1 minute read

Herri baratzak, bertatik bertara

Apaizetxea eraikinarekin batera honi lotutako lursailak errentan hartuak Itziarko

Auzo Udalak, herritarren erabilerarako eremua hedatzeko aukera ahalbideratuz.

Advertisement

Aspaldikoa da Itziarren ere laborantzarako ohitura bertatik bertara, eta lehendik zenbait baratza partikular ustiatu izan dira. Aisiarako baratzak behar bezala funtzionatzeko ezinbestekoak diren zerbitzu orokorrak eta premiak xedatu ondoren seiehun bat metro koadroko esparruan hamar baratza egokitu dira oraingoz, oinarrizko hornikuntzak biltzen dituen guneaz gain. Zozketa bidez izendatu dira zenbakitutako partzelak, bete beharreko baldintzak ezarri eta deialdia argitaratu ondoren.

Biztanleei aisialdirako eta jarduerarako espazioa eskaini, erabiltzen ez diren eremuak erabilera publikoetarako berreskuratu, herritarren partaidetza eta garapen iraunkorra sustatu, iraunkortasuneko politikak antolatu, herritarrak biodibertsitatearen zaintzan inplikatu, baratzak heziketarako eta jolaserako duen balioa indartu, elikadura osasungarria bultzatu eta belaunaldien arteko harremanak sustatzea dira, besteak beste, egitasmo honen helburuak. Lursailaren ustiaketa doakoa izanik, baratzagintzari lotuta antolatu daitezkeen gizarte ekintzetan laguntzea eskatuko zaie ordainetan erabiltzaileei, hala nola, ondoan kokatutako eskolako baratzeen kudeaketan inplikatzea.

This article is from: