Issuu on Google+

BIOLOGIA 1. BATXILERGOA

QUERCUS TALDEA

Erein Argitaletxea ww.erein.com


AURKIBIDEA

1. U.D. MATERIAREN ANTOLAMENDUA IZAKI BIZIDUNENGAN Sarrera ..................................................................................................................................................................................... Materiaren antolamenduaren zer mailatan dago zelula? ............................................................................ Bioelementuak ..................................................................................................................................................................... Biomolekulak .......................................................................................................................................................................... Asoziazio supramolekularrak ........................................................................................................................................ Zelula ........................................................................................................................................................................................

2. U.D. ZELULA BIZIRIK DAGO Sarrera ..................................................................................................................................................................................... Bizitzeko informazioa dauka zelulak ........................................................................................................................ Zelulak estimuluak jasotzen ditu, seinaleak igortzen ditu kanpora, eta molekulak elkartrukatzen ditu zelulaz kanpoko ingurunearekin ......................................................... Zelulak eraldatu egiten ditu ingurunetik hartzen dituen materia eta energia ..................................... Zelulak ugaltzeko gai dira ............................................................................................................................................. Zelula prokariotoa ............................................................................................................................................................. Zelula eukariotoa ................................................................................................................................................................ Mikroskopio optikoa, zelulak behatzeko tresna ..................................................................................................

3. U.D. BIODIBERTSITATEA ETA IZAKI BIZIEN SAILKAPENA Sarrera ..................................................................................................................................................................................... Nomenklatura eta sailkapena ..................................................................................................................................... Bost erreinuen arteko eboluzio-erlazioak .............................................................................................................. Espezien suntsipena .......................................................................................................................................................... Giza espeziearen eragina biosferan ....................................................................................................................... Biodibertsitatearen garrantzia ....................................................................................................................................


4. U.D. MONERA, PROTOKTISTA ETA FUNGI ERREINUAK Monera erreinua ................................................................................................................................................................ Protista erreinua .................................................................................................................................................................. Fungi erreinua edo Onddoen erreinua.....................................................................................................................

5. U.D. LANDAREEN ERREINUA: NUTRIZIOA, HARREMANA ETA UGALKETA Sarrera ..................................................................................................................................................................................... Briofitoen dibisioa .............................................................................................................................................................. Pteridofitoen dibisioa ........................................................................................................................................................ Espermafitoen dibisioa ....................................................................................................................................................

6. U.D. ANIMALIEN ELIKADURA, HARREMANA ETA UGALKETA Sarrera ..................................................................................................................................................................................... Animalia-ehunak ................................................................................................................................................................. Animalien elikadura ........................................................................................................................................................... Harremana ............................................................................................................................................................................ Animalien ugalketa ............................................................................................................................................................

7. U.D. ANIMALIEN ERREINUKO FILUMAK Sarrera ..................................................................................................................................................................................... Poriferoen filuma ................................................................................................................................................................. Knidarioen filuma (Zelenteratuak) .............................................................................................................................. Platihelminteen filuma ....................................................................................................................................................... Moluskuen filuma ................................................................................................................................................................ Anelidoen filuma ................................................................................................................................................................. Antropodoen filuma ........................................................................................................................................................... Ekinodermatuen filuma .................................................................................................................................................... Kordatuen filuma .................................................................................................................................................................


U.D.1. MATERIAREN ANTOLAMENDUA IZAKI BIZIDUNENGAN

Unitate hau amaitzean, honako hauek jakin behar dituzu: • Zelulen elikatze-, harreman- eta ugaltze-funtzioak zer diren azaltzen. • Zelula izaki bizidunen egitura-, funtzionamendu- eta jatorri-unitate gisa azaltzen. • Atomotik hasi eta izaki bizidunetarainoko antolamendu mailak modu ordenatuan zerrendatzen eta definitzen. • Materiaren antolamendu maila bakoitzari luzera-unitaterik egokiena ematen. • Atomoen, molekulen eta egitura biologikoen adibide ezagunak materiaren antolamendu-maila egokian kokatzen. • Biomolekula batek organikoa izateko eduki behar dituen ezaugarriak zerrendatzen. • Formula garatuetan molekula organikoak eta ez-organikoak bereizten. • Izaki bizidunak osatzen dituzten molekula motak zerrendatzen, haien adibideak ematen eta betetzen dituzten funtzioak azaltzen. • Molekulak, asoziazio supramolekularrak, zelulak eta ehunak deskribatzen. • Asoziazio supramolekularren adibideak ematen, eta haien konposizioa eta egitura zehazten. • Zelula prokarioto baten eredu bat marrazten eta haren osagai nagusiak erakusten. • Zelula prokariotoaren osagaien funtzioa adierazten. • Zelula eukariotoen jatorria hipotesi endosinbiotikoaren arabera kontatzen. • Zelula bakar batetik banako plurizelular bat eratzeko behar diren prozesuak adierazten.


1 Sarrera Izaki bizidunen mundua zelulen mundua da. Zelula mota ugari daude, eta horiek aztertuz gero ikus dezakegu tamaina ugaritakoak direla, handiak eta txikiak, nahiz eta guztiak mikroskopikoak izan; forma ugaritakoak; geldiak eta mugimendudunak; independenteak edo beste batzuekin elkartuak. Aldeak alde, ordea, guztiek dute oinarri bera: bizitzeko aukera ematen dien antolamendua. Biziak berezkoak dituen funtzioak betetzeko gutxieneko antolamendua duen egitura da zelula. Hona hemen funtzio horiek: • Elikadura: zelulek materia eta energia hartzen dituzte kanpotik, eta eraldatu egiten dute, beren burua konpontzeko, hazteko…, bizitzeko alegia; materiaren eta energiaren erabilera horren ondorioz, hondakinak sortzen dira, zelulek kanpora egozten dituztenak. • Ugalketa: zelulek beren erreplikak sortzen dituzte. Zelula erdibitzen denean, zelula izateari uzten dio, bi zelulakume sortzen baitira. • Harremana: zelulek ongi ezagutzen dute ingurunea, ederki igartzen dituzte haren ezaugarriak, eta egoki erantzuten diete haiei. Nahitaezkoa dute hori harreman hori, bai elikatzeko bai ugaltzeko. Izaki bizidun guztiak, txikienetik (mikroskopikoak) handienera, zelulaz osaturik gaude, zelula batez, batzuez edo askoz, eta horregatik esaten da zelula izaki bizidunen egitura-unitatea dela. Organismo baten bizia, organismo hori zelulabakarra bada, zelula bakar horren bizia bera da, eta plurizelularra bada, zelula guztien funtzionamendu koordinatuaren ondorio da; hau da, izaki bizidunen funtzionamendu-unitatea edo unitate fisiologikoa da zelula. Izaki bizidun (zelulabakar edo plurizelular) guztien jatorria zelula bakar bat da beti; beraz, zelula izaki bizidunen jatorri-unitatea ere bada. Zelula izaki bizidunen egitura-, funtzionamendu- eta jatorri-unitatea denez, zelula bizi-unitatea dela esan daiteke. Azter ezazu 1.1 irudia, eta atera, gero, izaki bizidunei buruzko ahalik eta informazio gehiena, hala nola zer organismo ezagutzen dituzun, zer taldetakoak diren, zer girotan bizi diren… nabarmen gelditu dadin horien aniztasuna eta batasuna. Azal ezazu zer den zelula eta zer adierazten duen izaki bizidunentzat.

1. Azter ezazu 1.1 irudia, eta atera, gero, izaki bizidunei buruzko ahalik eta informazio gehiena, hala nola zer organismo ezagutzen dituzun, zer taldetakoak diren, zer girotan bizi diren… nabarmen gelditu dadin horien aniztasuna eta batasuna.

2. Azal ezazu zer den zelula eta zer adierazten duen izaki bizidunentzat.

4


Materiaren antolamendua izaki bizidunengan Organismo zelulabakarrak uretan: Protozooak

Landare baten zelulak

Organismo zelulabakarrak airean: Bakterioak

Onddo baten zelulak

Animalia baten zelulak

1.1. irudia. Batasuna eta aniztasuna biosferan.

5


2 Materiaren antolamenduaren zer mailatan dago zelula? Lurreko biziaren jatorriari buruzko gaur egungo hipotesirik onartuenaren arabera, bizia prozesu baten emaitza izan zen. Prozesu horretan, molekula jakin batzuek beren artean erreakzionatu eta molekula handiagoak sortu zituzten. Horiek elkartzen jarraitu zuten, bizi-funtzioak betetzeko adinako materiaren konplexutasun-mailara iritsi arte. Zelulak, bada, biziak berezkoak dituen funtzioak egiteko adinako materiaren antolamendumaila du. Izaki bizidunek eta, beraz, zelulek ezaugarri garrantzitsu bat dute: ingurunetik hartzen dituzten molekulak antolatzeko gai dira. Erreakzio kimikoak egiten dituzte, eta horien bitartez, aipatutako molekulak eraldatu eta konplexuago bihurtzen dituzte, hau da, antolamendu maila handiko molekula bihurtzen dituzte. Izan ere, ezagutzen diren molekularik handienak, hala nola DNA, zelulek sortzen dituzte. Edozein sistema material molekulaz osaturik dago, baina zelulak osatzen dituzten molekula mota ugariak eta haien artean egiten diren etengabeko erreakzio kimikoak dira zelulen ezaugarri bereziena. Erreakzio kimiko horietako batzuek elikadura osatzen dute; beste batzuk harremanetarako behar dira, eta badira zelulen ugalketan esku hartzen duten erreakzio kimikoak ere. Erreakzio kimiko horiek guztiak modu koordinatuan gertatzen dira, eta bizia osatzen dute. Zelulek antzekotasun ugari dituzte, bai osagai dituzten molekulei dagokienez, bai egiten dituzten erreakzio kimikoei dagokienez. Oinarrizko antzekotasun horiekin batera, ordea, badituzte desberdintasunak ere, bai konposizioan, bai funtzionamenduan. Izaki bizidun guztiek jatorri bera edukitzea da antzekotasun horien oinarria; desberdintasunak, aldiz, eboluzio-prozesuen ondoriozko zelula mota ugarien eta gaur egun diren organismo mota ugarien bitartez azaltzen dira. Izaki bizidun bat osatzen duen materia aztertuz gero, antolamendu-maila ugari bereizten dira oinarrizko antolamendu-mailara iritsi arte: atomoa da oinarrizko maila hori.

1. Zerrenda itzazu, konplexutasun txikienetik handienera, izaki bizidun plurizelular baten antolamendu-mailak, eta adieraz ezazu maila bakoitza neurtzeko erabiltzen den unitatea (1.2 irudia).

2. Zer organismo zelulabakar daude irudikatuta? Azal ezazu zeinek duen antolamendu maila konplexuena (1.2 irudia).

6


Materiaren antolamendua izaki bizidunengan

Gizakia

ORGANISMO PLURIZELULARRA

10mm = 1cm

Digestio-aparatua

APARATUA

1000µ = 1mm

Hestea

ORGANOA

100µ

Ehun epiteliala

1000mm = 1m

Mikroskopio optikoaren muga

Giza begiaren muga

100mm = 1dm

ZELULA EUKARIOTOA

10µ Zelula epiteliala

ORGANISMO ZELULABAKAR EUKARIOTOA: Ameba

ZELULA ORGANULUA edo PROKARIOTOA

1000nm = 1µ Organulua: Mitokondrioa

ORGANISMO ZELULABAKAR PROKARIOTOA: Bakterioa

100nm

Mikroskopio elektronikoaren muga

EHUNA

ASOZIAZIO SUPRAMOLEKULARRAK Birusa

Mintza

10nm Proteinak

MOLEKULA KONPLEXUAK

Aminoazidoak

MOLEKULA BAKUNAK

1nm

ATOMOAK

0.1nm = 1Å C

H

O

N

S

P

Bioelementuak

1.2 irudia. Izaki bizidunen materiaren antolamendu-mailen adibideak.

7


3 Bioelementuak Izaki bizidunen molekulak osatzen dituzten elementu kimikoei bioelementu deritze, zeren, nahiz eta Lurreko materia ez-biziaren parte ere badiren, bereziki ugariak baitira organismoetan, eta horregatik esaten da “biziaren elementuak� direla. Izaki bizidunen molekulen konposizioa aztertzean, sei elementu ikusten dira: C, H, O, N, P eta S. Horiek osatzen dute zelula-masaren % 99. Gainerako % 1, berriz, beste bioelementu multzo ugari batek osatzen du. Azken bioelementu horiek, proportzio txikia osatzen badute ere, nahitaezkoak dira bizirako.

4 Biomolekulak 4.1. Molekula organikoaren eta ez-organikoaren arteko aldeak Bioelementuak batu eta molekula mota asko sortzen dituzte, organikoak zein ez-organikoak. Izaki bizidunen molekula organikoek ezaugarri berezi bat dute: C-z, H-z eta O-z osatuta daude guztiak. Molekula horietan, horien karbonoetako bat bederen hidrogenoari edo beste karbono bati dago lotuta zuzenean. Halere, izaki bizidunen parte ez diren molekula organikoek badaiteke oxigenorik ez edukitzea. Izaki bizidunen molekula ez-organikoek ez dute zertan hiru bioelementu horiez osatuak izan, eta, karbonoa badute ere, hori ez dago zuzenean hidrogenoari lotuta.

BIOMOLEKULAK

Ez-organikoak

Organikoak 1.1. taula

8

Oxigeno molekularra Nitrogeno molekularra Karbono dioxidoa Ura Gatz mineralak

O2 N2 CO2 H2O ClNa, CaCO3, Ca3(PO4)2

Gluzidoak, honela osatuta Lipidoak, honela osatuta Proteinak, honela osatuta Azido nukleikoak, honela osatuta

C, H eta O C, H eta O C, H, O, N eta S C, H, O, N eta P

Proteinak 18% Gluzidoak 3%

Gatz mineralak 1%

Ura 70%

Lipidoak 6% Azido nukleikoak 2%

1.3 irudia. Biomolekulen batez besteko proportzioak animalia batengan.


Materiaren antolamendua izaki bizidunengan

1. Adieraz ezazu zein diren izaki bizidunengan sei bioelementu ugarienak. Bila ezazu zer beste bioelementu diren izaki bizidunen osagai; begira iezaiezu arretaz, adibidez, gatz mineralak osatzen dituzten bioelementuei.

2. Adieraz ezazu zelulak osatzen dituzten bi biomolekulak, eta eman itzazu haietako bakoitzaren adibideak. 3. Kalkula ezazu zenbat litro ur daukan zure gorputzak. 4. Arrazoi ezazu biomolekula hauen artetik zeinek betetzen dituen organikoak izateko baldintzak eta zeinek ez. Karbono dioxidoa

Ura

Gatz arrunta

Azido karbonikoa

Dihidroxiazetona

Glizeraldehidoa

5. Aurreko zein molekulari dagozkie 1.4 irudiko eredu molekularrak? Karbonoa Oxigenoa Hidrogenoa

1.4 irudia

6. Idatz ezazu 1.5 irudian irudikatutako molekula bakoitzaren formula garatua.

1.5 irudia

7. Idatz itzazu O2-aren eta N2-aren formula garatuak. 8. Eraiki itzazu etanolari (etil alkohola) eta aminoazido bati (glizina) dagozkien hiru dimentsioko ereduak.

9. Biomolekulen artean, zein da ugariena? Zer biomolekula organiko mota da ugariena animalia batengan?

4.2. Biomolekula ez-organikoak Izaki bizidunen molekula ez-organikoak molekula bakunak dira, atomo gutxiz osatuak. Ez dira organikoak bezain askotarikoak, ez dituzte haiek adina funtzio betetzen, baina haiek bezain beste dira nahitaezkoak. Adibidez, ura nahitaezkoa da biziak berezkoak dituen erreakzio kimikoetarako eta izaki biziengan edozein molekula garraiatzeko.

9


Materiaren antolamendua izaki bizidunengan Gatz mineral batzuek, hala nola karbonatoek eta kaltzio fosfatoek, eskeletoak osatzen dituzte, eta beste gatz batzuek, berriz, prozesu zelular ugaritan parte hartzen dute. O2-ak eta CO2-ak zelulak elikatzeko prozesu garrantzitsu batzuetan parte hartzen dute. O2-a beharrezkoa da arnasketa aerobikorako, eta CO2-a, aldiz, fotosintesian molekula organikoak sintetizatzeko.

4.3. Biomolekula organikoak Izaki bizidunak osatzen dituzten molekula organikoak askotarikoak dira, ez bakarrik konposizio eta tamainari dagokionez, baita egiturari dagokionez ere, eta horrek hainbat funtzio egiteko gaitasuna ematen die. Oro har, izaki bizidunen molekula handi guztiak molekula bakunek bat egiten dutenean sortzen dira, kate bat osatzen den bezalaxe, mailak bata besteari lotuta. Molekula bakun horiek (monomeroak) molekula handi horien (polimeroak) unitatetzat har daitezke.

Biomolekula organikoak Gluzidoak

Monomeroak monosakaridoak

Polimeroak polisakaridoak

Proteinak polipeptidoak (proteinak) monopeptidoak (aminoazidoak)

Azido nukleikoak

mononukleotidoak DNA

RNA polinukleotidoak (azido nukleikoak)

alkohola (glizerina) LĂ­pidos

gantz-azidoa (azido oleikoa)

isoprenoa 1.6 irudia

10

olioa (trioleina)

poliisoprenoak (isoprenoideak)


Materiaren antolamendua izaki bizidunengan • Polisakaridoak elkartutako monosakarido ugariz osatuta daude. Adibidez, glukogenoa, almidoia eta zelulosa glukosa molekula ugariz osatuta daude.

10. Zein bioelementuk osatzen dute glukosa, eta osatzen dituzte, beraz, polisakaridoak? 1.7 irudia. Glukosa.

Glukosaren eta beste monosakarido eta disakarido batzuen funtzioa zelulari energia ematea da. Zenbait polisakaridoren funtzioa (glukogenoarena eta almidoiarena, adibidez) glukosaerreserbak dira, eta, beraz, energia-erreserbak. Beste polisakarido batzuek hainbat egitura osatzen dituzte, hala nola landare-zelulen paretaren osagai den zelulosa. Monosakaridoek, disakaridoek eta polisakaridoek gluzidoen multzoa osatzen dute. • Proteinak polipeptidoak dira, eta ehun aminoazido (edo monopeptido) baino gehiago batuta sortzen dira.

1.8 irudia. Aminoazidoak: zisteina, alanina eta fenilalanina.

11. Zer bioelementuk osatzen dituzte aminoazidoak eta, beraz, proteinak? 12. Adieraz ezazu zertan diren berdinak aminoazido guztiak eta zergatik duten izen hori monomero horiek.

Hogei aminoazido mota daude, eta proteina ugari osa daitezke horiekin. Izan ere, ez daude proteina guztiak berdinak dituzten bi izaki bizidun. Eta proteina guztiek ere ez dituzte funtzio berak betetzen izaki bizidunengan. Adibidez, intsulina odoleko glukosa kopurua erregulatzen duen hormona da; hemoglobinak oxigenoa garraiatzen du zeluletara; kolagenoak sendotasuna ematen die tendoiei eta lotailuei; keratinak, berriz, ilea, lumak, mokoak eta azazkalak osatzen ditu; entzimak, aldiz, zelulen erreakzio kimikoak katalizatzen dituzten proteinen multzoa dira, eta antigorputzak, defentsa-funtzioa betetzen duen proteina multzoa, animalia-organismoetan sartutako substantzia arrotzak desaktibatzen baititu. Proteinek funtzio ugari eta garrantzitsuak egiten dituzte, hortaz. Horrek adierazten du proteinak direla biziaren erantzule nagusiak. • Azido nukleikoak mononukleotido ugari batuta sortutako polinukleotidoak dira. Mononukleotido bakoitza osatzeko, aldiz, hiru molekula batzen dira: monosakarido bat (erribosa RNAn, eta desoxirribosa DNAn), base nitrogenatu bat (adenina, guanina, zitosina edo timina DNAn, eta adenina, guanina, zitosina edo uraziloa RNAn) eta azido fosforikozko molekula bat (H3PO4) (1.6 eta 1.9 irudiak).

11


Materiaren antolamendua izaki bizidunengan

Erribosa edo desoxirribosa

Base nitrogenatuak

1.9 irudia. Mononukleotidoak: zitosina desoxirribonukleotidoa, zitosina erribonukleotidoa eta adenina erribonukleotidoa.

13. Zer bioelementuk osatzen dituzte mononukleotidoak eta, beraz, polinukleotidoak?

14. Kolorezta itzazu 1.6 irudiko nukleotidoak, kolore hauek erabilita: urdinez, adenina nukleotidoa; gorriz, guanina nukleotidoa; berdez, zitosina nukleotidoa; horiz, timina nukleotidoa; laranjaz, urazilo nukleotidoa.

Zelulek bi azido nukleiko mota dituzte: DNA (azido desoxirribonukleikoa) eta RNA (azido erribonukleikoak). Izaki bizidunen DNAren nukleotido kopurua oso handia da, milaka milioikoa izatera heltzen baita. Halere, izaki bizidun guztien osaeran lau nukleotido konbinatzen dira: adenina nukleotidoa (A), guanina nukleotidoa (G), zitosina nukleotidoa (C) eta timina nukleotidoa (T). Izaki bizidun bakoitzak lau nukleotido horien berezko konbinazioa du, eta konbinazio horretan dago bizitzeko mezu genetikoa, hau da, proteinak ekoizteko informazioa, horiek sortzen baitituzte izaki bizidun bakoitzaren ezaugarriak. RNA molekulek nukleotido kopuru askoz txikiagoa dute, eta, gainera, beste nukleotido batzuk (A, G, C, U) konbinatzen dira bertan. RNA molekulen funtzioa da mezu genetikoa proteina forman itzultzea.

15. Zer desberdintasun eta antzekotasun daude DNA osatzen duten nukleotidoen eta RNA osatzen dutenen artean?

• Lipidoak ere molekula txikiagoak batzetik sortzen dira, baina, aurrekoak ez bezala, lipido guztiak ez dira mota bereko unitateak batuta eratzen. Izan ere, lipido batzuk, hala nola gantzak, olioak, ezkoak, fosfolipidoak‌ gantz azidoak eta alkohol bat batuta eratzen dira; beste batzuk, hala nola K bitamina eta karotenoak, isopreno molekulek bat egitean sortzen dira. Bada oraindik beste lipido multzo bat, esteroideena: egitura ziklikoko molekula batetik datoz. Multzo horretakoak dira kolesterola, sexu-hormonak, D bitamina...

1.10a irudia. Gantz azido oleikoa.

12

1.10b irudia. Isoprenoa.


Materiaren antolamendua izaki bizidunengan

16. Zer bioelementuk osatzen dituzte lipidoak? 17. Lipido batzuek aurreko beste hiruek baino bioelementu gehiago dituzte. Eman ezazu adibide bat.

Gantz azidoek energia ematen diote zelulari, eta, horregatik, gantzak eta olioak dira zelulen energia-erreserbak. Argizariek geruza babesgarri bat eratzen dute hostoetan eta fruitu batzuetan, eta horri esker ez dira haiek deshidratatzen. Zelula guztietako mintzetan daude fosfolipidoak. K bitaminak odolaren koagulazioa erregulatzen du. Karotenoak pigmentu laranja batzuk dira, eta argi-energia xurgatzen dute fotosintesian. Kolesterola animalia-zeluletako mintzaren osagaia da, eta baita hormona batzuen (adibidez, sexu-hormonak) aitzindari ere. Polimero mota bakoitza osatzen duten unitateak ez dute zertan berdinak izan, eta ez dute zertan ordena berean kokatuta egon. Gainera, polimeroen elkarketaren ondoriozko kateek forma ugari eta bitxiak hartzen dituzte espazioan: espiralak, harilak, zuntzak‌ Horregatik, egitura makromolekular horiek oso konplexuak eta ugariak izan daitezke.

1.11 irudia. Bi polisakaridoren (a, zelulosa; b, almidoia) molekularen zati baten irudikapena eta bi monosakaridoren loturaren xehetasuna.

1.12 irudia. Proteina baten molekularen zati baten irudikapena eta haren aminoazidoetako biren (zisteina eta fenilalanina) bat-egitearen xehetasuna.

13


Materiaren antolamendua izaki bizidunengan

1.13 irudia. DNA molekula baten zati baten irudikapena.

Deskribatzea eta interpretatzea Deskribatzea eta interpretatzea ohiko prozedurak dira bai zientzian, bai eguneroko bizitzan, eta funtsezkoak dira komunikazioa egokia izango bada. Deskribatzea da: Hizkuntzaren bitartez inoren edo ezeren ezaugarriak irudikatzea, besteek argi eta zehatz gogoan har dezaten hura nolakoa den.

Interpretatzea da: Jasotako informazioan dauden datuei esanahia ematea. Interpretatzeko ezinbestekoa da datuak elkarrekin lotzea, ondorioztatzea eta azalpenak ematea; era horretara, zentzu orokorra ematen zaio informazioari. Interpretazioaren ondorioz, gainera, informazio gehiago bilatzera bultzatzen du.

Egilearen mende dago deskribapena, berak aukeratzen baititu deskribapena egitean kontuan edukiko dituen ezaugarriak.

Egiten duenaren mende dago interpretazioa, eta garai bakoitzeko jakintzaren mende. Era horretara, ohar bat era askotara interpreta daiteke, eta askotan gertatu da hori zientziaren historian.

Adibidez, era honetara deskriba daiteke 1.11a irudian irudikatutako zelulosa-molekula: Zelulosa kate luze bat da, eta mota bakar bateko unitate ugariz dago osatuta. Unitate bakoitza hexagono formakoa da, eta 6 karbonoz, 10 hidrogenoz eta 4 oxigenoz dago osatuta. Bost karbonok hexagonoaren erpinak hartzen dituzte, eta seigarren erpinean oxigeno bat dago. Karbono bat ez da eraztunaren parte. Karbonoak elkarri lotuta daude, eta baita hidrogeno eta oxigeno atomoei ere. Unitateak oxigeno atomo batez daude elkarri lotuta.

Ondokoa izan liteke 1.11a irudian irudikatutako informazioaren interpretazio bat: Hexagonoa karbonoz eta hidrogenoz osatuta dagoenez, eta atomo horiek elkarri lotuta daudenez, molekula organiko bat da. Atomoen konposizioa eta kokapena kontuan hartuta, hexagonoa glukosari dagokio. Glukosa monosakarido bat denez, eta zelulosa, berriz, elkarri lotutako glukosa ugariz osatuta dagoenez, zelulosa molekula polisakarido bat da. Zelulosaren egitura linealak zuntzexkak eratzea errazten du. Horiek, “hagaxka� moduan, oso egokiak dira euskarri gisa edo erresistentzia emateko, hau da, egitura-funtzioak betetzeko.

18. 1.11b irudian, almidoi molekula bat dago irudikatuta: a) Deskriba ezazu aipatutako molekula. b) Interpreta ezazu irudiak ematen duen informazioa.

19. Adieraz itzazu 1.11 irudian irudikatutako molekulen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak, eta osa ezazu taula hau:

14


Materiaren antolamendua izaki bizidunengan Ezaugarria

Antzekotasuna

Desberdintasuna

Molekula mota Konposizioa Egitura Funtzioa

20. Osa ezazu biomolekula motak eta betetzen dituzten funtzioak laburtzen dituen taula hau.

BIOMOLEKULAK

- 1 ...................

ADIBIDEAK

- Termoerregulatzailea. - Erreakzio metabolikoak errazten ditu. - Disolbatzailea. - 5 ........................................

URA

GATZ MINERALAK

FUNTZIOAK

DISOLBAEZINAK

- 6 ......................................

- CaCO3 , Ca3(PO4)2 - Na+, K+, ...

DISOLBAGARRIAK

- Nerbio-bulkada transmititzea. - Muskulu-uzkurduran parte hartzea. - 7 ......................................

- 17 .....................................

- 8 ......................................

- 18 .....................................

GASAK

MONOSAKARIDOAK - 9 ...................................... ETA DISAKARIDOAK - 2 ................... POLISAKARIDOAK

LIPIDOAK

ORGANIKOAK

PROTEINAK

- Ca2+, ...

- Glukosa, fruktosa, .. - Sakarosa, laktosa, ...

- 10 ......................................

- Glukogenoa, almidoia

- Egiturazkoa.

- Kitina, zelulosa

- 11 .................................... - Isolatzaile termikoa. - 12 .................................... - Egiturazkoa (mintzetan). - Bitaminikoa. - Hormonala. - Argi-energia xurgatzea.

- Gantzak - Gantzak - Ezkoak - 19 ........................... - Bitaminak. A, K, D - Sexu-hormonak - 20 ...........................

- Katalizatzailea. - 13 .................................... - Hormonala. - 14 ..................................... - Uzkurkorra. - 15 ..................................... - Toxikoa.

- 21 ........................... - Kolagenoa, elastina, keratina - 22 ........................... - Hemoglobina - Aktina, miosina - Antigorputzak - Toxina botulinikoa

DNA

- 16 .................................................................................

- 4 ...................

- Mezu genetikoa itzultzen dute proteinak sintetizatzean

- 3 ...................

15


Materiaren antolamendua izaki bizidunengan

21. Adieraz ezazu zer molekulak osatzen duen 1.6 irudian irudikatutako olio molekula.

22. Zenbat aminoazido ditu 1.12 irudian irudikatutako proteina molekularen zatiak? Zenbat motatakoak dira? Deskriba ezazu.

23. Deskriba ezazu 1.13 irudian irudikatutako DNA molekularen zatia. 24. Konpara itzazu DNA eta RNA molekulak. 25. a) Adieraz ezazu zer lipidok betetzen duen glukosaren, almidoiaren eta zelulosaren antzeko funtzioa. b) Adieraz ezazu zer beste funtzio betetzen dituzten lipidoek, eta eman itzazu adibideak.

5 Asoziazio supramolekularrak Molekulak elkartuta egoten dira, eta tamaina eta konplexutasun handiagoko egiturak eratzen dituzte; horiek dira asoziazio supramolekularrak. Adibidez: • erribosoma RNA molekulen eta proteinen asoziazioa da, eta horiek bi azpiunitatetan daude antolatuta. Erribosometan egiten da proteinen sintesia. • kromatina DNA molekulen eta proteinen asoziazio bat da. Kromatinak du zelularen ezaugarrien informazioa.

DNA Proteinak RNA

1.14 irudia. Erribosomaren osagaiak eta egitura.

16

Proteinak

1.15 irudia. Kromatinaren osagaiak eta egitura.


Materiaren antolamendua izaki bizidunengan

• zelula-mintza lipidoen, proteinen eta gluzidoen asoziazioa da. Zelula mugatzen du, eta horren bitartez egiten dira zelularen eta zelulaz kanpoko ingurunearen arteko trukeak.

proteinak

gluzidoak

lipidoak

1.16 irudia. Animalia-zelula baten mintzaren osagaiak eta egitura.

• birusa azido nukleiko baten (DNA edo RNA) eta proteinen asoziazioa da. Birusak zelulen parasitoak dira, zelula baten antolamendua behar baitute ugaltzeko.

RNA Lipidoak Proteinak Glukoproteinak

1.17 irudia. Birus baten osagaiak eta egitura.

1. Adieraz ezazu zer molekula mota agertzen den irudikatutako asoziazio supramolekular guztietan.

2. Deskriba ezazu nola dauden antolatuta molekulak honako asoziazio hauetan: a. Zelula-mintzak. b. Birus bat.

17


6 Zelula Asoziazio supramolekularren (estaerako, zelula-mintza eta erribosomak) eta molekula mota ugariren (esaterako, DNA, RNA, proteinak, ura…) integraziotik bizi-funtzioak betetzeko gai den antolamendu maila sortzen da: zelula prokrariotoena. Lehen zelula prokariotoak orain dela 3.500 milioi urte inguru sortu ziren, eta honako osagai hauek zituzten: • Material genetikoa. DNA molekula zirkular bat da, zelulen egituraren eta jardueraren erantzule diren proteinak sintetizatzeko informazio genetikoa duena. • Erribosomak. RNA erribosomiko molekula batzuez eta proteinaz osatutako granuluak dira. Bertan egiten da proteinen sintesia. • Zitosola edo hialoplasma. Zelulako ingurune urtsua da. Uraz gainera, molekula ugarik osatzen dute: gatz mineralak, gluzidoak, lipidoak, aminoazidoak, proteinak, RNA molekulak… Ingurune horretantxe gertatzen dira zelularen bizia ahalbidetzen duten erreakzio kimikoetako asko. • Mintza. Zelula bereizten duen estalkia da. Zelularen eta kanpoko ingurunearen arteko informazio- eta materia-trukeak erregulatzen ditu.

1. Egin ezazu marrazki bat, zelula prokarioto primitibo bat nolakoa litzatekeen irudikatzen duena, eta erakuts itzazu bertan haren osagaiak.

Luzaroan, beste zelula mota bat eratzen joan zen; egitura berriak probatzen ziren, eta horien eraginkortasunaren arabera, egitura horiek iraun egiten zuten edo baztertu eta horien ordez beste batzuk hartzen ziren. Eboluzio-prozesu horretan, orain dela 1.500 milioi urte inguru, zelula prokarioto jakin batzuk elkartu eta konplexutasun handiagoko zelulen antolamendu maila sortu zen: zelula eukariotoena. Gaur egungo zelula eukariotoen barruan, asoziazio supramolekularrak eta molekula mota ugari ez ezik, badira mintz batez inguratutako konpartimentu batzuk ere, organuluak deritzenak. Organulu horietako batzuek, hala nola mitokondrioek eta kloroplastoek, jatorrizko zelula prokariotoen antzeko antolamendu-maila dute.

2. Materiaren zer antolamendu-maila dute birusek? Gai al dira bizi-funtzioak egiteko?

3. Eman itzazu bakterioa izaki biziduna dela esateko arrazoiak. 4. Eman itzazu izaki bizidun zelulabakarren adibideak, eta zehatz ezazu prokariotoak edo eukariotoak diren.

Denbora luzean, 2500 bat milioi urtez, izaki zelulabakarrak bakarrik bizi izan ziren Lurrean. Lehen organismo zelulabakarrak prokariotoak ziren, gaur egungo bakterioen antzekoak. Gero, zelulabakar eukariotoak sortu ziren, eta gaur egungo protozooak dira haien ondorengoetako batzuk.

18


Materiaren antolamendua izaki bizidunengan

Zelula prokariotoak

Zelula eukariotoa

1.18 irudia. Zelula eukariotoen jatorriaren hipotesi endosinbiotikoa. Zenbait zelula prokariotok eboluzionatu egin zuten: mintza tolestu zitzaien, handitu egin ziren, eta orduan, beste zelula prokarioto batzuk irentsi zituzten. Zelula eukariotoak izan ziren prozesu horren emaitza.

5. Deskriba ezazu zelula eukariotoen jatorria, 1.18 irudian irudikatua.

19


Materiaren antolamendua izaki bizidunengan Zelula eukariotoa oso konplexua da, zelulabakartasunetik plurizelulartasunera igarotzeko adinakoa. Baina nola gertatu zen hori? Badirudi izaki zelulabakar batzuek, ugaltzean, zelulakumeak sortzen zituztela, baina horiek ez zirela independizatzen. Zelulakume horiek, gainera, ugaltzen zirenean ez ziren banantzen. Denboran zehar, prozesu horren ondorioz, organismo plurizelular bakunak sortu ziren, gaur egungo izaki plurizelularren aitzindariak: landareak, animaliak eta onddoak.

a) Espermatozoide mordoa hurbiltzen da obulura, baina bakar batek ernalduko du obulua, eta hortik…

b) …zelula arrautza bat sortuko da. Igelaren zelula arrautza eratu eta hiru ordura, erdibitu egiten da, eta 2 zelula sortzen dira.

c) Aurreko bi zelulak erdibitzen direnean, enbrioiak 4 zelula ditu jadanik.

d) Beste zatiketa batek 8 zelula sortzen ditu, eta horiek erdibitzen direnean…

e) …16 zelulako enbrioia sortuko da. Beste zatiketa batek…

f ) …32 zelulako enbrioia sortuko du. Hurrengo zatiketan, 64 zelulako enbrioia eratuko da.

g) Enbrioiak zelula ugari ditu jadanik. Une horretatik aurrera…

h) …zelulak, erdibitzeaz gainera, desberdindu eta antolatu egiten dira, eta, egun gutxian, ehunak, organoak eta aparatuak eratzen hasten dira.

i) Enbrioiaren garapena aurrera doa, hau da, zelulak etengabe ari dira erdibitzen, bereizten eta antolatzen, eta, horrela, enbrioiak dagokion forma hartzen du; kasu honetan, zapaburuarena.

1.19 irudia. Ernalketa, zigotoa eta enbrioi-garapena.

20


Materiaren antolamendua izaki bizidunengan • Gaur egun ere gertatzen da zelulabakartasunetik plurizelulartasunerako jauzia, zelula arrautza (zigoto) batetik banako plurizelular bat sortzen den aldiro. Enbrioi-garapen deritzan prozesu horretan, ondoz ondoko zatiketen ondoren ez da bakarrik zelulen kopurua handitzen; zelulak bata bestetik bereizten joaten dira, eta hainbat zelula multzo eratzen dira. Zelula multzo horietako bakoitzak funtzio berezi bat betetzen du. Era koordinatuan funtzionatzen duen zelula multzo horietako bakoitzari ehuna esaten zaio. Ehunen adibide dira animalien muskulu-ehunak eta izerdiaren hodi eroaleak, landareetan. • Ehunak era koordinatuan aritzeko moduan daude elkartuta eta antolatuta, eta horri esker, gai dira ehun bakarrak berez ezin egin dituen funtzioak egiteko. Antolamendu maila konplexuago horri organo esaten zaio. Organismo plurizelular batean, organo mota ugari dira, eta ehunen asoziazioei dagozkie. Bihotza (animalietan) eta hostoa (landareetan) dira organoen adibideak. • Organoak elkartuta daude, eta sistema edo aparatu izeneko goragoko antolamendu-maila osatzen dute. Sistema edo aparatu batean, organoak modu koordinatuan aritzen dira, eta horri esker, organo bakarrak bere kasa egin ditzakeen funtzioak baino funtzio konplexuagoak egiteko gai dira. Adibide batzuk: zirkulazio-aparatua animalietan, eta aparatu begetatiboa (sustraiek, zurtoinak eta hostoek osatua) landareetan. Izaki plurizelularrek beste sistemen funtzioa erregulatzen eta koordinatzen espezializatutako sistemak dituzte. Sistema eta aparatu guztien funtzionamendu bateratuak elikatze-, harreman- eta ugaltze-funtzioak betetzeko aukera ematen du, eta horiexek dira izaki bizidun (kasu honetan, plurizelular) ororen ezaugarriak.

1. Azal ezazu zein hiru prozesu diren beharrezkoak zelula batetik abiatuta organismo plurizelular bat osatzeko.

2. Zu izaki biziduna zara, eta zure antolamendua banako plurizelular bati dagokio. Azal itzazu, ordenan eta adibideak emanez, zure antolamendu mailak, atomoaren mailara iritsi arte.

3. Honako termino hauek organismo plurizelular baten materiaren antolamendu maila desberdinen adibideak dira: DNA, ura, antigorputza, burmuina, kromosoma, globulu zuria, glukosa, hidrogenoa, neurona eta odola. a) Ordena itzazu txikienetik handienera, bakoitzaren materia-antolamendu mailaren arabera, eta zehatz ezazu maila hori zein den. b) Zer antolamendu-mailako adibiderik ez da zerrenda horretan agertzen?

4. 1.20 irudian, ehun bat ikusten da, tipula baten epidermisa. Deskriba ezazu. 5. Defini itzazu: ehuna, organoa eta aparatua. 6. Azal ezazu zer den organismo plurizelular bat. 1.20 irudia. Tipularen epidermisa.

21


2. U.D. ZELULA BIZIRIK DAGO

Unitate hau amaitzean, honako hauek jakin behar dituzu: • Zelulek informazio genetikoa adierazteko erabiltzen dituzten prozesuak deskribatzen. • Zelula-mintzaren funtzioak azaltzen. • Fotosintesiaren eta arnasketaren helburuak adierazten. • Fotosintesiaren eta arnasketaren prozesuak konparatzen. • Zelula-prozesuak elikatze-, harreman- eta ugaltze-funtzioekin lotzen. • Zelula bat ugaltzen denean gertatzen diren prozesuak azaltzen. • Zelula prokarioto bakterianoaren osagai bakoitzaren funtzioa adierazten. • Mikroskopioaren bitartez argazkietan eta marrazkietan zelulak ezagutzen. • Zelula eukarioto baten egiturak identifikatzen. • Bi zelula-antolamendu motak, prokariotoa eta eukariotoa, konparatzen. • Animalien eta landareen zelula eukariotoak konparatzen. • Zelula eukariotoaren osagai bakoitzaren funtzioa adierazten. • Kromatina eta kromosoma konparatzen. • Zelula zatitzera doanean eta zatitzen ari denean nukleoan aldaketak zergatik gertatzen diren arrazoiak ematen. • Emakumezkoen eta gizonezkoen giza kariotipoak konparatzen. • Mikroskopio-prestakinen muntaketa egiten eta mikroskopio optikoa egoki erabiltzen. • Praktika-gidoietan proposatutako sekuentziari jarraitzen. • Egindako ariketaren txostena osatzen, egindako behaketak marrazkien bitartez azalduz eta kasu bakoitzean erabilitako handipenak adieraziz. • Izaki bizidunak zelulaz osaturik daudela egiaztatzen.


1 Sarrera Zelula da bizia duen materiaren antolamendu mailarik txikiena, eta bizia duenez, zelula etengabe dago ingurunearekin elkarrekintzan. Ingurunetik molekulak eta energia hartzen ditu zelulak, eta bere erara eraldatzen ditu: horien egiturak eraikitzen ditu, ibilarazten ditu, eta etengabe konpontzen edo garatzen ditu. Eraldaketa horien ondorioz sortzen diren hondakinak kanpora egozten ditu. Zelulak ederki igartzen ditu ingurunearen ezaugarriak, eta, jasotzen duen informazioaren arabera, haietara egokitzen du bere funtzionamendua. Era berean, beste zelula batzuekin komunikatzen da eta mezuak igortzen ditu zelulaz kanpoko espaziora. Zelula ugaldu egiten da; horrela, beste zelula hilak ordezkatzen ditu, eta biziak iraun egiten du. Zelula bakoitzaren DNAk programatzen eta erregulatzen du bizitzeak ondorioz dakarren jarduera etengabea, elikatze-, harreman- eta ugaltze-funtzioak hartzen dituena. Biosferan aurki daitezkeen bizi formak zenbatezinak diren arren, zelula guztiek: • Bizitzeko informazioa dute. • Estimuluak jaso, seinaleak igorri eta molekulak elkartrukatzen dituzte zelulaz kanpoko ingurunearekin. • Zelulaz kanpoko ingurunetik hartzen duten materia eta energia eraldatzen dute. • Ugaltzeko gaitasuna dute.

2 Bizitzeko informazioa dauka zelulak DNAn dago bizitzeko informazioa, eta informazio horren arabera sintetizatzen ditu zelulak bere proteinak.

DNA GENEA Transkripzioa RNAm Itzulpena

PROTEINAK 2.1 irudia. Mezu genetikoaren adierazpena: proteinen sintesia.

Proteina bat ekoizteko informazioa duen DNA zati bakoitza gene bat da. Gene bateko informazioa kopiatu egiten da, eta kopia hori RNA mezulariaren molekula bat da; DNAren mezua erribosometara eramaten duelako esaten da mezularia dela. RNA mezulariaren mezua, nukleotido segida bat dena, erribosometan aminoazido segidan itzultzen da, eta aminoazido segida horrek osatzen du proteina. RNAm molekularen mezu genetikoa itzultzen den neurrian,

24


Zelula bizirik dago dagozkion aminoazidoak batu egiten dira, eta proteina bat eratzen dute. Izan ere, erribosometan nukleotidoen hizkuntza aminoazidoen hizkuntzara itzultzen da edo, beste era batera esanda, gene batean dagoen informazioa proteina batean adierazten da.

1. Esan ezazu zer adierazten duen 2.2 irudiko zenbakietako bakoitzak. 2. Deskriba ezazu 2.2 irudiak erakusten duen prozesua. 3. Jar iezaiozu izenburua 2.2 irudiari. Proteinak zelulen egituren parte direnez eta haiek erregulatzen dutenez zelularen jardueraren ondoriozko erreakzio kimikoak, DNAk gidatzen du zelularen bizia, bere informazio genetikoaren arabera sintetizatzen diren proteinen bitartez.

2.2 irudia

25


3 Zelulak estimuluak jasotzen ditu, seinaleak igortzen ditu kanpora, eta molekulak elkartrukatzen ditu zelulaz kanpoko ingurunearekin Zelulek etengabe dihardute elkarrekintzan ingurunearekin. Zelula guztiek duten egitura baten bitartez egiten dute hori, hots, zelula-mintzaren edo mintz plasmatikoaren bitartez. Mintz plasmatikoak mugatu eta bereizi egiten du zelula, baina ingurunetik isolatu gabe. Mintzaren bitartez hartzen ditu zelulak behar dituen materia eta energia, eta haren bitartez egozten ditu, halaber, hainbat substantzia, hondakinak barne. Mintz plasmatikoak ederki igartzen ditu zelulaz kanpoko ingurunearen ezaugarriak, eta, horrela, zelulak agudo detektatzen ditu han gertatzen diren aldaketak, eta erantzun egiten die. Mintzaren bidez, gainera, zelulek, estimuluak jaso ez ezik, mezuak ere igortzen ditu kanpora; beste zelula batzuek jasotzen dituzte horiek, eta horrela sortzen da zelulen arteko komunikazioa. Beraz, zelula-mintza ez da bilgarri hutsa, zelula-egitura konplexua baizik. Egitura horrek jarduera bizia du, funtsezkoa dena zelularentzat.

1. ETAPA Zitoplasma

2. ETAPA Zitoplasma

2.3. irudia. Molekulen garraioa zelula-mintzean zehar.

1. Materiaren zer antolamendu mailatan sartzen da zelula-mintza? 2. Zer osaera du mintzak? Identifika itzazu haren osagaiak 2.3 irudian. 3. Erakuts ezazu 2.3 irudian (1. etapa) zer noranzkotan gertatzen den garraioa, gezi batzuen bitartez.

4. Mintzeko zer molekula motak laguntzen die substantzia jakin batzuei hura zeharkatzen?

5. Mintzeko zer molekula motak parte hartzen du seinaleak jasotzeko eta igortzeko prozesuan?

6. Adieraz ezazu zelulen zer funtziotan sartzen diren prozesu hauek: Mintzean zehar elikagaiak eta hondakinak garraiatzeko prozesua. Mintzaren bitartez estimuluak hautemateko prozesua.

26


4 Zelulak eraldatu egiten ditu ingurunetik hartzen dituen materia eta energia 4.1. Zelula autotrofoak eta heterotrofoak Zelulak kanpoko ingurunetik hartzen dituen molekulak zelula-hartzailearen araberakoak dira. Halatan, zelula batzuek bizi-programa berezi bat dute, eta, horri esker, ingurunetik hartzen dituzten elikagai ez-organikoetatik (ura, karbono dioxidoa eta gatz mineralak) abiatuta sortzen dituzte beren molekula organikoak. Materia ez-organikoa materia organiko bihurtzeko gai diren zelulei autotrofoak deritze. Materiaren eraldaketa hori egiteko gai ez diren zelulek molekula ez-organikoez gainera molekula organikoak ere hartu behar dituzte ingurunetik. Zelula horiek heterotrofoak dira. Badira elikadura autotrofoko zelulak eta elikadura heterotrofoko zelulak, bai prokariotoak bai eukariotoak.

4.2. Zelula autotrofoek molekula ez-organikoetatik abiatuta sintetizatzen dituzte molekula organikoak Zelula autotrofoek energia urriko molekula ez-organikoak (ura, karbono dioxidoa, nitratoak eta sulfatoak) hartu eta energia ugariko molekula bihurtzen dituzte, hau da, molekula organiko bakunak (monosakaridoak, aminoazidoak‌). Eraldaketa hori egiteko, energia kimikoa behar da, eta zelula autotrofo gehienek Eguzkitik jasotzen duten argi-energiatik hartzen dute energia kimiko hori. Edonola ere, argi-energia guztia ez da energia kimiko bihurtzen, energiaeraldaketa guztietan energiaren zati bat bero-energia gisa galtzen baita. Prozesu horretan, eraldaketa bikoitza gertatzen da: materia ez-organikotik materia organikora, eta argi-energiatik energia kimikora. Fotosintesia da prozesu hori.

ENERGIA URRIKO MATERIA EZ-ORGANIKOA

+

ARGI ENERGIA

ENERGIA UGARIKO MATERIA ORGANIKOA

+

OXIGENOA

+

BERO ENERGIA

2.4 irudia. Materiaren eta energiaren eraldaketa fotosintesian.

Zelula fotosintetikoek argia xurgatzen espezializatutako molekula organikoak dituzte. Aipatutako molekula horiek (klorofila eta karotenoak, adibidez) pigmentu fotosintetikoak dira. Horrez gainera, zelulek xurgatutako argi-energia energia kimiko bihurtzen duten hainbat egitura dituzte; energia kimiko hori molekula ez-organikoak molekula organiko bihurtzeko erabiltzen dute. Horrela, sintetizatutako molekula organikoetan gelditzen da hartutako energia kimiko hori.

27


Zelula bizirik dago Fotosintesiaren bitartez lortzen dituzte zelulek molekula organikoak eta haietan dagoen energia kimikoa, bizitzeko ezinbestekoa dutena. Fotosintesiaren erreakzio kimikoetako batean sortzen da oxigenoa. Zelula fotosintetikoek beste zelula-prozesu bat egiteko erabiltzen dute oxigeno horren parte bat, hots, arnasketarako. Geratzen den oxigenoa ingurunera askatzen dute. Fotosintesia funtsezkoa da, ez soilik hura egiten duten zelulentzat, baizik eta baita biosfera osoarentzat ere. Fotosintesiari esker sortzen da izaki bizidunen materia organiko gehiena eta ia izaki bizidun guztiok arnasketarako erabiltzen dugun oxigenoa.

1. Kontuan izanik gluzidoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak osatzen dituzten bioelementuak, zer mantenugai ez-organiko erabiltzen dituzte zelula autotrofoek molekula organiko mota horietako bakoitza sortzeko?

2. Zer molekula organiko bakun ekoizten dira fotosintesian? 3. Zer molekulek hartzen dute argia fotosintesian? 4. Zer eraldaketa bikoitz egiten dute zelula autotrofo fotosintetikoek? 5. Zer helburu du fotosintesiak? 6. Arrazoi ezazu animalien zelulak autotrofoak ala heterotrofoak diren. Eta landareenak?

4.3. Zelula guztiek molekula organiko konplexuak sintetizatzen dituzte molekula organiko bakunetatik abiatuta Zelulek molekula organiko bakunak dituztenean, bai fotosintesiaren bitartez sortuak bai zelulaz kanpoko ingurunetik hartuak, beste molekula organiko konplexuagoak eratzeko erabiltzen dituzte aipatutako molekula horiek, beren zelula-egiturak eraikitzeko eta berritzeko behar baitituzte molekula berriak. Adibidez, landare-zelulek glukosa molekula ugari elkartzen dituzte, polisakarido bat, zelulosa, eratzeko, zelulosa baita zelula horien paretaren funtsezko osagaia. Zelula guztiek elkartzen dituzte proteinak aminoazidoak eratzeko. Zelula-mintzen parte izatea da proteina horien funtzioetako bat. Molekula organiko konplexu mota bakoitza zelularen leku jakin batean sintetizatzen da, horretarako beharrezkoak diren erreakzio kimikoak katalizatzeko entzimak dauden lekuan, hain zuzen. Zelulek egiten dituzten erreakzio kimiko askotan, molekula organiko konplexuak sintetizatzen dira, eta erreakzio kimiko horietarako energia kimikoa behar da. Energia kimiko hori lortzeko, oxidazio-erreakzioen bitartez askatzen dute energia zelula organikoetatik.

7. Osa ezazu honako taula hau. Molekula organiko konplexuak (polimeroak) sintetizatzeko zelulek erabiltzen dituzten molekula organiko bakunak (monomeroak) agertzen dira bertan.

28


Zelula bizirik dago Monomeroa

Polimeroa

Biomolekula mota

Monosakaridoak Proteinak Azido nukleikoak Isoprenoa

4.4. Zelula guztiek lortzen dute energia kimikoa molekula organikoetatik Zelulak energia kimikoa behar du zelula-prozesu gehienak egiteko. Adibidez, mintzean zehar ingurunearekin substantzia batzuk trukatzeko, erribosometan proteinak sintetizatzeko, mugitzeko‌ zelulek energia kimikoa behar dute. Molekula organikoetan gordeta dagoen energia kimiko hori lortzeko, zelula gehienek, bai autotrofoek bai heterotrofoek, bai prokariotoek bai eukariotoek, arnasketa aerobioa egiten dute hura eskuratzeko. Hau da, zelula-prozesu bakoitzerako behar den energia kimikoa (ATP) ematea da arnasketaren xedea.

ENERGIA UGARIKO MATERIA ORGANIKOA

+

OXIGENOA

ENERGIA URRIKO MATERIA EZ-ORGANIKOA

ENERGIA KIMIKO + ERABILGARRIA + (ATP)

BERO ENERGIA

2.5 irudia. Materia- eta energia-eraldaketa arnasketa zelularrean.

Zelulek molekula organikoak ez ezik, oxigenoa (O2) ere behar dute arnasketa aerobioa osatzen duen erreakzio multzoa egiteko. Molekula organikoak oxidatu egiten dira eta molekula organiko bihurtzen dira.

MATERIA ORGANIKOA

A T P

A T P

Arnasketaren prozesuan (2.6 irudia), molekula organikoak oxidatu egiten dira apurka-apurka, eta daukaten energia kimikoa mailaka askatzen da, dosi txikitan, eta dosi horiek ATP izeneko molekula organikoen barruan gelditzen dira. Askatutako energia guztia ez da ATP dosietan paketatzen; energiaren zati bat galdu egiten da, bero-energia gisa. Arnasketa zelularrean lortutako ATP molekulak zelulan banatzen dira eta beren energia-dosia horren premia dagoen lekuan askatzen dute.

Energia kimikoa Bero-energia

A T P

MATERIA EZ-ORGANIKOA

2.6 irudia. Energia maila askatzen da zelula-arnasketan.

29


Zelula bizirik dago

8. Zer biomolekulek betetzen dute energia-funtzioa? 9. ÂżZer molekula mota lortzen dira arnasketa aerobioan? 10. Zer helburu du arnasketak? 11. Egiten al dute arnasketa aerobioa landareen zelulek? Arrazoi ezazu erantzuna.

12. Konpara itzazu fotosintesiaren eta zelula-arnasketaren prozesuak, honako alderdi hauek kontuan hartuta: a) prozesu biak egiten dituzten izaki bizidunak. b) prozesuen xedea. c) gertatzen diren materia- eta energia-eraldaketak. d) kontsumitzen eta askatzen diren gasak.

13. Azal ezazu zertarako behar duten energia zelulek. 14. Eman itzazu zelulen elikadura-prozesuen adibideak.

5 Zelulak ugaltzeko gai dira Ingurumen-baldintzak (tenperatura, elikagaiak badauden‌) egokiak direnean ugaltzen dira zelulak. Zelula batzuk minutu gutxian behin ugaltzen dira, bakterioak esate baterako; beste batzuk, egun edo hilabete gutxian behin; badira, halaber, organismo plurizelularretan zelula oso espezializatuak (giza hematieak, adibidez), sekula ugaltzen ez direnak. Zelula-ugalketan, zelula erdibitu egiten da, bakarra izateari uzten dio, eta bi zelulakume sortzen dira. Zelula amak bizi-programa (DNA) eta hura itzultzeko beharrezkoak diren egiturak ditu, eta horiei esker bizi da. Era berean, bi zelulakumeek bizitzeko gaitasun hori bera jaso behar dute zelula amarengandik. Hori horrela izan dadin, zelulak, erdibitu aurretik, bikoiztu egiten du bere DNA, halako eran non DNA molekula bakoitzetik bi molekula sortzen diren, jatorrizkoaren berdinak.

Zelulakumea

Zelula ama

Zelula ama

Zelula ama

Zelulakumea DNAren bikoizketa

Zelularen zatiketa

2.7 irudia. DNAren bikoizketa eta bi zelulakumeen arteko banaketa zuzena, zelularen zatiketaprozesuan.

30


Zelula bizirik dago Zelula-zatiketan, zelula amaren DNA bikoiztean sortzen diren bi DNA molekulak bereizi egiten dira, eta zelulakume bakoitzak horietako bat jasotzen du. Beraz, DNA denez bizi-programa duen materiala, zelula amatik zelulakumeetara transmititu behar da, eta horregatik da herentziazko materiala.

1. Margo itzazu 2.7 irudiko DNA kate berriak. Bi zelulakumeak eratu direnean, non da zelula amaren DNA?

2. Konpara ezazu bi zelulakumeen DNA.

Izaki bizidun zelulabakarren ugalketan bi zelulakume sortzen dira, eta haietako bakoitza jatorrizko banako zelulabakarraren berdina da alderdi genetikotik, eta, beraz, bere kidearen berdina. Beraz, organismo zelulabakarrak ugaltzean beren espeziea betikotu egiten da, eta horixe da ugalketaren xedea.

2.8 irudia. Paramecium protozooa ugaltzen ari da. Paramezio baten lau argazki hauek 250 handipeneko mikroskopio optikoaren bitartez egin dira. Lagina tindatu egin da, eta, horregatik, berezko kolorea ez duen bat ikusten zaio paramezioari; nukleoak hartu duen kolorea nabarmentzen da. Ugalketaren ondoz ondoko lau etapei dagozkie argazkiak. Zelula bakar batetik, hau da, paramezio batetik, bi zelula, hau da, bi paramezio, nola eratzen diren ikusten da.

Izaki plurizelularretan, ordea, haren zelulen ugalketaren ondorioz ez du zertan beste banako bat eratu, izaki bizidun zelulabakarren kasuan gertatzen den bezala. Organismo plurizelularren kasuan, haien zelulen ugalketak organismoa handitzea edo zahartzeagatik nahiz zauriengatik hildako zelulak ordeztea eragin dezake.

3. Azal ezazu zer esan nahi duen “zelula da izaki bizidunen jatorri-unitatea� esaldiak.

4. Aukera itzazu testu honetan zure gorputzeko zelulak elikatu egiten direla, harremanak dituztela eta ugaldu egiten direla, hau da, bizirik daudela adierazteko balio duten esaldiak. Erabil itzazu hiru kolore.

31


Zelula bizirik dago Ni globulu gorri bat naiz, Anaren (14 urteko gizakia) gorputza osatzen dugun 60 bilioi —ongi irakurri duzu, 60 bilioi!— zeluletako bat. Guztiok oso bizimodu aktiboa daramagu, lan ikaragarri egiten dugu, eta, sinesteak lanak baditu ere, oso ongi antolatuta eta koordinatuta gaude. Anaren osasun bikaina da horren erakusgarri. Neure lanbideagatik, oso zelula ibiltaria naiz; batetik bestera nabil beti, oxigenoa eta karbono dioxidoa eramaten eta ekartzen. Zelula asko eta asko ezagutzen ditut, eta haien artean sortzen diren arazotxo eta gaizkiulertu batzuen berri zehatza eduki ohi dut. Orain gutxi, esate baterako, zelula buruzagiek oxigeno zama handi batekin bidali naute eskuineko obulutegira. Obulutegietan, zelula handi eta serio samar batzuk bizi dira, zelula germinalak. Ba, haiengana heldu naizenean, ni agurtu ere egin gabe, ikusten ez banindute bezala, ahal duten oxigeno guztia hartu dute, eta, a zer karbono dioxido zama bizkarreratu didaten! Ezin nuen eraman hainbesteko zama. Nola elikatzen diren neska horiek! Eskerrak nik oxigenoa bakarrik eraman behar diedan; izan ere, mantenugai guztiak eraman behar banizkie…! Jaten ari dira egun osoan, janaria eta oxigenoa irentsi eta irentsi. Eta, gero, jakina, sekulako hondakin piloa sortzen dute. Ondo asko dakit nik, ondo asko dakidanez. Eskerrak karbono dioxidoa erretiratzen diedan bakarrik! Hitzik esan gabe, alde guztietatik zeridan karbono dioxidoarekin, ahal dudan bezala heldu naiz birikara, eta hantxe, azkenean! libratu naiz hainbeste zikinkeriatik, eta kargatu naiz berriz oxigenoz. Lan hori artean bukatu gabe nuela, buruzagiek azaleraino joateko agindu didate, zehazki Anaren ahoa estaltzen duen aldera. Pozik onartu dut agindu hori, azaleko zelulak organismo honetan diren zelularik xarmagarrienak eta atseginenak baitira: txiki-txikiak dira, geruzaka ongi antolatuak, garbiak eta izugarri langileak, eta hain alai eta berritsuak!, beti kontatzen didate kontutxo jostagarriren bat. Haiengana hurreratzen ari nintzela, ahots batzuk, oihu batzuk entzuten hasi nintzen… guztiak batera ari ziren oihuka; sututa zeuden. – Kaixo, neskak! Zer da, zuek hain berotuta egoteko? —Beti aginduok aprobetxatzen ditut, kontu batzuk esateko. – Kaixo, globulu gorria! Sekulako atsekabea daukagu —erantzun didate. – Zer duzue? Ez da hain ikaragarria izango! – Zer dugun? Ez dakizu? Noiztik ez zara obulutegietara joan? – Ba, esan daiteke handik natorrela orain. – Eta nola daude zelula germinal handiuste eta harro haiek? – Ba, galdetu duzuenez, apur bat arraro eta ezatsegin. – Ikusi? Eta, badakizu zer ari diren esaten? Organismo honetako garrantzitsuenak direla! Gainerakook lana egin behar dugula, berak sendo egon daitezen beren misioa egiteko “unea” heltzen zaien arte. Eta misio hori oso berezia eta delikatua dela: obuluak produzitzea. Jakin dugu, buruzagietako batengandik, gure adiskide den neurona batengandik zehazki, obuluak zelula femenino batzuk direla, eta espermatozoideekin, hau da, organismo maskulino batean produzitutako zelula batzuekin batuta, beste gizaki bat sortzen dutela. Eta, jakina, horren aurrean…! – Neskak, neskak! Ez zaitezte horrela jarri! Hemen, guztiak gara garrantzitsuak. Begira zeuen buruari: beti ongi kokatuak, garbiak, sanoak eta saiatuak, organo guztiak estaltzen eta babesten dituzuela, mikroorganismo eta substantzia kaltegarriei sartzea eragozten diezuela. Zuek zarete gainerakoak babesten eta apaintzen gaituzuen bilgarria. – Hala iruditzen zaizu? Zuk, hainbeste ikusia zarenez, hala badiozu… Beharbada, arrazoia izango duzu. – Globulu gorria! —egin du deiadar ahots batek, estu eta larri—. Ekar iezadazu agudo neure oxigeno-anoa! Elikatu beharra daukat, hazi beharra baitaukat zatitu aurretik! – Eta hori da bestea —esan dute azaleko zelulek—. Ero moduan ugaldu behar dugu. Ez dugu atsedenik. Organismo honek lesioak jasaten ditu etengabe: urratuak, kolpeak, zauriak… Horiek guri erasaten digute batez ere. Galde iezaiezu belaunetako eta hanketako gure lagunei… A, eta aurpegikoei!… Ana hazten eta aldatzen hasi denetik, aurpegiko gure lagunek erasoak eta indarkeria jasaten ari dira, eta nola! Ez ote da konturatuko neska hau pikor bat lehertzen duenean hil egiten gaituela? – Hartu, hartu oxigenoa, behar duzun guztia. Ea zure ondorengoak zu bezain ederrak diren, eta ekarri karbono dioxidoa, oraintxe eraman behar dut eta. Ikusi arte! Arin-arin noa beste zelula batzuetara, haiek ere behar naute eta. Ikusi? Zuek bezala, neuk ere ezin dut hartu istant bateko atsedenik! Eskerrak ongi elikatuta nagoen eta lanean jarraitzeko adina energia daukadan!

32


3. U.D. BIODIBERTSITATEA ETA IZAKI BIZIEN SAILKAPENA

Unitate hau landu ondoren, gai izan behar duzu hauek denak egiteko: • Sailkapen kategoriak modu ordenatuan zerrendatzeko. • Bi izaki bizidunek komunean dituzten ezaugarriak horien kategoria taxonomikoekin lotzeko. • Izaki bizidun bat dagokion kategoria taxonomikoen arabera sailkatzearen eta izendatzearen garrantziaz ohartzeko. • Espezie bat zientifikoki nola izendatzen den jabetzeko. • Izaki bizidunak zein bere erreinuan sailkatzeko irizpideak izendatzeko. • Izaki bizidunak gako dikotomikoak eta taulak erabiliz sailkatzeko. • Erreinu bakoitzeko izakien ezaugarriak zerrendatzeko. • Eboluzioaren mekanismoak azaltzeko. • Bost erreinuen arteko eboluzio-erlazioak adierazteko. • Biodibertsitateak biosfera eta bizi-kalitatea kontserbatzeko zenbateko garrantzia azaltzeko. • Biodibertsitatearen mehatxuen adibideak jartzeko. • Biodibertsitatea kontserbatzeko ekintzak proposatzeko. • Biodibertsitateari eta galtzeko zorian diren espezieei buruz Interneten eta beste iturri batzuetan informazioa bilatzeko. • Jasotako informazioa taldean azaltzeko. • Galtzeko zorian den espezie bati buruz ahozko azalpen bat egiteko. • Iturri guztietatik eskuratutako datuekin biodibertsitateari buruzko txosten bat egiteko.


1 Sarrera Izaki bizidunek molekula mota berak dituzte, eta baita egitura-, funtzionamendu- eta jatorriunitate bera ere, hau da, zelulak. Horrek erakusten du antzekotasun handia dagoela bizi forma guztien artean. Halere, funtsezko antzekotasun horiek gorabehera, aniztasun handia dago formei, tamainei, antolamenduari, bizi-funtzioak egiteko erei, bizi diren inguruneei, eta abarrei dagokienez. Hau da, batasuna eta dibertsitatea edo aniztasuna dira biosferaren ezaugarriak. Gure planetan bizi diren izaki bizidun motak eboluzio-prozesu luze baten emaitza dira. Prozesu hori orain 3.500 milioi urte inguru hasi zen, eta aurrera doa oraindik. Dibertsitate horretan denak sartzen dira, bai organismorik bakunenak, bakterioak, eta bai konplexuenak, hots, ornodunak. Dibertsitate horrek erakusten du, gainera, izaki bizidunak era askotara egokitu direla Lurrean diren ingurune anitzetara. Biodibertsitate esaten zaio izaki bizidunen artean espezieen dibertsitateari, espezie baten barruko dibertsitateari (dibertsitate genetikoa) eta, orobat, ekosistemen dibertsitateari. Espezie mota gehien artzen dituzten ekosistemak oihan tropikalak eta koralezko uharriak dira; poloek, basamortuek, hondo abisalek eta toki jendeztatuek, aldiz, askoz biodibertsitate txikiagoa dute. Izaki bizidun mota ugari daudenez, eta mundu zientifikoan komunikazioa errazteko, oso lagungarria da izaki horiek sailkatzea eta izendatzea. 2000. urtea arte, 1.750.000 espezie zeuden sailkatuta, eta guztira 14 bat milioi izango zirela kalkulatzen zen. Izaki bizidunen talde batzuetan aurkitzeko oso espezie gutxi gelditzen direla uste da, baina beste batzuetan, mikroorganismoetan batik bat, baliteke espezie gehienak oraindik ezezagunak izatea.

Sailkatutako espezieen kopurua (Iturria: UNEP-WCMC 2000)

Bakterioak Protoktistak Ornodunak Ornogabeak Onddoak Landareak

4.000 80.000 52.000 1.272.000 72.000 270.000

2 Nomenklatura eta sailkapena Objektu, pertsona edo izaki bizidun bakoitzari izen bat ematen diogu, eta, izen hori aipatzean, izendunaren ezaugarriak datozkigu gogora. Baliteke guztiak bat ez etortzea ezaugarri horietan guztietan, baina bai funtsezkoenetan, eta, horiei esker, agudo ohartzen gara zertaz edo nortaz ari garen. Bakterio, alga, lertxuna edo perretxiko diogunean, izen horiek aipatutako organismoari dagokion irudia dakarkigute gogora. Modu instintiboan bada ere, saiatzen gara organismoak talde batean kokatzen: animalia, landare‌

54


Biodibertsitatea eta izaki bizien sailkapena Izaki bizidunak taldeetan sailkatzeak eta talde bakoitzari izen bat ipintzeak alde on asko ditu. Adibidez, lertxun hauskara animalia bat dela baldin badiogu, “animalia” hitza aipatze hutsarekin lertxunaren ezaugarri asko ari gara adierazten. Animalia ez ezik, ordea, lertxuna hegazti bat ere bada; “hegazti” hitzaz lertxunaren beste ezaugarri batzuk ere adierazten ditugu, hau da, hezurrez osatutako eskeleto bat duen animalia dela, haren gorputza lumaz estalita dagoela, bi hego dituela, arrautzak erruten dituela, gorputzeko tenperatura beti berdin atxikitzen duela… Hegaztien taldean sailkatuta dauden animalien ezaugarri guztiak alegia.

3.1 irudia. Hona Europako bi lertxun mota: lertxun hauskara (Ardea cinerea) eta lertxun gorria (Ardea purpurea).

Baina hegaztua dela esaten dugunean, ez gara ari lertxun hauskararen ezaugarri guztiak adierazten: zangoen edo mokoaren tamaina, lumajearen kolorea, egunekoa edo gauekoa den, uretakoa edo lehorrekoa den, nola elikatzen den, txitak nola zaintzen dituen… Horregatik, ezaugarri xeheagoak kontuan hartu ahala azpitaldeak egiten dira hegaztien taldearen barruan, harik eta espezie bat ordezkatzen duen talde zehatzenera heldu arte, kasu honetan lertxuna hauskararen espeziera. Hala, izaki bizidun bat lertxun hauskara dela baldin badiogu, espezi horrek berezkoak dituen ezaugarri guztiak adierazten ditugu, eta ezaugarri horiei esker hura beste lertxun espezie batzuetatik bereizten dugu. Izaki bizidunak dagozkien taldeen arabera sailkatzen eta izendatzen ditugunean, oso informazio aberatsa ematen dugu izaki bizidun horren ezaugarriei buruz, eta horrek izugarri errazten baitu komunikazioa mundu zientifikoan. Izaki bizidunen arteko antzekotasunei eta desberdintasunei esker egite dugu haien sailkapena. Izaki bizidun guztiok ezaugarri komun bat dugu: zelulaz osatuta gaude. Baina guztiok ez ditugu zelula mota berak, ez eta kopuru bera ere, ez eta modu berean elkartuta ere. Horregatik, zelularen egitura eta zelula kopurua oinarrizko bi irizpide dira, izaki bizidunen talde handiak finkatzeko. Orain arte identifikatutako izaki bizidun guztiak bost erreinu handi hauetan sailkatu dituzte: monera erreinua, protoktista erreinua, landareen erreinua, animalien erreinua eta fungi erreinua edo onddoen erreinua.

55


Biodibertsitatea eta izaki bizien sailkapena

ANIMALIEN ERREINUA

LANDAREEN ERREINUA

FUNGI ERREINUA 1

14

15

16

17

18

19

20

21

11 2

3

4

12 5

6

7

13 8

9

10

PROTOKTISTA ERREINUA MONERA ERREINUA

25 27

23

26

1- behorra 2- sugandila 3- hontz handia 4- arrabioa 5- itsas izarra 6- armiarma 7- matxinsaltoa 8- barraskiloa 9- lur-zizarea 3.2 irudia. Bost erreinuetako izaki bizi batzuen adibideak.

56

24

10- aktinia 11- zizahoria 12- galanperna 13- limoiaren lizuna 14- artea 15- izeiak 16- estrepak 17- mitxoletak 18- igebelarrak

19- iratzea 20- gibel-belarrak 21- goroldioak 22- alga arrea 23- bortizela 24- ameba 25- euglena 26- estreptokokoak 27- nostoka

22


Biodibertsitatea eta izaki bizien sailkapena Izaki bizidunak dagokien erreinuan sailkatzeko gako sinplifikatua 1. Zelula prokariotoez osatutako izaki biziak ........................................................................................ 1. Zelula eukariotoez osatutako izaki biziak.......................................................................................... 2. Izaki plurizelularrak, hots, mota askotako zelulaz osatuak eta ehunetan, organotan eta aparatutan antolatuak...................................................................................................................... 2. Zelula bakarraz edo bat baino gehiagoz osatutako izakiak, baina aurreko aukerako zakien zelula-dibertsitatea edo zelulen antolamendu mailara iristen ez direnak................................ 3. Eguzki-argia atzematen duten eta haren energiaz ura, gatz mineralak eta karbono dioxidoa molekula organiko bihurtzen dituzten izakiak (autotrofoak)................................................. 3. Beste organismo batzuetatik edo haien hondakinetatik elikatzen diren izakiak (heterotrofoak) .........

