Biologia Batxilergoa 1

Page 97

4 Platihelminteen filuma Zelenteratuen arbaso zen animalia talde batetik abiatuta, zizare zapal batzuk sortu ziren: platihelmintoak (grezierazko platy = zapal; helminthes = zizare). Honako hauek sartzen dira filum horretan: bizitza libreko animalia batzuk, hala nola planariak, eta zenbait parasito, hala nola teniak eta duelak. Platihelminteek desberdintasun bat dute belakiekiko eta zelenteratuekiko: nerbio-zelulak gorputzaren mutur batean dituzte bilduta, gongoilak eratzen dituztela, eta horiek zentzumenorgano oso bakun batzuekin daude konektaturik. Nerbio-sistemaren zefalizazio hasiberri bat da hori. Zentzumen-organoen bitartez hobeto ezagutzen denez ingurunea, burua dagoen muturrean kontzentratu ohi dira, eta buruak erabakitzen du animalien mugimenduaren noranzkoa. Burua dagoen muturra aurreko muturtzat jotzen da, eta bestea, berriz, atzeko muturtzat. Animalia horien gorputzak, gainera, ezkerreko alde bat eta eskuineko beste bat ditu, simetrikoak, hau da, aldebiko simetria dute. Simetria mota hori animalia gehienek dute, platihelminteetatik abiatuta. Filum horretako animaliek, zelenteratuek baino nerbio-sistema konplexuagoa ez ezik, protonefridioz osatutako iraitz-sistema bat ere badute, eta baita ugaltze-aparatu bat ere. Halere, irekidura bakarreko digestio-barrunbea dute, zelenteratuek bezala, eta ez dute, ez arnas aparaturik, ez zirkulazio-aparaturik. Salbuespenak salbu, platihelminteak hermafroditak dira. Filum horretan sartzen dira organo kopulatzaileak eduki zituzten lehen animaliak, eta horiei barne-ernalketa egin zuten. Obiparoak dira. 7.8. irudia. Aldebiko simetria erakusten duen planoa.

7.9 irudia. Gibel-fasziolak ardien, behien eta beste ugaztun batzuen gibelean bizi dira bizkarroi, eta behazun-hodiak ixten dituzte.

7.10 irudia. Planaria hau zentimetro pare bat da luze. Jariatzen duen muki baten eta dituen zilio ugarien laguntzaz ibiltzen da itsas hondoan. Aszidiaz eta krustazeo txikiz elikatzen da.

1. Adieraz itzazu platihelminteen eta zelenteratuen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak.

173


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Biologia Batxilergoa 1 by Erein argitaletxea - Issuu