3 minute read

Ekintzailetzaren garrantzia gizartean

Aurkeztu zen Gaztenpresaren 2022ko Memoria Donostian

Jon Lasa Galdos

Duela egun gutxi batzuk,Gaztenpresak bere 2022ko Memoria aurkeztu zuen Donostian.Izan ere,aurten Donostia Gizarte Ekonomiaren Hiriburu izendatu dute.Prentsaurrekoaren ondoren,Gaztenpresatik ekitaldia egiteko aprobetxatu zuten,hain zuzen ere,erkidego ekintzailea inspiratu,motibatu eta babesteko ekitaldia.Topaketa hori oso mamitsua izan zen. Gaztenpresatik ekitaldia mahai-inguru batekin hasi zen,eta moderatzaile-lanetan Gaztenpresako lehendakari Ibon Urgoitik jardun zuen.Hona hemen mahaikideak: Víctor Meseguer,gizarte-ekonomiarako komisionatu berezia; Cristina Dumitrescu,Europako Inbertsio Funtseko (EIF) mikrofinantza-inbertsioetako kudeatzailea; eta Gloria Múgica,Lanbideko zuzendaria.

Gizarte-ekonomia

Víctor Meseguer pasa den otsailetik egon da karguan,eta bere esku-hartzean azpimarratu zuen zein pribilegio handia den beretzat hain sektore garrantzitsu batean lan egitea,gizarte-ekonomian hain zuzen ere.“Espainiako BPGd-aren % 10 da,43.000 enpresak osatzen dute eta biztanleria aktiboaren % 10 baino gehiago ari da lanean bertan”.Gainera,nabarmendu zuenez,oso ekonomia berezia da,lurraldean oso errotuta baitago eta kide diren “enpresek behar kolektiboei eta erkidegoen beharrei erantzuten diete”. Ildo horri jarraikiz,oso balorazio positiboa eman zion gizarte-ekonomiak Euskadin duen ezarpenmailari.“Enpresa horiek ez dute lana deslokalizatzen,oso berritzaileak dira eta gizartearekin konprometituta daude; hala,Euskadi Europan eta munduan desparekotasun gutxien dituen lurraldeetako bat da”.

Finantzaketa,prestakuntza eta babesa

Bestalde,Cristina Dumitrescuk “mikroenpresaburuei eta,batik bat,ohiz kreditu konbentzionala lortu ezin duten edo aukera mugatuak dituzten kolektiboei,hala nola emakumeei,gazteei, migratzaileei eta gaitasun desberdinak dituzten pertsonei,finantzaketa eskuratzeko erraztasu- nak” emateaz hitz egin zuen.

Baina guztia ez da finantzaketa.Dumitrescuk azpimarratu zuen ekintzaileentzat zerbitzu ez-finantzarioak ere beharrezkoak direla.Diruaz gain,mikroenpresaburuek prestakuntza eta babesa behar dituzte,beren negozio-ideia itxuratzeko eta errealitate bideragarri bihurtzeko,betiere arrakasta-aukerekin.

Mahai-inguruaren ondoren,hiru ekintzailetza-proiekturen benetako istorio errealak entzun ziren

Aberastasuna eta enplegua sortzea

Gloria Múgicak eman zion amaiera mahai-inguruari.Nabarmendu zuen “ekintzailetzaren garrantzia,aberastasun eta enplegu sortzaile gisa, bai eta gizartearen etorkizunari begira oinarrizko proiektuak bultzatzeko ere,besteak beste,zaintzen eta jasangarritasunaren ekonomiarekin zerikusia dutenak”.

Istorio ekintzaileak

Mahai-inguru horren ondoren,hiru ekintzailetza-proiekturen benetako istorioak entzun ziren. Lehenengo kontakizuna Txitatokiko Elsa Pamparacuatro eta Keko Salvadorrena izan zen.Bi artista dira eta amets bat dute: eskualdean zirku-eskola bat antolatzea.

Inguruko errealitate soziala hobetzeko helburuari jarraikiz,Gaztenpresan 314 negozio berri abiarazten lagundu dute 2022an,eta horiei esker 637 lanpostu sortu dira.Hori horrela izanik, ia 30 urteko ibilbide honetan,6.578 enpresa eta 12.041 enplegu sortzen lagunduko dute,eta LABORAL Kutxaren bitartez 192 milioi euro lortzeko aukera eman dute,mailegutan.

Datu horiek guztiak 2022ko Urteko Memorian bilduta daude; Donostiako Kursaal jauregian aurkeztu berri dugu txosten hori,eta ekitaldi horretan izan di- ra Ibon Urgoiti,LABORAL Kutxako Negozio Garapeneko zuzendari eta Gaztenpresa Fundazioko lehendakaria; Gloria Múgica,Lanbideko zuzendari nagusia; Cristina Dumitrescu,Europako Inbertsio Fun-tsaren Mikrofinantzetako inbertsioen kudeatzailea; eta Inma Ramos,Gaztenpresako zuzendaria. Baina,Gaztenpresan,negozio berriak abiarazteko unean ez ezik,gero ere lanean jarraitzen dute,sortutako enpresei jarraipena egiten eta laguntza ematen merkatuan egoten jarraitu dezaten.Horrela,bada,gure erakundearen babespeko proiektuen gizarte-ekonomiak

% 69k martxan jarraitzen dute zabaldu eta handik 5 urtera,eta Euskadin enpresen batez besteko biziraupen-tasa % 45 da epe horretarako (Eustat).

Euskadin duen ezarpen-mailari

Ekintzaileak ezagutzen

2022.urtean negozioa sortzeko asmoz Gaztenpresara jo zutenen batez besteko adina 39 urte izan zen,eta generoan erabateko parekotasuna izan zen (% 50 emakumeak,% 50 gizonak).

% 73k ez du unibertsitateko titulurik eta,aurretiazko lan-egoerari dagokionez,% 29 langabezian zeuden eta % 47k lehengo lana utzi zuen ekintzaile izateko.

Forma juridikoa erabakitzeko garaian,% 73k enpresaburu indibidual izatea aukeratu zuten,eta % 26k sozietatea eratu zuten (% 89k sozietate mugatua eta % 11k kooperatiba).

Ekintzaileen iritzia

Guregana jotzen duten ekintzaileen bizimodua nola aldatzen den ere jakin nahi izan dute.Zentzu horretan,ekintzaileek adierazi dutenez,enpresa sortzeko prozesuan 3 faktore hauek baloratu dituzte hobekien bere laguntzari dagokionez:

1. Negozio-plana egiteko laguntza.

2.Finantzaketa-iturriak

3.Ziurgabetasuna gutxitzea. Eskertuak agertu dira,halaber,kudeaketa-lan burokratikoak egiten,“ibilbide-orria” antolatzen eta dirulaguntzak eskatzen lagundu dietelako.

Eta,oro har,ekintzaile izatea haiek espero zuten bezalakoa izan da,nahiz eta egin behar izan duten sakrifizio pertsonala eta eskaini behar izan dioten denbora hasieran uste zutena baino handiagoak izan.

Era berean,jarduneko lehen urtea gainditu ostean, ekintzaileek diote ekintzailetzak bizimodua hobetu diela,bereziki,norberaren errealizazioari dagokionezeta norberak ezarritako arauen arabera lan egiten dutelako.

Inpaktua negozioetan

Gure proiektuen biziraupen-tasaz gain,beste faktore batzuk ere aztertu dituzte,hala nola gizartearen eta ingurumenaren arloko inpaktua, fakturazioaren bilakaera,enplegua sortzea eta ekintzaileen soldata.

Horrela,bada,2022an,lagundutako enpresen % 24 ingurumenean eta gizartean inpaktua duten negozioak dira,hainbat arlotakoak: enplegua eta prestakuntza,osasuna eta ongizatea,ingurumena,garapen komunitarioa eta kooperatibismoa. Bestalde,Gaztenpresak bultzatu dituen enpresa gehienek (% 68) fakturazioan gorakada izan dute azken urtean eta % 45ek jardueraildo berriak txertatu dituzte.

Lanpostuak sortzeari dagokionez,negozioen % 56k lanpostu gehiago sortu ditu,eta enplegu hori mugagabea izan da kasuen % 90ean.Gainera,enplegu berri horien erdietan baino gehiagotan (% 57) emakumeak aritu dira lanean.

Jardunean lortzen dituzten diru-sarrerei erreparatuta,% 73k diote negozioari esker soldata duina ateratzen dutela.Bestalde,jabetu gara zenbait ekintzaileren kasuan soldata murriztu behar izan dutela kontratazio berriak zirela eta.

This article is from: