1 minute read

Apaizetxea eraikina, denon beharretarako

Herriko plazan dagoen Apaizetxea eraikinaren erdia eskolarako erabili izan da. LH2ra arteko umeen eskolaratzea posible izan zedin, Hezkuntza Sailarekin adostasun batera iritsi ondoren. Geroztik, erdi bana ordaindu izan zaio alokairua Gotzaindegiari, Hezkuntza eta auzo udalaren artean. Oraintsu arte, eraikinaren beste erdia elizaren beharretarako mantendu izan da, noizbehinkako erabilera bereziekin.

Herrian ditugun leku arazoak kontuan hartuta, Itziarko Auzo Udalak eta Itziarko Parrokiak eraikin osoaren eta ondoko lurren alokairua adostu zuten 2021ean, kontratua 20 urtez luzatzeko eskubidearekin.

Advertisement

Bitartean Kontzeju Etxea obrarako hustu zenez, Itziarko Auzo Udalaren behin behineko egoitza eta batzar aretoa bertan moldatu dira. Honela, eskola erabileraz gain, bestelako aktibitateak kokatuz joan dira eraikinaren bi aldeetan, hala nola ikastaroak, bilerak, umeen goizetako zaintza. Mendebaldeko sotoan Gaztelekua jarri zen, orain bertan geldirik badago ere. Erabilera horiek baldintza egokiagoetan burutzeko aurreproiektu bat enkargatua du auzo udalak. Etorkizunari begira, herriguneko eraikin nagusi hau ondasun publiko bihurtzea litzateke egokiena.

This article is from: