Page 1

ELKARTEAREN ESTATUTUAK LEHEN KAPITULUA IZENA 1. Artikulua.-

Donostiako FEDERACIÓN DE COFRADÍAS GASTRONÓMICAS/KOFRADIA GASTRONOMIKOEN FEDERAZIOAREN (FECOGA) Estatutu hauek, FD/G00138/2007 Erregistro zenbakiaz 2007ko martxoaren 1ean inskribatuak, aldatu egin dira Euskadiko Elkarteen gaineko ekainaren 22ko 7/2007 Legean eta Elkarteak osatzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, Euskadiko Autonomia Estatutuaren 9 eta 10.13 artikuluetan ezarritakoari jarraiki. Aipatutako Federazio honek arau hauek bete behar ditu: Elkarteei buruzko aipatutako Legeak; Estatutu hauek, baldin eta Legearen aurkakoak ez badira; bere gobernu-organoek behar bezala hartutako erabakiak, baldin eta Legearen edo Estatutuen aurkakoak ez badira; eta Eusko Jaurlaritzak onartuko dituen arau mailako erabakiak (horiek osagarriak izango dira, besterik gabe).

ELKARTEAREN HELBURUAK 2. Artikulua.-

Federazio honek helburu hauek ditu:

1.

Kofradia gastronomikoen eta kide diren elkarteen (aurrerantzean “kofradia” izenez aipatuko dira) jarduerak koordinatzea, indarrean dagoen legeriak eta dagozkien Estatutuek ezartzen dizkieten betebeharrak bete ditzatela zainduz. Kofradia gastronomiko desberdinen arteko loturak indartzea, elkarrekin harremanak izan ditzatela eta bakoitzaren jarduerei buruzko informazioa trukatu dezatela sustatzearren. Kide diren kofradia horietako bakoitzak bere Estatutuetan aurreikusitako helburuak ahalik gehien garatu ditzala ahalegintzea. Beste kofradia gastronomiko batzuk sor daitezela sustatzea.

2.

3. 4.

Helburu horiek lortzeko, honako jarduera hauek gauzatuko ditu (aipatutako legebaldintzak aldez aurretik beteta):

a) Atxikitako kofradien jarduera guztiak koordinatuko ditu. b) Jardueren egutegi bat prestatuko du. c) Sukaldaritza, oro har, eta gure lurreko kalitateko produktuak sustatzeko era guztietako ekitaldiak sustatuko ditu. Aurreko atalean aipatu ditugun jardueren kontra joan gabe, Federazioak, bere helburuak betetzeko, honako hauek egin ahal izango ditu: • • •

Era guztietako jarduera ekonomikoak burutu ahal izango ditu bere helburuak betetzeko edo horretarako baliabideak biltzeko. Edozein motatako ondasunak eskuratu eta eduki ahal izango ditu, eta mota guztietako ekintzak eta hitzarmenak egin ahal izango ditu. Legeekin eta Estatutuekin bat datozen era guztietako ekintzak burutu ahal izango ditu. ELKARTEAREN EGOITZA

3. Artikulua.-

Federazioaren egoitza nagusia Gastronomiaren Euskal Kofradian kokatua egongo da, Donostiako Elvira Zipitria kaleko 2 zenbakian. Federazioak, horrez gain, beste egoitza batzuk ere eduki ditzake Euskal Autonomia Erkidegoan, Batzar Nagusiak horrela erabakiz gero.


LURRALDE-EREMUA 4. Artikulua.-

Bere eginkizunak burutzeko izango duen lurralde-eremuak, nagusiki, Euskaldi, Nafarroa, Errioxa, Gaztela Leon, Galizia, Asturias eta Kantabria Autonomia Erkidegoak eta Aquitaine Limousin Poitou-Charentes Frantziako erregioak besarkatuko ditu.

IRAUPENA ETA IZAERA DEMOKRATIKOA 5. Artikulua.-

Federazioa izaera iraunkorrez eratu da eta Ez-ohiko Batzar Nagusiak hala erabakitzen duenean bakarrik desegin ahal izango da, VI. kapituluan xedatutakoari jarraiki edo legeetan aurreikusitako edozein arrazoirengatik. Federazioaren barne-antolamenduak eta funtzionamenduak demokratikoak izan beharko dute eta erabat errespetatuko dute aniztasuna. Elkartzeko oinarrizko eskubidearen alderdiren bat urratzen duten itun, estatutu-xedapen eta erabaki guztiak erabat baliogabeak izango dira.

BIGARREN KAPITULUA GOBERNU ETA ADMINISTRAZIOKO ORGANOAK 6. Artikulua.-

Honako kide anitzeko organo hauek arduratuko dira Federazioaren gobernuaz eta administrazioaz: Federatuen Batzar Nagusia, organo goren gisa.

• • •

Zuzendaritza Batzordea, kide anitzeko organo iraunkor gisa. BATZAR NAGUSIA

7. Artikulua.-

Batzar Nagusia federatu guztiek osatzen dute, eta organo honen bidez adieraziko da federatuen borondatea. Batzar Nagusiak ahalmen hauek ditu: a) b) c) d) e) f) g) h) i) j) k) l)

Federazioaren jarduera-plan orokorra onestea. Urteko kontuak eta hurrengo ekitaldiko aurrekontua aztertzea eta onestea. Zuzendaritza Batzordearen kudeaketa onestea. Estatutuak aldatzea. Federazioa desegitea. Lehendakaria, idazkaria, diruzaina eta, horrelakorik baldin badago, kide anitzeko gobernu-organoko gainerako kideak hautatzea eta kargutik kentzea, eta kargu horiek gainbegiratzea eta kontrolatzea. Beste elkarte batzuekin federazioa eta konfederazioa osatzea, edo halakoren batetik ateratzea. Ondasun higiezinak erabili daitezela edo besterendu daitezela onestea. Gobernu-organoko kideen ordainsariak erabakitzea, hala egokituz gero. Ohiko eta ezohiko kuotak finkatzea, nahiz eta Batzar Nagusiak gobernuorganoaren esku utzi ahal izango duen ahalmen hori, berariaz hala erabakitzen badu. Kide diren kofradiak behin betiko kanporatzeko erabakia hartzea. Elkarteko beste organoen esku utzi ez den beste edozein eskumen.

8. Artikulua.-

Batzar Nagusiak ohiko bilkurak eta ezohiko bilkurak egingo ditu.

9. Artikulua.-

Batzar Nagusiaren ohiko bilkurarako deialdia, gutxienez, urtean behin egin beharko da, 7 a), b) eta c). artikuluan aurreikusitako Erabakiak hartu daitezen.

2


10. Artikulua.-

Batzar Nagusiak ezohiko bilkura egingo du Zuzendaritza Batzordeak horrela erabakitzen duenean, dela bere ekimenez, edo dela kide diren kofradien % 25ek horrela eskatzen dutelako, bilkura horren arrazoiak eta helburuak adieraziz, eta edonola ere, ondorengo gai hauek ezagutzeko eta horiei buruz erabakitzeko: a) Estatutuak aldatzea. b) Federazioa desegitea.

11. Artikulua.-

Batzar Nagusien deialdiak idatziz egingo dira, eta bilkurak egingo diren tokia, eguna eta ordua adierazi beharko dira, baita eguneko gai-zerrenda ere (eztabaidatuko diren gaien aipamen zehatzak egingo dira). Deialdia egiten den egunetik Batzarra lehen deialdian egingo den egunera, gutxienez, bost eguneko tartea egongo da. Hala badagokio, Batzarra egiteko bigarren deialdiaren data eta ordua ere adieraz daitezke. Dena dela, deialdi batetik bestera, gutxienez, ordu erdiko tartea utzi beharko da. Batzar Nagusiak, ohikoak nahiz ezohikoak, lehenengo deialdian balio osoz eratuta geratzeko, boto-eskubidea duten elkartekideen erdiek bertaratu behar dute; bigarren deialdian, berriz, boto-eskubidea duten atxikitako kofradien kopurua edozein izan daiteke.

12. Artikulua.-

Batzar Nagusiaren erabakiak bertaratuta edo ordezkatuta dauden kofradien gehiengo sinplez hartuko dira, baiezko botoak ezezko botoak baino gehiago direnean. Nolanahi ere, bertaratuta edo ordezkatuta dauden kofradien gehiengo absolutua beharko da (erdiak + 1), ondorengo erabakiak hartzeko: a) b) c) d)

13. Artikulua.-

Federazioa desegiteko. Estatutuak aldatzeko. Ondasunak erabili edo besterentzeko. Ordezkaritza-organoko kideen ordainsariak finkatzeko.

Kofradiek, Batzar Nagusietan parte hartzeari begira, beste edozein kofradiaren esku utz dezakete ordezkaritza-ahalmena. Ordezkaritza hori idatziz eman beharko da, eta Batzarreko idazkariaren esku egon beharko du bilkura hasi baino lehen. Elkartearen egoitza kokatuta dagoen hiritik kanpo egoitza duten kofradiek postaz bidali ahal izango dute ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria. ZUZENDARITZA-BATZORDEA

14. Artikulua.-

Zuzendaritza Batzordea federazioaren interesak kudeatu eta ordezkatuko dituen ordezkaritza-organoa da, betiere Batzar Nagusiaren xedapen eta irizpideekin bat etorriz. Elkartekideak bakarrik izan daitezke ordezkaritza-organo horretako partaide. Zuzendaritza Batzordea honela osatuta egongo da: Lehendakaria, Lehendakariordea, Idazkaria, Diruzaina eta Bokalak (0tik 15era bitartean).

Gutxienez hilean behin elkartuko dira, eta halaber, Elkartearen jarduerak ongi garatzeko beharrezkoa den guztietan. 15. Artikulua.-

Zuzendaritza Batzordeko kideren bat bilera horietara 3 aldiz jarraian edo 5 aldiz tartekaturik agertzen ez bada arrazoi justifikaturik gabe, dagokion kargua utzi beharko du.

16. Artikulua.-

Zuzendaritza Batzordea osatzen duten karguak Batzar Nagusiak hautatuko ditu eta 4 urteko iraupena izango dute, berariaz horri uko egin ezean, eta epe hori igaro ondoren ere berriro hautatu ahal izango dira.

17. Artikulua.-

Zuzendaritza Batzordeko kide izateko, bai pertsona fisikoek eta bai pertsona juridikoen ordezkariek ere, ezinbesteko baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Adin nagusikoa izatea, eskubide zibil guztien jabe izatea, eta indarrean dauden legeetan aipatutako bateraezintasun-arrazoirik ez izatea. b) Estatutuetan aurreikusitako moduan izendatua izatea. c) Federazioko kide den kofradiaren bateko bazkide izatea.

18. Artikulua.-

Zuzendaritza Batzordeko kide izateko, lehenik, Batzorde Nagusiak izangaia hautatu behar du eta, gero, izendatu horrek kargua onartu behar du.

3


Batzorde Nagusiak, hala badagokio, Zuzendaritza Batzordeko kideen dieta eta gastuak ordaintzea erabaki dezake. 19. Artikulua.-

Zuzendaritza Batzordeko kideek beren kargua utzi beharko dute kasu hauetan: a) Agintaldia amaitzen denean. b) Dimisioa emandakoan. c) Bazkide izateari uzten diotenean, edo kargua betetzeko ezintasun-arrazoiren bat dutenean. d) Estatutu hauetako 16. artikuluan adierazitakoaren arabera, Batzar Nagusiak kargutik kentzea erabakitzen duenean. e) Hiltzean. Kargua uzteko arrazoia a) atalean esandakoa baldin bada, Zuzendaritza Batzordeko kideek beren karguan jarraitu beharko dute lehen Batzar Nagusia egiten den arte. Batzar horretan, kargu berriak aukeratuko dira. Kargua uzteko arrazoia b), c), d) eta e) ataletan agertzen den kasuren bat bada, Zuzendaritza Batzordeak behin-behineko kide bat izendatuko du hutsik gelditutako kargurako, baina Batzar Nagusiak izendapen hori onetsi edo ez erabaki beharko du; izendapena ezetsiz gero, behar diren kargu-izendapena egin beharko du. Organo honen osaeran jakinaraziko zaizkio.

20. Artikulua.-

egin

diren

aldaketa

guztiak

Elkarteen

Erregistroari

Honako hauek dira Zuzendaritza Batzordearen zereginak: a) Federazioaren eguneroko kudeaketaz arduratzea, betiere Batzar Nagusiaren jarraibideak betez eta haren kontrolpean. b) Federazioak aurrera eramango dituen jardueren egitaraua prestatzea. c) Gastu eta sarreren urteko aurrekontua eta aurreko urteko kontuen egoera-orria Batzar Nagusiari aurkeztea, hark onar ditzan. d) Batzar Nagusiaren bileretako Eguneko Gai Zerrendak prestatzea, eta ohiko nahiz ezohiko Batzar Nagusietarako deialdiak egitea. e) Federatuek egiten dituzten proposamen eta iradokizunei erantzutea eta horien inguruan hartu beharreko neurriak hartzea. f) Estatutu hauetako aginduak interpretatzea eta bertako hutsuneak betetzea, betiere elkarteei buruz indarrean dagoen lege-araudia betez. g) Batzar Nagusiak berariazko Erabakien bidez beraren esku uzten dituen eskumenak erabiltzea, baldin eta haren eskumen esklusiboak ez badira.

21. Artikulua.-

Zuzendaritza Batzordeak Lehendakariak erabakitzen duen guztietan egingo ditu bilkurak, Lehendakariaren beraren ekimenez nahiz batzordekideetako edozeinek eskatuta. Lehendakaria izango da bilkuren buru eta, hura ez balego, lehendakariordea. Biak falta badira, berriz, batzordekiderik zaharrena izango da bilkuraren buru. Batzordearen erabakiak baliozkoak izateko, bertaratutako batzordekideen gehiengoak aldeko botoa eman beharko du. Horretarako, gutxienez, batzordekideen erdiek bilkuran egon behar dute. Berdinketa gertatuz gero, Lehendakariaren botoa kalitatezkoa izango da. Idazkariak bilkuren akta idatziko du eta dagokion akta-liburuan transkribatuko du. ZUZENDARITZA-BATZORDEKO KARGUAK LEHENDAKARIA

22. Artikulua.-

Lehendakariak Elkartearen legezko ordezkaritza hartuko du bere gain, eta Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Nagusiak hartutako erabakiak betearaziko ditu. Era berean, aipaturiko bi organo horien buru izango da.

23. Artikulua.-

Lehendakariak honako ahalmen hauek izango ditu: a) Zuzendaritza Batzordeak eta Batzar Nagusiak antolatzen dituzten bilkuren deialdiak egitea, horiek bukatutzat ematea, batzuen eta besteen eztabaidak bideratzea eta, boto-berdinketa gertatuz gero, kalitateko botoaren bidez erabakitzea.

4


b) Federazioaren jarduera-plana Zuzendaritza Batzordeari proposatzea eta haren zereginak bideratu eta zuzentzea. c) Balio osoz erabakitako ordainketak agintzea. d) Sor daitezkeen premiazko arazoei irtenbideak bilatzea eta, egiten den lehen bilkuran, Zuzendaritza Batzordeari horien berri ematea. e) Batzar Nagusiak berariazko erabakien bidez bere esku uzten dituen eskumenak erabiltzea, haren eskumen esklusiboak izan ezean. LEHENDAKARIORDEA 24. Artikulua.-

Lehendakariordeak Lehendakariari lagunduko dio eta hura ordezkatuko du lehendakariak bere kargua aldi baterako betetzerik ez duenean. Era berean, Lehendakariak berariaz berari eskuordetutako ahalmen guztiak izango ditu. IDAZKARIA

25. Artikulua.-

Idazkariari dagokio, zehatz-mehatz, Elkartean sartzeko eskabideak jaso eta bideratzea, fitxategia eta Bazkideen erregistro-liburua zaintzea, eta Akta Liburuaren zaintzeaz eta idazteaz arduratzea. Era berean, Elkarteen arloan indarrean dauden legezko erabakiak bete daitezen arduratuko da; horretarako, Erakundearen dokumentu ofizialak zainduko ditu, Elkartearen liburu eta dokumentuen edukia egiaztatuko du eta Zuzendaritza Batzordearen hautaketari eta elkarte-egoitza aldatzeari buruzko beharrezko jakinarazpenak bideratuko dizkio dagokion agintaritzari. DIRUZAINA

26. Artikulua.-

Diruzainak sarreren eta ordainketen berri emango du, diru-sarrera eta gastuen urteroko aurrekontua egingo du eta aurreko urteko kontuen egoeraren berri emango du. Horiek guztiak Zuzendaritza Batzordeari aurkeztu behar zaizkio, hark Batzar Nagusian onar ditzan. BOKALAK

27. Artikulua.-

Bokaleek Zuzendaritza Batzordeko kide gisa duten karguaren berezko betebeharrak izango dituzte (elkartearen zuzendaritza eta kudeaketa arrunta), baita batzorde horrek berak izendatzen dizkien gainerako betebeharrak ere.

HIRUGARREN KAPITULUA BAZKIDEAK: ONARTZEKO BALDINTZAK ETA BIDEAK ETA BAZKIDE MOTAK 28. Artikulua.-

Nahi duten eta ondorengo baldintzak betetzen dituzten kofradia guztiak izan daitezke Federazioko kide:

a) Elkartearen helburuak ondorengo hauek izango dira: Kultura Gastronomikoa bere hedadura osoan ezagutaraztea. b) Dagozkien autonomia-erkidegoetako edo erregio nazionaletako Elkarteen Erregistroan inskribatuta egotea. Pertsona juridikoak izanez gero, horretarako eskumena duen organoak bere baitan balio osoz hartutako erabakiaren kopia aurkeztu beharko dute, eta bertan, elkarteko kide izateko borondatea adierazi, eta halaber, beren ordezkari gisa jardungo duena izendatu.

28 bis Artikulua.-

4. artikuluak jasotzen duen lurraldetik kanpo egon daitezkeen Elkarteak edo Kofradiak kide Senidetu izan daitezke, baldin eta Zuzendaritza Batzordeak onartzen baditu, Batzar Nagusiak ahalmen hori eskuordetzen dionean. Elkarte edo Kofradia Senidetuen Barne Araudia garatzen duen eduki osoaren mende geratuko dira Elkarte hauek.

5


29. Artikulua.-

Federazioko kide izan nahi dutenek, idatziz eskatu beharko dute, bi bazkideen abala dutela eta Lehendakariari zuzendurik, eta Lehendakariak Zuzendaritza Batzordeari jakinaraziko dio, eta hark erabakiko du hartu ala ez hartu; gora jotzeko helegitea aurkeztu ahal izango da Batzar Nagusian. FEDERATUEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

30. Artikulua.-

Pertsona juridiko guztiek honako eskubideak dituzte: 1)

Elkarteei buruzko Legearen edo Estatutuen kontrako erabaki eta jarduerei aurka egiteko eskubidea, kasuan kasuko erabakiaren edukia ezagutu duten edo ezagutzeko aukera izan duten egunetik hasi eta berrogei eguneko epean. 2) Federazioaren gobernu- eta ordezkaritza-organoen osaeraz, kontu-egoeraz eta haren jardueren garapenaz informazioa jasotzeko. 3) Federazioko gainerako bazkideen nortasuna, diru-sarreren eta gastuen kontuegoera eta Elkartearen ekintzen garapenaren berri une oro jakiteko eskubidea, izaera pertsonaleko datuak babesteko araudian aurreikusitako hitzetan. 4) Batzar Nagusietarako deialdia jasotzeko, bertara joateko eta bertan hitz egin eta botoa emateko, eta horri begira, beste kide batzuen esku utzi ahal izango dute beren ordezkaritza. 5) Estatutu hauen arabera, Federazioaren zuzendaritza-organoetan parte hartzeko eta organo horietan hautagai nahiz hautesle izateko eskubidea. 6) Indarreko legerian aurreikusitako federatuen fitxategian agertzeko eta, Federazioak ikurra izango balu, hura erabiltzeko eskubidea. 7) Estatutuen eta, egonez gero, Barne Araudiaren ale bana edukitzeko, eta zuzendaritza-organoetan eskaerak eta kexak aurkezteko. 8) Federazioaren ekintza kolektiboetan parte hartzeko, eta federatuen erabilera komunerako xedatutako elementuak erabiltzeko (elkartearen lokala, liburutegiak eta abar). 9) Diziplinazko neurriak ezarri aurretik, bazkideak eskubidea izango du idatziz entzuna izateko eta neurri horiek hartzea eragin duten arrazoiei buruzko azalpenak jasotzeko. Federatu gisa dagozkion betebeharrak bete ez dituenean soilik hartuko dira neurri horiek. 10) Edozein unetan baja emateko, baina nolanahi ere, bete egin beharko ditu bere gain hartu dituen eta oraindik betetzeko dauden konpromisoak. 31. Artikulua.-

Federatuek betebehar hauek izango dituzte: a) b) c) d)

Elkartearen helburuak partekatzea eta horiek lortzen laguntzea. Estatutuekin bat etorriz, bazkide bakoitzari egokitzen zaizkion kuotak, derramak eta beste ekarpen batzuk ordaintzea. Estatutuetatik ondorioztatzen diren gainerako betebeharrak betetzea. Federazioaren gobernu-organoek balio osoz hartutako erabakiak errespetatu eta betetzea. FEDERATU IZAERA GALTZEA

32. Artikulua.-

Federatu izateari uzteko arrazoiak hauek izango dira: 1. Kofradiak edo pertsona juridikoak desegitea. 2. Bere borondatez uztea. 3. Zigor baten ondorioz baztertua geratzea, ondorengo arrazoi hauetakoren batengatik: Estatutu hauetan ezarritakoa edo Zuzendaritza Batzordeak edo Batzar Nagusiak balio osoz hartutako erabakietan ezarritakoa nahita, modu larrian eta behin baino gehiagotan urratzea. ZIGOR-ERREGIMENA

33. Artikulua.-

Zuzendaritza Batzordeak kofradiei zigorrak ezarri ahal izango dizkie, baldin eta Estatutuak edo Batzar Nagusiak nahiz Zuzendaritza Batzordeak hartutako erabakiak behin baino gehiagotan urratzen badituzte. Hainbat zigor ezar daitezke, 15 egun eta hilabete arteko epean eskubideak kentzetik hasi eta behin betiko kanporatzeraino, ondorengo artikuluetan aurreikusitako hitzetan.

6


Horretarako, zigorra jaso dezaketen jokabideak argitzearren, ikerketak abiarazteko erabakia har dezake Lehendakariak. Jarduera horiek Idazkaritzak betearaziko ditu, organo izapidegile gisa, eta Zuzendaritza Batzordeari proposatuko dizkio egoki diren neurriak. Zigorra ezartzeko ahalmena Zuzendaritza Batzordearena izango da, Idazkariaren parte-hartzerik gabe (organo izapidegilea bera delako), baina aurrez, pertsona interesatuari entzun egin beharko zaio. Beti arrazoitua izango den erabaki horren aurka errekurtsoa jarri ahal izango da Batzar Nagusiaren aurrean. 34. Artikulua.-

Estatutu hauetatik ondorioztatzen diren eginbeharrak eta Batzar Nagusiak edo Zuzendaritza Batzordeak balio osoz hartutako erabakiak nahita, modu larrian eta behin baino gehiagotan ez betetzeagatik federatu bat federaziotik kanporatua izateko ustezko kausaren bat izanez gero, Lehendakariak Idazkariari agindu ahal izango dio aldez aurreko izapide jakin batzuk egin ditzala, informazio egokia erdiesteari begira, eta hori kontuan izanik, Lehendakariak jarduerak artxibatzeko agindu edo kanporatzeko zigor-espedientea abiarazi ahal izango du.

35. Artikulua.-

Federatua elkartetik kanporatzeko zigor-espedienteari hasiera ematen bazaio, Idazkariak, gertakariak egiaztatu ondoren, idatzi bat bidaliko dio interesatuari egozten zaizkion karguen berri emateko, eta interesatuak kargu horiei erantzun ahal izango die, hamabost eguneko epean bere defentsarako egoki iruditzen zaiona alegatuz. Epe hori iragan ondoren, nolanahi ere, gai hau Zuzendaritza Batzordearen lehenengo bilkurako eguneko gai-zerrendan sartuko da, hark komeni dena erabaki dezan, Idazkariaren botorik gabe, espedientearen izapidegile gisa jokatu duenez gero. Interesatuari kanporatze-erabakiaren berri emango zaio, eta adieraziko zaio horren kontrako errekurtsoa aurkezteko aukera duela, egiten den lehen Ezohiko Batzar Nagusiaren aurrean. Batzar hori ez bada hurrengo hiru hilabeteetan egiten, deialdi berezia egingo da xede bakar horrekin. Bitartean, Zuzendaritza Batzordeak ahalmena izango du erruztatuari bazkide-eskubideak kentzeko; hura Zuzendaritza Batzordekoa bada, haren karguan aritzeko esekipena agindu beharko du. Bazkidea kanporatzeko espedientea Batzar Nagusiraino iristen bada, idazkariak haren laburpena idatziko du Zuzendaritza Batzordeak interesatuak aurkeztu duen idatziaren eta informazio egokiaren berri eman diezaion Batzar Nagusiari; jarraian, Batzordeak dagokion erabakia hartuko du.

36. Artikulua.-

Bazkidea kanporatzeko erabakia arrazoi zehatz batzuetan oinarrituko da eta hura interesatuari jakinaraziko zaio; hark auzitegietara jotzeko eskubidea izango du, baldin eta aipatutako erabakia Legearen edo Estatutuen aurkakoa dela uste badu.

37. Artikulua.-

Federatu bati kanporaketaren berri ematen zaionean —berak nahi duelako edo zigorra ezarri zaiolako—, bete gabe dituen betebeharrak bete ditzala eskatuko zaio.

LAUGARREN KAPITULUA ELKARTEAREN ONDAREA ETA AURREKONTU-ERREGIMENA 38. Artikulua.-

Federazioak elkarte gisa duen ondarea zero eurokoa da.

39. Artikulua.-

Federazioak bere jarduerak aurrera eramateko aurreikusitako diru-baliabideak hauek izango dira: a) Ondare-ekarpenak. b) Erabakitzen dituzten aldizkako kuotak. c) Dituen ondasun eta eskubideen etekinak, baita legez jaso ditzakeen dirulaguntzak, ondareak eta dohaintzak ere. d) Zuzendaritza Batzordeak, betiere estatutuetako helburuen barruan, egitea erabakitzen duen legezko jarduerei esker Federazioak erdiesten dituen dirusarrerak. Elkartearen ekitaldi ekonomikoa urte osokoa izango da, eta urte bakoitzeko abenduaren 31ean itxiko da.

7


Federazioak jarduera ekonomikoen bitartez erdiesten dituen etekinak (zerbitzuak ematea barne), bere helburuak betetzeko baino ez dira erabiliko, eta beraz, irabazi horiek ez dira, inola ere, elkartekideen artean banatuko, ezta haien ezkontideen edo antzeko afektibitate-harremanean bizi diren pertsonen artean eta haien senideen artean ere. Halaber, irabazi horiek ez zaizkie irabazteko asmoa duten pertsona juridiko edo fisikoei doan lagako. BOSGARREN KAPITULUA ESTATUTUAK ALDATZEA 40. Artikulua.-

Estatutuak aldatu nahi izanez gero, xede horrekin bereziki deitutako bazkideen Ezohiko Batzar Nagusi batean erabaki beharko da. Zuzendaritza Batzordeak hiru bazkidek osatutako Lantalde bat izendatuko du aldaketa-proiektua idazteko, berak zehaztutako gidalerroei jarraiki, eta berak finkatuko du proiektu hori zein epetarako amaitu beharko den.

41. Artikulua.-

Aldaketa-proiektua aipatutako epean idatzi ondoren, Lehendakariak hurrengo Zuzendaritza Batzordearen eguneko gai-zerrendan sartuko du. Zuzendaritza Batzordeak proiektu hori onartu egingo du edo, hala badagokio, Batzorde txostengileari itzuliko dio hark proiektua berriz azter dezan. Onesten baldin bada, egiten den lehenengo Ezohiko Batzar Nagusiaren Eguneko Gai Zerrendan sartzea erabakiko du Zuzendaritza Batzordeak.

42. Artikulua.-

Batzarrerako deialdiarekin batera, Estatutuen aldaketen testua bidaliko da, federatuek egoki iruditzen zaizkien zuzenketak Idazkaritzan aurkeztu ahal izan ditzaten, eta zuzenketa-proposamen horien berri emango zaio Batzar Nagusiari, betiere Batzarra egin baino zortzi egun lehenago Idazkaritzara iritsiak badira. Zuzenketak banaka nahiz taldeka aurkeztu ahal izango dira, idatziz egingo dira eta beste testu alternatibo bat jasoko dute. Zuzenketak bozkatu ostean, Batzar Nagusiak Estatutuak aldatzeko erabakia hartuko du, eta Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatzen denetik aurrera baino ez du eragina izango hirugarrengoen gainean. SEIGARREN KAPITULUA FEDERAZIOA DESEGITEA ETA ELKARTEAREN ONDAREA APLIKATZEA

43. Artikulua.-

Federazioa kasu hauetan desegingo da: 1. 2. 3. 4. 5. 6.

44. Artikulua.-

Horretarako deitutako Ezohiko Batzar Nagusian federatuek borondate hori adierazten dutenean. Estatutuetan finkatutako epea edo baldintza betetzen denean. Beste elkarte batzuek xurgatzen dutenean edo haiekin bat egiten duenean. Legez ezarritako gutxieneko bazkide kopururik ez egotea. Desegitea erabaki duen epai judizial irmo bat dagoenean. Elkartearen helburuak betetzea ezinezkoa denean.

Federazioa deseginez gero, desegite hori erabakitzen duen Batzar Nagusiak Batzorde Likidatzaile bat izendatuko du, eta bere gain hartuko ditu dauden fondoak. Bazkideekiko eta hirugarrengoekiko gizarte-obligazioak bete ondoren, soberan dagoen ondare soziala, horrelakorik baldin badago, erakundeei edo irabazi asmorik gabeko entitateei emango zaie.

AMAIERAKO XEDAPENA Estatutu hauek garatzeko asmoz, Batzar Nagusiak Barne Erregimeneko Araudi bat onartu ahal izango du, baina horrek ez ditu, inola ere, Estatutu hauetako aginduak aldatuko.

8

Estatutos fecoga euskera  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you