1 minute read

Burugorri eraikina, herritarron gune

2014an Debako Udalak Burugorri eraikina erosi zuen, Itziarren sakabanatuta ematen ziren hainbat jarduera bertan zentratzeko eta herrigunea suspertzeko. Lehenik eta behin taberna esleitu zen, jendeari zerbitzua emateko. Eta eraikinak izan behar zuen funtzionamendua lantzeko burutu zen Burugorri Martxan prozesua.

2015ean Itziarko Auzo Udala eratzean, Burugorri eraikinaren titularitatea bereganatu zuen. Birmoldaketak pausoka egin dira, dirulaguntzen baitan eta beharrak zehaztu ahala: erabilera anitzeko gelak, behin-behineko bulegoak, biltegiak, bainugela egokituak, ludoteka espazioa edota berogailu sistema berriztagarria jarri dira, eraikin osoari emanez erabilgarritasuna. Egun, bertan egiten dira herriko ekintza gehienak (ikastaro, ludoteka, kultur ekitaldi, bilera,…), eta bertan dute lantzean behineko lantokia auzo udalaren teknikariek.

Advertisement

Urteotan itziartarron gune nagusi bihurtu da Burugorri eraikina, bistakoa izanik herritarren parte hartze eta atxikipena, baina dagoeneko txiki geratzen hasia da, eta zenbait jarduera beste herriko eraikinetan kokatzen dira. Bestalde, eraikin zaharra izanik irisgarritasun eta mantenu arazo nabariak ditu, eta epe luzerako irtenbideak aztertzen hasiak gara.

This article is from: