
1 minute read
Sendotuz doan egitura administratiboa
Auzo udalaren funtzionamendu egokirako, gutxieneko egitura administratiboa beharrezkotzat jo zen hasieratik. Itziarren lanegun erdia izango zuen funtzionarioarekin abiatu zen. Bestetik, Debako udal langileei zegokien auzo udalaren beharrei ere dedikazioa eskaintzea, dagokion neurrian. Horiez gain, kudeatzaile propioaren figura aurreikusi zen. Kudeatzaileari gehituko zitzaion herri langilea, behar desberdinei erantzuteko.
Jarraibide horiek negoziaketan adostu eta auzo udalaren txosten justifikatiboan jasota badaude ere, pauso guztiak ez dira nahi bezala eman, eta nekeza bihurtu da osoko funtzionamendu hori lortzea.
Advertisement
Lehen legealdian jarritako oztopoek jarduna baldintzatu zuten eta ez zen aurrerapausorik eman. Ezintasunari erantzuteko, behin behineko kudeatzailea kontratatu zuen auzo udalak 2019an, kanpo aholkularitza bidez. Salto kualitatiboa izan zen, hainbat lan bideratzeko.
2020an Debako Udalarekin hitzarmena sinatu ondoren, nabariak izan dira aurrerapausoak. Batetik Harrera Bulegoa egonkortu da. Bestetik, astean bi egun eta erdiz teknikaria Itziarren aritzen da lanean, eta astean bi egunetan aparejadorea. Tramite administratiboak bizkortzea ekarri du, abantaila nabarmena izanik auzo udalaren jardueran.