1 minute read

Geoparkearen lurraldean

2010ean eratu zen Euskal Kostaldeko

Geoparkea, eta 2015ean jaso zuen UNESCOren izendapena. Xede nagusitzat du lurraldearen garapen iraunkorra eta orekatua, balio geologikoak, naturalak eta kulturalak bereziki babestuz, eta bertan biztanleentzako mesedegarri diren ekintzak garatuz. Mutriku, Deba eta Zumaia udalerriek osatzen dute, eta horrenbestez, parean hartzen du Itziarko Auzo Udalaren eremua.

Advertisement

Geogarapen, Geoparkearen Kudeaketarako Elkarteko zuzendaritza batzordeko kide eskuduna ez izan arren, azken legealdian parte zuzena hartu izan du auzo udalak lan bileratan. Egitura honek eragin zuzena du landa eremuaren paisaia fisiko eta bizimoduetan eta, zenbaitetan, auzo udalak bertako biztanleen errealitate hurbilarekiko bitartekaritza erraztu dezake.

Ingurumenari lotuta, Geoparkearen lankidetzaz bultzatu izan ditu auzo udalak hamaika ekintza. Aipagarriak dira, besteak beste, honako hauek:

• Urtean behineko zuhaitz landaketak.

• Paisaia eta biodibertsitatea hurbiletik ezagutzeko txangoak.

• Sorbeltzak bursortzeko habiak jartzea eta tailerra.

• Inguruko hezeguneak hobeto ezagutzeko ibilaldiak, Aranzadirekin batera.

• Hazitik hezi, Itziarko eskolarekin elkarlanean egindako irteera eta egitaraua.

This article is from: