Kulturako eta sorkuntzako planak profesionalentzat eta herritarrentzat urtean zehar.
Nazioarteko proiektuak
Mundu osoko 50 erakunderekin baino gehiagorekin dihardugu lanean proiektu europarretan
Open Espazioa
Galleta-Fabrika
AURKIBIDEA 2024
Nazioarteko proiektuak
Fab Lab Bilbao
Maker Ekintzaile egonaldiak
Drawmakina
Space Ganbara
Biker Blinker
Usaimen Memoria
Sonidos de la Ciudad
La sombra de Dios
Trashy Hanger
Soberanía Cerámica
Cuerpos Ausentes
Maker Faire Bilbao
(de)Futuribles
Botanika-Sortzaileak
Memoriaren Horma: Auzolana eta erakusketa
Erriberako auzotarrak
Sorkuntza-egonaldien aurkezpena
Haur eta familientzako tailerrak
Zentro kulturalaren jarduerak
Memoriaren Horma
Hesia proiektua - Kunsthal
Jardín Secreto
Freedom Jam Session
Vintage Club
Filmaketak eta ekitaldiak
Vintage Bilbao
Proiektu europarrak
T-Factor
Distributed Design Platform
Erasmus for Young Entrepreneurs
Bisitak
Inpaktua hedabideetan
Topaketak
Nazioarteko sareak
8 46 63 75 78 82 84
Op e n E s p a z i o a
Open Espazioa
Open Espazioa gizartean inpaktu positiboa duten proiektu sortzaileen ekosistema bat da, 2009tik Bilboko galleta-fabrika zaharrean (Artiach fabrika) kokatua, Deustuko Erribera / Zorrotzaurre auzoan. Urtean 150.000 bisitari baino gehiago ditugu, 14 langile eta 2.000 m2 instalazio. Zentro kultural eta irabazi-asmorik gabeko elkarte gisa, Open Espazioak kultura garaikidearen, teknologia sortzaileen eta inpaktu sozialaren intersekzioan dihardu lanean.
KULTURA DIGITALA, TEKNOLOGIA ETA BERRIKUNTZA SOZIALA
Open Espazioa Artiach galleta-fabrika zaharrean dagoen zentro kulturala da, teknologia sortzaileekin, arte digitalarekin eta berrikuntzarekin lotutako proiektuak bultzatzen diharduena, tokiko ingurunean inpaktu sozial positiboa sortzeko.
Maker mugimenduarekin eta ezagutza irekiarekin lotutako nazioarteko sareen parte gara, eta tokiko ekosistema kulturalean eta sortzailean parte hartzen dugu, sortzaile berriei lagunduz.
Open Espazioan Fab Lab Bilbao fabrikazio digitaleko laborategia dugu. Laborategi honetatik, artearen, diseinuaren eta maker munduaren profesionalentzako sorkuntza-egonaldien programa bultzatzen dugu, tresnak, laguntza eta finantzaketa eskainiz.
Teknologia sortzaileak eta inpaktu soziala uztartzen dituzten proiektu propioak ere garatzen ditugu urtean zehar, eta tailerrak eta bisita kulturalak hartzen ditugu bertan.
Urtero, Maker Faire Bilbao antolatzen dugu, azken aurrerapen teknologikoak ezagutzera emateko Teknologia Sortzaileen Nazioarteko Jaialdia: aurkezpenak, hitzaldiak eta tailerrak doan egiten dira bertan, teknologiako eta maker munduko profil profesionalei zuzenduak, baita publiko orokorrarentzako jarduerak ere.
Gainera, berrikuntza sozialari lotutako eragile gisa, 2024an bazkideak gara Horizon 2020 T-Factor eta Creative Europe Distributed Design proiektu europarretan.
Astebururo, doako aisiajarduerak ere eskaintzen ditugu, esaterako kontzertuak eta ekitaldi kulturalak.
Bestetik, ostiraletik igandera, Jardín Secreto Bilbao kafetegia, Vintage Bilbao denda (500 m2 baino gehiagoko bigarren eskuko arropa) eta tailer eta erakusketetarako gunea (Fab Lab Bilbao) irekitzen ditugu. Tokiko ekosistema sortzailea babestea eta teknologien bidez ingurunean inpaktu positiboa sortzea da gure helburua. www.espacioopen.com
Galleta-fabrika
ERAIKINAREN MEMORIA
1921ean Artiach familiak Deustuko Erriberan kokatutako fabrika berria inauguratu zuen, garaiko ekipamendurik modernoenez hornitua ekoizpen handia lortzeko helburuz. Hasierako plantilla, 60 pertsonaz osatua, emakumeak ziren nagusiki. Lehen urte horietan egunean 18 tona galleta ekoiztu ziren.
1921
Emakume galletagileak mobilizatu egiten dira beren lan-eskubideak erreklamatzeko, eta grebak deitzen dituzte soldata duin baten alde borrokatzeko. Hamarkada horren amaieran, kualifikazio handiagoko lanpostuetarako kontratuak lortuko dituzte.
1970
1940
Artiach 600 langile izatera iristen da, gehienak emakumeak. Gazteak dira, eta lanaldi luzeak eginez eta gizonek baino soldata baxuagoekin bizi dituzte gerraosteko urte latzak.
Fabrika zaharra gune industriala bilakatu da, eta enpresa txiki eta artisau askok betetzen dituzte bertako lonjak. Hala ere, 90eko hamarkadako krisiaren ondorioz, pixkanaka hustu egingo dira.
1990
1983
Bilboko uholde izugarriek fabrikari ere eraso dute, eta Artiachek Orozkora lekualdatzea erabakitzen du. Fase berri bat hasten da fabrika zaharrarentzat, non tailer industrial txikiez betetzen den.
Artiach galleta-fabrika zaharrean ezartzen da Open Espazioa, eta hainbat proiekturekin hasten da, besteak beste, igandeko “Your Ganbara” merkatuarekin. Ekimen sortzaile honek fabrikarako etapa berri baten hasiera markatzen du; beste proiektu sortzaile batzuk erakartzen ditu, eta bertan ordura arte hutsik egon diren tailerrak beteko dituzte.
2009
2007
Urte horretan uharterako Master Plana onartuko da, baina hamarkada bat baino gehiago beharko da abian jartzeko. Era berean, lehen proiektu sortzaileak hasten dira auzoan ezartzen.
OpenEspazioa
ZENTRO KULTURALA
Open Your Ganbara lehen ekitaldia
Fab Lab Bilbao lehen sorkuntza - egonaldiak
Lehenengo Creative Europe Europar proiektua: Distributed Design
Zentro kulturaleko kafetegia irekitzen dugu: Jardín Secreto Bilbao
Maker Faire Bilbao lehen edizioa
Kultur Jarduerarako Hirigintza Planaren lehenengo aldaketa
Vintage Bilbao jaio da Open your Ganbara merkatuaren jarraipen gisa 2020
Jarduera Kultural eta Osagarrirako Hirigintza Planaren bigarren aldaketa
2024
Lehenengo EIT
Europar proiektua: Elementary Cooling
N a z i o a r t e k o p r o i e k t u a k
Nazioarteko proiektuak
Urtean zehar, Open Espazioak nazioarteko proiektuak bultzatzen ditu. Fab Lab Bilbao fabrikazio-laborategitik, 2024an profil profesionalei zuzendutako sorkuntzaegonaldiak garatu dira, baita Maker Faire Bilbao Nazioarteko Jaialdia ere, teknologia sortzaileei lotutako mundu osoko proiektuak hurbiltzeko, beste jarduera askoren artean.
Fab Lab Bilbao
SORKUNTZA DIGITALEKO LABORATEGIA
Open Espazioko fabrikazio digitaleko laborategia da Fab Lab Bilbao, eta teknologiaren sorkuntzan eta erabilera kritikoan dihardu. Fab Lab Bilbao fabrikazio digitaleko teknologiez hornitutako gune bat da, komunitateei eta profesionalei irekia, eta bere helburua da kultura digitalarekin lotutako proiektuak garatzen laguntzea.
Fab Lab Bilbaok hainbat sorkuntza-programa hartzen ditu, artearen, teknologiaren, ekintzailetzaren edo maker komunitateen profilei zuzenduak, deialdi irekien bidez. Aldi berean, inpaktu sozial positiboa izango duten proiektu propioak bultzatzen ditu, teknologien erabilerari lotuak. https://espacioopen.com/fab-lab-bilbao/
Fab Lab Bilbaon hezkuntza-erakundeek, erakunde publikoek eta sorkuntza-zentroek parte har dezakete. Bisita gidatuen programaren bidez, erakunde horiek aukera dute espaziora hurbildu eta artea, hezkuntza edo berrikuntza soziala bezalako testuinguruetan teknologia horiek irekitzen dituzten posibilitateak ezagutzeko. Gainera, laborategiak aholkularitza eta prestakuntzako jarduerak eskaintzen dizkie fabrikazio digitaleko tresna teknologikoak txertatu nahi dituzten erakunde kulturalei.
Fab Lab Bilbao harremanetan dago sorkuntzaren eremuan diharduten tokiko komunitate eta profesionalekin. Urtean zehar, Fab Lab Bilbaoren instalazioetara modu informalagoan hurbiltzen dira, beren proiektuetan fabrikazio digitaleko tresnak erabili ahal izateko.
Maker Ekintzaile egonaldiak
DIZIPLINA ANITZEKO SORKUNTZA-GUNEA
Maker Ekintzaile kultura digitalaren eta teknologien erabilera kritikoaren arloko sortzaileei zuzendutako egonaldi-programa da. Deialdi irekiaren bidez abian jarritako egonaldi horien bitartez, Open Espazioak tokiko eta nazioarteko sortzaileei laguntzen die, fabrikazio digitaleko tresnak, Fab Lab Bilbaoren berezko metodologiak eta proiektuak garatzeko finantzaketa eskura jarriz.
Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Sorgune programaren barruan garatzen da Maker Ekintzaile, eta sortze-fasean dagoen diseinu edo fabrikazio digitaleko proiektu bat duten ekintzaile, ingeniari, diseinatzaile, maker edo artistei zuzentzen zaizkien sorkuntza-egonaldiak dira.
Hauen helburua da talentu sortzaileei laguntzea, fabrikazio eta sorkuntzarako gune murgiltzaile bat eskainiz, fabrikazio digitaleko makineriaz eta tresnez hornitua. Era berean, egonaldi horiek aukera ematen dute tokiko, estatuko eta nazioarteko sare profesionalekin konektatzeko eta publiko zabalagoen artean sortutako proiektuak ikusarazteko. Egonaldi horiekin, Open Espazioak ikaskuntza, ikerketa eta esperimentaziorako ingurune berriak sortu nahi ditu, ekoizpen kulturala eta sorkuntza sustatzeko eta, horrela, ezagutza eta berrikuntza zabaltzeko.
https://espacioopen.com/residencias/
Camile Duhart
La Sombra de Dios
https://espacioopen com/la-sombra-de-dios/
La sombra de Dios esperientzia bisual interaktibo bat da eta itzalen arketipoa du ardatz, bai hizkuntza digitalean bai mundu fisikoan. Proiektu honen ikergaia da digitalizazioak nola birdefinitu duen itzalak hauteman eta esperimentatzen ditugun modua, fenomeno kultural eta sinboliko gisa.
Egonaldia instalazio interaktibo batean gauzatzen da. Denbora errealean mugimendua atzemanez eta
Touchdesigner aplikazioaz baliatuta, ikusleak bere proiekzioarekin elkarreragiten eta bere itzala ente interaktibo digital bihurtzen du. Itzalaren kontzeptuak ezaugarri negatiboak izan ditu tradizioz.
Hala ere, Camile Duhartek itzalek aro digitalean hartu dituzten konnotazioak aldarrikatzen ditu: egonkortasuna, orientazioa, denbora eta segurtasuna sinbolizatzen dituen funtsezko baliabide gisa. Itzalak bigarren mailako elementua izateari uzten dio eta arretagune bihurtzen da;
hala, ezkutukoa azaleratu eta gure «niaren» pertzepzioari buruzko ikuspegi berriak eskaintzen dira.
Camile Duhart
Artista bisuala eta bideojockeya da, Arte Ederretan graduatua eta Ikusizko Arteetan eta Multimedian masterduna.
Bere lanak teknologia eta artea uztartzen ditu, ziberkultura eta arte zinetikoa esploratzen duten murgiltzeesperientziak sortzeko. Arte interaktiboko proiektuen, live visualsen eta pinturen bidez, mundu fisikoaren eta birtualaren arteko etengabeko konfrontazioa sortzen dute bere lanek.
Space Ganbara ekimen esperimental gisa sortutako proiektua da. Proiektu honek musika, artea eta elektronika batzen ditu, ekipo zaharren teknika analogikoak eta osagai birziklatuak uztartuz soinua esploratzeko helburuarekin.
Mar Molina eta Josu Hernández
Space Ganbara
https://espacioopen com/space-ganbara/
Pieza bakoitza eskuz egiten da, eta funtzionala izateaz gain, sorkuntza-tresna eta artelan bihurtzea da asmoa. Egonaldiaren emaitza bi piezatan islatu da: sintetizadore analogiko bat eta anplifikadore bat distortsioarekin.
Bi piezek ekipo zaharren osagai berrerabiliak dituzte barruan, eta XX. mendeko 60ko hamarkadako estetika retroa gogorarazten duten patroiekin diseinatu dira.
Space Ganbararen helburu nagusia da sormena inspiratuko duten piezak sortzea, eta beste pertsona batzuk beren sortze-lanekin esperimentatzera eta ondo pasatzera motibatzea. Hala, ekipoa Open Espazioko musika-ekitaldietan erabili ahal izatea da asmoa.
Mar Molina eta Josu Hernández
Josu Hernández ingeniari elektronikoa, musikaria eta konpositorea da, eta Mar Molina Arte Ederretan lizentziatua, Media Artean eta Teknologian espezializatua. Josuk prestakuntza tekniko sendoa du eta soinua sortzeko modu berriekin esperimentatzea maite du. Mar artista eta bitartekari kulturala da, eta publikoaren, obraren eta espazioaren arteko interakzioa sustatzea da bere interes nagusia.
Catalina Ishtar Domínguez Rodríguez
Usaimen Memoria
https://espacioopen com/usaimen-memoria/
Usaimena zentzumen boteretsu eta zuzenenetako bat da, gure emozioekin eta oroimenarekin lotura estua duena. Beste zentzu batzuetan ez bezala, usainak ez dira iragazki arrazionaletatik pasatzen garunera iritsi aurretik, eta, beraz, tresna paregabea dira ingurunearekin emozionalki konektatzeko.
Usaimen Memoria murgiltzeinstalazio bat da, ingurumen-inpaktuaz modu sakon eta sentsorialean sentsibilizatzeko.
Catalina Ishtar Domínguez Rodríguez sortzaileak artisauteknikak eta fabrikazio digitaleko tresnak erabili zituen Euskadiko floraren usain bereizgarriak ateratzeko.
Catalina Ishtar Domínguez Rodríguez Diziplina anitzeko artista. Bere lanetan teknologia, artea eta ingurumenarekiko kontzientzia uztartzen ditu. Musikan eta sorkuntza sentsorialean trebatua, Catalinak inpaktu soziala sortzeko erabiltzen du artea, ingurumenaren babesa eta klima-aldaketa bezalako gaiak esploratuta.
Hainbat proiektu artistikoren bidez, Fab Labekin eta zentro teknologikoekin lankidetzan aritu da, eta zientzia eta artea uztartu ditu bere sortzeprozesuan.
Usaimen Memoria proiektuak ikuspegi hezitzailea du, eta aroma naturalek ingurumenaren aldaketen aurrean alerta gisa balio dezaketela azpimarratzen du.
Murgiltze-instalazio gisa aurkezten den esperientzia multisentsorial honen bidez, ingurumena zaintzearen eginkizunaz eta degradazioak gure eguneroko ongizatean duen eraginaz hausnartzera gonbidatzen ditu bisitariak.
DrawMakina DIY marrazketamakina bat da, Open Source eta kostu txikikoa. Proiektuaren helburua da teknologia eta artea modu irisgarrian uztartu eta fabrikazio digitaleko tresnetarako sarbidea demokratizatzea, interesa duen edonork
Pia Pinedo
Drawmakina
https://espacioopen.com/drawmakina/
aukera izan dezan bere marrazketa-makina eraikitzeko eta kodeen edo beste teknika batzuen bidez artearen sorkuntza esploratzeko.
Eskuragarria izateko eta kode irekian artea eta teknologia sortzeko asmoarekin
sortu zen DrawMakina. Prozesuan zehar, Pia Pinedo sortzaileak 3D inprimaketa eta laser-mozketa erabili zituen DrawMakinaren piezak eraikitzeko.
Osagaien zerrenda, mihiztaduraren xehetasuna eta 3D inprimatzeko fitxategiak Creative Commons lizentziapean liberatu dira. Egonaldian tailerrak ere egin ziren, interesdunek makinaren mihiztadura eta artea sortzeko tresnen erabilera ezagutzeko.
Pia Pinedo
Artista perutarra ingeniaria da produktuaren diseinuan, eta masterra makinen diseinuan eta fabrikazioan.
Bere ibilbidean zehar, artearekiko eta fabrikazio digitalarekiko interes sakonarekin uztartu du bere prestakuntza teknikoa.
Maker mugimenduaren zale amorratua, CNC makinak eta sorkuntzarako produkziotresna eskuragarriak sortzera bideratzen du bere lana.
Eguneroko bizitzan funtsezko osagaia bada ere, arkitekturaren diseinuan alde batera utzi izan da soinua. Sonidos de la ciudad proiektuak lekuaren fenomenologia ikertzen du, soinuaren eta inguruneen pertzepzioaren arteko erlazioak gure bizitzei zuzenean nola eragiten dien aztertuz. Lan honek aztertzen du soinua, askotan arkitekturan gutxietsia, ahalmen handiko tresna izan daitekeela espazio berriak hobetu eta sortzeko.
Live coding bidez sortutako adierazpen grafikoen eta landa-grabazioetan atzemandako soinu-paisaien bidez, proiektuak leku baten entzumen-pertzepzioa irudi dinamiko bihurtzen du.
Adierazpen grafiko horiek, interpretatu ez ezik, ingurunearen ezaugarri sentsorial eta akustikoei erantzun egiten die ere, entzumena eta ikusmena uztartzen dituen murgiltzeesperientziari bidea emanez.
Fab Lab Bilbao egonaldiaren emaitza ikus-entzunezko proiekzio interaktibo batean gauzatu da, live coding bidez sortutako denbora errealeko bisualekin.
Lanak soinu-paisaien grabazioak eta adierazpen grafikoak uztartzen ditu, eta orri interaktibo batean biltzen da.
Ane Herce
Ane Herce arkitektoa da, eta ikuspegi berritzailea du soinuak pertzepzio sentsorialean eta diseinu arkitektonikoan duen eraginean. Anak, arkitekturan graduatu eta masterra egin ondoren, zentzumenek, eta bereziki soinuak, espazioak esperimentatzen ditugun modua nola alda dezaketen aztertzen dihardu.
Soberanía cerámica proiektu artistikoak modu kritikoan jorratzen ditu zeramika ekoizteko metodoak, merkataritzakanaletatik lehengaiak lortzen diren modua deszentralizatzeko helburuarekin, eta praktika horren funtsezko osagaia nabarmenduta: buztina.
Mara Riviello López
Soberanía cerámica
https://espacioopen.com/soberania-ceramica/
Proiektu honen esparruan, artistak ekintza bat proposatzen du, Bilboko metropoli-barrutian buztina biltzea eta prozesatzea, 3D inprimagailu batekin piezak egiteko egokia den orea lortzeko. Teknologia horien bidez ontziak fabrikatu ziren, tokiko buztin-proportzio des-
berdineko orea zeramikoa erabilita. Kuboak modulu gisa pentsatuta daude, eta pieza bakoitzaren konposizioan dauden aldaketak xehetasun handiagoz ikusteko aukera ematen dute.
Soberanía Cerámica (SC) proiektu artistiko bat da, eta bere helburu nagusia da zeramikagintzako egungo praktikei buruzko hausnarketa-gune bat sortu eta horiek gauzatzeko modu berriak ikertzea. Zeramika lehen giza teknologietako bat da, eta bilakaera izan du eskualde bakoitzean, tokiko baliabideak eta baldintzak erabilita.
Mara Riviello López
Artista argentinarra PACen (Prácticas Alternativas Cerámicas) sortzailea eta koordinatzailea da.
Proiektu artistiko honen helburu nagusia da zeramikagintzako praktika urbanoei buruzko hausnarketarako eta ikerketarako gune bat sortzea, biomaterialak ezartzera bideratua.
Víctor Hugo Capoeira y Yelko Feijóo Olea
Biker Blinker
https://espacioopen com/biker-blinker/
«Biker Blinker» txaleko adimendun bat da, gauez txirrindularien bidesegurtasuna hobetzeko diseinatua; LED argien bidez automatikoki adierazten ditu biraketak eta balaztatzea.
Mantentze Elektronikoan goimailako gradua egindako
Víctor Hugo Capoeira eta Yelko Feijóo Olea ikasleek garatu dute proiektua. Bi ikasleek erabaki zuten bizikletan dabiltzan pertsonen segurtasuna handitzeko sistema bat garatzea, kode irekiko teknologiak erabiliz argi-seinaleetarako sistema bat sortzeko.
Proiektu hau txirrindularien ikuspen-falta behatuta sortua da, batez ere gauez, istripuen arriskua areagotzen den unean. Sistemak mugimenduen sentsoreak erabiltzen ditu; hauek birak eta abiadura-aldaketak atzematen dituzte, eta Bluetooth bidez transmititzen da informazioa LED argien multzo batera, horrela, seinaleztapena automatikoa izan dadin.
Proiektua garatu ondoren, berrikuntzaren adibide gisa BVenture 2025 azokara eramateko asmoa dute.
Víctor Hugo Capoeira y Yelko Feijóo Olea
Víctor Hugo Capoeira eta Yelko Feijóo Olea Mantentze Elektronikoko goi-mailako graduaren bigarren urteko ikasleak dira Emilio Campuzano Institutuan.
Prestakuntza-aldian izan zuten lehen kontaktua Arduinorekin, eta interes handia piztu zien teknologiarekiko eta programazioarekiko.
Programatzen ikasi ahal izatea eta ideiak proiektu erreal bihur zitezkeela ikustea izan zen teknologia horiei buruz ikertzen eta ikasten jarraitzeko pizgarri nagusietako bat.
Cuerpos Ausentes proiektuak teknologia digitalen eta modaren diseinuaren integrazioa aztertzen du, arkitekturaren, jasangarritasunaren eta artearen berezko praktikak uztartuz. Proposamenaren helburua da modaren kontsumo azkarreko eredu tradizionalei aurre egi-
Nicolás Marchiaro
Cuerpos Ausentes
https://espacioopen.com/cuerpos-ausentes/
tea, jasangarritasuna sustatuz. Praktika artistikoetan inspiratuta, Nicolás Marchiaro diseinatzaileak modaren testuingurua aldatu nahi du, arropa artelan bat balitz bezala erakusteko.
Funtsezko helburuetako bat tokiko baliabideen erabilera
eta DIY fabrikazio digitaleko teknikak aztertzea da. Proiektu hau moda azkarrak ingurumenean eta gizartean duen inpaktu negatiboari erantzuteko sortu zen, eta alternatibak aztertzen ditu, non funtsezko zeregina betetzen duten diseinu digitalak eta ordenagailuz lagundutako fabrikazio-tresnek.
Nicolás Marchiaro
Modaren eta arkitekturaren praktikak uztartzen dituen artista eta diseinatzailea da. 14 urte baino gehiagoko ibilbidean zehar, ordenagailuz lagundutako diseinutresnek eta 3D modelaketak modaren industriaren berezko ekoizpen-moduak nola eralda ditzaketen aztertu du, metodo jasangarriagoak aurkitzeko. Arte kontzeptualean oinarritutako bere lanak kontsumo azkarraren joerei aurre egin nahi die estetika modular eta esperimental baten bidez. Gainera, kontsumo iragankorra gainditzeko eta adierazpen artistikoaren eta ondare kulturalaren bitarteko bihurtzeko modak duen potentziala da bere lanaren ardatza.
Estudio Bokashi
Trashy Hanger
https://espacioopen.com/trashy-hanger/
Estudio Bokashik garatutako ikerketa-proiektua da Trashy Hanger, non biomaterialak diren ehungintzako objekturik ohiko eta baztertuenetako bat, pertxak alegia, ordezteko baliabide nagusia.
Produktu horrek ingurumenean sortzen duen arazotik harago, Trashy Hangerren asmoa da pertxasistema funtzional bat garatzea, aldi berean sortzailea eta estetikoki dibertigarria. Horrela, plastikozko pertxak ordeztu nahi dituen edonork sortzeprozesu hau errepikatzeko aukera izango du.
Sistema garatzeko, Libe Kerroum eta Laura Marchante sortzaileek moda jasangarriaren mundua eta maker teknologia uztartu dituzte, hau da, fabrikazio digitalaren baliabideak sortze-prozesua optimizatzeko eta ahalik eta hondakin gutxien duen materiala sortzeko.
Hondakinen sorrera murrizten lagunduko duen objektu bat sortzetik harago, proiektuak
pentsamendu kritikoa piztu nahi du. Open Espazioan garatu ondoren, Trashy Hanger proiektua 2025eko Saint Etienneko Nazioarteko Diseinu Bienalean aurkeztuko da.
Estudio Bokashi
Libe Kerroum eta Laura Marchante Estudio Bokashiko kideak dira, eta haien helburua da modaren etorki-
zuna modu sortzailean zabaldu eta eztabaidatu ahal izateko topaguneak sortzea.
Bokashiren asmo nagusia diseinu jasangarriaren inguruko esperimentazioa eta dibulgazioa sustatzea da, baita biodiseinuaren, praktika birsortzaileen eta ekonomia zirkularraren arloan alternatibak eta ekimenak ezagutaraztea ere.
Maker Faire Bilbao
TEKNOLOGIA SORTZAILEEN NAZIOARTEKO JAIALDIA
2024ko azaroan, Maker Faire Bilbao teknologia sortzaileen nazioarteko jaialdiaren 12. edizioa egin zen, teknologia berritzaileenen etorkizuna erakusten duten jarduerez betetako programa batekin.
Bi astez, Open Espazioak teknologia sortzaileak, diseinua eta fabrikazio digitala hedatzeko hamar jarduera presentzial baino gehiago antolatu zituen Zorrotzaurreko Artiach galleta-fabrika zaharrean. Ekitaldiaren 12. edizioan programa zabala jarri zen abian, honako gai hauen inguruan: sortzen ari diren teknologiekin etorkizunak eraikitzea, antzinako jakintzak berreskuratzea maker ikuspegitik, eta fabrikazio digitaleko tresnak sorkuntza artistikorako. Aurreko urteetan bezala, Maker Faire Bilbaoren jarduera guztiak erabat doakoak izan ziren aldez aurretik izena emanda. Maker Faire Bilbao jaialdiak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du Beaz sozietatearen bidez eta Bilboko Udalarena Bilbao Ekintzaren bidez. https://bilbao.makerfaire.com/
Maker Faire Bilbao
(de) Futuribles
EZ DAGO ETORKIZUNIK PROIEKTATZEN EZ BADUZU
Creative Europe Distributed Design proiektu europarraren eta Maker Faire Bilbao jaialdiaren programazioaren esparruan, Vanessa Lorenzok (de)Futuribles Bio+AI tailerra antolatu zuen jaialdiaren 2024 edizioan.
Berrikuntza teknologikoek sarritan alegiazko etorkizunetara garamatzate, zientzia fikziozko iruditeria bati lotuta, edo ulertzen zailak diren tresna konplexu eta opakuetara.
Hala ere, teknologia emergenteek eragin nabarmena dute gizartean, politikan eta kulturan, eta horrek zuzenean eragiten digu. Horregatik, haien gainean eraikiko den etorkizunak profil desberdinek diseinatutakoa izan behar du, gizartearen as-
kotariko beharrei erantzungo diela ziurtatzeko. Vanessa Lorenzok bultzatutako (de) Futuribles ekimenak maker filosofian oinarritutako diseinu-prozesuak sustatu nahi ditu, pentsamendu kritikoa pizteko eta teknologia emergenteak profil sortzaileetara hurbiltzeko.
Maker Faire Bilbaoren barruan, bioteknologiara bideratutako tailer bat egin zuen ikertzaileak. Jarduera horrek zientzia irekia, diseinu espekulatiboa eta prototipatu
azkarra konbinatu zituen, AA eta bionika bezalako teknologia emergenteak erabiliz protesi biobateragarriak sortzeko.
Tailerrak biohackinga, gamifikazio teknikak, ikusentzunezko storytellinga eta 3D eskaneatzea eta prototipatze azkarra bezalako tresnak izan zituen. Horren ondorioz, parte-hartzaileek proposamen futuristak egin zituzten, esaterako fotosintesiaren printzipioetan oinarritutako eguzki-energia
harrapatzeko gai den tatuaje bat, hidroponian oinarritutako araztegi baten diseinua, eta haurren osasuna hazkunde osoan zehar monitorizatzeko gai den inplante-prototipo bat.
Prozesuaren helburua zen ikuspegia zabaltzea bioteknologiaren aukerei eta haren inpaktu sozialei buruz. Prototipoak Barakaldoko Udalak gazteentzat duen
Gazte Bulegoaren instalazioetan jarri ziren ikusgai, diseinu espekulatiboaren potentziala erakusteko eta teknologiei buruzko begirada kritikoa pizteko.
Erakusketa hau zentroak bultzatutako STEAM tailerren ziklo baten barruan kokatzen da.
Vanessa Lorenzo Toquero (de)Futuribles proiektuaren bultzatzaile Vanessa Lorenzo, aka Hybridoaa, zientzia, arte eta teknologiako diziplinaz gaindiko ikertzailea da, bitarteko digitaletan espezializatutako ingeniaria eta STEAMeko koordinatzailea. Europako kultur komunitatearekin eta Suitzako biohackingarekin lan egin du, eta lankidetza-proiektuak garatu ditu Hackteria, Utopiana Ginebra eta Hackua-
rium sareetan. Diseinatzaile eta ikertzaile hibrido gisa, Vanessa Lorenzok produktuen diseinuko eta baliabideen diseinuko ingeniariprestakuntza du eta, gainera, biohacking komunitateko kide da (Hackuarium, Lausanne; Hackteria, Zurich; Wetlab HANGAR, Bartzelona; Biopunk. kitchen, Berlin).
Gaur egun, maker pentsamenduan, kode irekiko filosofian eta diseinu espekulatiboko metodologietan oinarritutako talleak garatzen ditu. https://espacioopen.com/def uturibles-futuro-proyectas/
Maker Faire Bilbao
(DE)FUTURIBLES TAILERREKO PARTE-HARTZAILEAK
ALEJANDRA BUENO
Arte Ederretan lizentziatua eta UPV/EHUko Arte programan doktorea da, eta sorkuntza artistikoa, erakusketa eta ekitaldien kudeaketa kulturala eta unibertsitateko irakaskuntza uztartzen ditu. Bere lanean irudi digitalarekin eta generoaren eta identitatearen irudikapen berriekin espekulatzen du. alejandrabueno.es
CÉSAR MANUEL VARELA GARCÍA
Zibersegurtasuneko espezialista da, eta pentestingaren edo enpresentzako segurtasun-ahultasunen identifikazioaren arloan garatzen du bere profil profesionala. Gaur egun, Telefónica Fundazioaren Urduliz 42ko programazioko bootcampa egiten ari da.
IRATXE ACHA GAMBOA
Proiektuen garatzailea da, eta pertsonak gidatu eta laguntzen
ditu jarduera berriak sortzeko prozesuan. Dreams for Action sareko kolaboratzailea da, negozioak garatzeko eta prestatzeko aholkularitza. https://dreamsforaction.com/
ADRIANA REINA LÓPEZ
Komunikazio sortzailean aditua, eta sorkuntzaren sektoreentzako komunikazioan eta publizitatean prestatua. Artevia komunikazio estrategikoko aholkularitza sortu zuen, baita teknika tradizionalak eta fabrikazio digitala uztartzen dituen Mima Maker objektuen sorkuntza-lerroa ere. artevia.com
MIKEL GUILLEN
Industria-ingeniaria eta Ingeniaritza Mekanikoko eta Enpresa Administrazioko masterra. R&D Manager gisa lan egiten du Tecnia Manufacturing Groupen, Madrilen. Bere maker fazetan, wearableen potentzialaren, ehunei aplikatutako adimen artifizialaren eta 3D inprimaketaren zale amorratua da.
HENAR MARTÍN
Arte Ederretan graduatua, Madrilgo Complutense Unibertsitatean. Nazioarteko erakustaldietan parte hartu du Frantzian, Alemanian eta Ingalaterran. Bere lana arte plastikoen ikerketan eta zientziarekin eta teknologiarekin uztartzean oinarritzen da, bereziki bioartearen adarrean. Henarmartin.com
URTZI CANTO COMBARRO
Arte Ederretan lizentziatua, arte grafikoetako ikasketak egina, eta Kultura Kudeaketako masterra. Artearen irakaskuntzan, arteespazioen kudeaketa kulturalean, EGIAR aldizkariaren zuzendaritza editorialean eta argazkigintzako ikerketan dihardu lanean. https://urtzicantocom.wordpress.com
CARMEN IRIBAR ZUBIAUR
Biologian graduatua eta Biologia Aurreratuan masterra. Proiektu zientifikoetako teknikaria da eta zientziaren dibulgazioan dihardu, gizartean, ingurumenean eta berdintasunean onura ekartzeko. Gaur egun, Neiker Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundean ari da doktoretza egiten.
IÑAKI FERNÁNDEZ ORTEGA
Informatikaria, teknologia berrien eta maker mugimenduaren zale amorratua. Alfabetatze digitaleko hezitzaile gisa lan egiten du, eta open source teknologiei lotutako proiektuetan laguntzen du. Deustuko Erriberako auzotarra da, eta aktiboki parte hartzen du Maker Faire Bilbaoren edizio guztietan eta zentro kulturalaren beste jarduera batzuetan.
AINHOA HILERA
Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatua, ingurune birtualen diseinuan zuen interesagatik Visual Effects ikasi zuen, eta 3D modelaketari buruzko ezagutzak garatu zituen. Horrek eraman du bere profil profesionalak teknologien erabilera eta sorkuntza uztartzera.
Botanikasortzaileak
ANTZINAKO JAKINTZAK MAKER BEGIRADAREN PEAN
Sorreratik, gizakiek harreman oso hurbila izan dute landareekin. Maker Faire Bilbao 2024 jaialdiaren barruan, tailerretako batek landareen erabilerari lotutako antzinako jakintzak esploratzea izan zuen ardatz, Essential Fam-en sortzaile Xochitl Bernadette Moreno ekintzailearen eskutik.
Botanika-sortzaileak tailerrak naturaren botika-kutxarekiko loturan sakondu zuen bi egunetako jardueren bidez. Tailerra askotariko profilei zuzenduta zegoen, sorkuntzaren eta diseinuaren arloko profesionaletatik hasi eta landareen zaleetaraino. Parte-hartzaileek landareen propietateak aztertu zituzten, tinduak, teak, esfoliatzaileak eta olioak sortzeko, eta sendabelarren ezagutzaren eta artisau-sendagaien altxor bat eraman ahal izan zuten etxera.
Tailer trinkoa
Tailerrean, Fab Lab Bilbao fabrikazio digitaleko laborategiko Aromalab espazioko tresnak jarri ziren parte-hartzaileen eskura, aromak ateratzeko eta tinduak sortzeko gailuak barne. Lan handiko bi egunetan landareen antzinako ezagutzei buruzko oinarri teorikoa eta teknika horiek gauzatzeko jarduera praktikoak uztartu ziren.
Xochitl Bernadette Morenok sendabelar nagusien propietateak partekatu zituen, tartean kamamila, labanda eta kalendularenak, eta beren erabilerak, onurak eta neurriak eztabaidatu zituzten. Hortik aurrera, parte-hartzaileak sendabelar horien propietateak esploratzen hasi ziren. Bigarren egunean belarrak prestatzen jardun zuten, Fab Lab Bilbaoren tresnak erabiliz. Tailerraren barruan, antzinako teknikak erabili ziren sendabelarren olio esentzialak eta gorputzeko esfoliatzaileak fabrikatzeko.
Azkenik, parte-hartzaileek tinturak sortzen ere ikasi zuten, alkohola erabiliz landareen printzipio aktiboak kontserbatzeko teknika. Landareen erabilerari lotutako ezagutza hurbiltzea izan zen tailerraren helburua, osasuna eta ongizatea hobetzeko, antzinako jakintza horiek ezagutza irekiaren eta maker kulturaren printzipioekin uztartuta. https://espacioopen.com/creadoras-botanicas-maker-faire/
Xochitl Bernadette Moreno
Jatorriz mexikarra eta australiarra da, eta Essential Food and Medicine (EFAM) proiektuaren sortzaileetako bat; Kaliforniako Oaklanden du egoitza, eta etxegabeei laguntzen die, haiek ahalduntzeko ikuspegi integralarekin, eta sendabelarren bidez komunitate indigenen antzinako teknikak berreskuratu eta ezagutza hori balioan jartzeko asmoz.
Etxerik ez duten pertsonekin egindako lan hori erreportajeetan jaso da The Guardian eta San Francisco Chronicle hedabideetan, besteak beste.
Maker Faire Bilbao
Haur eta familientzako tailerrak
TEKNOLOGIEKIKO INTERESA PIZTEN
Adin guztietarako teknologia sortzaileen hastapen-tailerrak dira familientzat interes handiena pizten duten jardueretako bat. Tailerrak teknologien potentzialarekiko interesa piztera bideratuta daude, modu ludikoan eta txikienengandik hasita.
2024an, 11 tailer egin ziren haurrei eta familiei zuzenduak, eta 140 parte-hartzaile izan ziren guztira. Tailerretan izena ematea erabat doakoa zen, Maker Faire Bilbaon egiten diren jarduera guztiak bezala, eta interes handia piztu zuten, plazak kaleratu eta egun gutxira bete baitziren. https://bilbao.makerfaire.com/
Ipurtargi-lanpara
Txikienek elektronika oso modu errazean ikasteko bereziki diseinatutako tailerra, non lehenengo aldiz egin zituzten soldadurak. Pila batekin, led batekin eta inklinazio-sentsore batekin, parte-hartzaileek lanpara dibertigarri bat eraiki zuten, etxera oroigarri gisa eraman ahal izan zutena.
Tailerrak eroankortasunaren funtzionamendua modu erraz eta ludikoan ikasteko balio izan zien partehartzaileei.
Robot Blinky
Robot Blinky tailerra soldaduran eta teknologia sortzaileetan hasteko jarduera bat da. Partehartzaileek Maker Faire jaialdiaren irudi ikonikoari jarraitzen dion robot itxurako plaka batean diodo ledak soldatzen ikasi zuten.
2 orduko jarduera batean, bertaratuek zirkuitu bat egitea lortu zuten, eta robot txiki bat sortu zuten, begiak kliskatzen zituena.
Draw DIO
Adin guztietako publikoari zuzendutako tailer honetan, parte-hartzaileek DrawDIOrekin zirkuitu elektroniko bat sortzen ikasi zuten, gorputzaren erresistentzia soinu-frekuentzia bihurtzen duen arkatz sintetizadore bat, alegia.
Tailerra helduei eta haurrei zuzenduta egon zen, eta soldatzen ikasteko, eroankortasunak eta sistema sinple hau osatzen duten osagaiek nola funtzionatzen duten ulertzeko balio izan zien parte-hartzaileei.
Memoriaren Horma eraikitzen
AUZOLAN ETA ERAKUSKETA KOLEKTIBOA
Maker Faire Bilbao 2024 jaialdiaren esparruan, azken hiru urteetan Fab Lab Bilbaon garatutako Memoriaren Horma proiektuari amaiera ematen dion jarduera bat bultzatu zen. Proiektu honen helburua da Jetclay kode irekiko 3D inprimagailu zeramikoarekin Deustuko Erribera auzoko bizilagunen aurpegiak eskaneatzea eta inprimatzea.
Fab Lab Bilbaoko gure instalazioetan hogeita hamar parte-hartzaile baino gehiago eskaneatu ondoren, Maker Faire Bilbaon azken topaketa bat antolatu zen proiektua aurkezteko. Open Espaziotik auzolan batean parte hartzera deitzen ditugu bizilagunak, erakusketa elkarrekin eraikitzeko. Egun osoan, auzokideak, langileak eta galleta-fabrika zaharrari eta auzoko beste gune industrial batzuei lotutako pertsonak Jardín Secreto Bilbao kafetegira hurbildu ziren, zeramikazko eskulturak jartzen laguntzeko. Lan kolektibo horren ondoren, Memoriaren Horma erakusketa inauguratu zen ofizialki, eta ikusgai dago jada. Irudikatutako pertsonaren historiarekin batera agertzen da busto bakoitza, auzoaren memoria modu kolektiboan eraikitzeko.
1996an iritsi zen auzora, emaztearekin eta semearekin. Berehala, oso modu aktiboan parte hartu zuen auzoan, Jai Batzordeko presidentea izan zen, eta kartel asko eta Jai Batzordearen logoa diseinatu zituen. Ilustratzailea izateaz gain, hipikarako zaletasunagatik ezaguna da, eta zaldiekin ibilaldiak antolatu ditu auzoko jaietan.
Mª ANGELES PIRIS
Mª Ángeles beti Erriberan bizi izan den Piris familiako 6. belaunaldia da. Bere aitite eraikitzailea zen eta auzoko egungo etxebizitza asko altxatu zituen, etxe txikiak garaiko familia berriei lekua egiteko eraikin bihurtuz. Mª Ángelesek, auzoan bizi izateaz gain, Erriberako enpresa historiko batean lan egin zuen, Toldos Bilbao Goyoagan.
JUANCRUZ (JAVI) VARONA
Erriberara etorri zen bizitzera auzoan jaiotako Maria Jesusekin ezkondu ondoren. Bere amaginarreba, Aurora, galleta-egilea izan zen Artiachen, eta aitaginarrebak Vicinayn lan egin zuen. Elkarrekin mozorrotzen ziren urtero auzoko jaietan. Erriberatik gehien gustatzen zaiona bertako giro hurbila da, non mundu guztiak elkar ezagutzen duen.
ALICIA TRASOBARES
Alicia 1965ean hasi zen Artiach fabrika zaharrean lanean, eta 6 urte eman zituen bertan, Gerardorekin ezkondu eta lana utzi behar izan zuen arte. Ordutik, Erriberan bizi izan da beti. Gogoratzen duen bezala, orduan denetarik zegoen: supermerkatua, ile-apaindegiak, okindegiak... Orain, paseatzea, Bizinahira kafea hartzera joatea eta gimnasiako klaseak hartzea gustatzen zaio.
IÑAKI FERNANDEZ
1998an etorri zen Erriberara bizitzera, eta ordutik auzoari oso lotuta sentitu da. 2009tik Open Espazioak antolatutako Open Your Ganbara azoketan postu bat jartzen lehenetarikoa izan zen, eta urteetan zehar aktiboki parte hartu du Maker Faire Bilbaoren edizio guztietan eta zentro honetako beste jarduera batzuetan.
LUIS PALOMO
Luis Alcaucinen jaio zen, Málagan, eta 1962an etorri zen Deustuko Erriberara bizitzera, soldaduska egin ondoren lan bila. Bere anaia Erriberan bizi zelako aukeratu zuen auzoa, eta Ona esne-fabrika zaharrean hasi zen lanean. Hemen ezagutu zuen emaztea, jatorriz Granadako herri batekoa, eta elkarrekin jarri ziren Deustuko Erriberako 42. zenbakian bizitzen.
JAVIER TORCAL
Javier 1984an etorri zen Deustuko Erriberara Izaskun emaztearekin, eta ordutik auzoan bizi izan dira beti euren bi seme-alabarekin. Lehenik 9. zenbakian bizi izan ziren, La Bodeguilla taberna zaharraren ondoan, eta Javierrek izen bereko futbito taldean jokatu zuen. Lanbidez arkitektoa, Erriberako hainbat eraikin zaharberritzen aritua da, 2024an erretiroa hartu aurretik.
MIRIAM
K. MARTXANTE
Miriamek 2013an ekarri zuen arte eszenikoen bere tailerra galletafabrikako lehen solairura. Era berean, Open Your Ganbara ekonomia zirkularreko azokan bere tailerra erregulartasunez ireki izan du, galleta-egileen galerian egiten zenean.
CARLOS VALDÉS
Carlos Deustuko Arraun Klubean sartu zen arraunlari gisa, Deustuko Erriberan zegoenean, eta gaur egun senior sailean parte hartzen du oraindik. Bera da Erriberan jardunean jarraitzen duen arraunlari bakarra. 2018an kluba Deustuko instalazio berrietara lekualdatu zen, baina kirol honek oso errotuta jarraitzen du Erriberan.
ERIK KAMDEM
Kamerundik iritsi zen 2010eko hamarkadaren erdialdera. Soldatzailea lanbidez, bere metal-lan asko auzoan ikus daitezke. Open Espazioarekin lankidetzan aritzeaz gain, profesionalki lotura estua izan zuen fabrikarekin, besteak beste, Guretxoko Skate Park eta Deco Publicitario antolakuntzarekin, eta beti argitu zigun bere irribarre eta alaitasunarekin.
ERRIBERAKO AUZOTARRAK
JAVI HERNANDEZ
Galleta-fabrikako ebanista egoiliarra, Javik lehendik zuen bere tailerra fabrikan Open Your Ganbara azoka hasi zenean. "Hainbeste jende etortzen zela ikusi nuenean, pentsatu nuen, nik ere nahi dut, eta horrela hasi nintzen igandero atetzarra irekitzen".
JAIONE ELOSEGUI
Jaione Erriberan bizi izan zen haurtzaro osoan, eta heldua zela Basurtura bizitzera joan bazen ere, auzoarekin oso lotuta sentitu izan da beti. “Denak familia bat bezala ginen, ateak beti irekita zeuden”, gogoratzen du. Garai hartako lagunekin harremanetan jarraitzen du, elizako lokaletan euskal dantza eta fanfarre taldean parte hartzen zutenean. Hala, astebururo etortzen da.
OSCAR TOYOS
Bost anai-arrebetako txikia, Oscar beti egon da Erriberan oso integratuta. Bere ezintasunak ez dio galarazi txikitatik jardueretan besteak bezala parte hartzea, lehenik elizan, eliz mutil gisa, eta gero auzoko jaietan. Bilboko Udaletxean, Aste Nagusian, ohorezko aurreskua dantzatu zuen lehena izan zen bera.
MIKEL GARCIA ARANGUIZ
2009an Open Your Ganbara azokaren lehen edizioa bultzatu zutenetako bat izan zen, Nerearekin batera. Argiztapen eta ikuskizunetako teknikaria, bere argi-jokoak galleta-fabrikako hainbat txokotan ikus daitezke, baita hiriko eta Euskadi osoko beste espazio/ekitaldi nagusi batzuetan ere.
GOTXONE ELOSEGUI
Erriberan betidanik bizi izan den familia bateko 7. belaunaldikoa da, eta aitona jaio zen etxean bizitzen jarraitzen du. Gotxonek gogoratzen du ikastetxetik arratsaldero jaisten zela parkera lagunekin jolastera. Bizitzaz betetako auzoa zen, farmazia, drogeria, Aurora mertzeria... zeuden bertan, eta galleta-egileak elizako plazan elkartzen ziren berriketan aritzeko.
ASIER ARROITAJAUREGUI
Open Espazioan egiten diren jarduera askoren bisitari eta erabiltzailea, teknologien potentziala ezagutu zuen Maker Faire Bilbao tailerretan, eta bertan garatu zuen bere lehen proiektu teknologikoa. Artiachen sorkuntza-inguruneen eta Jardín Secreto kafetegiko txokolatezko irabiakien zale amorratua da.
ÁNGEL FERNÁNDEZ
Deco Publicitario muntaien sortzailea, lehena da goizetan fabrikara iristen. Azken hamarkadetan, bere lana funtsezkoa izan da Artiach eraikina egoera bizigarrietan mantentzeko. Uharteko tradizio industrialaren espiritua gordetzen duen betiko enpresa familiarra.
JAVI BARRABÁS
Deustuko auzotarra betidanik, Accesorios Navales Mar-Fran enpresa ireki zuen 1983an, Zorrotzaurreko pabiloietako batean. Orain industria gutxi dago inguruan, baina bere espezializazio eta esperientziari esker jarraitzen du enpresak martxan.
NEREA DÍAZ
Auzoko lehen kultur eragileetakoa da eta hasieran berak ekarri zituen Artiach fabrikara proiektu kulturalak, 2009an, Open Espazioaren sortzaile gisa. 600 emakumek baino gehiagok lan egin zuten fabrika honen memoria iraunarazten dihardu lanean, baita galleta-egileen espiritu solidarioari eusten ere.
KARIM ASRY
Kazetaria, jatorriz marokoarra, eskandinaviarra, mediterraneoa eta euskalduna, hedabideetan aritu zen lanean, duela hamarkada bat baino gehiago bere bizitzako proiektu handia iritsi zen arte: galletafabrika. 2012an sartu zen Open Espazioan zuzendari sortzaile gisa.
LAURA FERNÁNDEZ
Kataluniarra jaiotzez, duela 15 urte baino gehiago etorri zen Bilbora, eta gizartearen eta kulturaren arloko komunikazioan aritu da beti. Open Espazioan sartu zen Komunikazioko arduradun gisa 2021ean, eta ordutik oso lotuta sentitu da Erriberako historiarekin.
Maker Faire Bilbao
ERRIBERAKO AUZOTARRAK
FRANCIS SÁNCHEZ
17 urte zituela, Francis Artiach fabrikan sartu zen galleta-egile gisa 3 hilabetez lan egiteko asmoz, baina erretiroa hartu arte geratu zen 50 urtez aritu zen galletak egiten, ia osorik emakumez osatutako plantilla batean. Bere lankideak bere familia bihurtu ziren Francisentzat.
MARCIAL CHAMORRO
Mantentze-lanetako arduraduna, 1984an hasi zen fabrikan lanean, eta erretiroa hartu zuen arte jardun zuen lanpostu horretan. Denbora horretan guztian, fabrika lokal industriala izan zen lehenik eta, ondoren, kultura eta sorkuntzako ekimenak aurrera eramateko gunea Bera gabe, hau guztia ezinezkoa izango zen.
LIBE IRISARRI
Bere ama Deustuko Erriberako 55. zenbakian jaio zen, eta bertan bizi izan da beti. 1982an, zeramika-tailer bat ireki zuen beste 3 lagunekin Erriberako 64. zenbakian, Tresnak izenekoan. Artiacheko bulegoaren ondo-ondoan zegoen, eta galleta-ebakinak saltzen zituzten bertan. “Zuri-beltzeko Erriberaz maiteminduta jarraitzen du, bizitzaz beteta zegoenean ” .
MARILUZ
BARTOLOMÉ
Jostuna lanbidez, 1988an Confecciones Bilsey ireki zutenetako bat izan zen, Artiach fabrika zaharreko emakumeen lehen kooperatiba. Mariluz bere arreba
Maria Joseren bitartez sartu zen. “Lan handia egin dugu, eta kosta ahala kosta iraun dugu lanak behera egiten zuenean ere ” , gogoratzen du. Berak ez du erretiroa hartu, eta beste tailer batean jarraitzen du lanean, “faltan botatzen ditut, oso ondo pasatzen genuelako”.
MIGUEL IRIONDO
Miguel 1998an etorri zen Erriberara bizitzera, eta, beraz, fabrikak desagertu eta auzoak behea jo zuenean ezagutu zuen. “Iritsi nintzenean, abandonu eta krisi egoera bizi genuen ” , azaltzen du. Hala ere, auzoaren lasaitasunak eta nortasunak maitemindu zuten.
ANABEL TOYOS
Anabel Erriberan errotuen dagoen familietako batekoa da. Gaztegaztetatik parte hartu du auzoko jardueretan, lehenik jaietan, eta urte askoan Auzo Elkartean, non presidente izan baitzen. Gaur egun, auzoa hobetzeko lanean jarraitzen du, eta oso aktiboki laguntzen du auzoko katuen komunitatea zaintzen, besteak beste.
MARÍA ROSARIO RAMÍREZ
Jostuna lanbidez, 1988an Confecciones Bilsey ireki zutenetako bat izan zen, Artiach fabrika zaharreko emakumeen lehen kooperatiba. 14 urterekin hasi zen jostun lanetan, eta erretiroa hartu zuen arte ez da geldirik egon. Fabrikara sartu zirenean, “inprenta bat, hiru arotz, bernizatzaile bat... zeuden, gainbeheran hasi zen arte, eta azken urteetan ia bakarrik geunden lantegian”, gogoratzen du.
ÁNGEL UMARAN
Txikitan Olabeagan bizi zen eta, aitarekin eta anaiarekin batera, galleta-egileak Olabeaga ertzetik Erriberara eramaten zituen txalupan lan egiten zuen. Ezkondu ondoren, Erriberara bizitzera etorri eta Euskaldunako ontzioletan hasi zen lanean. Urteetan zehar, oso modu aktiboan parte hartu du Erriberako auzo-elkartean.
AZUCENA LOZANO
Jostuna lanbidez, 1988an Confecciones Bilsey ireki zutenetako bat izan zen, Artiach fabrika zaharreko emakumeen lehen kooperatiba. Azucenarentzat, tailerra oso leku berezia zen, eta familiatzat zituen bere lankideak, “benetako familiarekin baino denbora gehiago eman dugu elkarrekin”, azaltzen du. 1988an ireki zuten tailerra, eta 2023ra arte etengabe aritu dira lanean, azkenean ixtea erabaki zuten arte.
ROSI PINEDO
Rosirentzat, Artiacheko galleta-egilearentzat, bere bizitzako leku garrantzitsuenetako bat izan da fabrikaren eraikina. “Oso handia eta ederra zen, leihate zabalekin eta Deustuko erriberara begira”, gogoratzen du. Galleta-egileak oso borrokalariak eta solidarioak izan zirela dio, lankideen lan-eskubideak beti defendatzeko prest. Oso alaiak izan ziren gainera, eta auzoari bizitza handia eman zioten.
ERRIBERAKO AUZOTARRAK
MARÍA JOSÉ BARTOLOMÉ
Jostuna lanbidez, 1988an Confecciones Bilsey ireki zutenetako bat izan zen, Artiach fabrika zaharreko emakumeen lehen kooperatiba. María Josék maitasun handiz gogoratzen ditu tailerreko urteak, “lan asko egin dugu, baina oso ondo pasatu dugu”. Tailerra ireki zutenean, fabrikako giroa oso ona zen, “Gabonetan denok elkartzen ginen bazkari famatua egiteko”, dio.
IGOR VÁZQUEZ
Informatikako ingeniaria eta Bigarren Hezkuntzako teknologia eta informatikako irakaslea, Igor Deustuko Erriberan bizi izan da bizitza osoan. Auzoko hainbat elkartetan oso modu aktiboan parte hartu du eta parte hartzen du, Erriberaren identitatea eta etorkizuna defendatzen.
BEGOÑA CERMEÑO
Jostuna lanbidez, 1988an Confecciones Bilsey ireki zutenetako bat izan zen, Artiach fabrika zaharreko emakumeen lehen kooperatiba. Jostun gisa 35 urtez lan egin zuen Artiach fabrika zaharraren lonjetako batean, bere lankideekin batera. “Itsu-itsuan, tailerra muntatu eta lanean hasi ginen”, gogoratzen du.
ROSA GONZÁLEZ
Rosa Erriberako 24. zenbakian jaio zen, eta han bizi izan zen 8 urte zituela gurasoak Deustura joan ziren arte. Garai hartatik, bereziki gogoratzen du kaleetako giroa. Londresen urte batzuk bizi ondoren, Rosa auzora itzuli zen bere senar australiarrarekin eta seme-alabekin batera, eta erretiroa hartu zuenetik auzo-elkartean parte hartzen du.
IBON ARESO
Bilboko alkate izandakoa 2014tik 2015era, eta Bilboko Udaleko zinegotzi 1991tik 2015era. Lanbidez arkitektoa, 80ko hamarkadan galleta-fabrikan lantegi industrialak ezartzeko prozesuan parte hartu zuen. Ekintzaile txiki haiek gogoan dute uhartean enpresek aurrera egin zezaten berarengandik jasotako laguntza. Ibon Aresok beti defendatu du kultura- eta sormen-industriek hirian balioa sortzeko duten garrantzia.
Oroimenaren Horma proiektua ez zen posible izango auzokideen eta galleta-fabrika zaharrari eta beste industria-gune batzuei lotutako pertsonen parte-hartzerik gabe; horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu erakusketa hau osatzen duten pertsonei parte hartzeko erakutsitako prestasunagatik. Horiek guztiek beren denbora eskaini eta ilusioa erakutsi zuten, eta Open Espazioko instalazioetara hurbildu ziren, gure taldeak eskaneatu zitzaten eta 2024an abiarazten aritu ginen deialdietara bertaratzeko.
Ilusio handia egiten digu Deustuko Erribera auzoaren identitate berezia irudikatzen duen partehartzaile talde zabal eta askotarikoa gure artean izateak, Artiacheko galleta-egileak, fabrikako langileak, auzoan jaiotako belaunaldi askotako familiak, eta etorkizun berri bat eraikitzeko ilusioarekin iritsi berriak, baita espazio hutsei bizitza berria eman zieten eragile sortzaileak eta urte askoan auzoko bizitza hobetzeko lan egin duten pertsonak ere.
Eskerrik asko!
2024ko sorkuntzaegonaldien aurkezpena
MAKER EKINTZAILE ERAKUSKETAREN INAUGURAZIOA
Maker Faire Bilbao jaialdiaren esparruan, Maker Ekintzaile 2024 sorkuntza-egonaldien emaitzak aurkeztu ziren, Open Espazioko fabrikazio digitaleko laborategian sortzaileek garatutako proiektuak erakusteko jardunaldi batean.
Sorkuntza Egonaldiak erakusketaren inaugurazio-egunean artistak bertaratu ziren, eta Maker Faire Bilbao 2024 jaialdiaren hasierako ekitaldia izan zen. Topaketan hainbat instalazio interaktibo bisitatu ahal izan ziren sorkuntzekin zuzenean esperimentatzeko eta sortzeprozesua ezagutzeko, artisten eskutik. Erakusketak proposamen interaktiboak bildu zituen, besteak beste, Euskadiko hainbat usain zeharkatzen dituen instalazio sentsorial bat, naturaren lurrinetatik kutsaduraren ondorioetara; 3D itzalak denbora errealean birsortzen dituen obra bisual bat, eta soinu-paisaiez eta adierazpen bisualez osatutako ikus-entzunezko instalazio bat. Inaugurazio-egunaren ondoren, erakusketa azaroaren 15etik 24ra egon zen zabalik publikoarentzat.
Profesionalentzako aurkezpena eta publiko orokorrarentzako saio irekia
Jaialdiaren barruan, bi saio egin ziren proiektuak aurkezteko. Goizean, gonbidapenarekin, Kultura eta Sormen Industrien arloko profesionalei, administrazio publikoei eta hedabideei zuzendutako saio bat egin zen. Bertan izan ziren, besteak beste, Guggenheim Bilbao Museoa eta Azkuna Zentroa, Bilbao Ekintza, Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia, baita Euskadiko goi-mailako hezkuntza-zentroak ere. Ekitaldian, Artiach ekosistemaren beste proiektu sortzaile batzuk ere bisitatu ziren.
Bigarren saioa arratsaldez eta gauez egin zen, publiko orokorrarentzat eta jai-giroaz blaituta. Aurkezpenen ondoren, bertaratuek gertutik ikusi eta esperimentatu ahal izan zituzten garatutako proiektuak, fabrikazio digitaleko tresnak, artea eta maker mugimenduaren lan egiteko moduak batzeko potentziala erakusten dutenak. https://espacioopen.com/inauguracion-de-la-exposicion-maker-ekintzaile/
Bilbao Bizkaia Design Week
MAKER FAIRE BILBAO BBDW2024 TOPAKETAN PARTEHARTZAILE
Aurreko edizioetan bezala, Open Espazioa kolaboratzaile izan zen Bilbao Bizkaia Design Week 2024 topaketan: Eraldaketa urbano eta sozialerako tresna gisa diseinuari eskainitako ekitaldia, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatua.
10. edizioan, BBDW pertsonak eta ingurumena zaintzeko diseinura bideratuta egon zen, “Biotik Design, bizitzarako lurraldeak” goiburuarekin, Pez Estudioko Elisa de los Reyesek komisariatuta. Maker Faire Bilbao jaialdiak topaketaren programan parte hartu zuen, lankidetza-komunitateak, sorkuntza irekia, berrikuntza esperimentala eta berdintasuna eta aniztasuna ardatzetatik abiatuta.
Ikuspegi hori teknologia irekien erabilera eta open source askotariko profilen artean sustatzen den jardueren bidez garatu zen, oztopo teknologikoak, teknologien ikuspegi kritikoa eta maker filosofiak gizarte- eta ingurumen-erronkei erantzuteko duen potentziala erakusten duten jarduerak bultzatuz. Diseinuaren astearen esparruan, Sorkuntza Egonaldien inaugurazioa egin zen, eta bertan egoiliarrek beren lan-prozesuak eta egonaldiaren emaitzak erakutsi zituzten, artearen, kulturaren, diseinuaren eta teknologia sortzaileen intersekzioa hainbat arlotatik aztertzen dutenak.
Maker Faire Bilbao
PARTEKATU
Bilbao Bizkaia Design Week-en barruan, Open Espazioak Partekatu topaketan ere parte hartu zuen, diseinuaren astea ixteko jardunaldi berezian, non aste horretan zehar Zabalgune Eraikinaren atarian bizitako guztia partekatu zen. Bilbao Bizkaia Design Week-en amaierako ekitaldi horretan, Memoriaren Horma proiektuaren garapena eta emaitzak partekatu zituen Open Espazioak, Fab Lab Bilbao fabrikazio digitaleko laborategiak bultzatuta, eta uharteko auzokide batekin batera parte hartu zuen, zeinak zuzenean kontatu zuen bere esperientzia Diseinuaren Astearen amaieran.
Memoriaren Horma proiektua 2022aren amaieran sortu zen, Deustuko Erriberaren historia bertako bizilagunen eskutik babesteko, kode irekiko 3D inprimaketa zeramikoa erabilita. Azken 2 urteetan, ekimena handituz joan da, auzotar gehiago gonbidatu dira parte hartzera, eta 2024an zeramika-piezen erakusketa inauguratu zen Jardín Secreto Bilbao zentro kulturalaren kafetegian.
Open Espaziotik berrikuntza sozial eta kulturalarekin lotutako sorkuntza, prestakuntza eta ekintzailetzako programak bultzatu eta babesten ditugu. 2024an, tokiko ingurunean balioa sortzera eta antzeko proiektuekin sareak ehuntzera bideratutako ekimen kulturaletan parte hartu eta haiek bultzatu ditugu, fabrikazio digitaleko gure laborategitik eta zentroaren ekintza-ildoetatik. Gainera, aisia alternatiboko asteroko programa bultzatzen dugu, artista emergenteei laguntzeko doako kontzertu eta jarduerekin. https://espacioopen.com/proyectos/
Hesia proiektua
IED KUNSTHAL IKASLEAK + FIASCO KOLEKTIBOA
Hesia proiektua Open Espazioaren ekimena da, eta Artiach fabrika zaharreko Jardín Secreto Bilbao tabernaren kanpoaldeko fatxadan kokatutako publizitate-hesi zaharrean esku-hartze artistikoak bultzatzea du helburu. 2024an beste esku-hartze bat egin zen, Zorrotzaurre uhartean dagoen IED Kunsthal goi-mailako hezkuntzako zentroarekin lankidetzan.
Proposamena aurrera eramateko, IED Kunsthal Diseinuko Goi Eskolako ikasleak inplikatu ziren, eta haiek arduratu ziren hesirako diseinu berri bat asmatu eta garatzeaz, IED Kunsthalen Workshop Week jardueren esparruan. Ikasleek Sempiterno esku-hartzea egin zuten, auzoaren memoria eta fabrika zaharraren ondarea aldarrikatzeko. Sempiterno hitzak hauxe esan nahi du: “beti iraungo du; hasiera izan arren, ez du amaierarik izango”. Otsailaren 5etik 9ra, 13 ikaslek osatutako taldeak, Fiasco kolektiboak, Cuchillo diseinuestudioak eta Open Espazioak gidatuta, lan handia egin zuen esku-hartze artistiko kolektiboa gauzatzeko. Emaitzak 2024ko otsailaren 9an aurkeztu ziren Workshop Week 2024ren itxierako jardunaldian, eta instalazioak ikusgai jarraituko du 2025ean hurrengo esku-hartze deialdia egin artean.
Hesia proiektua Fab Lab Bilbaok erabiltzen ez den publizitate-espazio bat euskarri artistiko gisa berreskuratzeko bultzatutako proposamena da. Ekimena honetan datza, 16 metro linealeko eta 3 metroko altuerako bi publizitate-hesi artista eta sortzaile kolektiboentzako azpiegitura bihurtzea. Hesia proiektuaren lehen aktibazioa Maker Faire Bilbao 2023 jaialdiaren barruan egin zen, Fiasco arkitektura-kolektiboaren “Inaugurazioa Zurian” eskuhartzearekin.
Memoriaren Horma proiektua Fab Lab Bilbaok sustatutako ekimena da, fabrikazio digitaleko teknologiak eta gaur egun erabateko eraldaketan murgilduta dagoen Deustuko Erribera auzoko memoria uztartzea helburu duena.
Proiektua 2022aren amaieran abiatu zen, Maker Faire Bilbao jaialdiko tailerren programaren barruan. Edizio hartan, auzoko bizilagunen talde bat gonbidatu zen, fabriketako eta tailer industrialetako langileak, haien bustoak eskaneatu eta 3D inprimaketa zeramikoan inprimatzeko.
Proiektuak aurrera egiten jarraitu zuen, eta hurrengo edizioan, Deustuko Erriberako historia hurbilari lotutako pertsona gehiagori luzatu zitzaien gonbidapena.
Teknologia sortzaileen jaialdiarekin lotutako jarduera horien ondoren, Memoriaren Horma proiektuak bizitza propioa hartu zuen, Jetclay nazioarteko plataformaren Euskadi nodoaren parte gisa. Fab Lab Bilbaoren parte den espazio honetan, 3D inprimaketa zeramikoarekin lotutako proposamenak bultzatzen dira, Jetclayren kode irekiko tresnak erabiliz.
2024an, Open Espazioak hilean behin deialdi bat egin zuen auzoari modu batera edo bestera lotutako bizilagunek eta pertsonek ekimenean parte hartu ahal izateko. Hilabete bakoitzeko hirugarren ostiralean, Fab Lab Bilbaoren instalazioetara joaten ziren, Jetclay taldeak haien bustoak eskaneatu eta 3D inprimaketa zeramikoan inprimatzeko. Horrela, hogeita hamar pertsona baino gehiago gonbidatu zituzten parte hartzera. Oroimenaren Horma erakusketarako tamaina errealeko eskultura batean haien buruak hilezkortzeaz gain, parte-hartzaile bakoitzak formatu txikiko bertsio bat eraman ahal izan zuen etxera, oroigarri gisa.
Proiektu honen helburu nagusia bikoitza da: alde batetik, fabrikazio digitaleko teknologien sorkuntza-potentziala erakustea, artea eta memoriaren kontserbazioa bezalako arloetan. Bestetik, proposamenak balioan jarri nahi du Deustuko Erribera bezalako auzo enblematiko baten memoria.
Joan den mendeko 50eko hamarkadan, eremu hau bere goren unean zen, puntako industriekin eta bertako bizilagunek aldarrikatzen jarraitzen duten identitate propioarekin. Orain, erabat eraldaketan murgilduta, 35 eskulturek baino gehiagok, beren bizitzako istorioekin batera, ibilbidea egiten dute auzoaren memorian zehar, bertako biztanle berriek ezagutu ahal izan dezaten.
Memoriaren Horma erakusketa Maker Faire Bilbao 2024 jaialdiaren esparruan inauguratu zen, eta publikoarentzat zabalik dago Open Espazioa zentro kulturaleko terrazan, itsasadarraren oinean, galleta-fabrika zaharraren sarreran. https://espacioopen.com/muro-memoria-maker-faire-bilbao/
Jardín Secreto
AISIA-PLAN BAT ASTEBURURO
Itsasadarraren ondoan kokatuta, Open Espazioa zentro kulturaleko kafetegiak musika eta aisia-ekitaldiak hartzen ditu astero, hirian alternatiba kultural bat eskaintzeko.
Jardín Secreto Bilboko sukaldea etenik gabe dago zabalik, ostiraletik igandera zerbait hartzeko edo afaltzeko, eta eszenatoki bat du ostiralero zuzeneko musika eskaintzeko. Bestetik, filmaketen eta ekitaldi tematikoen agertoki bihurtu da. Dekorazio paregabearekin, Jardín Secreton oso giro berezia sortzen da pizza, errazoi edo koktel gozo batez gozatu bitartean.
Urtean zehar, Jardín Secreto Bilbaon astero egin ditugu jarduerak, musikarekin, artearekin eta sortzaile berrien lanekin lotuta, esaterako: Vintage Club kontzertuak, Freedom Jam Session ekitaldiak, erakusketak eta bestelako ekitaldiak. Gainera, 2024an Memoriaren Horma erakusketa inauguratu zen bertan, Deustuko Erribera auzoko bizilagunen eskulturekin. Jardín Secretok kanpoaldean duen terrazan bisita daiteke. https://espacioopen.com/jardin-secreto/
Freedom Jam Sessions
NO PRESSURE, NO RULES, JUST FUN
Hileko bigarren eta laugarren ostiraletan, zuzeneko musika maite dutenek hitzordua dute Freedom Jam Sessions saioetan. Saioak doakoak eta irekiak dira, edonor eszenatokira igo eta jotzera animatzen da, unean bertan beste batzuekin musika inprobisatua sortzeko.
“No pressure, no rules, just fun” lelopean, Freedom Jam Sessions saioak maila eta estilo guztietara zuzenduta daude, eta edonork parte hartu ahal izatea dute helburu. Horretarako, instrumentuak jartzen dira eskura, nahiz eta musikariek ere beren instrumentuak ekar ditzaketen. Open Espazioko jam session hauek oinarri-talde bat dute, musikari profesionalek eta teknikariek osatua funtzionamendu egokia bermatzeko. Hala, taldeari era guztietako partehartzaileak elkartzen zaizkio: etxeko gazteenak, musika-eskoletako eta kontserbatorioetako ikasle eta irakasleak, hirian dauden turistak, eta estilo guztietako zuzeneko musikaren zaleak.
2023an hasi zirenetik, Freedom Jam Sessions saioak etengabe hazi dira, eta musikazaleen komunitate bat sortu dute beren inguruan, beti parte-hartzaile berriei irekita daudenak. Horregatik, asmoa da 2025ean hilean bi saio egiten jarraitzea eta zuzeneko musika inprobisatuari lotutako jarduera gehiagotara zabaltzea. Freedom Jam Sessions ekitaldiak hileko bigarren eta laugarren ostiraletan egiten dira, 20:00etatik aurrera, Open Espazioa zentro kulturaleko kafetegian (Jardín Secreto Bilbao).
Zentro kulturalaren jarduerak
Vintage Club MUSIKA-PROPOSAMEN BERRIAK
Open Espazioak hilero antolatzen ditu Vintage Club ekitaldiak, zuzeneko musika eta sortzaile berriekin hitzordua. Ekimena 2023aren hasieran abiarazi zen, eta azken bi urteetan, 40 artista inguruk parte hartu dute ekimen ireki eta doako honetan.
Vintage Club proposamena artista emergenteek beren lanak erakutsi eta zuzenean jotzeko espazio bat izan dezaten sortu da, eta tokiko musika-eszenako artistei bideratuta dago. Bestetik, asmoa da doako ekitaldiak antolatzea aisiako alternatiba gisa, musikaren eta sorkuntzaren azken joerak ezagutzera emateko. Vintage Bilbao kontzertuak hileko lehen ostiralean egiten dira Jardín Secreto Bilbaon, Open Espazioa zentro kulturaleko kafetegian. Artista guztiek jasotzen dute Open Espazioak bere gain hartutako ordainsari bat, topaketa horietan parte hartzearen truke.
Open Espazioaren asmoa da sare bat eta komunitate bat sortzea, Artiach fabrikaren eta uhartearen beraren egungo ekosisteman parte hartzeko, sinergiak sortzeko eta hiriko guneak konektatzen jarraitzeko, Bilbon doako aisia kulturaleko alternatiba bat eskainiz. Horregatik, 2025ean zehar musikaren inguruko hitzordu horiek antolatzen jarraituko da, proposamen berriekin.
VINTAGE CLUB TALDEAK
1.Mitto Koronkon & Javier Slang bikotea, rap, trap, elektronika, reggaeton eta drill uztartzen dituena
2. Reeler Band Rock alternatiboko taldea, Radiohead, Blur eta Pavementen eraginekin.
3. Marmitako Trap Laukotea, Urdulizekoa, hip hop, trap eta R&B erritmoak uztartzen dituena
4. Recoveco Funk eta soul taldea, Rex Orange County, Erykah Badus eta gehiagoren abestiekin.
5. Swamp Hirukotea, bluegrass, americana eta country musika, biolin, kontrabaxu eta ukelelearen erritmoan.
6. Deep sea monk Folk rock talde bizkaitarra, 2020an sortua.
7. Goxo Lima Abesti propioekin eta bertsioekin, reggae, pop rock eta folk uztartuta..
8. Contacto Directo Rock alternatiboko laukote bizkaitarra, erritmoz blaitua.
9. Mambo express Boskote bilbotarra, ska, reggae eta rocka uztartzen dituena, cumbiaren oinarri erritmikoarekin
Zentro kulturalaren jarduerak
Udak Fabrikan
AISIALDI ALTERNATIBOKO ETA MODA JASANGARRIKO
PLAN BAT ASTEBURURO
Udan, Open Espazioak aisia-plan alternatiboa eta doakoa antolatzen du: kontzertuak, vintage moda, musika-ekitaldiak eta jam session saioak. Uztailean eta abuztuan, Udak Fabrikan programak astebururo eskaini zituen jarduerak.
Ekimenaren helburua uztaileko eta abuztuko asteburuetarako aisia jasangarriko eta doako alternatiba bat eskaintzea da, zuzeneko musika, Vintage Bilbao bigarren eskuko moda-denda eta Jardín Secreto Bilbao kafetegia barne hartzen dituen plan osatu batekin. Gainera, udako hilabeteetan fabrika zaharrera hurbildu zirenek Fab Lab Bilbao fabrikazio digitaleko laborategian abian zeuden sorkuntza-proiektuak ikusi ahal izan zituzten, eta, zehazki, Maker Ekintzailea sorkuntza-egonaldien programakoak. https://espacioopen.com/veranos-en-la-fabrica-2024/
Blossom Micro Folk Festival
LEHEN EDIZIOA JARDÍN SECRETO BILBAON
2024ko otsailean Blossom Micro Folk Festival jaialdiaren lehen edizioa egin zen Open Espazioan. Musika-ekitaldi honek zortzi talde ekarri zituen, hurbileko giroa sortzeko formatu originalarekin, eta 20 minutuko kontzertu laburrekin.
Jaialdiak bere lehen edizioa aurkeztu zuen eta guztiz doakoa izan zen. Jardín Secreto Bilbaon ospatu zen, Ope Espazioko tabernan. Talde gonbidatuak hauek izan ziren: Al Heron, Krusak, Dreamy Bones, Jon Moma, Ziza Folks, The Last Hidden Fox, Lorelei Green eta Taghufi. Ekitaldiak bertako eszenaren aberastasun musikala erakutsi nahi izan zuen mikrojaialdi intimo honetan, bertako folk eta indie taldeak 20 minutuko emanaldi bizietan aurkeztuta. Horrela, bertaratuek soinu berriak ezagutzeko aukera izan zuten, argi leunek, suak eta kandelek argiztatutako giro atsegin batean. Lehen edizio honen arrakastaren ondoren, 2025ean itzuliko da jaialdia. https://espacioopen.com/espacio-open-acoge-la-1a-edicion-de-blossom-micro-folk-festival/
Filmaketak eta ekitaldiak
OPEN ESPAZIOA ZINEMA-ESZENATOKI BIHURTUA
Azken urteotan, filmak, dokumentalak, telebistako programak eta ekitaldi korporatiboak egiteko agertokia izan da Open Espazioa. Bilboko historia industrialaren eraikin enblematikoenetakoa den honetan, aukera handiak eskaintzen dira hainbat garaitako eszenak birsortzeko eta zinemaren magia askatzeko.
Jardín Secreto Bilbaon, David P. Sañudo zuzendariaren Los últimos románticos azken pelikularen zati bat filmatu zen, Txani Rodríguezen obra homonimoan oinarritua. Era berean, Netflixen Intimidad serieko hainbat kapituluren agertokia izan zen, baita Mikel Ruedaren El doble más quince filmarena ere, Maribel Verdú protagonista duena. Bestetik, fabrikako espazio zabaletan hainbat dokumental grabatu dira, esaterako EiTBren Marea Laranja, baita telebistako programak ere, besteak beste, TVEren Órbita Laika eta Aquí y Ahora, eta EITBren Ur Handitan eta Nos echamos a la calle. https://espacioopen.com/rodajes/
Gure Jardín Secreto Bilbao kafetegiak ekitaldi korporatiboak eta filmaketen amaierako jaiak, topaketa profesionalak, aurkezpenak, ospakizunak eta castingak ere hartu ditu. Filmaketak eta ekitaldiak egiteko espazio gisa, honako instalazio eta zerbitzu hauek ditu:
1.300m2-tik gorako espazio zabalak
300 m2-ko lorategia itsasadarraren oinean
Catering-zerbitzua
Kontzertu eta aurkezpenetarako gunea, teknikari taldearekin. Vintage Bilbaoko jantziak alokatu eta saltzeko zerbitzua, ikus-entzunezko sektorerako 5.000 pieza baino gehiagorekin
Beharren arabera egokitzen diren aukerak
Zentro kulturalaren jarduerak
Vintage Bilbao
EKONOMIA ZIRKULARRA MODAREN MUNDUAN
Ekonomia zirkularraren eta ekintzailetza sozialaren ildoan, Open Espaziotik Vintage Bilbao proiektua dugu martxan, astebururo irekitzen dugun bigarren eskuko arropa-denda. Ekimen hau 2009tik 2019ra bultzatu genuen igandeko Open Your Ganbara merkatu ospetsuaren jarraipena da.
Fast fashionen aurrean, kontsumo jasangarriaren alde egiten dugu apustu, 500 m2 baino gehiagoko vintage arropa eta osagarriekin. Vintage Bilbaok Eusko Jaurlaritzaren aitorpena jaso du Ihoberen bidez, jasangarritasunaren adibide gisa hautatuta, eta ekonomia zirkularra sustatzeko jardueretan parte hartu du, besteak beste, Fast Revolution Spainen. 2022an ireki zenetik, hazten eta sareak sortzen jarraitu du moda jasangarriarekin lotutako ekimenekin, baita hezkuntza- eta sorkuntza-proiektuekin ere. Vintage Bilbao denda ostiraletik igandera irekitzen da Artiach galleta-fabrika zaharraren instalazioetan. Gainera, www.vintagebilbao.com online denda du, markako arropa-sorta zabala eskaintzen duena. Vintage Bilbao dendaren bidez 3.500 kg modako jantzi inguru berreskuratzen dira urtero, horrela planetari 80 tona CO2 baino gehiago aurreztuta. https://vintagebilbao.com/
IED KUNSTHALEN ETA VINTAGE BILBAOREN ARTEKO
KOLABORAZIOA
Urteetan zehar Open Espazioak lankidetza-sare ugari ehundu ditu inguruko kultura- eta hezkuntza-erakundeekin, eta horietako bat Zorrotzaurreko uhartean dagoen IED Kunsthal Diseinu, Moda eta Arte Goi Eskola da. Elkarrekin, hezkuntzaren arloko esperientzia aberasgarriak sortzera bideratutako proiektu asko bultzatu ditugu, baita itzulketa positiboa ere ingurunean.
2024an lankidetza berri bat hasi dugu, Vintage Bilbao moda eta ekonomia zirkularreko proiektuaren bidez. Ikastetxeko ikasleak Fab Lab Bilbaoren instalazioak erabiltzen hasi dira beren proiektuak garatzeko, talde-lanerako laborategi gisa. Jarduera horri esker, gainera, gure Fab Lab Bilbao laborategiko sorkuntza-egonaldi aktiboekin konektatu ahal izan dute, modaren eta beste diziplina artistiko batzuen arteko loturak sortuz. 2024ko bigarren seihilekoan, IED Kunsthaleko Moda graduko Estilismoaren Hastapenak eta Modaren Antropologia eta Soziologia ikasgaietako 20 ikaslek lan egin zuten astero Open Espazioko instalazioetan. Lankidetzaren bigarren fasean, asmoa da hitzarmena ikastetxeko beste diziplina batzuetara zabaltzea, diseinuarekin eta sorkuntzarekin lotuta. https://espacioopen.com/nueva-colaboracion-kunsthal-2024/
P r o i e k t u E u r o p a r r a k
Proiektu
Europarrak
Open Espazioa hiriberrikuntzari, ezagutza irekiari eta gizarteberrikuntzari lotutako hainbat proiektu europarren bazkide da. Proiektu horien bidez, ingurune hurbilean eragin positiboa lortzen eta tokiko ekosistema sortzailea Europan eta nazioartean zabaltzen saiatzen gara.
T-Factor
ALDI BATERAKO HIRIGINTZA ERRONKA SOZIALEN AURREAN
Horizon 2020 T-Factor proiektu europarrak espazioaren aldi baterako erabileren potentziala aztertzen dihardu, hiri-ingurune inklusiboagoak, jasangarriagoak eta biziagoak lortzeko. Open Espazioa nazioarteko 24 bazkideetako bat da.
Proiektua, 2020tik 2024ra garatua, pilotuak jarri ditu abian Europako sei hiritan: Amsterdam, Bilbo, Kaunas, Lisboa, Londres eta Milan. Azken urtean, T-Factor partzuergoak aldi baterako hirigintzako prototipoak eta prozesuaren emaitzak ezagutarazteko jarduerak jarri zituen abian, bai ingurune profesional eta akademikoei, bai herritarrei zuzenduak. T-Factor taldeko Bilbo pilotua Bilbao Ekintzak, Tecnaliak eta Open Espazioak koordinatu zuten, eta Deustuko ErriberaZorrotzaurre izan zuen ardatz. Eraldaketa-prozesu betean dagoen auzoa da hau, eta bertan kultura- eta sormen-ekimenak sortu dira bitarte luze horretan.
T-FACTOR NAZIOARTEKO PARTZUERGOA
Candem barrutia, Londres
Dortmundeko Udala
ANCI Toscana
Bilbao Ekintza
Lodzeko Udala
Kaunas Fortess Park
University of the Arts London
Tongji University Hong Kong
Kaunas Technology University
Aalborg University
Politecnico di Milano
Universitat Oberta de Catalunya
TU Dortmund University
NOVA University Lisbon
Lodz University
Plusvalue
Tecnalia I-Propeller
LAND Italia Waag
Futuribile
Friche la Belle de Mai
LAMA
Espacio Open
BILBO PILOTUA
T-Factor proiektuaren Bilbo pilotuaren barruan, hiru helburu nagusi ezarri ziren: hezkuntza-komunitateen eta sormen-ekimenen arteko lankidetza bultzatzea, gobernantza-eredu berri parte-hartzaileagoak aztertzea, eta kultura-, gizarte- eta komunitate-proiektuetarako espazioen aldi baterako erabilera erraztuko duten tresnak partekatzea.
Pilotuaren ardatz nagusietako bat izan zen aldi baterako hirigintzako hiru prototipo garatzea, inguruko goi-mailako hezkuntzako hiru zentrorekin lankidetzan: Mondragon Unibertsitatea, IED Kunsthal eta Deustuko Unibertsitatea. Deustuko Erriberan kokatutako 3 prototipo horien diseinuan eta eraikuntzan 60 ikaslek baino gehiagok, irakasleek, tokiko eragileek eta T-Factor partzuergoko nazioarteko adituek hartu zuten parte:
Erriberritu: Objektuak eta baliabideak trukatzeko gunea, Mondragon Unibertsitateko Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek diseinatua eta eraikia. Gune honen asmoa da jada erabiltzen ez diren objektuei bizitza berri bat ematea, berrerabilera sustatzea eta auzo-mailan ekonomia zirkularraren printzipioak sustatzea.
Tximinia Berdea: Deustuko Unibertsitateko Industria Diseinuko Ingeniaritza graduko ikasleek birziklatutako elementuekin eta material biodegradagarriekin sortutako egitura berdea. Aldi baterako hiri-altzari horien helburua da bizikidetzarako espazio publiko berriak sortzea eta biodibertsitatea sustatzea.
Hesia: Esku-hartze artistikorako proposamena, formatu handiko publizitate-euskarri zahar batean. IED Kunsthaleko ikasleek instalazio bat egin zuten beren prestakuntzaprozesuaren parte gisa, auzoko memoria post-industrialean eta egiten ari diren berrurbanizazio-prozesuan oinarrituta.
Prototipoak tokiko eta nazioarteko eragile adituen parte-hartzearekin garatu ziren: Godot Studio, Studio Petit Muller, Technische Universität Dortmund, University of the Arts London, ANCI Toscana, Universitat Oberta de Catalunya eta LAND Italia. https://zorrotzaurre.t-factor.eu/
Erribera Zirkular Fest
UPCYCLING TAILERRAK ETA ESPAZIO PUBLIKOAREN
ERABILERA SORTZAILEAK
Galleta-fabrika zaharrean Erribera Zirkular Fest topaketa egin zen, Horizon 2020 T-Factor proiektuaren barruan, ekonomia zirkularra eta espazio publikoaren erabilera sortzailea sustatzeko.
Ekitaldian arropa birziklatzeko, adabakiak egiteko eta kutxa zaharrak kustomizatzeko tailerrak egin ziren. Gainera, bertaratuek Ezinbestekoak gune berria ezagutu ahal izan zuten, Abad Design estudioaren eta auzoko katuen kolonia zaintzen duen auzotar-taldearen arteko lankidetzari esker. Jarduera ireki eta doako horien helburua T-Factorren Bilbo pilotuaren esparruan sortutako aldi baterako hirigintzako prototipoak ezagutaraztea izan zen. https://espacioopen.com/erribera-zirkular-fest/
Eurocities Economic Development Forum
KULTURAREN EGITEKOA HIRI-GARAPENEAN
Eurocities Bilbao ‘Trantsizioan dauden hiriak: etorkizun jasangarri, inklusibo eta oparorantz’ topaketak Europar Batasuneko arduradunak bildu zituen urriaren 23tik 24ra, erronka global handiei heltzeko hiriek duten eginkizunari buruz hausnartzeko.
Open Espazioak Eurocities foroaren Innovation Districts jardunaldian parte hartu zuen, non Europako ordezkariek Zorrotzaurreko uhartearen kasua ezagutu zuten. Ekitaldian, TFactor proiektuaren Bilbo pilotua aurkeztu zen, eta bisita gidatu bat egin zen Open Espazioko instalazioetara.
Honako hauek parte hartu zuten topaketan: Eva Salcedo, Invest Bilbao - Bilbao Ekintzako arduraduna; Kristina Ullmannová, Prague Institute of Planning and Developmenteko Espazio Publikoko arduraduna; Dario Malmo, LAMA Agencyko Project Manage; Adam Thorpe, University of Arts of Londoneko ikertzailea; Francesca Foglieni, Politecnico di Milanoko ikertzailea; Asier Larrinaga, Bilbao Ekintzakoa; Jorge García, Tecnalia ikerketa-zentrokoa, eta Karim Asry, Open Espazioaren ordezkaria.
Deustuko Erriberan (Zorrotzaurre) dauden kultura- eta hezkuntza-proiektuen ekosistema ezagutzera etorri ziren Europako Batzordeko ordezkariak. Bisita 2024ko ekainaren 13an eta 14an egin zen, eta uhartean garatutako aldi baterako hirigintzako prototipoak aurkeztu ziren, Horizon 2020 T-Factor (2020-2024) proiektu europarraren Bilbo pilotuaren esparruan.
Emanuela de Menna ondare kulturalaren politiketako arduradunak, Cristina Farinha ikertzaile eta ekonomia sortzailean adituak (Education, Audiovisual and Culture Executive AgencyEuropako Batzordea) eta Alexander Tölle hiri-estrategietako ikertzaile adituak eta Europako proiektuetako aholkulariak osatutako Europako Batzordeko taldeak Zorrotzaurren dauden prototipoak eta tokiko kultura- eta sormen-erakundeak ezagutu zituzten; azken hauek pilotuaren garapenean parte hartu dute.
Horrela, Bilbo pilotua eta Zorrotzaurren dagoen ekosistema sortzailea aukeratu ziren sormenindustriek eta espazioaren aldi baterako erabilerek hiri-espazio hutsetan balioa sortzeko duten ahalmena erakusteko. Gainera, bisitaldian lan-saio bat egin zen Open Espazioan, eta bertan TFactorreko bazkideek 2024an amaituko den Horizon 2020 proiektuaren emaitzak aurkeztu zituzten Europako Batzordeko ordezkarien aurrean. https://espacioopen.com/comision-europea-visita-ecosistema-creativo-zorrotzaurre/
Emanuela de Menna, ondare kulturalaren politiketako arduraduna, Europako Batzordea.
Cristina Farinha, ekonomia sortzailean aditua, EACEAEuropako Batzordea.
Alexander Tölle, hiriestrategietan aditua eta Europako proiektuetan aholkularia.
Distributed Design
Creative Europe Distributed Design proiektu europarra da, kultura- eta sormen-eragileak biltzen dituena diseinu banatuko ekimenak bultzatzeko, eta Open Espazioa sare horren parte da. Maker mugimenduaren, fabrikazio digitalaren eta diseinuaren intersekzioaren bidez, Distributed Designek diseinu eta fabrikazioko praktika berritzaile eta jasangarriak bultzatu nahi ditu.
DISTRIBUTED DESIGN NAZIOARTEKO PARTZUERGOA
OpenDot
Pakhuis De Zwijger
Re:Publica Maker
Politécnico de Lisboa
Happylab Vienna
Fab Lab Budapest
Ars Longa
P2P Lab
Polifactory Politecnico di Milano/ Polifactory
SPLOT
Metalab
Museum of Architecture and Design
Knowledge Center of Vestmannaeyjar
Global Innovation Gathering
Fab City Foundation
Global Innovation Gathering
Danish Design Center
Espacio Open
Vienna Design Week
DISEINU IREKI ETA BANATUAREN AHALMENA
Urriaren 26tik azaroaren 5era, Open Espazioak Vienna Design Week kongresuan parte hartu zuen, Distributed Design proiektu europarraren bidez. Diseinuaren aste ospetsu honen esparruan, 3D inprimaketa zeramikoko Jetclay Academy workshop-ean parte hartu genuen. Bertaratuek koloma bat fabrikatu ahal izan zuten Jetclay kode irekiko inprimagailuak erabiliz, Fab Lab Budapestekin lankidetzan.
Bestetik, Vienna Design Week-en zehar, Distributed Design partzuergoaren barruan parte hartzen dugu Konferentzien jardunaldian eta Creative Europe programaren bidez finantzatutako proiektu europarraren urteko Batzar Nagusian.
ErasmusforYoung Entrepreneurs
2024an lankidetza berri bat hasi genuen Erasmus for Young Entrepreneurs proiektuarekin. Nazioz gaindiko truke programa bat da, ekintzaile gazteei aukera ematen diena enpresaerakunde finkatuetan ikasteko eta enpresa txiki edo ertain bat zuzentzeko beharrezkoak diren trebetasunak berenganatzeko.
Europako Batzordearen programa honen esparruan, 2024ko urrian hasi zen gurekin lanean Tania Virtxenko. Gazte ekintzaile ukrainar honek Bilbon kafe kultural baten proiektu bat bultzatzeko interesa du, eta sektore horretan aldez aurreko prestakuntza espezifikoa eskuratzeko, gure zentro kulturalaren kafetegiko lantaldean sartu zen, Jardín Secreto Bilbaon. Prozesuak 6 hilabeteko iraupena izango du, eta Taniak ingurune erreal batean lan egin ahal izango du, non ostalaritzarekin eta ekitaldi kulturalen kudeaketarekin lotutako trebetasunak garatu ahal izango dituen. Akordioa Equipo Humano fundazioaren bidez egin zen, hau da, Gazte Ekintzaileentzako Erasmus programa (EYE) kudeatzeko Europako Batzordearen bitarteko erakunde ofizialaren bidez. https://espacioopen.com/colaboramos-programa-erasmus-young-entrepreneurs/
Bisita programa
Bisiten programaren barruan, 2024an mundu osoko unibertsitateek, zentro teknologikoek, erakunde publikoek eta eragile sortzaileek bisitatu gaituzte, Open Espazioaren proiektuak eta Fab Lab Bilbao fabrikazio digitaleko gure laborategia ezagutzeko. Guztira 100 bisitari profesional baino gehiago izan dira, 18 bisita gidatutan banatuta urtean zehar. https://espacioopen.com/visitas/
UNIVERSITY OF THE ARTS LONDON
University of the Arts Londoneko (UAL) ordezkariek Open Espazioa bisitatu zuten gure proiektua sakon ezagutzeko, Bilboko ekosistema sortzailera egindako esplorazio-bidaia baten parte gisa. Honako ordezkari hauek izan ziren bertan: Steve Cross, London College of Communicationeko dekanoa (LCC); Tom Webb, LCCko Nazioarteko Harremanetako zuzendaria, eta Aliya Sorgen, UALko Sare Globalen eta Mugikortasunaren arduraduna. 2024ko iraila.
UNESCOREN HIRI SORTZAILEAK
HABANAKO HIRI LABORATEGI SOZIALA
Habanako Unibertsitateko Berrikuntza eta Garapenerako Unibertsitate Fundazioak Open Espazioa bisitatu zuen, Kubako hiriburuan Hiri Laborategi Sozial berri bat sortzeko proiektuaren parte gisa. Fundazioko lau ikertzaile Fab Lab Bilbao ezagutzera hurbildu ziren, Kubako laborategia sortzeko prozesuan baliagarriak izan daitezkeen gakoen berri jasotzeko asmoz. 2024ko uztaila.
Xiaolin eta Benoît Hamet artistek Open Espazioa bisitatu zuten Unescoren Hiri Sortzaileen Sarea proiektuaren barruan. “A world tour of creativity” izenburupean, Angoulêmeko (Frantzia) eta Nanjingeko (Txina) bi artistak konektatzen dituen sorkuntza-egoitza baten parte da ekimen hau. Bi artistek grafikoki dokumentatu zuten beren ibilbidea, eta emaitzak argitalpen grafiko batean eta NBEren Parisko egoitzan egindako erakusketa batean jasoko dira. 2024ko otsaila.
FINSA ETA DESIGNTHINKING.GAL
Designthinking.gal aholkularitzak bultzatutako ekintzailetza-programa baten barruan, Finsa enpresa galiziarreko langile talde bat Open Espazioaren proiektua ezagutzera hurbildu zen. Berrikuntza sozial eta kulturalean oinarritutako negozio-eredu alternatiboak ezagutzea izan zen bisitaren helburua. 2024ko urria.
EUROPAKO BATZORDEA
Europako Batzordeko ordezkariek Deustuko Erriberan dauden kultura- eta hezkuntza-proiektuen ekosistema bisitatu zuten. 2023-2024 ikasturtean hiru euskal unibertsitatetako ikasleek uhartean garatu dituzten aldi baterako hirigintzako prototipoak aurkeztera zuzenduta egon zen bisita, Horizon 2020 T-Factor proiektu europarraren esparruan. 2024ko ekaina.
Anupam Yog Singapur XDG Labs-eko bazkide zuzendaria da, hiri-habitat osasungarriagoetarantz aurrera egiteko ikerlanean diharduena. WRLDCTY Global Forum for Urban Innovation-en antolaketan parte hartzen duen hiriikertzaile honek Open Espazioa bisitatu zuen, Metropoli30ek antolatutako esplorazio-bidaia baten parte gisa. 2024ko uztaila.
DEUSTUKO ETA RAMÓN LLULL-EKO IKASLEAK
Deustuko Unibertsitateko eta Ramon Llull Unibertsitateko (Bartzelona) Filosofia, Politika eta Ekonomia graduko 2. mailako ikasleek Open Espazioa bisitatu zuten, bi ikastetxeek antolatutako bisita-programa baten barruan. Ekitaldian, hogeita hamar ikaslek baino gehiagok fabrikaren oraintsuko memoria eta uhartean bizi diren sorkuntza-proiektuak ezagutu ahal izan zituzten. 2024ko otsaila.
GREZIAKO
Esplorazio-bidaia baten parte gisa, SpaceTimeko taldeak gure fabrikazio digitaleko laborategia, Fab Lab Bilbao, eta martxan ditugun proiektuak ezagutu nahi izan zituen. SpaceTime irabazi-asmorik gabeko sorkuntza-gunea da, komunitateak kudeatzen du, eta sorkuntza artistikoan, teknologian eta zientzian oinarritzen da. 2024ko abuztua.
FAB LAB SPACETIME
SINGAPUR XDG LABS
ARTEDIEZ ESKOLA
Bilboko Arte Diez Lanbide Heziketako ikastetxe publikoko ikasle-talde bat Open Espazioa eta Artiach galleta-fabrika zaharreko ekosistema sortzailea ezagutzera etorri zen. Zentroak interes berezia zuen Fab Lab Bilbao bisitatzeko, fabrikazio digitaleko laborategiaren eredu den aldetik. 2024ko apirila. Bisita programa
COMBUSTIBLE FRANTZIAKO ELKARTEA
Combustible sorkuntza kultural independentea bultzatzeko ekimena da, eta ia 20 urteko esperientzia du kulturaren arloan. Combustible taldeak Open Espazioa bisitatu zuen ACME+ (Artea eta Kultura Mugikortasunean Erasmus+) proiektu europarraren esparruan. 2024ko urtarrila.
DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
Deustuko Unibertsitateko Filosofia, Ekonomia eta Politika graduko ikasleek Open Espazioa bisitatu zuten. Ikasleak ikerlan bat egiten ari ziren sorkuntza-fabriken, herritarren berrikuntzarako laborategien eta Kultura eta Sormen Industrien inguruan, ekonomiaren bultzatzaile gisa. 2024ko azaroa.
Valladolideko ESI Diseinuko Goi Mailako Eskolako irakasle eta ikasleen talde batek Open Espazioa bisitatu zuten gure zentro kulturala eta Artiach galleta-fabrika zaharraren historia ezagutzeko. Bilboko proiektu sortzaileen esplorazio-ibilbide bat egiteko izan zen bisita. 2024ko azaroa.
HABANAKO OFICINA DEL HISTORIADOR
Habanako Oficina del historiador-eko ordezkariak etorri ziren gure fab laben funtzionamendua gertutik ezagutzeko. Bisita Tecnaliarekin lankidetzan aritzeko programa baten barruan kokatzen da, non ikerketa teknologikoko euskal zentroa Habanan sorkuntza-gune berri bat bultzatzen laguntzen ari den. 2024ko apirila.
VALLADOLIDEKO
Inpaktua hedabideetan
2024an Open Espazioa eta bere jarduera-ildoak tokiko, estatuko eta nazioarteko hedabideetan agertu dira, eta 30 aipamen baino gehiago izan ditu prentsan, telebistan eta irratian. Hedabideetan izan dituen agerraldiak, guztira, hemen kontsulta daitezke: https://espacioopen.com/aparicionesen-medios/
El País 04/24
El País egunkariak Open Espazioa aipatzen du “viaje a las entrañas de Vizcaya” artikuluan www.elpais.com
EFE Agentzia 11/24
EFE agentzia Maker Faire Bilbao jaialdira joan da eta estatumailan eman du bere berri www.efe.com
Deia 07/24
Zorrotzaurre uharteko hirigintza kulturalari Europako Batzordeak emandako babesaren berri eman du Deia egunkariak. www.deia.eus
National Geographic 04/24
National Geographicek Artiach galleta-fabrika zaharrari buruz hitz egin du. www.viajes.nathionalgeographic com
Onda Cero 02/24
Informazio-programa Tele7-n, Open Espazioan izandako Erribera Zirkular Fest jaialdiari buruz. www.ondacero.es
Hola Aldizkaria 04/24
Hola aldizkariak Bilbon ezagutu beharreko lekuen artean aipatu gaitu. www.hola.com
El Periódico Bilbao 08/24
Bilbao egunkariak fabrikari buruzko artikulu bat argitaratu du, aisia eta kulturarako leku gisa. www.bilbao.eus
El Correo 06/24
El Correo egunkariak auzoaren historia balioan jartzen duen Memoriaren Horma proiektuaren berri eman zuen. www.elcorreo.com
EITB, Euskadi Irratia 09/24
Euskadi Irratia auzoaren omenezko Memoriaren Horma proiektua ezagutzera bertaratu da. www eitb eus
Traveller 07/24
Traveller aldizkariak Open Espazioa Bilbon modan dagoen lekuetako bat dela dio. www.traveler.es
Berria 07/24
Berria egunkariak fabrikako udako jardueren programa azaldu du. www.berria.eus
La Ser 07/24
Hoy por Hoy programak galletafabrikan uda nola garatzen den ezagutzera eman du www.cadenaser.com
El Correo 03/24
El Correo egunkariak artikulu bat argitaratu du Jardín Secreto Bilbaon egin zen “los últimos románticos” pelikularen filmaketari buruz. www.elcorreo.com
La Ser 05/24
Hoy por Hoy irrati-programan Memoriaren Horma izan da hizpide. www cadenaser com
Crónica vasca 06/24
Crónica Vasca egunkariak artikulu bat eskaini dio Vintage Bilbaori, oso gutxik ezagutzen duten Euskadiko vintagedendarik handienari. www.cronicavasca.elespanol.co m
Onda Vasca 07/2024
Onda Vascak Bilboko plan alternatiboen zerrendan sartu gaitu. www.ondavasca.com
Deia 08/24
Deia egunkariak Memoriaren Horma proiektuaren garrantzia nabarmendu du. www deia eus
I Love Bilbao 04/24
IloveBilbao.com-ek 2024an Bilbon bisitatu beharreko guneen Top 10 zerrendan sartu gaitu. www.ilovebilbao.com
El Correo 02/24
El Correok artikulu bat argitaratu du Open Espazioan egiten den Blossom jaialdiaren lehen edizioari buruz www.elcorreo.com
Hogarmanía 07/24
Hogarmanía blog ezagunak interesa erakutsi du Open Espazioak astebururo eskaintzen duen aisia alternatiboa ezagutzera emateko www.hogarmania.com
Deia 12/24
Deia egunkariak San Mamesko Gabonetako azokan Vintage Bilbaok izandako partehartzearen berri eman du. www.deia.eus
Deia 11/24
Deia egunkariak Open Espazioaren eta hiriko doako aisia alternatiboaren eskaintzaren berri eman du www.deia.eus
EITB 11/24
La Mecánica del Caracol teknologia-programak Maker Faire Bilbao 2024ren jarduerei buruz hitz egin du www.eitb.eus
11/24
EITBren Distrito Euskadi programak Maker Ekintzaile 2024 sorkuntza-egonaldietako bi artista elkarrizketatuko ditu. www eitb eus
Gaztezulo 11/24
Gaztezulo egunkari digitalak Maker Faire Bilbao jaialdia hartuko du bere gaurkotasunsailean. www gaztezulo eus
Telebilbao 11/24
Telebilbao tokiko telebistakateak Memoriaren Horma proiektua grabatuko du Fab Lab Bilbaon. www.telebilbao.es
La Ser 10/24
Radio Bilbaoren Hoy por Hoy programan parte hartu dugu, sareen eta gorrotoaren inguruko eztabaida batean. www.cadenaser.com
T o p a k e t a k
Topaketak Eragileekin
Open Espazioak Kultura eta Sormen Industriei lotutako topaketetan eta berrikuntzarekin lotutako ekitaldietan parte hartzen du urtean zehar. Euskal ekosistema kultural eta sozialeko eragile gisa, gure helburua sareak ehuntzea eta antzeko proiektuekin konexioak zabaltzea da, aukera berriak irekitzen jarraitzeko eta gure ingurunean eragin soziala duen berrikuntza kulturala sustatzeko.
AZ ZABALIK EGONALDIAK
Irailean, Azkuna Zentroaren AZzabalik Pro topaketara joan ginen, egonaldi artistikoekin lotutako ideiak eta proiektuak partekatzeko jardunaldira. Hauek izan ziren topaketan parte hartu zuten sorkuntza-guneak: Azala Sorkuntza Gunea, Quebeceko Bulegoa Bartzelonan, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa eta Dortmundeko Antzokiko Digitalizaziorako Akademia.
https://espacioopen.com/azzabalik/
THE BAY AWARDS - METROPOLI 30
Urriaren 9an eta 10ean, The Bay Awards Summit ekitaldira gonbidatu gintuzten, hiri jasangarriago eta inklusiboagoetarantz aurrera egiteko hiri-berrikuntzari buruzko kongresura. Ekitaldia Bilbao Metropoli 30 elkarte publiko/pribatuak antolatu zuen, WRLDCTY nazioarteko erakundearekin lankidetzan, eta mundu osoko 300 adituk eta erakundek baino gehiagok parte hartu zuten. https://espacioopen.com/the-bay-awards-summit/
WORKSHOP WEEK KUNSTHAL AURKEZPENAK
DISTRIBUTED DESIGN GENERAL ASSEMBLY
Martxoaren erdialdean Distributed Designen batzar nagusian parte hartu genuen. Bazkide guztiek garatutako proiektuak partekatzen aritu ginen, diseinu banatuak inpaktu soziala sortzeko duen ahalmen izugarria erakusteko. Afrikako eta Europako maker komunitateak lotzen dituen Make Africa EU proiektua hobeto ezagutzeko aukera ere izan genuen. https://espacioopen.com/distributed-design-platform/
Otsailean 16 ikasleko talde batekin batera aritu ginen Hesia proiektuaren bigarren esku-hartzean. Kunsthal Workshop Week 2024 ekimenaren esparruan egindako esku-hartzearen emaitzen aurkezpenera joan ginen. Bertan, Diseinuko Goi Mailako Ikastegiko ikasleek kultura- eta sormen-industrietako profesionalekin lankidetzan egindako 11 tailerren emaitzak aurkeztu ziren.
CREATIVITY FORUM
Apirilaren 15etik 17ra, Sorkuntzaren Munduko Foroan (CWF24) parte hartu genuen, Districts of Creativity Network sareak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak Bilbon, Gasteizen eta Donostian antolatutako ekitaldian. Bertan aurkeztu zen garatzen ari garen proiektua, Elementary Cooling, Europako beste bost bazkiderekin batera, Jetclay, Godot Studio (Euskadi), ClayMinaral LTD (Hungaria) eta UnFold Bv (Belgika) nazioarteko plataforma barne. https://espacioopen.com/foro-mundial-creatividad/
WASTE LAB BIZKAIA
T-FACTOR PROIEKTUAREN AZKEN EKITALDIA FLORENTZIAN
Hiriak berroneratzeko aldi baterako erabileren potentzial eraldatzailea askatu nahi duen proiektua da T-Factor. Maiatzaren 7an eta 8an Florentzian elkartu ginen T-Factorreko bazkide europar guztiak proiektuaren itxiera ospatzeko. Lau urteko garapen-lanaren ondoren ikasitakoa proiektuaren webgunean kontsulta daiteke.
https://espacioopen.com/evento-final-tfactor/
Bizkaiko Foru Aldundiak, Aclimak (Euskadiko Ingurumen Enpresen Klusterra) eta EIDEk (Euskal Diseinuaren Elkartea) bultzatuta, Waste Labek hondakinen kudeaketan irtenbide berritzaileak bultzatzea du helburu, sorkuntzaren sektoreekin loturak ezarrita. Bizkaiko Parke Teknologikoan dagoen espazio berri honetan laguntzeko gonbidatuetako bat da Open Espazioa. https://espacioopen.com/espacio-open-waste-lab-bizkaia/
EUROCITIES GARAPEN EKONOMIKOKO FOROA
Open Espaziotik Eurocities 2024ko Garapen Ekonomikoko Foroan parte hartu dugu. “Trantsizioan dauden hiriak: etorkizun jasangarri, inklusibo eta oparorantz” izenburupean, foroak Europako hirietako liderrak eta Europar Batasuneko arduradunak bildu zituen. Jardunaldian, T-Factor proiektuaren Bilbo pilotua aurkeztu genuen, eta bisita bat antolatu genuen Open Espaziora, abian ditugun sorkuntza-proiektuak ezagutzera emateko. https://espacioopen.com/espacio-open-waste-lab-bizkaia/
S a r e a k
Nazioarteko
Sareak
Open Espaziotik eragile gisa parte hartzen dugu berrikuntza kultural eta teknologikoarekin, maker munduarekin eta ezagutzen hedapenarekin lotutako nazioarteko sare askotan. Gure asmoa da tokiko eta nazioarteko eragileen, erakundeen eta profil sortzaileen arteko lokailu izatea.
MAKER FAIRE GLOBAL
Maker Faire jaialdietako ekoizle globalen sareko kide gara, eta Maker Faire Global Producers meetupetan parte hartzen dugu 2012az geroztik. https://makerfaire.com/ https://makerfaire.com/
NEW EUROPEAN BAUHAUS
Fab Labs sarearen eta Distributed Design proiektuaren bidez, New European Bauhaus-en partnerra da Open Espazioa, Europako Batzordearen ekimena diseinua eta kultura eraldaketarako tresna gisa sustatzeko. https://new-european-bauhaus.europa.eu/
BURNING MAN
Sare global honetarako eskualdeko kontaktua gara Euskadin, eta proiektu propioekin parte hartu dugu edizio desberdinetan, Nevadan, Lithuanian, Suedian, Espainian eta Danimarkan antolakuntzari laguntzeko edo lankidetzan aritzeko. https://burningman.org/
BITS AND ATOMS DE MIT
Nazioarteko Fab Lab laborategien sarea. Fab Lab Bilbao sare horri atxikita dago, eta Open Espaziotik Fab Lab Conferences topaketa globaletan parte hartzen dugu. https://www.media.mit.edu/
CREFAB
Open Espazioa Sorkuntza eta Fabrikazio Digitaleko Zentroen Estatuko Sareko kide fundatzailea da, estatuko beste Fab Lab eta Makerspace batzuekin batera. CREAFAB 2016an sortu zen, Fab Lab eta Maker Space sorkuntza-espazioen artean lankidetzan aritzeko. https://es.linkedin.com/company/crefab
NEREADÍAZ
Open Espazioaren Sortzailea eta Zuzendaria
LAURA FERNÁNDEZ
Komunikazio eta Marketin Digitaleko Arduraduna
JULIÁNTROTMAN
Sorkuntza Egonaldien Bitartekaritza Teknologikoa
MARTASANZ
Vintage Bilbaoren Arduraduna
JOSUCARRASCO
Maker Faire Bilbao Jaialdiaren Bitartekaritza Teknologikoa
ANGELACRUZ
Espazioren Arduraduna
KARIMASRY
Europako Proiektuen Arduraduna
IÑIGOARROITAJAUREGUI
Administrazioko Arduraduna
LEYREGARCÍA
Espazioren Arduraduna
ALBERTELORDUY
Musika-Bitartekaritza
GUILLERMOMARTÍNEZ
Ikus-entzunezko Edukien Koordinatzailea
TANIAVIRCHENKO
Espazioren Arduraduna
Open Espazioa ez litzateke posible izango Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiko BEAZen eta Bilboko Udaleko Ekonomia Sustatzeko Sailaren laguntzarik gabe, ezta 2024an programa eta proiektuetan parte hartu duten tokiko, nazioko eta nazioarteko dozenaka hornitzaile eta laguntzailerik gabe ere. Besteak beste, Fiare Banka Etikoa, Studio Petit Muller, Godot Studio, Epic Films, CG Barrios, Busman View, MAC Asesores, Bilbao-Bizkaia Turismo Bulegoa, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Kontsumo eta Merkataritza Saila, Mondragon Unibertsitatea, IED Kunsthal, UPV-EHU, Deustu Unibertsitatea, CPIFP San Luis Bilbao, CPIFP Harrobia, Elorrieta Errekamari Ikastetxea, Fundación Peñaskal, Noiz Agenda, I Love Bilbao, ABZ, Impresiones Fika, Cianoplan, Bitez Itzulpenak, Viveros Fadura, Santana 27 eta Buzoneos Kalea. Mila esker!