1 minute read

Kontzeju etxearen erabilera aldaketa

Bitan banatuta dauzkagu ikasgelak Itziarren, eskola eraikinean eta Apaizetxea eraikinaren parte erdian. Eskola propioaren bidean emandako pausoei esker, aurten kurtso bat gehiago dugu, ondorioz, Apaizetxearen behin behineko erabilerak ez du bermatzen kurtso guztiak behar bezala antolatzea.

Eraikin publikoz urri gabiltzanez, larritasuna aztertu eta eskolaren garrantzia lehenetsiz

Advertisement

Kontzeju Etxea baliatzearen konponbide zaila bilatu zen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza

Sailarekin adostasuna erdiestearren.

Proposamena onartuta, erabilera aldaketarako proiektua egin du lehiaketa irabazitako arkitektura bulegoak.

Tarte horretan, Kontzeju Etxearen hustutze lanak egin dira, babesturiko ondare eraikuntza izanik, errespetatu beharreko elementuen egoera ezagutzeko. Aurreikusitako epearekiko urte erdiko atzerapenaren ondoren lizitazioa argitaratzear da, Hezkuntzaren arabera. Hortik obrak esleituko dira, ondo bidean, 2024-2025 kurtsorako amaitzekotan.

Bitartean, gutxieneko egokitzapenak egin ditugu, adibidez, Tranpapea aterpe gisa babestuz, eskolako umeen jolastoki eta bestelako funtzioak bete ditzan.

Ospatzeko aurrerapausoa da, inondik ere. Ez du ordea eskolaren arazoa guztiz konponduko, izan ere bitan banatuta jarraituko du, eta HH eraikinaren egoera ez da ona. Luzerako proiektua litzateke, LH6rainoko eskola eraikin berri bakarrean biltzea Itziarren.

This article is from: