1 minute read

Eta gazteak zer?

Ia mende erdiz Andutz Biltokia izan da gurean gazte mugimenduaren topagune eta erreferente. Bertan ibilitakoak dira belaunaldi ugari, eta erreleboz funtzionatu izan du. Nekez imajina daiteke Itziarren herrigintza eta sortutako hainbat dinamika, Zentroa gabe.

Hala ere, garai bateko grina apaltzen joan da, bizi dugun ziklo aldaketaren seinale. 2021ean Kontzeju Etxea eraberritzeko bidea hasi genuen, bertan Itziarko eskolaren ikasgelak egokitzeari lehentasuna emanaz. Ondorioz, lokalik gabe geratu ziren gazteak. Koloka egoerari erantzunez, Itziarko Gazte Asanblada eratu zen 2022an, eta Kopraixetan txosna jarri zuen, auzo udalak behinbehinean tranpapea konponduta.

Advertisement

Ordutik, auzo udalak harreman zuzena izan du gazte asanbladarekin, eragile gisa gazteek herrian duten zer esana aitortuz, lankidetzaren alde eta, ahal dela, arazoei irtenbidea batera bilatuz. Bere gunea erreklamatu du, eta eskaerari erantzunez herrian ditugun aukerak aztertu ditu auzo udalak. Apaizetxearen sotoaren ekialdeko lokala jo da balekotzat oraingoz, gazteek atondu eta kudeatuko lukete lekua. Horretarako hitzarmen egokia lantzen ari gara.

This article is from: