ZUHAITZEN LAGUNAK!
ZER DA LIBURUXKA HAU?
Eguzkitzako “Zuhaitzen Lagunak!” liburuxka duzue honakoa!
Gure ikastetxe ondoan ditugun zuhaitz ezberdinak identifikatu eta hemen jaso ditugu, hauek ezagutu eta ezagutzera emateko, eta
hirian ere berde-guneak, zuhaitz eta landareak egotearen garrantzia azpimarratzeko!
Ingurumenaren aldeko beste ekintza batzuk ere egin ditugu, hazi ezberdinak landatuz eskola ondoan “bioaniztasun irla” bat sortzea bezala. Hau zer den eta zertarako egin dugun jakin nahi?
Jarraian topatuko dituzu azalpen eta argazki gehiago! Zure gustukoa izango delakoan, gogoratu:
Zuhaitz eta landareak gure lagunak dira!
NOR GARA?
Eguzkitza ikastetxeko LH6ko ikasle talde bat gara.
2023-2024 ikasturtean zehar, IrunBIXI proiektuan parte hartu dugu.
Irunen parte hartzeko natura eta zuhaitzen gaia landu nahi izan dugu
ZER DA IRUNBIXI?
IrunBIXI Irungo Udalaren proiektu bat da. Ikasturte osoan zehar, gure eskolara etorri dira Irunen inguruan ditugun interesak ezagutzera.
Haurrok ere gure hirian eta gustuko ditugun gaietan parte hartu dezakegula ikasi dugu Irunbixin.
Honez gain, Irungo Udaletik hiriko berde-gune, zuhaitz eta landareak zaintzen lan egiten duten pertsonak ere ezagutu ahal izan ditugu. Gure ikastetxera etorri ziren gure galderak erantzun, proposamenak entzun eta elkarrekin haziak landatzera. Loretxo bat ere oparitu ziguten gainera!
Mila esker Lorazaintza taldea!
JASOTAKO ZUHAITZEN ZERRENDA
Eguzkitza ikastetxe inguruan: zumarra, astigar zorrotza, heriotzorria, izei gorria.
Urdanibia plazan eta honen inguruan: platanondoa, ezki hoztozabala, astigar arrunta, likidanbarra
Ibai ondoko paseoan: makala eta gereziondoak.
ZUMARRA
KOKAPENA
Eguzkitza ikastetxe sarreran, eskuineko aldean
NOLAKOA DA?
Altuera: 5 metro inguru.
Enborra: lodia eta orbainekin.
Hostoak: Hosto zabala, borobil tankera marra batzuekin.
EZAUGARRI BATZUK...
XIX eta XX. mendeetan, zumar espezie ugari landatu ziren Europako eta Ipar Amerikako kale eta parkeetan; horrela sortu ziren zumarrez landatutako hiribide eta ibiltokiak, "zumardi" edo "zumarkale" izenekoak.
Hala ere, zumar ia guztiak, hirietakoak batez ere, hil egin dira grafiosi izeneko gaitzak jota, kakalardoek hedatutako onddoa. Egoera honi erantzuteko, baratzezainek barietate berriak garatu dituzte, gaitzari aurre egiteko gai direnak.
ASTIGAR ZORROTZA
KOKAPENA
Eguzkitza ikastetxe sarreran, atearen aurrean
NOLAKOA DA?
Altuera: Ertaina.
Enborra: fina.
Hostoak: izar forma antzekoa.
EZAUGARRI BATZUK...
Acer generoaren izena latinetik eratorria da (ǎcěr, -ĕris), “ zorrotza” esan nahi duena, ziur asko hostoen punta zorrotz bereigarriengatik edo, agian, zuhaitzaren zur gogorrarengatik, ustez lantzak egiteko erabiltzen zena.
HERIOTZORRIA EDO ADELFA
KOKAPENA
Eguzkitza ikastetxe sarreran, ezkerreko aldean
NOLAKOA DA?
Altuera: ertaina (zuhaixka bat da).
Enborra: enbor asko eta finak ditu.
Hostoak: berdeak, zorrotzak eta pozoitsuak dira.
Loreak, arrosa kolorekoak, zuriak, gorriak edo horiak izan ditzake, bost petalo txikikoak.
EZAUGARRI BATZUK...
Landare pozoitsua da. Zaldiek, behiek, ardiek edo ahuntzek jaten dutenean beherakoak eta odoljarioak eragiten dizkie eta muturreko kasuetan heriotza ere ekar lezake, hortik landarearen euskarazko izena.
IZEI GORRIA - KONIFERA
KOKAPENA
Eguzkitza ikastetxe sarreran, Mirari kafetegi parean
NOLAKOA DA?
Altuera: 10 metro inguru.
Enborra: 1,20 metro inguruko zabalera du. Enbor-azal zartatua du.
Hostoak: orratz formako hostoak ditu eta ez dira erortzen.
EZAUGARRI BATZUK...
Zuhaitz hostoiraunkorra.
Jatorrizko habitata Europa erdialdean eta ekialdean du, hasi Alpeetan eta Eskandinaviako herrialdeetaraino.
Konifera hostoiraunkor honek 35-55 metro arteko altuera ere izan dezake.
PLATANONDOA
KOKAPENA
Urdanibia plazan eta eskola inguruan.
NOLAKOA DA?
Altuera: 7 metro inguru.
Enborra: lodia eta orbainekin.
Hostoak: Izar formakoak dira.
EZAUGARRI BATZUK...
Zuhaitz hostoerorkorra.
Ondo jasaten du hirietako poluzioa eta, ondorioz, mundu osoko parke eta etorbideetan dago.
EZKI HOSTOZABALA
KOKAPENA
Urdanibia plazan, ermitaren ondoan eta Altzola tabernaren aurrean.
NOLAKOA DA?
Altuera: 7 metro inguru.
Enborra: 1,20 metro inguruko zabalera
Hostoak: Borobil tankerakoak, hostozabala.
EZAUGARRI BATZUK...
Udaren hasieran loratzen da ezkia. Loreak horixkak eta usaintsuak dira.
Kareharrizkoa du berezko lurzorua. Europako erdialdean eta hegoaldean hedatzen da. Euskal Herri osoan dago.
ASTIGAR ARRUNTA
KOKAPENA
Urdanibia plazan, udal eraikinen eta tabernaren ondoan.
NOLAKOA DA?
Altuera: 7 metro inguru.
Enborra: Marroia eta ez oso lodia.
Hostoak: Hosto berdeak ditu, izar formakoak.
EZAUGARRI BATZUK...
Astigarrak, Gipuzkoako Astigarraga udalerriari izena eman dio, eta baita ere Astigarribia eta Astigarreta auzoei.
LIKIDANBARRA
KOKAPENA
Urdanibia plazan, ermitaren ondoan.
NOLAKOA DA?
Altuera: 7 metro inguru.
Enborra: Oso fina.
Hostoak: Izar tankerakoak, baina punta finagoekin.
EZAUGARRI BATZUK...
Jatorriz Ipar Amerikakoa (AEB hegoaldea eta Mexiko), mundu osoko parke eta lorategietan aurki daiteke apaingarri.
Hostotza trinkoa du, udazkenean gorrimin kolorea hartzen du.
Likidanbar izena, "likido' eta "anbar" hitzen elkarketa da, azaletik ateratzen zaion erretxina anbarkara dela-eta.
MAKALA
KOKAPENA
Ibaiaren beste aldean (Urdanibia plaza eta ikastetxe arteko paseotik)
NOLAKOA DA?
Altuera: Oso-oso altua da!
Enborra: Marroia eta oso luzea.
Hostoak: Hosto berdeak ditu.
EZAUGARRI BATZUK...
Makalak hostoerorkorreko zuhaitzak edo zuhaixkak dira, 3045 metrotako altuerara hazi daitezkenak.
Zurtoina normalean bertikalean dago eta azala latza edo leuna eta, sarritan, kolore grisekoak dira.
GEREZIONDOA
KOKAPENA
Ibai ondoko paseoan zehar (Urdanibia plaza eta ikastetxe artean)
NOLAKOA DA?
Altuera: Ertainak dira, batzuk altuago eta besteak baxuagoak.
Enborra: Fina da.
Hostoak: Hosto berdeak eta lore arrosak ditu. Gereziak ematen ditu.
EZAUGARRI BATZUK...
Oso balioetsia da bere zur gorrixkagatik eta loreen edertasunagatik.
Baso epeletako zuhaitza da; lurzoru freskoak, sakonak eta aberatsak nahi izaten ditu.
Euskal Herrian ezagunak dira Itsasuko eta Etxauriko gereziak. Japonian, gereziondoaren loreari Sakura deritzo eta udaberrian gertatzen da bere loraldia.
ZUHAITZEN ONURAK HIRIAN
Hirietan zuhaitz eta landareak izatea behar-beharrezkoa da, onura asko ekartzen dituzte eta hargatik, zaindu eta aldarrikatu behar ditugu!
Airearentenperaturajaistendute
Aireandaudenelementukutsatzaileakfiltratzendituzte
Hirikobioaniztasunaareagotzendute,animaliaeta intsektuakerakartzenbaitituzte
Pertsononosasunmentaletafisikoahobetzenlaguntzen dute
HAZI LANDAKETA ETA
BIOANIZTASUN IRLA
Gure ikastetxetik gertu, hazi landaketa bat egin dugu bioaniztasun irla bat sortzeko. Eremu jakin batean, landare ezberdinen hazi mordoa landatu genituen eta ondoren, hesiz inguratu, inork zapaldu ez dezan. Denbora batean, bertan ez da belarrik moztuko inguruan bezala, eta landare ezberdin asko jaioko dira.
Landare hauek, intsektuak erakarriko dituzte eta irla hau, beren bizitokia izango da. Intsektu hauek, inguruko landare eta zuhaitzak kaltetzen dituzte xomorro-plagen aurka egiten dute eta honela, modu natural batean (elementu kimikorik erabili gabe), inguruko landaredia zainduko dugu!
Honetan laguntzeko, Udaleko Lorazaintza saileko teknikari eta
langileen laguntza izan genuen. Ekintza gauzatzen lagundu ziguten, guztia azaldu ziguten eta oparitxo bat ere egin ziguten!
Lurra prest!
Haziak landatzen, a ze eguraldia!
Ari dira pixkanaka hazten landareak!
BIOANIZTASUN IRLAN JARTZEKO KARTELAK