1 minute read

Beste ildo instituzionalak

Nortasun juridiko propioa du Itziarko Auzo Udalak, eta horrek aukera ematen dio hainbat arlotan zuzeneko harremana izateko instituzio nagusiekin. Horren adibide dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzak sustatutako dirulaguntza deialdietatik egindako inbertsioak, proiektu konkretuak landu ondoren.

Zenbait organotan zuzeneko ordezkaritzaz hartzen du parte Itziarko Auzo Udalak, hala nola Debemen Elkartean. Eragineko beste zenbaitetan, aldiz, harremana zeharkakoa da, Udalak baitu ordezkaritza, hala nola Geoparkean eta Debabarreneko Mankomunitatean. Interlokuzio zuzen honek tokiko entitate txikien figura hainbat egituratan kontuan hartzea ahalbideratu du.

Advertisement

Landa eremuko arazoek inguruko udalen barrutiak zeharkatu ohi dituzte, esate baterako, baserri bide eta sailek. Hortik, erlazio emankorra jorratu du auzo udalak Zestoako eta Zumaiako udalekin. Horren adierazle da, esaterako, inguruko hiru alkateekin sinatutako mugarrien hitzarmen sinbolikoa, edota Elorrixako aisialdi parkean hobekuntzak Aldundiari eskatzeko Geoparkeko alkate ordezkariekin bat egin izana.

Aipatzekoa da bestetik pareko antolamenduekin abiatutako kolaborazioa, hala nola, Ereñotzurekin edo Igeldorekin. Auzo udal prozesuaren berezitasuna sendotzeko lagungarria da esperientzia bateratua.

This article is from: