
1 minute read
Debemen, funtsezko bitartekari
Debabarreneko Landa Garapen Elkartea da Debemen. Eskualdeko udalek, baserritarrek eta baserritarren elkarteek osatzen dute bere junta. Itziarko Auzo
Udalaren landa hedadura kontuan izanda, partaide zuzena izan da bere sorreratik, Debako udalerriari dagokion kuota auzo udalak hartua duelako beregain eta lankidetza estua eraiki delako hasieratik.
Advertisement
Debemenek bere brigada du, eta kide diren udalerriei sastraka eta kuneta garbitze lanak eskaintzen dizkie, baita bestelako konponketa txikiak ere. Debako Udaleko brigada iritsi ezin denean ere, hainbat lan egin dira Debemenetik Itziarren, baita berdeguneen zaintza ere.
Bestalde, landa eremuari dagozkion dirulaguntzetara aurkezteko eta proiektuak prestatu eta lantzeko bitartekari funtsezkoa izaten ari da auzo udalarentzat. Horrela kudeatu ditugu orain arte baserri bideen dirulaguntzak, Burugorri eraikina berritzeko jasotakoak, Lasturko rokodromoarenak eta abar.
Aurten Debemenen eskutik brigada soziala ere aritu da lanean, Egoera zaurgarrian ziren 8 langilek formazioa jasoz. Besteak beste, herri bideen desbrozeak, eta erabilera publikodun eraikinen garbiketak eta pintaketak egin dituzte.