1 minute read

Argiteria publikoa hobetzeko lanak

Auzo udalaren aurrekontuaren zati handi bat jaten du argiteria publikoaren mantenuak. Bizi dugun energia krisi orokorrean, ezinbestekoa da kontsumoa gutxitu eta argiteriaren hedadura optimizatzea. Horrekin batera, argiteriaren gehiegikeriek sortutako kutsadura luminikoa jaitsi beharrean gara.

Landa eremuak zuen argiteria eskasia konpontzea izan da lehentasuna. Horrela, Arriolako eta Lasturko auzuneetan eguzkipanelez hornitutako LED farolak jarri dira. Horiez gain, postontzi eta zaborrontziak diren bidegurutzeetan, sensore bidez pizten diren farolak jarri dira, auzotarren eskaerei erantzunez. Zabalsoro eta Presaola frontoietan ere kontsumo apaleko fokuak jarriak dira. Eta industrialde eremuko farolei LED argia jarri ondoren, ia erdia aurreztu da horien fakturan.

Advertisement

Bestetik, herriguneko argiteria zaharkituta dago, farolak higatuta daude eta ez dute argi ona egiten. Denak aldatzeko aurrekontua garestia denez, Next Generation Funtsen dirulaguntzetara aurkeztu gara; ondo izatera %85eko finantzaketa lortuko genuke.

Nafarkoopekin (Goiener taldekoa) auzo udalaren kontsumo elektrikoa aztertu da, eta autokontsumorako fotovoltaika instalatzeko auzo udalaren titulartasuneko estalki egokien artean, eskolako teilatua iruditu zitzaien onena.

This article is from: