Animaliak ondo tratatzeko gida



Gida honetan animaliak ondo tratatzeko gomendioak topatuko dituzu. Animalia asko daudenez, Irungo etxeetan gehien ikusten ditugun animaliak aukeratu ditugu gida egiteko: txakurrak eta katuak.
Gainera, Irunen animalien alde lan egiten duten talde eta zerbitzu batzuk ere agertzen dira.
Ikasturtean zehar ikasi duguna zurekin partekatu nahi dugu, eta horregatik egin dugu gida hau.
Gustatuko zaizula espero dugu!
Eguzkitza Ikastetxeko LH6ko ikasle talde bat gara.
2023-2024 ikasturtean zehar, IrunBIXI proiektuan parte hartu dugu. Irunen parte hartzeko gai bat aukeratu behar genuen, eta animalien gaia lantzea aukeratu genuen.
IrunBIXI Irungo Udalaren proiektu bat da. Ikasturte osoan zehar, gure eskolara etorri dira Irunen inguruan ditugun interesak ezagutzera.
Haurrok ere gure hirian eta gustuko ditugun gaietan parte hartu dezakegula ikasi dugu IrunBIXIn.
Gure taldean, animalien zaintzari buruz ikasteaz gain, Irunen animalien eskubideen alde lan egiten
Gure Ametsa - Bi Lagun aterpetxearen bisita izan genuen eskolan, eta azaldu ziguten animalia abandonatu asko dituztela bertan.
Gutako askok interesa genuen jakiteko nola adoptatu dezakegun animalia bat Irunen.
Zuri ere interesgarria irudituko zaizula espero dugu.
Zer da adoptatzea?
Erosi ordez, abandonatutako animalia bati bigarren aukera bat ematea da. Etxe berri bat ematea!
Irungo animalia abandonatuak
Gure Ametsa - Bi Lagun aterpetxera eramaten dituzte.
Deitu aterpetxera eta elkarrizketa bat egingo dizute animalia adoptatu ahal izateko: 943 645 279
Animalia bat adoptatu baino lehen pentsatu...
Animalia zaintzeko denbora eta gogoa duzu?
Animaliarekin jolasteko eta berari kasu egiteko prest zaude?
Txakurren kasuan, egunero kalera ateratzeko ardura hartuko duzu?
Arduratsua izango zara eta animalia garbituko duzu? Bere kakak jasoko dituzu?
Animalia bere bizitza osoan zaintzeko prest zaude?
Ikasi dugu animaliak zaintzea haiekin jolastea eta laztantzea baino gehiago dela.
Animalia bat adoptatzen baduzu, ardura asko izango dituzu, eta prest egon behar zara horiek egiteko.
Animalia bat izatea ez da txantxa! Lan asko da!
Hurrengo orrietan azaltzen dizugu nola zaindu behar dituzun animaliak.
Osasuntsu mantendu:
- Ondo jaten eman: Animaliek janari berezia behar dute, ez eman pertsonen edozein janari.
- Ariketa fisikoa egiten lagundu: mugitu elkarrekin, jolastu, irten paseatzera...
- Garbi mantendu: Katuak bakarrik garbitzen dira, baina txakurrak bainatu behar dira.
- Albaitarira eraman: Txerto guztiak jarri eta gaixo dagoenean zaindu.
Arduratsua izan: Kakak jaso!
Askotan, jendeak ez ditu txakur kakak jasotzen, eta hori ere ardura bat da.
Mesedez, txakur bat baduzu, kalean kaka egiten duenean, jaso!
Bestela, besteok zapaldu egiten ditugu eta kaleak asko zikintzen dira.
Ba al zenekien...?
Irunen 69 zaborrontzi ditugu txakurren kakak botatzeko.
Ez baduzu halakorik zure inguruan, zabor arruntean bota dezakezu.
Irunen animaliak zaintzeko denetariko zerbitzuak topatuko dituzu: - Albaitariak - Ileapaindegiak - Dendak
Txakurrak aske egoteko parkeak ere baditugu: - Puianako parkea - Oxinbiribil parkea - Gain Gainean parkea
Kalean animalia bat topatzen baduzu, EZ eraman etxera!
Irungo Udaltzaingoari deitu telefono honetara: 092
Beraiek Gure Ametsa - Bi Lagun aterpetxearekin hitz egingo dute eta jasotzera etorriko dira.
Abandonatutako animalia jaso ondoren, albaitarira eramaten dute eta gaixo dagoen begiratzen dute.
Gainera, txipa eta txertoak jarri eta esterilizazioa egiten diote (kume gehiago ez edukitzeko). Hori derrigorrezkoa da, Legeak dioelako.
Horren ondoren, aterpetxean geratzen da bizitzen, norbaitek adoptatu arte.
Horrez gain, Irunen animalien alde lan egiten duten elkarte asko daude.
Elkarte horiek animaliak adoptatzeko kanpainak egiten dituzte, jarduerak antolatzen dituzte...
Egiten duten lana boluntarioa da.
Irungo haurrak animalien alde!