
1 minute read
Debako Udalarekiko harremana
Izaera juridiko propioa duen deszentralizazio administratiboa da Itziarko Auzo Udala. Foru Dekretuak xedatzen du zeintzuk diren entitate txikiaren ahalmenak eta zeintzuk Debako Udalarenak, auzo udalaren eremuan. Udalari dagozkio eskumen nagusiak. Auzo udalaren eskumenekoak dira, aldiz, herritarrekiko ohiko udal zerbitzuak, obra txikien lizentziak, aurrekontuaren kudeaketa, hondakinen kudeaketa, argiteria edota auzolana.
Hortik, ezinbestekoa da harreman instituzionala eta elkarlana bi aldeen artean. Korapilatsua izan zen erlazioa lehenengo legealdian. Geroztik harremana egokituz doa, eta aurrerapauso garrantzitsuak eman dira normaltasunaren bidean:
Advertisement
• Aurreko legealdian sortu zen Itziarko Mahaia, aldebiko koordinazio gunea, hitzarmenaren bidea egin arte.
• Foru Dekretuaren jarraibideak mamitzeko premian, hitzarmena sinatu zuten bi erakundeek 2020an, aho batez.
• Urteroko aurrekontuak lantzeko prozedurak adostu dira.
• Udal langileek auzo udalari zerbitzua emateko lanketa egin da, hortik teknikari eta aparejadore batek dute Itziarko kontuen ardura, astean bi egunez aritzen direlarik.
• Auzo udalaren eskumenekoak izan ez arren, eragin zuzena duten alorren batzordeetan parte hartzea ahalbideratu da, hala nola ogasuna eta hirigintza. Hortik etorri da Hirigintza Batzorde Mistoa.