Euskogeseko boletina

Page 1

Albisteen aldizkaria. 17. zenbakia. 2013ko urtarrila

GU GEU

2012 URTEA: GUZTION PARTE HARTZEAREN URTEA

Al servicio de nuestros mayores. Gure Nagusien Zerbitzura.

Hasiera eman diogu 2013 urte berriari indar handiagoarekin eta erroka berriarekin: “Kogestioa” . Aurreko aldizkarian azaldu genuen bezala, Kirikiño eta Barrika Barri egoitzek euren kudeaketa hobetzeko asmoarekin jarraitzen dute eta “kogestioa” lortzeko prozesuari hasiera eman diote, erabakiak hartzeko unean profesional guztien partaidetza sustatuz.

EUSKOGES, HEGOALDEKO AMERIKAN

Prozesu honek pertsona guztien parte hartzea ekartzen du, egoitzetako arlo guztietan egin beharreko kudeaketan, guztiok ezagututako helburu estrategikoetara heltzeko.

Erabakiak hartzeko momentuan, profesional guztien parte hartzearen sustapenean datza berritasun nagusia, bai eragiketa mailan, bai estrategia mailan. Kogestio ereduei esker egoitzetako profesional guztien ahalmenak batu daitezke. Zentzu honetan, Gabirel Azaola, Euskogeseko zuzendariak, Barrika Barri eta Kirikiño egoitzetako lan berri hau funtsezkoa dela uste du, eguneko lanean parte hartzen duten langileak kontuan hartzen dituelako.

Pasa den abenduan, Euskogeseko zuzendaria, Gabirel Azaola, eta Kirikiño egoitzako zuzendaria, Amaia Azaola, Txilera joan z i r e n , T xi le k o P o n t if iz i a Unibertsitate Katolikoan izandako hitzaldian euren kudeaketa eredua azaltzeko. Bere hitzaldian, Gabirel-ek Txileko nagusien biztanleria aztertuz urte bat baino gehiago daramatela adierazi zuen. Zentzu honetan, dagoen erronkarik handiena eskatuko diren profesionalen trebakuntza dela baieztatu zuen, hamar urte barru Txileko nagusiak biztanleria-

ren %20a izango direla uste delako. Hori dela eta, pertsona zaharrei protagonismo handiagoa ematearen alde egin zuen. Hitzaldiak arrakasta handia izan zuen eta munduko beste aldera Euskoges-en esperientzia adierazteko ahalbidea eman zion. Esperientziaren ezaugarria kudeaketa eredu aurreratua, berritzailea eta desberdina garatzean eta ezartzean datza. Horregatik, Bikaintasunerako Euskal Fundazioak (EUSKALIT), Kudeaketako Kalitaterako Zilarrezko “Q” eman dio.

AZPIMARRATZEKOAK

Elkarrizketa Bilbao Aldizkariak elkarrizketa izan zuen Amaia Azaolarekin, Kirikiño Egoitzaren kudeaketa bikainak nagusien egunez egunean dituen ondorioak ezagutzeko. Artikulua otsailaren alean irtengo dela esan digute kazetariek.

Albisteen aldizkaria Bide Nagusia 7 Barrika 48650 Telf. 94 677 44 77 Fax. 94 677 44 32 barrikabarri@euskoges.com

“Zahartzea mendi altua igotzea bezalakoa da; igotzen den bitartean indarrak murrizten dira, baina begirada askeagoa da eta ikuspena zabalagoa eta lasaiagoa” Ingmar Bergman (Upsala, Suezia 1918ko uztailaren 14aFarö, Suezia, 2007ko uztailaren 30a)

Torre Gorostizaga 2 y 4 Bilbao 48004 Telf. 94 412 74 00 Fax. 94 411 08 58 kirikino@euskoges.com

EUSKOGES

Euskoges-eko albisteen aldizkaria zuen posta elektronikoan jaso dezakezue. Nahikoa da zuen datuak info@euskoges.com helbidera bidaltzea. Euskaraz ere badaukazue eta blog digitala ere.


2013ko urtarrila-otsaila

Euskoges

AISIAREN JARDUERAK

2012ko amaieraren birpasa

Pasatu berriak diren Gabonetako jaiak ekitaldiz beteta egon dira. Asko gozatu dugu, ilusioa inoiz galdu behar ez delako.

Neguari hasiera eman genion Santo Tomás eguna ospatuz. Euskal dantzak, musika eta lurreko elikagaiak, oso ondo pasatzeko.

Euskoges

Kirikiñok eginahalak egin zituen Barakaldoko ume gaixoa den Garikoitz laguntzeko Santutxuko Kirikiño egoitzako nagusiek pasa den abenduren 14an jaiotza bizia prestatu zuten burmuineko infartuaren ondorioak jasaten dituen Urban Galindoko hamar urteko Garikoitz umea laguntzeko. Ume honek 50.000 euro behar ditu Santiago de Compostelako errehabilitazio klinikan ondorio fisiko eta psikikoak tratatzeko. Jaiotza ikustera joan zirenek borondatez eman zuten dirua, sortu berria den Garikoitz Laguntzeko Ongintzazko Elkarteari eman zitzaiolarik. Ekitaldian, Kirikiñoko nagusiek hiru ekintza antzeztu zituzten: Ama Birjinari aingeruaren berri ematea; artzainen helduera Belenera; Errege Magoen Epifania eta Jesus Umearen jaiotza.

Olentzero etorri zen!. Gure nagusiek ustekabe atsegina hartu zuten ikazkina ikustean. Nahiz eta oso lanpetuta egon, une bat eduki zuen gurekin egoteko.

Santutxu auzoan harrera ona izan zuen eta Ekitaldian Garikoitz eta bere ama, Almudena komunikabideek ere ekimen solidarioa aitatu Rodríguez egon ziren. zuten.

Teknologia multimedia psikoestimulazioan eta aisian Errege Magoek ez zituzten Barrika Barri eta Kirikiño ahaztu, eta opariz beteta heldu ziren.

Raul García gure psikologoak Salamancako Unibertsitateko Psikologia Fakultateak prestatutako “Master universitario en Psicogerontología”izenekoaren barruan, pasa den urtarrilaren 17an hitzaldia eman zuen nagusiekin teknologia berrien erabilerari buruzkoa, Euskoges-en egiten den bezala.

Urtarrilaren 6an nagusi guztiek opari bana jaso zuten.

Zehazkiago, arbel digitala erabiltzearen onurak azaldu zituen, bai estimulazio kognitibo eta memoriaren entrenamenduaren arloan, bai aisiaren erabileraren arloan.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.