
1 minute read
Jarduera zientifiko-teknologiko berriak hurrengo ikasturterako
STEAM Sarek ikasleentzako 44 jarduera zientifiko-teknologiko eskainiko ditu datorren 2023-2024 ikasturtean
Jon Lasa Galdos
STEAM Sare,Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatutako eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak koordinatutako ikastetxeen eta eragile sozioekonomikoen sareak jarduerakatalogo zabala eskainiko du datorren ikasturtean ere (2023-2024),ehun bat erakunderen lankidetzari esker: ikastetxeak,Lanbide Heziketako zentroak,enpresak,unibertsitateak eta teknologiako eta ikerketako zentroak daude sare horretan.Ikastetxeek STEM espezialitateetako lanbide-profilen erakargarritasuna eta askotariko aukerak erakutsi ahal izango dizkiete ikasleei, euskaraz nahiz gaztelaniaz eta hiru lurralde historikoetan garatuko diren 44 ekimenetan parte hartzearen bidez.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatzen duen STEAM Euskadi Estrategiaren barruan dago ekimen hau eta STEAM Hezkuntza programaren osagarria da bere eskaintza.Helburua da irakasleen lana laguntzea eta ikasgeletan ikaskuntza-testuinguru errealak sortzen lagunduko duten kontaktu berriak eskaintzea,betiere az- ken begirada ikasleengan jarrita,horien artean zientzia eta teknologiako bokazioak sustatzeko. Ikastetxeek eta eragile sozioekonomikoek elkarlanean dihardute STEAM Sare ekimenean gazteei STEM lanbideen eta gaien irudi errealista,positiboa eta askotarikoa eskaintzeko,arlo horietan bokazio eta interes profesionalak pizteko (zientziarekin,teknologiarekin,ingeniaritzarekin eta matematikekin zerikusia duten arloetan),betiere neskei arreta berezia eskainiz. Hori dela eta,STEAM Sare katalogoko jarduerek lanbide horiek garatzen dituzten enpresa,erakunde edo ikerketa-zentroetara hurbiltzen dituzte DBHko eta Batxilergoko ikasleak.
Ehun bat erakunde publiko eta pribatuk osatzen dute STEAM
Sare jarduera zientifiko-teknologikoen katalogoa,eta dagoeneko
Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen eskura dago
Katalogoa
Katalogoak barne hartzen ditu bai iraupen laburreko jarduerak (ikastetxeek planteatutako premietatik sortuak) bai programa luzeagoak (zenbait astetako edo hilabetetako iraupena dutenak), erakunde laguntzaileek sustatutakoak; horiekin batera,baita jardunbide egokien tailerrak ere.Horrela,lehenbizikoetan,ikasleak lanbide-orientaziorako saioetara joan ahal izango dira,baina,gainera,korronte alternoko sorgailu bat edo gitarra elektriko bat muntatzen ikasteko,pentsamendu konputazionala garatzeko edo eraikin adimendunen sekretuak ezagutzeko aukera ere izango dute,adibide batzuk aipatzearren.