1 minute read

Zuhaitz landaketak, udaberria datorrenean

Larrialdi klimatikoaren ebidentziak gero eta nabarmenagoak direnean, eskala handian zein txikian neurri zorrotzak hartzea dagokigu. Zuhaitzak landatuz berotegiefektuko gasen isurpenen konpentsazioa eta bioaniztasuna bultzatzea da ekintza eraginkorretako bat; bertako espezieekin etorkizuneko ekosistema iraunkorrak garatzea. Bikoitza da zuhaitz landaketaren balioa: batetik, paisaiaren errekuperazioa, eta bestetik, herritarron kontzientziazioa, ume eta helduen parte hartzearekin pedagogia jorratzea.

Azken zortzi urteetan, urtero udaberriaren etorrerarekin zuhaitz landaketa burutzeko ohitura hartu dugu. Orain arte 2.000 zuhaitz landaretik gora landatu dira Elorrixa eta Itsaspeko sailetan, guztiak bertako espezieak. Lizarbe Guraso Elkartearekin eta Geoparkearekin lankidetzan egin dira ekimenok, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Era berean, industrialdea eta Itziarko herrigunearen artean kokatuta dauden pendizetan zuhaitzak landatu dira, honela, industrialdearen paisaia inpaktua leundu eta zuhaitzguneak zabalduz.

Advertisement

Urtero udaberria iristean zuhaitz landaketa eguna antolatu eta parte hartzera animatuz, deialdia egin ohi dugu, eta asmo horretan jarraitzea litzateke asmoa, inguruan degradatutako guneetan pixkanaka zuhaitzak landatuz eta baso paisaia lehengoratuz.

This article is from: