2 minute read

Ibilgailu elektrikoen lehiaketa Bilbon

Euskelec 2023: Lanbide Heziketako ikasleek egindako auto elektrikoek lasterketa-zirkuito bihurtu zuten San Mames ingurua,Bilbon

Jon Lasa Galdos

Mondragon UnibLehiaketako auto elektrikoak Bilbora itzuli ziren berriro,eta San Mameseko zabalgunean aritu ziren proba dinamikoak egiten ekainaren 3an.Rikardo Lamadrid Hezkuntza Saileko Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen zuzendaria eta Jon Labaka TknikaEuskadiko Ikerketa Aplikatuko Zentroko zuzendaria San Mameseko zirkuitoan izan ziren,Lanbide Heziketako ikasleek egin zituzten auto elektrikoak probetan nola moldatzen diren bertatik bertara ikusten. San Mames inguruko zabalgunean ari ziren burutzen Euskelec txapelketaren azken faseko probak.20 talde eta ibilgailu ziren lehian,Euskadikoak zein beste erkidego batzuetakoak.Horiez gain,beste bi talde gonbidatu gisa ari ziren.Parte hartzen zuten ibilgailu guztiei ostiral arratsaldean egin zitzaizkien egiaztapen teknikoak,eta ondoren,ekainaren 3ko 10: 30etik aurrera proba dinamikoak egin ziren: azelerazio-,balaztatze-, slalom- eta eraginkortasun-probak,hain zuzen ere.Tknikak (Euskadiko Lanbide Heziketako Ikerketa Aplikatuko Zentroa,Hezkuntza Sailaren mendekoa) antolatu zuen ekitaldia,eta Lanbide Heziketako ikasleen lana aitortu eta ikusarazi nahi zuen,baita haien irakasleen eta ikastetxeen laguntza eta inplikazioa ere.

Euskelec-en aurtengo edizioan, Euskadiko Lanbide Heziketak garatu duen eta hidrogenoz dabilen ibilgailu baten prototipoa ere erakutsi da

Euskelec

Egutegian dagoeneko bere lekua eginda daukan txapelketa da Euskelec.Bertan parte hartzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu %100ean elektriko bat diseinatzen eta eraikitzen dute,oinarri motor komun batetik abiatuta (motorra,motor-kontrolagailua eta bateriak).Ekimenaren helburua da ikasleen talde-lana sustatzea eta jarduera esperimenta- lari eta sormenezkoari oinarri bat ematea,ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako elementu pedagogiko gisa.

Txapelketa,halaber,trakzio elektrikoko ibilgailuetan espezializatutako teknikariak trebatzeko eta sustatzeko plataforma da,eta fabrikazioteknika berrien esperimentazioa eta material berrien erabilera sustatzen du.

Euskelecek bi fase ditu: prototipoa aurkezteko fase teknikoa eta sormenezkoa,lehena; eta fase dinamikoa,bigarrena.Bigarren fase horretan, ibilgailuen prestazioak,ezaugarriak eta diseinua ebaluatzen dira slalom,azelerazio eta gehieneko balaztatzeko proben bidez,besteak beste:

❚ 1 fasea: arlo teknikoa eta sormenezkoa.Lehen fase hau maiatzaren 18an egin zen,Amorebieta-Etxanoko Boroa Enpresa Parkeko AIC Center-en instalazioetan.Bertan,talde parte-hartzaileek beren proiektuen aurkezpenak eta ibilgailuen aurre-egiaztapenak egin zituzten epaimahai baten aurrean (proiektuaren memoria,diseinua eta berrikuntza,besteak beste).

❚ fasea: proba dinamikoak. Ekainaren 3an ari zen burutzen Bilboko San Mames estadioaren inguruko zabalgunean.Taldeek beren prototipoa proban jarri behar zuten zirkuitu batean.

Ekainak 3,proba dinamikoak Bilbon

Ibilgailu elektrikoek honako proba hauek aritu ziren egiten hilaren 3an,txapelketarako berariaz egokitutako zirkuitu batean:

❚ Balaztatzea: autoa ahalik eta distantziarik laburrenean gelditu behar da,gutxienez orduko 20 km -ko abiaduran doala.

❚ Azelerazioa: ibilgailuak geldi dagoenetik 60 metro ibiltzeko behar duen denbora kronometratzen da.

❚ Slaloma: ibilgailuak slalom-zirkuituari buelta bat emateko behar duen denbora kronometratzen da.

❚ Eraginkortasun-proba: 60 minututan distantziarik handiena zein autok egiten duen ebaluatuko da.Helmugatik igarotzen den aldi bakoitza zenbatuko da,eta puntu horretatik gehien igarotzen den taldea izango da irabazlea (hots,buelta gehien ematen dituena).

Proba dinamikoak egiten hasi aurretik,auto guztiei egiaztapen teknikoak egin zitzaizkien goizean. Egiaztapen horiek baztertzaileak izan ohi dira: araudia betetzen ez duen taldea desklasifikatu egin daiteke.Egiaztapen horiek amaitzean,bateriak zigilatu egin dira,berriz kargatzeko aukera eragozteko.Ibilgailu guztiek bateria-karga bakarrarekin egin behar baitituzte egun guztiko probak. Aurtengo edizioan,San Mames inguruan prestatutako zirkuituak aldapa zuen (igoerak eta jaitsierak),%4ko batez besteko maldarekin. Maldarik handieneko gunea %8ko igoera da. Euskelec txapelketan ez du beti autorik bizkorrenak irabazten.Abiadaz gain,taldeek garatu duten berrikuntza eta proiektu metodologikoa, diseinua edo energia-eraginkortasuna ere baloratzen dira.

Somorrostro Heziketa Zentroko ikasleak zuzenean aritu ziren eskaintzen ekitaldia,streaming bidez,Youtuben,5G komunikazio teknologia erabiliz.Horretarako,6 kamera ipini zituzten zirkuituan zehar,baita parte hartzen zuten ibilgailuei atxikitako beste sei kamera ere.Emanaldia dronek hartutako irudiekin ari ziren osatzen.

Hidrogenoaren aldeko apustua

Euskadiko Lanbide Heziketa energia alternatiboen inguruan garatzen ari den lan-ildoaren barruan,Euskadiko Lanbide Heziketak garatutako ibilgailu prototipo bat ere erakutsi zen,hidrogenoz bultzatutako ibilgailua,San Mames ondoko zirkuitoan.Horrekin batera beste bi ibilgailu komertzial ere erakutsi ziren,hauek ere hidrogenoz mugitzen zirenak eta Euskadiko automobilgintza-sektorea alor horretan prestatzeko didaktizatu zirenak.

This article is from: