
1 minute read
Industrialdearekiko lotura
1977an sortu zen industrialdea zenbait herritarren ekimenetik; izaera pribatua du eta ehun enpresa baino gehiago daude bertan, hainbat sektoretakoak: automobilgintza, makina-erreminta, ofimatika, kimika, etab. 1000 lanpostutik gora ditu egun. Horiekin batera aipatzekoak dira lotutako zerbitzuak, ostalaritza alorrekoak batez ere.
Urteetan ez da espazio amankomunik sustatu industrialdea eta Itziarko herrigunearen artean, eta elkarri bizkar emanda bizi izan dira. Itziarko industrialdearen eskuduntza nagusiak
Advertisement
Debako Udalarenak dira, argiteria eta hondakinen kudeaketa dagozkio soilik
Itziarko Auzo Udalari.
Itziarko Auzo Udalak pausoak eman ditu industrialdearekin harremanak sendotzeko, xumeak izanik ere. Hortik, hainbat dira jorratutako asmoak:
• Herriguneko eta industrialdeko sarbideen hobekuntza.
• Industrialde eremuan oinezkoen ibilbideak eta pasealekuak hedatzea.
• Ingurumaria txukun mantentzea, eta paisaia inpaktua leuntzea.
• Beharrak bateratu eta guztion onerako izan daitezkeen azpiegitura eta baliabideak irudikatzea.
Erronka nagusia da poligonoan pribatuak izan diren erabilera komuneko zenbait eremu publiko bihurtzea Debako Udalaren eskutik, industrialde gehienen kudeaketa ereduarekin parekatuz horrela. Hor landuko dira alde bakoitzaren eskumen eta eginbeharrak.