
1 minute read
Ia ikasle guztiek gainditu dute USE
Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa egin zutenen % 98,07k gainditu du
Jon Lasa Galdos
Lehenengo datuen arabera,Euskal Herriko Unibertsitatean,Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioko (USE) sarbide-fasera aurkeztu diren Batxilergoko 12.049 ikasleetatik 11.817k gainditu dute,; hortaz,ikasleen % 98,07k gainditu du.Iazko USEn gainditutakoen portzentajea % 97,62 izan zen. USEk bi fase ditu: sarbide-fasea,unibertsitateko gradu ofizialak ikasi ahal izateko Batxilergoko ikasleek gainditu behar dutena,eta onarpenfasea,borondatezkoa,sarbide fasean lortutako kalifikazioa hobetzeko balio duena.Batxilergoko ikasleez gain,Goi Mailako Heziketa Zikloetako 815 ikaslek izena eman zuten onarpen-faseko irakasgai desberdinak egiteko. Datuak behin-behinekoak dira,berrikusketaren ebazpenaren aurretikoak.
Notak eta hurrengo deialdiak
Ikasleek kalifikazioak kontsultatu ahal izan dituzte gaur,hilaren 15ean,SARBIDEA aplikazioaren bitartez.Edonola ere aurten,lehenbiziko aldiz ikasleek mezu elektroniko informatibo bat jaso dute,non,notez gain,USEri dagozkion gainontzeko izapideen berri eman zaien.Lehen orduan,bidalitako mezu batzuetan akats informatiko bat izan dela jabetu da unibertsitatea,Horrela,kaltetutako pertsonei mezu berri bat igorri zaie,haien notak SARBIDEA aplikazioan egiaztatzeko eskatuz.Izan ere,emaitza ofizialak ikusgai izan dira goizeko 9:00etatik aplikazio horretan.
USEren izapideei dagokienez,berrikusketa eskatu ahal da ekainaren 16tik 20ra bitartean.Behin betiko emaitzak ekainaren 27an argitaratuko dira.Azkenik,azterketak ikusteko eskaera ekainaren 28 eta 29an egin ahal izango da.
Bestalde,Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioaren ezohiko deialdia uztailaren 5,6 eta 7an izango da.Aurkeztu nahi dutenek matrikula egin behar izango dute ekainaren 22tik 27ra arte.
USEko emaitzak
USEko emaitzak webgunean argitaratu ziren ekainaren 15ean,12:00ean.
Kalifikazioen kontsulta honetatik,sinadura elektronikoko kalifikazio-txartela eskura dezakezu,eta UPV/EHU ez den beste unibertsitate batean onartua izan bazara,USEko espedientea unibertsitate horretara (AZO) lekualdatzeko izapideak ere egin ditzakezu.
❚ Espedientea lekualdatzeko eskaera: ekainaren 16tik aurrera.
Emaitzen txartelak
Sinadura digitala daukan USEko noten txartela behar baduzu beste unibertsitate batzuetan aurkezteko,SARBIDEAren bidez eskura dezakezu. Horretarako,ekainaren 21etik aurrera,SARBIDEAn sartu beharko zara,eta noten txartela lortu. Gogoan izan honako hauek:
❚ Azterketaren bat berrikusteko eskatu baduzu, behin-behineko kalifikazio-txartela lortuko duzu.Ekainaren 27tik aurrera,berrikuspena eskatzeko epea amaitu ondoren,behin betiko nota-txartela lortu ahal izango duzu.
❚ Noten txartela behin betikoa izango da:
❚ Ekainaren 22tik aurrera,azterketaren bat berrikustea eskatu ez baduzu.
❚ Ekainaren 28tik aurrera,azterketaren bat berrikustea eskatu baduzu.