
1 minute read
Baserri bideak konpontzeko premian
50 bat km baserri bide ditugu, eta horietako asko egoera kaskarrean. Lehentasuna emanez, bataz beste, 150.000 euro inbertitu du auzo udalak urtero bide horien konponketa lanetan (aurrekontuaren 12%), aparte, urtero gehienezko 35.000 kopurua lortu izan da.
Honako baserrietara doazen bideak konpondu dira urteotan: Arriola auzoan, Antsorregitik Arriolarako bidea eta Leizarrango bidegurutzea. Itsaspe auzoan, Sakonetara doan bidea eta Txarturi aldeko bidegurutzea. Elorrixa auzoan, Andika Berri, Polion-Etxeberri, Saskarate eta Galarreta baserrietako bideak, eta Gorosti baserrikoa ere bai (bertakoekin elkarlanean). Mardari auzoan, Irure, Erlete Goikoa, Olaberri (Zestoarekin %50), Arbalitz eta Garabango bideak, Zubeltzu Zahar - MarizelaiTxindurri Iturri bidea, errepide nagusitik Erlete Behekoara doana, Urain Itziarra doana eta Zubeltzu Torrerako bidea eta zubia.
Advertisement
Endoia auzoan, Urki Haudi eta Potzualdeko bideak, Otzarreta gainetik Beliosoro baserri multzora doana eta Endoiako antenara doana (Zestoarekin %50). Lastur-Arbiskoan, Albitzuri, Murgi, Urki eta Antsorregiko bideak. Lizarretako bidean lurjausiaren konponketa. Larraskandako bidearen azterketa geoteknikoa.