Estatutos fecoga euskera

Page 8

Federazioak jarduera ekonomikoen bitartez erdiesten dituen etekinak (zerbitzuak ematea barne), bere helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko, eta beraz, irabazi horiek ez dira, inola ere, elkartekideen artean banatuko, ezta haien ezkontideen edo antzeko afektibitate-harremanean bizi diren pertsonen artean eta haien senideen artean ere. Halaber, irabazi horiek ez zaizkie irabazteko asmoa duten pertsona juridiko edo fisikoei doan lagako. BOSGARREN KAPITULUA ESTATUTUAK ALDATZEA 40. Artikulua.-

Estatutuak aldatu nahi izanez gero, xede horrekin bereziki deitutako bazkideen Ezohiko Batzar Nagusi batean erabaki beharko da. Zuzendaritza Batzordeak hiru bazkidek osatutako Lantalde bat izendatuko du aldaketa-proiektua idazteko, berak zehaztutako gidalerroei jarraiki, eta berak finkatuko du proiektu hori zein epetarako amaitu beharko den.

41. Artikulua.-

Aldaketa-proiektua aipatutako epean idatzi ondoren, Lehendakariak hurrengo Zuzendaritza Batzordearen eguneko gai-zerrendan sartuko du. Zuzendaritza Batzordeak proiektu hori onartu egingo du edo, hala badagokio, Batzorde txostengileari itzuliko dio hark proiektua berriz azter dezan. Onesten baldin bada, egiten den lehenengo Ezohiko Batzar Nagusiaren Eguneko Gai Zerrendan sartzea erabakiko du Zuzendaritza Batzordeak.

42. Artikulua.-

Batzarrerako deialdiarekin batera, Estatutuen aldaketen testua bidaliko da, federatuek egoki iruditzen zaizkien zuzenketak Idazkaritzan aurkeztu ahal izan ditzaten, eta zuzenketa-proposamen horien berri emango zaio Batzar Nagusiari, betiere Batzarra egin baino zortzi egun lehenago Idazkaritzara iritsiak badira. Zuzenketak banaka nahiz taldeka aurkeztu ahal izango dira, idatziz egingo dira eta beste testu alternatibo bat jasoko dute. Zuzenketak bozkatu ostean, Batzar Nagusiak Estatutuak aldatzeko erabakia hartuko du, eta Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatzen denetik aurrera baino ez du eragina izango hirugarrengoen gainean. SEIGARREN KAPITULUA FEDERAZIOA DESEGITEA ETA ELKARTEAREN ONDAREA APLIKATZEA

43. Artikulua.-

Federazioa kasu hauetan desegingo da: 1. 2. 3. 4. 5. 6.

44. Artikulua.-

Horretarako deitutako Ezohiko Batzar Nagusian federatuek borondate hori adierazten dutenean. Estatutuetan finkatutako epea edo baldintza betetzen denean. Beste elkarte batzuek xurgatzen dutenean edo haiekin bat egiten duenean. Legez ezarritako gutxieneko bazkide kopururik ez egotea. Desegitea erabaki duen epai judizial irmo bat dagoenean. Elkartearen helburuak betetzea ezinezkoa denean.

Federazioa deseginez gero, desegite hori erabakitzen duen Batzar Nagusiak Batzorde Likidatzaile bat izendatuko du, eta bere gain hartuko ditu dauden fondoak. Bazkideekiko eta hirugarrengoekiko gizarte-obligazioak bete ondoren, soberan dagoen ondare soziala, horrelakorik baldin badago, erakundeei edo irabazi asmorik gabeko entitateei emango zaie.

AMAIERAKO XEDAPENA Estatutu hauek garatzeko asmoz, Batzar Nagusiak Barne Erregimeneko Araudi bat onartu ahal izango du, baina horrek ez ditu, inola ere, Estatutu hauetako aginduak aldatuko.

8


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.