
1 minute read
Eskola Txikia izateko bidean
Itziarren LH2 arteko, eskola dugu 2008az geroztik, guraso talde batek abiatutako lanari esker. Luzaro ikastetxearen adar gisa funtzionatzen du, metodologia eta zuzendaritza Debako errealitatetik kudeatuz.
2022/23 ikasturterako, Debako Udalak, Luzaro Ikastetxeak, Zubi Guraso Elkarteak, Lizarbe Guraso Elkarteak eta Itziarko
Advertisement
Auzo Udala ados jarri dira Itziarri eskola propioa dagokiola ondorioztatuz, eta eskaera bateratua luzatu zaio Hezkuntzako Plangintza sailari. Hortik lortu da Itziarren
LH3 jartzea, eta orain Itziarren geratu diren ikasleek egingo dute LH6rainoko bidea. Horretarako ezinbestekoa izan da gurasoen ausardia, sinadura bilketa bidez irmoki jokatuz.
Eskola propioaren ildotik, eta irakasleekin elkarlan estuan, Itziarrek dauzkan ezaugarriak ikusita, egokiena Eskola
Txiki eredua dela ondorioztatu da. Adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskola publikoak dira Eskola Txikiak, landa eremuan kokatuta, eta aukera ugari eta anitzak eskaintzen dituzte.
Lehen urratsak emanak dira, Eskola
Txikien koordinazio bileretan parte hartuz. Erronka ederra, inondik ere, eta etorkizunaren koloreak orain marrazten hastea komeni zaigu.