BURUKO KALKULUA KARTEKIN

Page 1

BURU KALKULOA KARTEKIN


1.ZENBAKIEN SEKUENTZIA

LANTZEN DUTEN JOLASAK

2


Karten guda

Adina: 6 urte. Jokalariak: 2-8. Helburua: Zenbaki sekuentzia lantzea. Karta kopurua: Karta joko osoa. Azalpena: Bi modutara jokatu daitekeen karta jokoa da; hasieratik karta guztiak banatuta jolastea edota txanda bakoitzean ikasle bakoitzak 5 karta izanik jolastea. Dena den, dinamika berdina da: jokatzen dauden partaideak guztiak batera eta bakoitzak karta bat botatzen du txanda bakoitzean eta txanda bakoitzean kartarik altuena ateratzen duenak eramango ditu karta guztiak. Bi jokalari edo gehiagok berdinketa lortzen badute badute “Guda� sortuko da eta jokalari guztiek karta bat buruz behera jarri eta berriz bota beharko dituzte kartan, non handiena ateratzen duenak karta guztiak irabaziko dituen.

3


Kartak ordenatzea

Adina: 5 urte. Jokalariak: Bakarkakoa. Helburua: Zenbakikuntza sekuentzia sendotzea. Karta kopurua: Karta sorta osoa. Azalpena: Joko honen karten balioa jokalariaren mailara egokitzea da egokiena, non jokalari bakoitzak bere mailako zenbakiak landuko dituen, esaterako; txikienek 6 zenbakira arte egin dezakete eta handiagoek 12 zenbakira arte. Joko honen helburua ikasleak txantiloi bat aurrean izanik eta karten paloak banatuta, karta guztiak handitik txikira edo txikitik handira antolatu beharko ditu.

4


2.Batuketa eta kenketa errazak lantzeko jolasak

5


Bira eta batuketa edo kenketa Adina: 6tik 8urtera. Jokalariak: 2-4 Helburua: Batuketa eta kenketa errazak lantzea. Kartak: karta sorta osoa. Deskribapena: Jolasten hasi baino lehenago batuketa edo kenketekin jokatuko den erabakiko da. Karta gehien lortzen dituena izango da irabazlea. Bi edo hiru jokalarietako berdinketa kasuetan, jokalari guztiek beste karta bat biratuko dute eta zenbaki handiena edo txikiena duena izango da irabazlea. Honela, karta kopuru txikiena duen jokalaria ere irabazlea izan daiteke berdinketa hauste kasuetan. Txikienentzako, jolas berdina egin daiteke baina 1etik 10erako (edo nahi direnekin) kartekin baina karta sorta gehiago erabilita, denbora luzeagoan jolasteko.

6


1go BERTSIOA: Karta sorta osoa bi pilo berdinetan banatzen da buruz behera jarririk mahaian. Txandaka, jokalari bakoitzak buelta ematen dio karta bakoitzari eta eragiketa egingo du. Beste guztiek ondo egin duela kontrolatzen dute. Erantzuna zuzena bada kartekin geldituko da, eta txanda hurrengo jokalariarena izango da karta sorta guztia agortu arte.

2.BERTSIOA: Gehienez 4 jokalari. Jokalari bakoitzak pilotik 2 karta hartuko ditu buruz behera. Jokalari guztiek beraien bi kartak biratuko dituzte eta batera buruz beraien bi kartak eta aurkarienak zenbatuko dituzte. Ondoren, bakoitzak lortutako emaitza ahoz goran esango du eta besteek ere eragiketa ondo egin dutela kontrolatuko dute. Emaitza altuena lortu duena nor den erabakiko dute. Lehenengo esaten eta asmatzen duenak eramango ditu karta guztiak.

7


Bost! Adina: 6 urte. Jokalariak: 2-4 Helburua: 5 zenbakiaren deskonposaketa. Kartak: 4 karta sorten 1etik 4rako zenbakiak. Deskribapena: Karta guztiak banatzen dira buruz behera jokalarien artean. Ordenean, bakoitzak karta bat jasotzen du bere pilotik eta mahai gainean jartzen du. Helburua 5 zenbakiaren batuketa azaltzea da mahai gainean dauden kartekin. Lehenengo jokalariak bost zenbakiaren batuketa ikusten, BOST! ohikukatuko du eta karta horiek eramango ditu.

Hogei- hogei Adina: 7-12 urte. Jokalariak: 2-4 Helburua: 20 arteko batuketak + estrategia eta arrazonamendua. Kartak: 4 karta sorten 1etik 4rako zenbakiak.

8


Deskribapena: Sei fitxa behar dira (6 tapoi izan daitezke) jokalari bakoitzarentzat edo talde bakoitzarentzat kolore bat. Hasteko 5 karta banatzen dira, gainontzekoak pilo baten uzten dira buruz behera. Albo batera utzi beharko dira mahaiaren erdigunea jolasteko erabiltzen baita. Helburua 20 zenbatzea da zutabe edo errenkada batetan. Jokalari batek zutabe edo errenkada bat ixten duenean, bere koloreko fitxa jarriko du ertz bakoitzean (bi fitxa). Txandaka, jokalari bakoitzak karta bat jarriko du goraka mahaian beste baten ondoan. Horizontalki edo bertikalki jarri dezake eta beste karta bat hartzen du. Horrela, errenkada eta zutabe berrian sortuko dira. Ondoren, beste jokalari batek berdina egingo du. Sei fitxa jartzen dituen jokalaria izango da irabazlea.

9


3. 10aren konposizioa eta deskonposizioa lantzen dituzten jolasak.

10


Memory 10

Adina: 6 urte. Jokalariak: 2tik 4ra. Helburua: 10aren deskonposizioa. Kartak: 1etik 9rako zenbakiak.

Deskribapena: Karta-sorta hartu eta 1etik 9rarteko kartak banatu eta nahastu. Mahaian jarri zabalduta ahuspez (buruz behera). Txandaka umeek bi karta altxatuko dituzte, biak batu eta 10 lortzen badute kartak hartuko dituzte. Ez badute lortzen bueltan toki berean utziko dituzte. Jolasa kartak bukatzen direnean amaituko da eta irabazlea karta gehien duen jokalaria izango da.

11


10 bakar-jokoa

Adina: 6 urte. Jokalariak: bakarka jokatzeko. Helburua: 10aren konposizioa. Kartak: 1etik 9rako bi palo. Deskribapena: Palo bateko kartak ordenatuta ilaran jarriko dira mahai gainean.Beste paloko kartak nahastuta ahuspez jarriko dira azpian beste ilara batetan. Jokalariak lehenengo karta begiratu eta goiko ilarako zein kartarekin elkartu pentsatuko dute biak batu eta 10 osatzeko. Horrela jarraitu beharko dute karta guztiak binaka elkartu arte.

Batu 10 Adina: 6 urte Jokalariak: 2tik 4ra Helburua:10aren konposizioa Kartak: 1etik 9ra bitarteko zenbakiak 12


Deskribapena: Mahai gainean,”buruz-gora”6 karta uzten dira.Gainontzeko karta guztiak “buruz-behera”multzo batean uzten dira. Txandaka,jokalari bakoitzak multzotik karta bat hartzen du gero karta bat bilatzen du “buruz-gora” daudenen artean eta bere gutunarekin 10 batzen ditu. Lortzen badu ; bi kartekin geratuko da eta ez badu lortzen jolasten jarraituko du (beste bat lapurtuz…). Ezin badu 10 batu mahai gainean dauden kartekin eta 6 karta baino gutxiago badago,”buruz-gora”utzi beharko du besteekin batera. Erdian 6 karta egongo balira,multzoaren azpian utzi beharko du. Bikote gehiago lortzen dituen jokalaria izango da irabazlea.

Arrantzara! Adina: 6-8 urte Jokalariak: 2tik 4ra Helburua: 10aren konposizioa Kartak: 4 karta sortetatik, 1-4 aren zenbakiak.1etik 9 ra bitarteko kartak

13


Deskribapena: Jokoaren helburua 10 batzen dituen bikoteak egitea da, bikote gehiago lortzen dituen jokalaria izango da irabazlea. 6 karta ematen zaizkio jokalari bakoitzari eta gainontzeko kartak “buruzbehera” uzten dira. Lehenengo 6 kartetan bikotearen bat badugu , gure txanda izan arte itxoin behar da ateratzeko Txandaka, jokalari bakoitzak karta bat eskatuko dio beste bati 10 batzeko bere karta batekin. Bikotea egiten badu, bere ondoan uzten ditu eta jarraitzen du eskatzen (“zazpi gehi hiru, hamar”). Eskatzen duen karta, besteak ez badu, honek erantzuten dio ¡Arrantzara! eta karta bat hartu beharko luke multzotik. Inoiz ezin da 4 karta baino gutxiago izan. 4 karta gutxiago dugunean zuzenean multzotik hartu egin behar da.

14


Hamar Adina: 6 – 8. Partaideak: 2 - 4. Helburua: Hamar arteko batuketak buruz ikastea. Kartak: 1-9 zenbakiak. Deskribapena: Karta-sortatik kendu txotekoak, zaldiak eta erregeak. Geratzen diren kartak nahastu eta banandu partaideen artean. Partaide bakoitzak buruz behera jarriko ditu kartak eta bere goreneko kartari buelta emango dio . 2 edo 3 karten artean HAMAR osatzen bada, azkarren esaten duenak “hamar� eta asmatzen duenak, berak jasoko ditu.

Batuketak handitik txikira Adina: 6-8 urte. Partaideak: 2-4 Helburuak: Batuketak eta zenbakien konparazioak . Kartak: Karta-sorta osoa.

15


Deskribapena: Jolasten hasi aurretik zehazten dira ondorengo arauak: zenbaki handiena edo txikiena edukitzera, eta baita ere, nola jolastuko den edo batuketak edo kenketak egitera. 5 karta banatzen dira parte hartzaile bakoitzari. Dinamika “ Karten gerraren� berdina da, baina jolas honetan 2 karta botatzen dira eta batuketak edo kenketak egiten dira (Jolas hasieran erabaki denaren arabera) .

Asmatu Zenbakia Adina: 6 -8. Jokalariak: 2 eta epaile1. Helburua: Batuketak eta kenketak+ pentsamenduaren itzulgarritasuna. Kartak: Karta-sorta guztia. Deskribapena: Jolastu aurretik erabaki behar da batuketak edo kenketak egingo diren . Parte hartzaileen artean banatzen dira kartak eta hauek, buruz behera jartzen dute banatutako beraien karta-sorta. Biek batera ateratzen dute goian duten karta eta beste partaideari erakutsi gabe, epaileari erakusten die. Epaileak bi partaideen karten batuketa edo kenketa (jolasaren aurretik erabaki denaren arabera) emaitza esango du. Lehenak asmatzen duena bestearen karta zenbatekoa den, berak jasotzen ditu 2 karta horiek. Karta denekin bukatzen duenak irabazten du. 16


4. 100, 1.000 eta

10.000ren konposaketan eta deskonposaketak

lantzen dituzten ariketak

17


Aurreko jolasak zenbaki altuagoak dituzten karta sortekin egin daitezke hamarrekoen, ehunekoen eta milakoen batuketak lantzeko. Jolasak Behar dira: • 10etik 100 arteko karta sorta. • 100etik 1.000 arteko karta sorta • 1.000tik 10.000 arteko karta sorta Eranskinean dituzu karta sorta hauek inprimatzeko.

18


5. Zenbaki handien batuketa lantzen duten jolasak

Behar dira: • 10etik 100 arteko karta sorta. • 100etik 1.000 arteko karta sorta • 1.000tik 10.000 arteko karta sorta Eranskinean dituzu karta sorta hauek inprimatzeko

19


800 arte Adina: 6 urtetik 8 urte arte Jokalariak: 2tik 5era Helburua: Zenbaki handiagoen batuketak Kartak: 30 kartako karta sorta; hamarreko 1, hamarreko 10 eta 10 ehuneko.

Azalpena: Jokalari bakoitzari 6 karta emango dizkiogu, beste karta guztiak, boatzen den karta bakoitzeko lapurtuko dugun multzo batean jarriko ditugu. Jokalari bakoitzak, txandaka, erdira karta bat botako du eta kopuru hori erdian dagoen kopuruari gehituko dio. 800 zenbakira iritsi edo pasatzen denak irabaziko du.

Handiena edo txikiena batuketa handia Adina: Jokalariak: 2tik 6 jokalari arte Helburua: Batu + zenbaki sekuentzia Kartak: Hamarrekoen karta sorta edo ehunekoen karta sorta edo biak.

20


Azalpena: Jokalari bakoitzari 5 karta banatzen zaizkio. Jolasean hasi aurretik zertara jolastu behar den adostu behar da: zenbaki handiena edo txikiena edukitzera eta baina batuketetara edo kenketetara jolasten den. Dinamika “karten guda�ren berdina da, baina orain bi karta botatzen diera eta batuketa edo kenketa kalkulatzen da (adostu denaren arabera).

Asmatu zenbaki handia Adina: 6 urtetik 8 urtera arte. Jokalariak: 2 jokalari eta epaile 1 Helburua: Batuketak eta kenketak lantzea Kartak: Hamarrekoen karta sorta edo ehunekoena, edo biak. Azalpena: Batzen edo kentzen jolastuko den adostu behar da. Kartak bi jokalarien artean banatzen dira. Bakoitzak multzo batean jarriko ditu buruz behera. Karta bat aterako dute biek batera, eta beste jokalariak ikusi gabe epaileari erakutsiko diote. Orduan epaileak bi karta horiek batuketaren (edo kenketaren) emaitza esango du. Bestearen kartaren balioa asmatzen duen lehenak irabaziko du, besteak bi kartak hartuko ditu. Horrela jarraitu behar da karta multzoen kartak bukatu arte.

21


6. Eragiketa konbinatuak lantzen dituzten jolasak

22


Asmatu zenbaki handia Adina: 6 urtetik 8 urtera arte. Jokalariak: 2tik 8ra Karta: Karta sorta guztia Helburua: Eragiketa errazak lantzea; batuketa, kenketa eta biderketa. Azalpena: Jolasten hasi baino lehen, helburua izango den zenbakia aukeratu behar da, 100 baino txikiagoa dena baina 11 baino handiagoa. Helburua modu askotara aukeratu daiteke, nire gomendioa, zenbakien edo karten hiru bultzo edukitzea da; lehenengo multzoa 0tik 9 arteko zenbakiekin, eta bigarren eta hirugarren multzoa 1 eta 9 arteko zenbakiekin. Kartak nahastu, buruz bera jarri eta multzo bakoitzeko karta bati buelta ematen zaio. Jokalari bakoitzari 5 karta ematen zaizkio eta multzoetako karta batzuekin edo guztiak konbinatu behar ditu helburuko zenbakia lortzeko. Adidibez, 1, 3, 5, 6 eta 9ko kartak badaude eta helburua 38 bada, horrela egin zitekeen; (9 x 3) + 5 + 6

Erabili daitezkeen arauak Jokalariak helburua karta batzuekin edo guztiekin lortu dezakete, karta horiek erakutsi eta helburura nola iritsi direnaren azalpenak eman behar dituzte. Helburua lortu duten jokalariek helburuaren kopuruaren puntu 23


berdinak jasoko dituzte. Helburua lortzen ez duen orok beste karta bat jasoko du. Orduan helburua lortu badezake, helburuaren kopuruaren puntu erdiak emango zaizko. Helburua 100 lortzea bada, 50 puntu emango zaizkio. Hala ere, jokalari batek ez badu helburua lortzen, beste karta bat emango zaioeta puntuen laurdena emango zaio. Jokalari batek ez bada helburura iristen bi aukera extrekin, ez du punturik jasoko.

Denek jolasten dutenean, berriz banatzen da eta puntuak pilatzen joaten dira. Erronda guztiak jolastu ondoren puntu gehienak dituenak irabaziko du.

24


7. Biderketa taulak

lantzen dituzten jolasak

25


Bira eman eta biderkatu Adina: 7 - 12 urte bitartean Jokalariak: 2tik 4ra.. Helburua: Biderketa taulak buruz ikastea eta azkartasuna garatzea. Kartak: Karta guztiak 11 eta 12a kenduta Deskribapena: Hasi aurretik zein kartekin jolastuko den adostuko da; karta guztiekin edo 10a arteko kartekin. Azken kasu horretan 11 eta 12a kenduko dira. Beharko balitz, zalantzak argitzeko kalkulagailu bat edo biderketa taulen zerrenda bat izan daiteke ondoan. Karta gehien dituen jokalariak irabaziko du. Berdinketa balego, jokalari guztiek euren karta bat atera beharko dute, eta kartarik txikiena edo handiena daukan jokalariak (aurrez adostu behar da) irabaziko ditu karta guztiak. 1. aukera: Jokalari bakoitzari 4 karta banatuko zaizkio. Eta beste guztiak erdian kokatuko dira multzo batean buruz behera. Jokalari bakoitzak erdiko multzotik bi karta hartuko ditu eta denak batera karta horiek erakutsiko dituzte. Denek euren bi karten arteko biderketa kalkulatu beharko dute buruz, norberarena eta baita besteena ere. Bakoitzak txandaka bere bi karten arteko biderkaketaren emaitza ozen esan behar du, ondo badago bi karta horiek beretzako izango dira. Bestela berriz ere erdiko multzoan jarri beharko ditu. Jolasak horrela jarraituko du erdiko multzoa agortzen den arte. Amaitzean karta gehien dauzkan jokalariak irabaziko du jolasa. 26


2. aukera: 4 jokalari gehienez. Karta sorta bi multzo berdinetan banatu eta bi multzoak erdian kokatuko dira buruz behera. Txandaka, jokalari bakoitzak multzo bakoitzetik karta bat altxatuko du, eta bi zenbakien arteko biderketa kalkulatuko du. Emaitza ondo esan badu bi kartekin geratuko da eta ondorengoaren txanda izango da. Oharrak : - Zenbaki baten taularekin soilik jolas daiteke. Horretarako alde batean landu nahi den taularen karta alde batean buruz gora jarri, eta beste guztiak buruz behera utzi multzo batea. Buruz behera dauden kartak soilik altxatu beharko dira bai 1. zein 2. aukeran. - Zenbaki konkretu batzuen taulak ere lantzeko erabili daiteke, esaterako 2, 3 eta 4 zenbakien taulak. Horretarako zenbaki horiek dituzten kartak nahasturik multzo batean buruz behera jarri, eta beste guztiak beste multzo batean. - Zenbaki haundiagoren biderketetarako haurrek euren karta bereziak egin ditzakete. Esaterako hamarrekoen arteko biderketetarako: 10, 20, 30...

27


8. Joku klasikoak

28


Tute Adina: 8 – 12urte bitarte. Jokalariak: 2 tik 4ra . Lau jokalari artean jolastuz gero binaka jolastu behar da. Helburua: zenbakien sekuentzia lantzea da. Kartak: 40 karta. Deskribapena: Helburu orokorra aurrez jokalarien artean adostutako partida kopurua irabaztea izaten da. Helburu zehatza berriz, partida bakoitzean edo baza bakoitzean irabazitako puntuak gehitzea adostutako kopurura iristeko. Baza esaten zaio mahai gainean jokalari bakoitzak ( karta bat bakoitzak) jarritako kartatan, puntuen kopurua txanda bakoitzean. Karta guztiak lau jokalarien artean banatzen dira. Banatzerakoan karta banatzaileak azken karta erakutsiko du berak hartu baino lehen. Erakutsitako karta hori izango da partida edo baza horren garaipena markatzen duena. Baza bakoitzean jokalari bat irtengo da garaile. - Ezarri: marrazki berdineko karta bat jartzea baina balio handiagoarekin. - Asistitu: Hasieran jarritako marrazki berdineko karta baina balio txikiagorekin. - Akatsa: Erakutsitako azken kartaren marrazki berdina duena botatzea. Baita ere zenbaki haundiagoa izan behar da.

29


- Kontrakatsa: Ezin bada ez asistitu eta ezta akatsa egin beste edozein karta botatzea. Partida bukatzen da bikote batek irabazi beharreko partida kopurua irabaztean. Balioak: As (11 puntu), Hiru (10 puntu), Erregea (4 puntu), Zaldia (3 puntu) eta Sota (2 puntu). Beste kartak ez daukate aparteko baliorik. Makil berdineko kartan artean jerarkia bat badago: haunditik txikira: As, Hiru, Erregea, Zaldia, Sota, Zazpi, Sei, Bost, Lau eta Bi.

Chinchรณn Adina: 6 urte. Jokalariak: 2 tik 12 ra. Helburua: lantzea da.

zenbakien

sekuentzia

Kartak: 40 karta. Deskribapena: Jokalari bakoitzari sei karta banatzen zaizkio. Txanda bakoitzean jokalariak agirian utzitako karta hartu dezake edo multzotik hartu bat, eta eskuan dituen karta artean bat utzi beharko du. Jokalariek konbinazio desberdinak egitea dauka, "tercias" esaten zaiona zenbaki berdineko hiru karta edo "eskailerak" esaten zaiona, makil berdineko 30


hiru karta edo gehiago zenbaki jarraian edo ordenean izanik edo " chinchรณn" ( zazpi karta jarraian makil berdinekoak). Jokalariak aipatutako aukera desberdin horietatik konbinazio batzuk sortzerakoan, jokoa ixteko aukera dauka, eta egindako konbinazioak erakutsiko ditu puntuak batu baino lehen. Partida irabazteko " chinchรณn" bat sortu behar da edo beste jokalariei puntutan irabazi. Partida bukatzerakoan solte gelditu diren kartak, hau da, inongo konbinazio egin gabe edo besteek egindako konbinazio batean sartu, karta hauen puntuen gehiketa egingo da. Ehun puntu baino gehiago eginez gero jokotik kanpo geratzen da. 40 Karta behar dira eta urrezko bata komodina moduan ibiltzen da. Baita ere 48 kartekin jolastu daiteke ( zortzi eta bederatzi zenbakidun kartak barne) edo 50 ( bi komodinekin).

Bostekoa (Cinquillo) Adina: 6 urte Jokalariak: 2tik 6ra. Binaka jolastu daiteke Helburua: 5 zenbakitik hasita zenbakien sekuentzia lantzea. Kartak: 40 karta Azalpena: Helburua karta sortako sail bakoitzaren zenbakiak ordenean jartzea, bost zenbakitk hasita goraka zein beheraka eta ordenean kartarik gabe geratu arte. Kartarik gabe geratzen den lehena irabazlea da. Karta guztiak banatzen dira jokalari guztien artean. 5eko urrea duenak mahai gainean jartzen du buruz gora (erakusten) eta jolasa hasten da. Txanda bakoitzean jokalari bakoitzak hiru aukera ditu: 31


•

• •

Hurrengo zenbakia duen sail bereko karta bat jarri, bai gorantz eta baita beherantz, betiere ordenean. Beste saileko bost bat jarri, beste sail bati sarrera emanez. Txanda pasa, ez duelako kartarik jartzeko.

Jolasak txandaka jarraitzen du, erlojuaren kontrako norabidea jarraituz, erronda kartarik gabe geratzen den jokalariak irabaziko du. Jolas honek bost erronda ditu, bost irabazten dituen jokalaria izango da irabazlea.

Eskoba Adina: 6tik 8 urtera arte Jokalariak: 2tik 4ra. Helburua: Batuketa errazak lantzea. Kartak: 40 karta

Azalpena: Jokalariak karta bakoitzarekin finkatutako puntuak lortu behar ditu. Karta bakoitzarekin 15 puntu lortu behar ditu. Karta bakoitzaren balioa, dagokion zenbakiarena da, 10, 11 eta 12 zenbakiak ezik, beraiek 8, 9 eta 10eko puntuak dituzte hurrenez hurren. 3 karta banatzen dira jokalari bakoitzari eta 4 jartzen dira mahai gainean. 15 puntuko pasadak eskuko karta sortekin eta mahai gainean daudenekin egingo dira (komunitarioak). 32


“Eskoba� karta komunitario guztiak hartzen direnean egiten da. Pasada bat ezin bada egin, karta hori mahai gainean jarri behar dute, konbinazio bat lortzea posible den arte. Norbait kartarik gabe geratzen bada, banatzaileak hiru karta banatuko die bakoitzari.

BRISKA Adina: 6-8 urte. Jokalariak: 2tik 4ra. 4 izanez gero, bi talde. Helburua: Zenbakikuntza sekuentzia lantzea Karta kopurua: 40 karta. Azalpena: Jokalariei hiruna karta banatzen zaizkie, eta mazoaren gainontzekoa ahozpez utziko da mahaiaren erdian. Hala ere, mazoaren azpian karta bat ahoz gora utziko da, karta horren makilak zehaztuko du briska. Aurrez adostutako jokalaria hasiko da, karta bat mahai gainera botaz. Beste jokalariek txandaka karta bat botaz erantzungo dute, guztiek bota dutenean erronda bukatuz. Altxaldia edo erronda bukatzean, karta irabazlea bota duenak jokatu diren kartak (eta haien puntuak) bilduko ditu. Altxaldia irabazi duenak hasiko du hurrengo erronda, baina hasi aitzin jokalari bakoitzak karta bat hartuko du mazotik, azken altxaldia irabazi duen jokalaria hasita. Ohar bedi mazoko azken karta briska adierazten duen karta dela. Puntuazioa: 33


• • • • •

34

Batekoa: 11 puntu Hirukoa: 10 puntu Erregea: 4 puntu Zaldia: 3 puntu Txota: 2 puntu


Osagarriak

35


36


37


38


39


40


41


42


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.