1 minute read

Ikastaro eta aisialdi eskaintza bateratua

Tokian tokiko aisialdi eta ikastaro eskaintza izateko ahalegin nabaria egin da Itziarren azken urteotan. Besteak beste, joskuntza, puntoa, yoga, senti-dantza, euskal dantzak, ingelesa, frantsesa, aerobic, hipopresiboa, bodystep, egur-taila, eskulanak, trikiti eta panderoa, pilota, umeentzako psikomotrizitatea, edota autodefentsa feminista. Herriguneko lokaletan kokatzen dira, Burugorri eraikinean, apaiz etxean, eskola eraikinean edota frontoian.

Horretarako bidea egin zuen Burugorri Martxan prozesuak, egungo funtzionamenduaren oinarriak eraikiz. Bere aldetik, Lizarbe Guraso Elkartearen bitartez egin izan dira zenbait jarduera. Orain dela hiru urtetik, Itziarko Auzo Udalak hartua du gidaritza orokorra eta dagozkien ikastaroen finantziazioa. Ikasturtearen eskaintza bateratu eta osoa lantzea jarri da helburu, euskarri bakarrean bilduz aukera guztiak. Egun 200 bat lagun aritzen dira ikastarootan, urtean zehar.

Advertisement

Bestalde, 2-8 urte bitarteko umeentzako Ludotekak bere bidea egin du Burugorri eraikinaren lehen solairuan. Era berean, 1216 bitartekoei zuzenduta, Gaztelekua prestatu zen, Debako Gaztelekuarekin koordinatuta; hala ere, orain bertan zerbitzu hau geldirik dago, bestelako lanketa bat egin bitartean.

This article is from: