1 minute read

Auzolana, ekinez egina

Jatorriz nekazal giroari lotutako antolaketa ohitura izanik, bestelako eredu eta ekonomiak gorpuzteko ere baliatu da auzolana azkenaldian. Gizarte gero eta indibidualistagoan, elkarlan eta autoeraketarako eredua bihurtu da auzolana.

Lasturko plazaren eraberritzea eta

Advertisement

Elutzetako elurzuloaren berreraikuntza izan dira, besteren artean, auzolan jardunaren adibide azken urteotan gurean. Asmo hauek diruz lagundu ditu Itziarko Auzo Udalak, eta ekintza berriak gauzatzeko aukerak sortu ditu. Ildo horretatik, ondarearen eta inguruko paisaiaren egoerari lotutako lanak ere egin dira: Mardari auzoan eginiko indusketa, bertan zen baselizaren arrastoak egiaztatzeko, eta hainbat bide garbiketa, Urritzutik Endoiara bitarteko zidorrarena, kanposantutik Arriolara bitartekoa, edo San Roketik Itziarra datorrena, besteak beste.

Baina askotan eraikuntza eta konponketa lanei lotzen bazaie ere auzolana, era berean dira auzolan bestelako antolaketa eta ekimenak; adibidez, herriko festak prestatzea, kultur ekintzak, Itziarko Peria eta abar. Auzolan esperientzia horiek babestu ditu Itziarko Auzo Udalak, eta aurrerantzean ere horretan jarraitzea litzateke asmoa.

This article is from: