
1 minute read
Kultur programa, gabiltzalako gaude bizirik
Bere txikian, ezaugarri seinalatua izan da lehendik Itziarren kulturgintzarako sena; atzera eginaz, gogoan ditugu aurreko mendean ondutako ekintzak eta iniziatibak. Baina kultura ez du elikatzen iraganaren nostalgiak, piztuta dagoen txinpartak baizik. Gizarte biziaren inbertsio bezala har dezakegu, ikuspegi kritikoa jorratu eta giza komunitatea sendotzen dituena.
Oinordetza hori aintzat hartuta, eta egungo joeren aberastasunarekin bat eginaz, lehendik zetorren antolaketari eutsi eta taldean saiatuz hainbat jarduera sustatu dira, hala nola, hitzaldiak, mahai inguruak, kontzertuak, antzerkia, ibilaldiak, tailerrak, proiekzioak eta abar, orokorrean erantzun on samarra jasoz. Emaitzaren adierazle da kultur programak erakunde nagusietatik jaso izan dituen diru laguntzak, hein handi batean bere gastuak estaltzeraino.
Advertisement
Garaia iritsi ahala bilera deia egin izan da eragile zein herritarren eskutik elkarlanean prestatzeko egitarau zabala, horretarako baliabideak ziurtatuz auzo udalak. Aipatzekoa da, herrigunetik harago, eskaintza auzoetan eta landagunean ere kokatzeko egiten den ahalegina.