Euskogeseko boletina

Page 2

2013ko urtarrila-otsaila

Euskoges

AISIAREN JARDUERAK

2012ko amaieraren birpasa

Pasatu berriak diren Gabonetako jaiak ekitaldiz beteta egon dira. Asko gozatu dugu, ilusioa inoiz galdu behar ez delako.

Neguari hasiera eman genion Santo Tomás eguna ospatuz. Euskal dantzak, musika eta lurreko elikagaiak, oso ondo pasatzeko.

Euskoges

Kirikiñok eginahalak egin zituen Barakaldoko ume gaixoa den Garikoitz laguntzeko Santutxuko Kirikiño egoitzako nagusiek pasa den abenduren 14an jaiotza bizia prestatu zuten burmuineko infartuaren ondorioak jasaten dituen Urban Galindoko hamar urteko Garikoitz umea laguntzeko. Ume honek 50.000 euro behar ditu Santiago de Compostelako errehabilitazio klinikan ondorio fisiko eta psikikoak tratatzeko. Jaiotza ikustera joan zirenek borondatez eman zuten dirua, sortu berria den Garikoitz Laguntzeko Ongintzazko Elkarteari eman zitzaiolarik. Ekitaldian, Kirikiñoko nagusiek hiru ekintza antzeztu zituzten: Ama Birjinari aingeruaren berri ematea; artzainen helduera Belenera; Errege Magoen Epifania eta Jesus Umearen jaiotza.

Olentzero etorri zen!. Gure nagusiek ustekabe atsegina hartu zuten ikazkina ikustean. Nahiz eta oso lanpetuta egon, une bat eduki zuen gurekin egoteko.

Santutxu auzoan harrera ona izan zuen eta Ekitaldian Garikoitz eta bere ama, Almudena komunikabideek ere ekimen solidarioa aitatu Rodríguez egon ziren. zuten.

Teknologia multimedia psikoestimulazioan eta aisian Errege Magoek ez zituzten Barrika Barri eta Kirikiño ahaztu, eta opariz beteta heldu ziren.

Raul García gure psikologoak Salamancako Unibertsitateko Psikologia Fakultateak prestatutako “Master universitario en Psicogerontología”izenekoaren barruan, pasa den urtarrilaren 17an hitzaldia eman zuen nagusiekin teknologia berrien erabilerari buruzkoa, Euskoges-en egiten den bezala.

Urtarrilaren 6an nagusi guztiek opari bana jaso zuten.

Zehazkiago, arbel digitala erabiltzearen onurak azaldu zituen, bai estimulazio kognitibo eta memoriaren entrenamenduaren arloan, bai aisiaren erabileraren arloan.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.