikoa tresna baliagarria izan daiteke.

Hortik, lur eremuak publiko bilakatu eta bertako basoen berreskuratze plangintza bat rmamitzen hasiak gara. Asmoa da lurjabeei deia luzatzea, interesa dutenak harremanetan jar daitezen. Urteko aurrekontuan 10.000 euro gordeko ditu erosketarako auzo udalak, eta aparteko dirulaguntzak eskatzeko bidea irekit du.

Advertisement

Bestalde, aipatutako helburuekin bat datozen bi egitasmo lantzen ari da auzo udala Gipuzkoako Foru Aldundiaren elkarlanari esker:

• Aixako zuloaren inguruaren babesa, bertako bioaniztasuna babesteko neurriei lotuta (argitalpen honetan azaldua).

• Andutz mendiaren ipar isuriaren baldintzak hobetzeko egitasmoa, klima aldaketari aurre egin eta paraje degradatuak berreskuratzeko helburua duen Life Urban Klima 2050 programaren babesaz.

This article is from: