
1 minute read
Festak eta ospakizunak
Festa eta ospakizunek jendarte gisa elkartu eta iraganeko tradizioekin lotzen gaituzte; duten garrantzi sozialaz ondo jabetu gara azken urteotan izan dugun etenaldian. Itziarko Auzo Udalaren egitekoa da ospakizun hauei garrantzia eman eta sendotzea, ahal den heinean.
Kopraixak, San Nikolasak, Asentzioak, San Sebastianak eta Salbatoreak bere aurrekontutik finanzatzen ditu auzo udalak. Gainerako ospakizunetan ere elkarlanean aritzen da bertako eragileekin, hala nola
Advertisement
Lizarbe Guraso Elkartea, Itziarko Gazte Asanblada, Andutz Euskal Dantza taldea eta Izarraitz Bizirik, antolatzen dituzten ekintzetarako baliabideak eta babesa eskainiz. Aipatzekoak dira Erromeria
Eguna, San Juan bezperako sua, gabonetako ohiturak…
Bestetik, antzina Mardari bailaran egin ohi zen ospakizuna egunera ekarriz urtean behineko juntadizo jaia moldatu dute bertako auzotarrek orain dela gutxi. Guztion artean bultzatu eta babesteko eredua litzateke ospakizunak herritarren ekimenetik auzolanean antolatu eta auzo udalak diru publikoz mantentzea.