Monera 2 3 4 Landare Animalia

4. Guztiak heterotrofoak. Materia organikoaren gainean bizi dira, eta, hura zeluletatik kanpo digeritu ondoren, xurgatu egiten dute (zelulaz kanpoko digestioa).......................................... Fungi 4. Batzuk autotrofoak eta beste batzuk heterotrofoak. Heterotrofoek materia organikoa atzematen dute, eta zelulen barruan digeritzen (zelula barneko digestioa)........................................ Protoktista

3.3 irudia. E. Coli bakterioa, mikroskopio elektronikoan ikusita. Organismo hori zelula prokarioto bat da, eta 2,5 bat Âľ, luze.

3.4 irudia. Navicula pelliculosa alga, mikroskopio elektronikoan ikusita. Organismo hori zelula eukarioto bat da, eta 50 bat Âľ, luze.

1. Aurreko gakoa erabilita, sailka itzazu dagokien erreinuan 3.3 eta 3.4

irudietako izaki bizidunak, eta zerrenda itzazu erreinu horietako bakoitzeko organismoen ezaugarriak. Jar itzazu aipatutako erreinuetako beste izaki batzuen adibideak. 2. Zer ezaugarri komun dituzte landareen erreinuko eta animalien erreinuko izaki bizidunek? Adieraz ezazu zein diren haien arteko alde nagusiak. 3. Zer ezaugarri komun dituzte lur-zizareak, armiarmak eta behorrak, guztiak animalien erreinuan sartuta egoteko? 4. Zerrenda itzazu landareen erreinuko izaki bizidunen ezaugarriak eta fungi erreinukoenak. 5. Esan ezazu zer irizpide erabiltzen diren izaki bizidunak dagokien erreinuan sailkatzeko, eta arrazoi ezazu zergatik ez diren birusak inongo erreinutan kokatzen.

57


Biodibertsitatea eta izaki bizien sailkapena Izaki bizidun bat aurkitzen denean, jadanik ezagutzen direnekin konparatzen da lehenik, eta, bere ezaugarrien arabera ezin bada orain arte ezarritako taldeetan sartu, talde berri bat proposatzen da. Demagun organismo bat aurkitzen dela, eta ezin dela egungo bost erreinuetako batean sartu; bada, beste erreinu bat asmatu beharko litzateke, eta izena ipini beharko litzaioke. Guri inoiz erraza iruditu arren, izaki bizidunekin taldeak osatzea lan zaila da. Askotan, izan ere, azterketa konplexuak behar dira haien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak zehazteko, hala nola gaur egun aplikatzen ari diren analisi biokimikoak; horiek, gainera, jadanik ezarrita dauden taldeetako kideak aldarazten dituzte zenbaitetan. Taxonomia da izaki bizidunen nomenklaturaz eta sailkapenaz arduratzen den zientzia. Adibide asko daude azaltzeko zergatik aldatu behar den izaki bizidun batzuen sailkapena horiek sakonago aztertzen direnean. Aipagarria da, esate baterako, onddoen kasua. Orain dela gutxi arte, substratu bati lotuta zeudenez, landareak bezala, landareen erreinuan sartzen ziren. Gaur egun, ordea, haiek sakonago aztertzen ari dira, eta onddoen kategorian izaki heterotrofo askotarikoak sartzen direla pentsatzen da, hala nola legamiak, edo organismo plurizelular ezagunago batzuk, perretxikoak. Baina horien berezko zenbait ezaugarri direla eta (ugaltzeko era, esaterako, animalienetik oso bestelakoa baita, eta haien zelula-paretaren konposizioa, ez baita landareenaren berdina) erreinu berezia sortu da haientzat, fungi erreinua edo onddoen erreinua. Eta hasierako erreinutik aldatu diren izakiez ari garenez, ezin dugu alde batera utzi alga plurizelularren kasua. Horiek, fotosintesia egiten dutelako eta, beraz, autotrofoak direlako, landareen erreinuan zeuden kokatuta. Gaur egun, ordea, protoktista erreinuan sailkatzen dira; izan ere, ez daude benetako ehunak eta organoak osatzeko adina zelula bereiziez osatuta, eta, gainera, ernalketatik sortutako zigotoak ere ez dira organo femenino baten barruan garatzen, landareetan gertatzen den bezala. Alga baten ugalketa sexuala eta landare bakun batena, goroldio batena esaterako, konparatuz gero (3.5 eta 3.6 irudiak), nabarmenak dira algak landareen erreinutik baztertzeko arrazoiak.

Ugalketa-barrunbe femeninoa

Zelula sexual femeninoa

3.5 irudia. Alga baten ugalketa sexuala.

58

Ugalketa-barrunbe maskulinoa

Zelula sexual maskulinoa


Biodibertsitatea eta izaki bizien sailkapena Si se estudian comparativamente (figuras 3.5 y 3.6) la reproducci贸n sexual de un alga y la de un vegetal muy sencillo, un musgo, se pueden constatar las diferencias que han determinado excluir a las algas del Reino Vegetal.

Zelula sexual maskulinoa

Ugalketa-organo maskulinoa

Zelula sexual femeninoa

Ugalketa-organo femeninoa

3.6 irudia. Goroldio baten ugalketa sexuala.

6. a) Lotu iezaiozu 3.5 eta 3.6 irudietako zenbaki bakoitzari dagokion esapidea: kanpo-ernalketa, barne-ernalketa, zigotoaren garapena ugalketa-organo femeninoaren barruan, zigotoaren garapena uretan. b) Zer bi ezaugarri dituzte algek, ugalketa sexualari lotuak, landareen erreinutik kanpo uzten dituztenak?

ESPEZIEA GENEROA FAMILIA ORDENA KLASEA FILUMA ERREINUA

3.7 irudia. Kategoria taxonomikoak.

Zerrenda luzea osatzen dute denboran zehar sailkapen talde batetik bestera aldatu dituzten izaki bizidunek; oraingoz bederen, ez dago behin betikotzat har daitekeen sailkapenik, izaki bizidun ezezagun ugari baitaude oraindik. 1969. urtea arte lau erreinu bakarrik hartzen ziren kontua, eta, urte horretan, R.H. Whittaker-ek egungo bostak proposatu zituen: monera erreinua, bakterioak eta zianobakterioak hartzen dituena; protoktista erreinua, protozooak eta algak hartzen dituena; fungi erreinua, onddoak hartzen dituena; landareen erreinua, eta animalien erreinua. Etorkizunean, erreinu kopuru handiagoa izan liteke, erreinu maila ematen baldin bazaio gaur egun protoktista erreinuan edo monera erreinuan sailkatuta dagoen taldeetakoren bati. Izaki bizidunak sailkatzeko baliatzen ditugun taldeei eta azpitaldeei kategoria taxonomikoak deitzen diegu. Kategoria taxonomikorik zabalena erreinua da. Izaki bizidun mota eta kopuru ugari hartzen ditu barnean; horiek ezaugarri komun gutxi badituzte ere, funtsezkoak dira. Erreinuaren barruan, izaki bizidunak talde txikiagotan sailkatzen dira, filumetan edo dibisioetan. Filumak klaseak ditu barnean, eta horiek, ordenak dituzte; ordena familiaz osaturik dago; familia, generoez, eta generoak, berriz, espezieez. Espezia da elkarren antz gehien duten izaki bizidunak biltzen dituen kategoria taxonomikoa; izaki horiek, gurutzatzean, ondorengoak sortzen dituzte.

59


Biodibertsitatea eta izaki bizien sailkapena Hizkuntza

Izen arrunta

Gaztelania

Garza real

Euskara

Lertxun hauskara

Galiziera

Garza real

Katalana

Bernat pescaire

Frantsesa

Héron cendré

Arabiera

‫يقرزلا‬

Ingelesa

Grey heron

Alemana

Graureiher

Portugesa

Garça-real

Errusiera

Серая цапля

Txinera

蒼鷺

Japoniera

和名

Maiz, izaki bizidun jakin batek izen desberdinak izaten ditu eskualdearen edo herriaren arabera. Adibidez, “lertxun hauskara” izena ez da unibertsala, beste izen ugari baitira animalia hori izendatzeko; normalean, izen arrunt anitz dagozkio espezie bati. Espezieek izen arruntak soilik balituzte, oso zaila izango litzateke komunikazio zientifikoa, eta baita nahasgarria ere. Horregatik, XVIII. menunikazio zientifikoa, eta nahasgarria, gainera. Horregatik, XVIII. mendeaz geroztik hainbat arau ezarri ziren, espezie bakoitzari izen zientifiko bana ipintzeko. Izen hori latinezko bi hitzez dago osaturik; lehena letra larriz idatzia, eta bigarrena, letra xehez. Adibidez, lertxun hauskararen izen zientifikoa Ardea cinerea da, eta, “Ardea cinerea“ aipatzen den bakoitzean, zientzialari guztiek badakite zer izaki bizidun den. Espeziearen izenean, lehen hitzak, letra larriz idatziak, generoa adierazten du; era horretara, lertxun hauskara eta lertxun gorria bi espezie dira, biak genero berekoak, hots, Ardea generokoak.

1

2

3

4

5

6

8 7

3.8 irudia. Lau blenido espezie.

60


Biodibertsitatea eta izaki bizien sailkapena

7. irudiko arrainak, arrunki kabuxak deituak, itsastarrak dira, eta itsasertzean bizi dira; zenbait ezaugarri komun dituzte, hala nola ezkatarik eza, bizkarhegats jarraitua edukitzea‌, baina lau espezie desberdinetan sailkatzen dira.

Blennius pavo (Kabuxa indioilarra): bizkar-hegatsa zatitu gabea. Begien atzean orban ilun bana. Blennius pholis (Kabuxa burusoila): bizkar-hegatsa zatitu gabea. Orban ilunik ez begien atzean. Blennius ocellaris (Kabuxa tximeleta): bizkar-hegatsa sakonune batez bi lobulutan bereizia. Apendize dermikoa begi bakoitzaren gainean. Orban iluna bizkar-hegatseko lehen zatian. Blennius gattorugine (Kabuxa kataire): Bizkar-hegatsa bi lobulutan sakonune batez zatitua. Apendize dermikoa begi bakoitzaren gainean. Orban ilunik ez bizkar-hegatsean. a. Adieraz ezazu zer espezietakoa den marraztutako arrain bakoitza. b. Zer generotakoak dira arrain horiek guztiak? Nola dakizu? c. Zer beste kategoria taxonomiko komun dituzte? Arrazoi ezazu erantzuna.

8. Maiz jaten ditugu 3.9 irudiko landareen fruituak. Landare horiek hainbat ezaugarri komun dituzte, baina ez dira espezie berekoak. 1. Bilo mehe eta leunez estalitako fruitua 1. Bilorik gabeko fruitua

2 4

2. Hosto obalatu zabal edo biribilduak 2. Hostoak zabalean halako gutxienez bi luzeran 3. Fruitu esferiko oso mamitsua 3. Fruitu eliptiko ez oso mamitsua

Prunus armeniaca 3 Prunus persica Prunus dulcis

4. Fruituaren pedunkulua fruitu heldua halako bi gutxienez luze 4. Fruituaren pedunkulua fruitu heldua baino motzagoa

Prunus avium Prunus domestica a. Sailka itzazu marrazkietako landareak, gako hori erabilita. b. Zergatik ez dira abrikotondoa eta mertxikondoa espezie berekoak? c. Zer generotakoak dira landare horiek guztiak? Nola deduzitzen duzu?

A

B

C

D

E

3.9 irudia. Bost prunido espezie: A (mertxikondoa), B (gereziondoa), C (aranondoa), D (arbendolondoa), E (abrikotondoa).

61


Biodibertsitatea eta izaki bizien sailkapena

1. Behia

Bos taurus

16. Txinpantzea

Pan troglodytes

2. Zebua

Bos indicus

17. Elefante indiarra

Elephas indicus

3. Jaka

Bos grunnieus

18. Uretako sugea

Natrix natrix

4. Gazela

Gacella dorcas

19. Ur-igel arrunta

Rana esculenta

20. Kaio hauskara

Larus argentatus

5. Basahuntz alpetarra Capra ibex 6. Mufloia

Ovis musimon

21. Berdela

Scomber scombrus

7. Ă‘ua

Conochaetes taurinus

22. Itsas izarra

Astropecten irregularis

8. Orein arrunta

Cervus elaphus

23. Baratze-armiarma

Araneus diadematus

9. Jirafa

Jirafa camelopardalis

24. Monarka tximeleta

Danaus plexippus

10. Gamelua

Camellus bactrianus

25. Erlastarra

Bombus terrestris

11. Hipopotamoa

Hippopotamus amphibius

26. Txipiroia

Loligo vulgaris

12. Balea urdina

Balaenoptera musculus

27. Baratze-barraskiloa Helix pomatia

13. Arratoi belarri handia

Myotis myotis

14. Otsoa

Canis lupus

15. Katagorri arrunta

Sciurus vulgaris

3.10 irudia. Animalia Erreinuko sailkapen-piramide baten adibidea.

62

28. Lur-zizarea

Lumbricus terrestris

29. Marmoka

Aurelia aurita


Biodibertsitatea eta izaki bizien sailkapena

9. Animalien erreinuko piramidean (3.10 irudia), barnean Bos taurus (behi/zezen) hartzen duten kategoria taxonomikoak ageri dira irudikatuta. a. Zer kategoria taxonomikotan biltzen dira banako gehien? b. Adieraz ezazu zer kategoria taxonomiko dituzten komunean behiek eta: jakek, ahuntzek, jirafek, igelek, txipiroiek, baleek. Gizakia, Homo sapiens zein erreinutan: ........................................., filumetan: .........................., Klasetan: .........................., Ordenatan: ........................., Familiatan: .............................., Generotan: ........................... eta espezietan: .........................sailkatzen da? c. Piramidean irudikatutakoetatik zeinekin du behiak ezaugarri komun gehien, hau da, zein du hurbileneko ahaidea? d. Adieraz ezazu piramidean irudikatutako zein kategoria taxonomikotan sar ditzakezun honako animalia hauek: antilopea, katua, sugandila, matxinsaltoa, gizakia, txolarrea, apoa, ostra. Azal ezazu zertan oinarritzen zaren sailkapena egiteko.

10. Landareen erreinuko piramidean (3.11 irudia), Tripholium pratense (hirusta) espeziea hartzen duten kategoria taxonomikoak ageri dira irudikatuta. a. Zein kategoria taxonomikok du banako kopururik txikiena? b. Adieraz ezazu zer kategoria taxonomiko dituzten komunean hirustak eta: dilistak, haritzak, altzifreak, iratzeak. Dilista, Lens culinaris, zein erreinutan: ..........................., Dibisiotan: ........................, Klasetan: ........................., Ordenatan: ........................., Familiatan: ........................., Generotan: .......................... eta espezietan: .......................... sailkatzen da? c. Piramidean irudikatutakoetatik zer landarerekin du hirustak ezaugarri komun gutxien, hau da, zein du urruneneko ahaidea? d. Adieraz ezazu piramidean irudikatutako zein kategoria taxonomikotan sar ditzakezun honako landare hauek: pinua, artea, goroldioa, txitxirioa. Azal ezazu zertan oinarritu zaren sailkapena egiteko.

63


Biodibertsitatea eta izaki bizien sailkapena 1. Hirusta gorria, 2. Hirusta horia, 3. Hirusta zuria, 4. Dilista, 5. Sasiakazia, 6. Otea, 7. Mimosa, 8. Amodio-zuhaitza, 9. Gereziondoa, 10. Basabitxilorea, 11. Haritz kanduduna, 12. Koltza, 13. Harenondokoa, 14. Azpelarra, 15. Palmondo kanariarra, 16. Zedroa, 17. Altzifrea, 18 Iratzea 19. Azeri-buztana, 20. Goroldioa,

Tripholium pratense Tripholium campestre Tripholium repens Lens culinaris Robinia pseudoacacia Ulex europaeus Acacia dealbata Cercis siliquastrum Prunus avium Bellis peremnis Quercus robur Brassica rapa Ammophila arenaria Colchicum autunnale Phoenix canariensis Cedrus atlantica Cupressus sempervirens Polypodium vulgare Equisetum arvense Polytrichum commune

3.11 irudia. Landare Erreinuko sailkapen-piramide baten adibidea.

64


3 Bost erreinuen arteko eboluzio-erlazioak Gaur egun, izaki bizidun mota ugari dira Lurrean, eta bost erreinutan sailkatzen ditugu. Nahiz eta animaliak eta landareak izan beharbada izaki bizidun ezagunenak, hasieran ez ziren berak izan biziaren protagonista, baizik eta beste izaki bakunago batzuk, beren ezaugarriengatik, monera erreinuan sartuko genituzkeenak. Bakterio eta zianobakterio primitiboak eboluzionatuz joan ziren; milioika urtetako eboluzioprozesu etengabe horretan zehar, zenbait espezie galdu egin ziren, eta, iraun zuten espezieetatik, batzuetatik, gaur egungo bakterioak sortu ziren, eta beste batzuetatik, zelula-antolamendu konplexuagoko izaki bizidunak, izaki eukariotoak, protoktista erreinuan sartuko ditugunak. Protoktista espezie batzuk ere galdu dira; beste batzuetatik, ostera, egungo protozooak eta algak sortu dira. Protoktista espezie jakin batzuen eboluziotik sortu ziren lehen onddoak, animaliak eta landareak. Landare eta animalia primitiboak orain bizi diren gehienak baino askoz “bakunagoak� ziren. Gaur egun, antolamendu bakuneko animaliekin eta landareekin batera, antolamendu konplexuagoko beste talde batzuk bizi dira, eta horiek, aldi berean, primitiboen eboluzioaren emaitza diren. Espezieen material genetikoa aldatuz doan heinean gertatzen da horien eboluzioa. Material genetikoaren aldaketa bi arrazoirengatik gerta daiteke; edo mutazioengatik, horiek aldaketak baitakartzate geneetan, edo ugalketa sexualagatik, hor bi gurasoen geneak nahasten baitira. Aipatutako aldaketa genetikoek beste karaktere batzuk determinatzen dituzte. Banako batzuk, beren ezaugarriak direla eta, hobeki egokitzen dira ingurunera, eta inguruneak ezaugarri horiek dituzten banakoak aukeratzen ditu, hau da, hautespen naturala gertatzen da. Aukeratutako banakoek, ugaltzean, informazio genetiko berria beren ondorengoei pasatzen diete, eta, horrekin batera, karaktere multzo berria. Ingurune bakoitzak espezi jakin batzuk aukeratzen ditu, eta, gure planetan ingurune mota ugari daudenez, espezie ugari daude. Aldiz, beren ezaugarriengatik beren ingurunera hain ongi egokituta ez dauden banakoentzat zailagoa da irautea eta ugaltzea, eta desabantaila horrek espeziea betiko galtzea ekartzen du.

1. Zer mekanismok sortzen dituzte karaktere berriak banakoetan? 2. Zergatik ez dute karaktere berri guztiek irauten? 3. Azal ezazu nola eragiten duen biosferako inguruneen ugaritasunak izaki bizidunen ugaritasunean.

Halere, espezie bakoitzak ez du modu isolatu eta independentean eboluzionatu; aitzitik, izaki bizidunek elkarrekin eboluzionatu dute, hau da, koeboluzioa gertatu da. Izan ere, espezie orok, aldatzean, aldaketa batzuk eragiten ditu bere ingurunean, eta horiek baldintzatu egiten dute harekin batera bizi diren beste espezieen eboluzioa.

3.12 irudia. Espezie honen (Ophrys apĂ­fera) lorea bera polinizatzen duen intsektuaren antzekoa da: koeboluzioaren adibide bat dira.

Adibidez, lore ikusgarri eta lurrintsuak dituzten landareen eboluzioa eta dibertsifikazioa intsektu askorenarekin batera gertatzen da, intsektuek haietan aurkitzen baitute beren janaria eta, aldi berean, polena landare batzuetatik besteetara garraiatzen baitute, haiei ugaltzen lagunduz.

4. Azal ezazu zer den koeboluzioa. 65


Biodibertsitatea eta izaki bizien sailkapena Izaki bizidun anitz da gaur egun. Horrek erakusten du era askotara konpon daitezkeela inguruneko problemak. Bizia uretan hasi zen, eta, hasieran, ingurune urtarrera mugatu zen, baina lehorrak beste aukera batzuk eskaintzen zituen, eta izaki bizidunek ez zituzten baztertu, ingurune berria konkistatzeko lehen saioak porrot egin bazuten ere. Lehorra kolonizatu zuten lehen izaki plurizelularrak landareak izan ziren; eboluziorako beste bide eta aukera batzuk ireki zituzten ingurune horretan. HegaztiakNarrastiak Ugaztunak

Espermafitoak

Anfibioak

Pteridofitoak

Arrainak

Artropodoak Anelidoak Moluskuak

Ekinodermatuak

Briofitoak

Platihelminteak Esponjak

Zelenteratuak

Alga berdeak Alga gorriak Alga arreak Protozooak

Bakterioak Zianobakterioak

? 3.13 irudia. Bost erreinuen arteko eboluzio-erlazioen zuhaitza. Zuhaitz honetan aipatutako izaki bizidunen taldeek hainbat espezie dituzte gaur egun bizirik.

5. 3.13 irudiko zuhaitzak bost erreinuen arteko eboluzio-erlazioak erakusten ditu: a. Idatz ezazu erreinu bakoitzaren izena dagokion laukizuzenean. b. Adieraz ezazu zein erreinutakoak diren organismo guztien aurreko izaki biziak. c. Zein erreinutan sailkatzen dira monera erreinuko izakietatik sortu ziren lehen izaki bizidunak? Adieraz itzazu bigarren erreinu horretan sartzen diren izaki bizidunen bi talde nagusi. d. Zein erreinutako izaki bizidunetatik sortu ziren landareak, onddoak eta animaliak? e. Adieraz ezazu izaki bizidunen zein talde den animalien hurbileneko ahaidea, eta eman itzazu arrazoiak: onddoak ala landareak; bakterioak ala protozooak. Zuhaitzean, adar batzuk ez dute gezirik muturrean. Zer esan nahi du horrek?

66


Biodibertsitatea eta izaki bizien sailkapena

6. Azal ezazu nola litekeen gaur egungo izaki bizidun batzuek beren arbasoen oso antzeko ezaugarriak edukitzea; adibidez, gaur egungo bakterio batzuek antz handia izatea orain 2.000 milioi urteko bakterio batzuekin, edo marrazo zuri batzuek, orain 200 milioi urteko beste batzuekin.

7. 3.14 irudiko marrazkietan, landare batzuen eta animalia polinizatzaile batzuen arteko koeboluzio-adibideak ikusten dira. Irudiko eta taulako datuak kontuan hartuta, lot itzazu lore mota bakoitza eta hura bisitatzen duen animalia mota, eta adieraz ezazu zein marrazkiri dagokion sortutako bikote bakoitza.

Loreen ezaugarriak

Animalien ezaugarriak

A

- tonalitate diskretua (zurixka...). - lurrin-usain bizia. - ilunabarrean zabaltzen dira. - tubularrak, eta nektarra hondoan dago.

- usaimena oso garatua. - gauez ibiltzen da. - tronpa xurgatzaile luzea.

B

- kolore ikusgarriak (horia‌). - usain leunekoa. - loreak oinarri itxia du, eta horren hondoan dago nektarra.

- moko luze eta mehea, barruan mihi luze bat duena. - ikusmena ona. - usaimena urria. - likidoen premia.

C

- irekiak. - nektar eskuragarria eta asko.

- aho-apendize motz eta xurgatzailea.

D

- kolore ikusgarriak. - usain urria. - hodi forma, eta horren hondoan dago nektarra, apur bat urtsua.

- ikusmen oso garatua. - aho-apendize luze eta xurgatzailea.

I

II

III

IV

3.14 irudia.

67


4. U.D. MONERA, PROTOKTISTA ETA FUNGI ERREINUAK

Unitate hau landu ondoren, gai izan behar duzu hauek denak egiteko: • Mikroskopio-prestakinak muntatzeko eta mikroskopioa egoki erabiltzeko. • Zelulak eta mikroorganismoak argazkietan edo mikroskopioan ezagutzeko eta haiek marrazteko. • Izaki bizidun bat Monera, Protoktista edo Fungi erreinuan sartzeko zer ezaugarri eduki behar dituen adierazteko. • Argazkietan edo marrazkietan bakterioen formak ezagutzeko. • Adibideak ipinita, Monera organismoak nola bizi eta elikatzen diren azaltzeko. • Adibideak ipinita, Protoktistoen elikadura azaltzeko. • Beren mugimenduaren arabera, protozooak taldetan sailkatzeko. • Onddo plurizelular baten mizelioa deskribatzeko. • Adibideak ipinita, onddoak nola bizi diren azaltzeko. • Bakterioek, protoktistoek eta onddoek gizakientzat eta ingurumenerako zer garrantzi duten azaltzeko.


1 Monera erreinua Monera erreinuak izaki bizidun mota ugari hartzen ditu. Zelulabakar prokariotoak dira guztiak, horixe dute ezaugarri komuna. Erreinu horretako talderik handienak eta adierazgarrienak bakterioak eta zianobakterioak dira.

1. Izaki bizidun zelulabakar guztiak Monera erreinuan sailkatzen al dira? 2. Izaki bizidun prokarioto guztiak Monera erreinuan sailkatzen al dira? 1.1. Bakterioen eta zianobakterioen formak 1 2 3 4

Mikroskopioan ikusita, bakterioen zelulek oinarrizko lau forma dituzte, eta formaren arabera, honela esaten zaie: kokoa, zelula esferikoa baldin bada; bibrioa, “koma� zeinuaren antzekoa bada; espiriloa, kiribila baldin bada, eta baziloa, botika-kapsula baten itxura badu. Gainera, bakterio espezie batzuek banako elkarteak dira, elkartuta jarraitzen baitute zelularen zatiketaren ondoren. Elkartzeko moduaren arabera, hainbat eratara esaten zaie. Kokoak hainbat eratara elkartzen dira: diplokokoak (binaka), estreptokokoak (kateka) eta estafilokokoak (mahats mordoen modura). Baziloek kate linealak ageri ohi dituzte: diplobaziloak (binaka) eta estreptobaziloak (banako kopuru handiagoa).

4.1 irudia. Bakterioen formak.

3. Adieraz ezazu zer bakterio forma duen 4.1 irudiko zenbaki bakoitzak.

80

4.2 irudia. Antraxa eragiten duten bakterioak.

4.3 irudia. Kolera eragiten duten bakterioak.

4.4 irudia.

4.5 irudia.


Monera, Protoktista eta Fungi Erreinuak

4. Zer forma dute 4.2, 4.3, 4.4 eta 4.5 irudietako bakterioek? 5. Bada Streptococcus izeneko bakterio genero bat. Zergatik du izen hori?

4.6 irudia. Nostoc commune zianobakterioaren harizpien mikroskopio optiko bidezko argazkia.

Zianobakterio espezie gutxi ageri dira banako isolatu gisa, eta, horietan, zelula esferikoa (kokoide) da. Zianobakterio gehienek harizpi formako koloniak eratzen dituzte, eta ugariak dira forma kubikoko koloniak ere.

1.2. Bakterioen ugalketa Bakterioak, bizi-baldintzarik onenetan (tenperatura egokia, nahikoa espazio, elikagai ugari‌) daudenean, izugarri bizkor zatitzen dira. Bakterio bat baldintza horietan izanez gero, hogei minutuz behin zati liteke, gutxi gorabehera, eta, halatan, bi egun baino gutxiagoan 6x1021 T-ko bakterio-masa bat eratuko litzateke, hau da, Lur planeta osoaren masaren adinakoa.

Bakterioa

4.7 irudia. Mikroskopio optiko baten bitartez eta irudia 650 aldiz handiagotu duen argazki honetan, puntu koloreztatu ugari ikusten dira. Horietako bakoitza zelula bat da, eta bakterio bati dagokio. Bakterio horiek guztiak espezie berekoak dira. Escherichia coli du izena espezie horrek, eta gizakien hestean bizi diren bakterio espezieetako bat da. Irudian duten kolore morea ez dute berea, tindatu egin dituzte, hobeto behatu ahal izateko.

4.8 irudia. Escherichia coli bakterioaren argazki hau mikroskopio elektronikoz egin da, 20.000 aldiz handiagotuta. Bakterioa ugaltzen ari da, ederki ikusten baita horren zelula bakarra nola ari den bitan zatitzen.

Hazkundea

Zatiketa

4.9 irudia. Zelula bat zatitu egiten da, eta bi zelula kume sortzen dira; zelula kume bakoitza ere zatitu egiten da, bi zelula berri sortzen dira, eta, horrela, zatiketa bakoitzean bikoiztu egiten da biztanleria (2x hazkunde esponentziala, x izaki zatiketa kopurua).

81


Monera, Protoktista eta Fungi Erreinuak

ml-ko banako kopurua, 10eko berreturetan

Latentzia

Esponentziala

Egonkorra

Heriotza

11 10 9 8 7 6 5 Denbora ordutan

4.10 irudia. Bakterio-populazio bateko banako kopuruaren aldaketa denboran zehar. Bereizten diren faseak.

