–Sí, está en el agua. Gero beste ekintza bat proposatzen diegu. Azukrea duen uretan koloretako klarionak busti eta marrazkiak egin. Lehortzen direnean distiratsu geratzen dira. (Egin dugu, baina lehortu denean ez da ezer berezia ikusi). 10etan datozenekin berdin egin dugu. Azukre paketea erakutsi diegu: – Zer da hau? – Es sal. – Es azúcar –batek esan du. Eskuan pixka bat bota diegu dastatzeko eta guztiei gustatu zaie. Gero haien aurrean 3 koilarakada azukre sartu dugu ur potean eta erakutsi diegu: – Non dago azukrea? – En el bote. Oraingo honetan koilara erabilita nahastu dugu eta azukrea desegin da. Berriro erakutsi diegu: –No lo veo. –Ha desaparecido porque lo has movido. –Se ha ido. –¡No está, no está! –¿Dónde se ha ido? –Por ahí –aterantz seinalatuz. –Orduan non dago? ¿No está en el agua? –No, se ha ido. –Dastatu nahi duzue? –!Ay! ¡Qué caliente! –¿A qué sabe? –A caliente, es azúcar, sabe a azúcar. –Es decir, que el azúcar está en el agua, ¿no? Arbela n.º 42
Metodo zientifikoa 1. Zein da arazoa? Azukrea urarekin nahasten dugunean ez da ikusten. Zer gertatzen da azukrearekin? 2. Zer jakin nahi dugu? – Azukrea uretan botatzean potearen hondoan geratzen da. – Koilaraz eragiten diogunean azukrea ez da ikusten. 3. Zer burutazioak egingo dituzte umeek? Azukrea eta ura nahasten dugunean galdetzen dugu: – Zer gertatu da azukrearekin, zergatik ez da ikusten? Umeek beraien burutazioak egiten dituzte, “hipotesiak” direla esan ahal dugu. 4. Egiaztapena eta ondorioak Ura edaten dutenean egiaztatzen dute azukrea uretan jarraitzen duela, nahiz eta ez ikusi. Marrazketarekin gehiago ziurtatu nahi izan dugu baina ez dugu lortu, agian azukre gutxiegi bota dugu. Inés Bermejo Caro 2 urteko gela Alkartu Ikastola Año 2010
Gure Ikastetxeak 15