Katalogoa

Page 80

www.erein.com 5

6

ANNE FRANKEN EGUNKARIA ANNE FRANK. ITZULPENA: JOSU ZABALETA

AZKEN GUTUNA ETA BESTE VASSILI GROSSMAN. ITZULPENA: FELIPE JUARISTI

CARLOTAREN EGUNKARI URDINA GEMMA LIENAS. ITZULTZAILEA: JESUS MARI LASA

“Gauza guztiak esan ahal izango dizkizut, nik uste, orain arte inori ez bezala, eta laguntza handia emango didazula espero dut” esanez hasi zuen bere egunkaria, 1942ko ekainaren hamabian, Anne Frank neskatoak. Hamahiru urte bete berriak. Adin berezia, zaila, nahaspilatua. Etorkizunari dena eskatzen zaion adina, iraganaren zati handi bat arbuiatzen dena, maitasuna eta abentura eskatzen direna, desirak oraindik izen zehatzik ez mugarik ez duena. Halako gaztetxo horrek gela gutxi batzuetan ezkutatu beharra badu, eta bere harremanak etxekoengana eta beste ezkutatu gutxi batzuengana urritzen bazaizkio, bi aukera baizik ez ditu: erotu ala idatzi.

Vassili Grossmanek ongi irabazia du bere tokia literaturaren munduan. Baina bata da irabaztea eta bestea, desberdina oso, irabazle maila hartzea. Bizia eta Patua besterik idatzi ez balu ere, irakurle guztion eskerrona eta atxikimendua lituzke; idazle garen guztion miresmena ere bai, maisu-lana baita, Tolstoiren Gerra eta Bakearen ondoan lasai eta batere bekaitzik gabe jar daitekeena. Hori guztia ez ezik, jende zintzo eta onaren bihotza ere badu irabazia, gizatasunaren neurriak (II. Mundu Gerraz geroztik) zehaztu eta argitu baititu berriro, eta ez zen erraza, eta ez da erraza oraindik, ikusiak ikusita.

Carlotaren egunkari berri honek gure gizartean ahulenak direnak ditu gogoan, eta horien artean ume eta gazteak bereziki. Beren aurka gurean erabili ohi den indarkeriak kezkatzen du. Familiatik hasi eta lagunartera igaro, handik eskoletara eta bikoteen arteko harremanetara, ez da zail generoko indarkeriarekin topo egitea han eta hemen. Horra, bada, egunkari honen arrazoia eta zentzua: ezin isildu injustiziaren aurrean; indarkeriaren salaketa ausarta egiten du egileak.

Orr: 352 Urtea: 2005 Saila: Oroimenean barrena ISBN: 978-84-9746-219-8 Salneurria: 21,55 €

Orr: 80 Urtea: 2005 Saila: Oroimenean barrena ISBN: 978-84-9746-283-9 Salneurria: 9,75 €

Orr: 280 Urtea: 2007 Saila: Oroimenean barrena ISBN: 978-84-9746-385-0 Salneurria: 16 €

79

E. S. O. y Bachillerato D. B. H. eta Batxilergoa

4


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.