
1 minute read
Harrera bulegoa, bai esan?
Itziarko Auzo Udala eratzearekin bat ireki zen harrera bulegoa Burugorri eraikinaren hegalean. Administrazio puntua herritarrengana hurreratu eta hainbat tramite bertatik bertara egin daitezke harrezkero. Urte hauetan zerbitzua osatuz eta ordutegia egonkortuz joan da, herritarren eguneroko arreta puntu bilakatzeraino.
Funtzio hauek betetzen ditu harrera bulegoak, besteak beste: telefono deiei erantzutea, publikoa aurrez aurre artatzea, sarrerako eta irteerako dokumentazioa erregistratzea, auzo udalaren posta elektroniko orokorra jasotzea, agiriak udal-iragarkien oholean jendaurrean jartzea, Erregistro Orokorrera zuzendutako dokumentazioa erregistratzea eta izapidetzea, herritarren kexak, iradokizunak eta eskaerak jasotzea eta bideratzea, dokumentazioa konpultsatzea, biztanleen erroldako datu eta ziurtagiriak eguneratzea, administrazio publikoaren plataformetan sartzeko izapideak egitea, hondakin edukiontziak erabiltzeko beharrizanak bideratzea, herritarrentzat fotokopia zerbitzua, familia ugarien ziurtagiri eskaerak, Bizigune etxebizitza hutseko programan eskaerak eta erregistroak tramitatzea, auzo udalaren espazio ezberdinen erabilera kudeatzea.
Advertisement