Garraiolariok94

Page 16

garraiolariok94 Estatu frantziarra: ekotasarekin bueltaka berriz ere

E

statu frantziarrean ekotasaren ideia jarri dute, beste behin, mahai gainean. Gogora dezagun 2013 eta 2014. urteetan proiektuaren ezarpena atzeratu egin zela eta 2015. urtean guztiz eten. Orduan eta baita orain ere, garraiolariak erabat haserretu ditu gobernu frantzesak, izan ere, beraien ekonomia txikituko duen gehiegikeria bat dela uste baitute. 2013. urtean sekulako liskarrak egon ziren, gobernuak matrikulak irakurriko zituen arkuak ezarri ostean, behera bota baitzituzten, epaitegian kartzela zigorrarekin amaitu zutelarik egileek. Garraiolari enpresak beti agertu dira ekotasaren aurka, izan ere, garraioaren prezioa %5etik %10era garestitu dezakeela

16

uste baitute, eta hortaz, Estatu frantziarreko garraiolarien lehiakortasuna kolokan jarri. Ekotasa azpiegiturak finantzatzeko erabiliko dutela adierazi du Elisabeth Borne garraio ministroak. Baina garraiolari bretoiak guztiz aurka daude: gobernuak gasolioaren prezioa 4 zentimo jada igo dituela horretarako diote, eta ekotasak garraioa suntsitu besterik ez duela egingo. Frantziar gobernuak datorren bost urteetarako azpiegitura plana aurkeztu zuen duela egun gutxi. Plan horretan abiadura handiko trenaren bide berriak nahiz kapazitate handiko errepideen garapena bideratu nahi dituzte. Horren salneurria? 10.000 milioi euro. Finantzaketa bidea? Ibilgailu astunei ezarri nahi dieten ekotasa.

Lehen esan bezala, gobernuak 4 zentimo/litroko zerga jada ezarri die erregaiei. 6000 milioi euro/ urteko jasotzeko aukera izan duelarik. Baina ez omen da nahikoa. Ekotasaren ideia hor dago eta urteak joan etorri ahala, behin eta berriz ateratzen dute mahai gainera egon diren gobernu guztiek. Han eta hemen egoera antzekoa dela ikusi dezakegu, izan ere, azkenean, ibilgailu astunak dira azpiegiturak berriz ordaintzera behartuak dauden ibilgailu bakarrak. Oraindik itxaron egin beharko dugu ekotasarekin zer gertatuko den jakiteko, besteetan bezala bertan behera geratzea lortuko duten garraiolari frantzesek edo azkenean, eta saiakera askoren ondoren, gobernuak berea egingo duen.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.