
1 minute read
Oinezkoen bideak, motz
Urteetan oinezkoen beharrak kontuan hartu gabe egin dira urbanizazioak eta errepideak; ibilgailuei eman zaie erabateko lehentasuna. Itziarren, N-634, herrigunea eta industrialdearen arteko azpiegitura traketsak ez du errazten oinezkoen mugikortasunik. Landa eremuan ere nabaria da pasabide seguruen gabezia. Arazo larria dugu ibilgailuekiko menpekotasuna arintzeko premian.
Epe laburruean, industrialdeko bideen ertzak egokitu eta oinezkoen tarteak sortzea da helburuetako bat, industrialdeko arduradunekin elkarlanean. Zabaleta gainera doan bidearen eginak ditu hobekuntzak industrialdeak, zorua seinalatu eta piboteak jarriz.
Advertisement
Aldundiari eskaera egin zitzaion egun
Donejakue Bidea hartzen duen herribide zaharraren goiko aldean, industrialdera doan errepidea zeharkatzeko baldintzak hobetzeko. Zebrabidea egin ezin denez, erdiko irla-pasoa jarri berria da.
Bide batez, Kanala gaineko aparkaleku publikora Alondegi paretik iristeko espaloia ere orain gauzatu da. Asmoa da, batetik industrialde eremuan egin gabe lagatako espaloi tarteak pixkanaka osatzea. Bestetik espaloi berriak egitea, adibidez Noiako bidegurutze paretik
Bikain jatetxera doan tartean. Fase desberdinetan burutuko dira lan hauek.