
1 minute read
Pandemiaren arrasto luzea
Aurreikusten ez genituen aldaketak ekarri zituen Covid-19a dela eta sortutako larrialdiak. Egitura xumea izanik, baliabide mugatuak ditu auzo udalak, eta ahal duen mailan egin behar izan zion aurre egoera berriari.
Osasun neurriak hartzea izan zen lehenengo lana, eraikin publikoak itxi eta bertan behera geratu ziren ekimen, ikastaro, jai, ospakizun eta bestelakoak. Erakundeen arteko elkarlana bultzatu eta oinarrizko premiak lehenetsi ziren.
Advertisement
Debako Udalarekin lankidetza ekimena bateratu zen, erabakiguneak zehaztu eta eginbeharrak koordinatuz.
Honako eginkizunak hartu zituen auzo udalak: maskara banaketa, Gurutze
Gorriarekin zaintza sarea eta janari bilketa, Apaizetxearen erabilerarako hitzarmena, gaztelekua eta ludoteka irekiak, aisialdi eta denborapasa guneen arautzea edo salbuespeneko jarduerak.
Igarotako larrialdiak agerian laga dizkigu ditugun gabeziak. Jendartearen ahultzea, giza harremanen txirotzea eta bizitzakalitatearen galera ekarri dizkigu. Eta bertatik bertarako gutxieneko zerbitzu publikoen garrantzia nabarmendu digu. Bestetik, espazio irekien eta ingurumenarekiko harremanaren balioa bistaratu digu. Ikasgaitzat hartu behar genuke aurrerantzean, ongizatea babesteko bideak jorratuz.