
1 minute read
Ez gabiltza alferrik
Azken urteetako ibilia errepasatzen hasita, urruti geratzen dira hastapenak; aldiz, igarotako une zailen oroitzapena datorkigu, ezinbestean. Pandemiak eragindako krisiak baldintzatu du batez ere legealdi honetako jarduna. Herri txikien berezko oreka hauskorrean are nabariagoak izan dira halako egoera larriaren ondorioak.
Krisi egoerak agerian jarri ditu Itziarko Auzo Udalaren mugak eta ahultasunak.
Advertisement
Lehendik eraikitako prozesuak eta lan ildoak kaltetu ditu, eta konpromisoak lausotu. Baina, era berean, baldintza ezkorrei aurre egiteko hurbiltasunaren eta lankidetzaren balioa erakutsi du.
Aurreikusitako plangintza batzuk alde batera geratu dira, beste batzuk berregokitu egin dira. Jorratutako ekimen gehienak oraindik agertu ez badira ere, epe laburrean edo ertainean izango dute emaitzarik. Zailtasunak zailtasun, egonkortze aroa izan da auzo udalarentzat. Goraipatzekoak dira batez ere maila instituzionalean gauzatutako adostasunak; ulertu ezin eta ika-mikak gainditu eta elkarlanerako bideak irekiz. Garrantzitsuak diren hainbat kontu ahaztu izanaren arriskuz, hemen doakizue Itziarko Auzo Udalaren izenean egindakoen, hasitakoen eta bestelakoen laburpen bat.