6. Deskriba ezazu nola aldatzen den bakterio-populazio bateko banako kopurua denboran zehar, eta, aipatutako populazioaren hazkundea baldintzatzen duten faktoreak kontuan dituzula, eman ezazu grafikoan irudikatutako faseen kausa azaltzen duen arrazoiren bat.

1.3. Prokariotoen elikadura eta bizitzeko moduak 1.3.1 Bakterioak Bakterioak mota guztietako inguruneetan bizi dira: lurzoruan, uretan, airean, beste izaki bizidun batzuengan… eta baita bizia ia ezinezkoa den tokietan ere, hala nola glaziarretan, sumendietan, gatzagetan, oxigenorik (O2) gabeko giroetan… • Bakterio ugari materia organikoz elikatzen dira, hau da, heterotrofoak dira. Haien artean, honako hauek bereizten dira: – Bakterio saprofitoak materia organikoaren (hilikiak, orbela, iraizkinak…) gainean bizi dira, hau da, deskonposatzaileak dira, eta garrantzi handia dute biosferan, materia birziklatzen laguntzen baitute ekosisteman. – Bakterio sinbiotikoak beste izaki bizidun batzuekin elkarturik bizi dira, elkarri mesede egiten diotela. Adibidez, gizakiaren heste lodian bakterio espezie batzuk bizi dira; elikagaien hondarretatik eskuratzen dute bizigaia, eta guk behar ditugun bitamina batzuk sintetizatzen dituzte. Landare batzuen sustraietan, hala nola leguminosoen sustraietan, bakterio batzuk bizi dira; horiek atmosferako nitrogenoa (N2) atzeman, eta amoniako (NH3) bihurtzen dute, eta landareek erabiltzen dute hori beren molekula organiko nitrogenatuak ekoizteko, hala nola proteinak eta azido nukleikoak. – Bakterio parasitoak beste izaki bizidun batzuengan bizi dira, eta eritasunak eragiten dizkiete; adibidez, Salmonellak salmonellosia eragiten du, eta Kochen baziloak, berriz, tuberkulosia. • Beste bakterio batzuk autotrofoak dira, ingurunetik materia ez-organikoa hartu eta organiko bihurtzen baitute; horretarako, kasu batzuetan eguzki-argitik hartzen dute energia (bakterio fotosintetikoak), eta, beste batzuetan, erreakzio kimikoetatik (bakterio kimiosintetikoak). Bi motek izugarrizko garrantzia dute, izaki bizidunei materia organikoa ematen dietenez, ekosistemen ekoizle dira.

82


Monera, Protoktista eta Fungi Erreinuak

7. Non bizi dira bakterio saprofitoak? Zer funtzio betetzen dute ekosistemetan?

8. Azal ezazu zer esan nahi duen bi organismo sinbiotiko izatea. 9. Zer elikadura mota dute bakterio parasitoek eta non bizi dira? 10. Zertan dira berdinak bakterio saprofitoak, sinbiotikoak eta parasitoak? Zertan dira desberdinak?

11. Ager itzazu bakterio autotrofo sintetikoen eta autotrofo kimiosintetikoen arteko antzekotasunak eta aldeak.

1.3.2. Zianobakterioak Zianobakterioak ura den tokietan bizi dira. Autotrofoak dira eta, beraz, parte diren ekosistemen ekoizle. Fotosintetikoak dira guztiak, eta berek askatu zuten O2 lehen aldiz, fotosintesia egitean. Atmosferan O2 agertzeak aldaketa handia ekarri zion biosferari, eboluzio biologikoa baldintzatu baitzuen. Zianobakterio espezie batzuek harizpiak eratzen dituzte, zelulek elkartuta irauten baitute zelula-zatiketaren ondoren. Harizpi horietako zelula batzuk, 4.6 irudian ikusten diren tamainarik handieneko zelulak zehazki, atmosferako nitrogenoa finkatzeko zereginean espezializatzen ari dira. Atmosfera da biosferako nitrogeno-biltegia eta, beraz, bioelementu horren iturria. Nitrogenoa behar-beharrezkoa da molekula organiko nitrogenatuen, aminoazidoen, base nitrogenatuen eta beste batzuen sintesirako. Zianobakterio batzuk onddo espezie jakin batzuekin elkartzen dira. Hor eratzen den harreman sinbiotikoak likenak sortzen ditu. Liken batzuetan, onddoa alga berde espezie batekin elkartuta egoten da zianobakterio bati lotuta egon beharrean.

12. Azal ezazu zer funtzio betetzen duten ekoizleek ekosistemetan eta Monera erreinuko zer izaki diren ekoizleak.

13. Zer ondorio izan zituen biosferan zianobakterioen jarduerak? 14. Azal ezazu zer garrantzi duten N2 finkatzen duten organismoek. Aipa itzazu N2 finkatzen duten organismoen adibideak.

15. Aipa itzazu bakterio sinbiotikoen adibideak. 16. Osa ezazu taula hau, bakterioen eta zianobakterioen elikadura motak konparatzeko: Bakterioak

Zianobakterioak

Materia-iturria

Energia-iturria

Elikadura motak

83


Monera, Protoktista eta Fungi Erreinuak

1.4. Gizakiak nola erabiltzen dituen bakterioak Antzinatik, gizakiok bakterioak eta beste mikroorganismo batzuk erabili ditugu elikagai batzuk ekoizteko. Geroago, industrian ere aplikatu dira prozesu horiek, hainbat alorretan.

Elikadura • Jogurta, gazta… esnearen hartziduraren ondorioz sortzen dira, eta Lactobacillus bakterioak eta beste batzuek eragiten dute hartzidura. • Ozpina alkoholaren hartziduraz ekoizten da, eta besteak beste Acetobacter bakterioa erabiltzen da prozesu horretan. • Beste bakterio batzuek bitaminak (B12 eta erriboflabina) ekoizten dituzte, eta horiek janariei eransten zaizkie, haiek aberasteko. • Bakterioak erabiltzen dira, halaber, aminoazidoak ekoizteko, eta horiek zenbait janariren zaporea indartzen dute, edo antioxidatzaile gisa jokatzen.

Osasungintza • Botiken industriak bakterioak erabiltzen ditu zenbait antibiotiko (adibidez, estreptomizina, kloranfenikola eta zefalosporina) ekoizteko.

4. 11. irudia. Mikroorganismo erabilgarrien ekoizpen industriala.

• Era berean, ingeniaritza genetikoaren bitartez, giza geneak txertatu dira bakterio batzuetan, eta bakterio transgeniko horiek zenbait eritasunen tratamendurako botikak ekoizteko erabiltzen dira: intsulina, diabetesaren kasuan; hazkunde-hormona, nanismoan; interferona, eritasun birikoetan, edo koagulazioaren VIII faktorea, hemofilian.

Meatzaritza • Zenbait mikroorganismo arroketako kobrea eta uranioa erauzteko eta kontzentratzeko erabiltzen dira. Aukera bat da, ohiko meatzaritzaren aurrean, mea urria den eta haren ustiaketa oso errentagarria ez den kasuetan. Gaur egun, Estatu Batuetako kobre-ekoizpenaren % 14 inguru Thiobacillus ferro-oxidans bakterioak erabilita lortzen da.

Ingurumena Bakterioak oso lagungarriak dira ingurumeneko hainbat arazo konpontzeko; honako kasu hauetan erabiltzen dira, adibidez: • Hondakin-urak arazteko. Bakterio jakin batzuek ur horien hondakin organikoak degradatzen dituzte. • Lurzorua eta ura deskontaminatzeko. Bakterio batzuek pestizidak degradatzen dituzte, edo metal astunak xurgatzen. • Marea beltzak garbitzeko, hidrokarburoak kontsumitzen dituzten bakterioen bidez.

17. Aipa itzazu bakterioak erabilita ekoizten diren produktu batzuk. 18. Azal ezazu zer erabilera duten bakterioek ingurumena lehengoratzeko.

84


Monera, Protoktista eta Fungi Erreinuak Jogurtaren bakterioen behaketa Helburuak • Behatutako bakterioak beren formaren eta elkartuta dauden eraren arabera sailkatzea. • Behatutako bakterioak marraztea. Materialak • Jogurta, ura, metileno-urdina % 1, alkohol-kloroformoa edo xilola, mikroskopioa, • Tanta-kontagailua, kirtendun orratza edo ereite-uztaia, pizgailua, porta, estalkia. Prozedura 1º Ereite-uztaia edo orratz kirtenduna ondo esterilizatu ondoren, har ezazu jogurt lagin txiki bat; ipin ezazu portan, hori ere garbi-garbi eginda; erantsi ur tanta bat, eta egin ezazu frotis edo zabaltze bat, beste porta baten ertza prestakinaren gainean irristaraziz. Lehor ezazu airean, edo garrari hurbilduta, bizkorrago lehortu eta ongi finka dadin. 2º Garbi ezazu prestakina alkohol-kloroformoz edo xilolez. Horretarako, utz tanta batzuei prestakinaren gainean irristatzen, jogurtaren koipe tantak eraman ditzaten. Lehortzen laguntzeko astindu egin behar duzu. 3º Tinda ezazu prestakina metileno-urdin tanta batzuez, eta 2 minutuz utzi. Garbi ezazu gero urarekin, koloratzailea kentzeko. Garbiketa egokia egiteko, isur ezazu ur-zurrusta mehe bat prestakinaren gainera. Porta astinduz lehortuko dugu dena. Jar ezazu estalkia. 4º Beha ezazu mikroskopioan, gutxienez 100 handituta. Bakterioak hobeto ikusiko dira jogurt hondar gutxiago geratzen diren guneetan, urdinez tindatuak, itxura apur bat distiratsua dutela. Galderak 1) Marraz itzazu ikusitako bakterioak, eta sailka itzazu beren formaren eta elkartuta dauden eraren arabera.

2 Protista erreinua Izaki eukariotorik bakunenak dira protistoak. Honako hauek sartzen dira erreinu zabal eta askotariko horretan: izaki zelulabakar eukariotoak eta antolamendu bakuna duten beste plurizelular batzuk, hau da, Landare, Animalia edo Fungi erreinuetan sartuta ez dauden izaki eukarioto guztiak. Protozooak eta algak dira talderik adierazgarrienak.

2.1. Protozooak Protozooak (protos, lehenengo, eta zoon, animalia) izaki eukarioto zelulabakar heterotrofoak dira; bizimodu askekoak dira gehienak, eta ur gezatako eta itsas uretako planktonaren osagai dira; fitoplanktona kontsumitzen dute. Protozoo batzuk parasitoak dira, eta eritasunak eragiten dituzte, Animalien erreinuko izaki bizidunengan bereziki. Beren mugimenduaren arabera, protozooak lau taldetan sailkatzen dira: • Ziliatuak. Beren zelulak dauzkan zilio ugariez bultzatuta mugitzen dira. Paramezioa (2.8 irudia) da handienetako bat. • Flagelatuak. Beren zelulak flagelo bat edo gehiago dauzka, eta horien bidez egiten dute igeri. Batzuek eritasunak eragiten dituzte. • Errizopodoak. Pseudopodo edo sasihanka izeneko zelularen deformazio batzuen bitartez ibiltzen dira uretan. • Esporozooak. Protozoo geldiak dira, eta parasito gisa bizi dira zenbait ehunetan.

85


Monera, Protoktista eta Fungi Erreinuak

4.12 irudia. Ameba ur geldietan bizi den protozoo bat da, eta bere zelula deformatzen du elikagaia harrapatzeko.

4.13 irudia. Euplotes protozooaren barruan inguruko uraren antzeko materia dago, beraz, jaten ari dela pentsa dezakegu.

4.14 irudia. Trypanosoma rhodesiense protozooak ornodunen odola kutsatzen du, eta loaren eritasuna sortzen.

4.15 irudia. Plasmodium falciparum protozooak globulu gorriak kutsatzen ditu; horietan garatzen da, eta malaria edo paludismoa sortzen du.

1. Sailka itzazu, zein bere taldean, 4.12, 4.13, 4.14 eta 4.15 irudietako protozooak.

2.2. Algak Alga guztiak uretako izaki autotrofo fotosintetikoak dira, eta, beraz, bizi diren ekosistemen ekoizle. Alga batzuk zelulabakarrak dira, eta fitoplanktonaren parte; beste batzuk, plurizelularrak dira, baina antolamendu bakunekoak, ez baitute iristen ehun, organo eta aparatu mailako egitura. Algak, beren pigmentuen arabera, berdeak, arreak eta gorriak izan daitezke. 36-40 Âľ

50 Âľ 300 Âľ

6 cm

1 2

Navicula

Spirogyra

Codium tomentosum

4.16 irudia. Navicula alga zelulabakarra da; Spirogyra alga harikara bat da (1. zelula, 2. kloroplastoa), eta Codium tomentosum alga plurizelular berde bat da.

86


Monera, Protoktista eta Fungi Erreinuak

2. Gogoan izan zergatik sailkatzen diren alga plurizelularrak (adibidez, Codium) Protista erreinuan, eta ez Landareen erreinuan.

3. Kolorezta itzazu 4.17 irudiko alga zenbakidunak.

1. Enteromorpha linza (v) 2. Fucus spirallis (p) 3. Lithophylum incrustans (r) 4. Porphyra umbilicalis (r) 5. Laminaria hyperborea (p) 6. Rhodymenia palmata (p) 7. Laminaria saccharina (p) 8. Fucus vesiculosus (p) 9. Ascophylum nodosum (p) 10. Ulva lactuca (v) 11. Chondrus crispus (r) 12. Corallina officinalis (r)

1

8

10

2 12

3

7 9 5

4

11 6 v: alga berdea p: alga arrea r: alga gorria

4.17 irudia. Itsasertzeko alga espezie batzuk. Ez daude eskalan irudikatuta. P = itsasgoraren maila, B = itsasbeheraren maila, I = marearteko maila.

87


Monera, Protoktista eta Fungi Erreinuak Infusio bateko mikroorganismoen behaketa Helburuak • Infusio bateko mikroorganismoak identifikatzea. • Behatutako mikroorganismoak marraztea. • Behatutakoa idaztea. Materialak • Infusioa • Beirazko hagaxka • Porta eta estalkia • Mikroskopioa Prozedura 1º Aurki ezazu ur geldi eta berdexka dagoen leku bat, eta har ezazu lagin bat, gero mikroskopioan aztertzeko. Jaso lagina ontzi batean, eta saia zaitez ontzia zabalik edukitzen, uretako oxigenoa agor ez dadin eta bertako izaki bizidunek arnasten eta bizirik jarrai dezaten. 2º Egin ezazu mikroskopio-prestakin bat laginaren tanta batekin. 3º Mia ezazu prestakina, mikroorganismo moten bila. Diren guztiak aurkitu dituzula iruditzen zaizunean, azter itzazu banan-banan, eta idatz zeure oharrak koadernoan. Galderak 1) Egin ezazu haietako bakoitzaren marrazki bat, eta zehaztu haien forma, kolorea, zelula kopurua eta edukia. 2) Kalkula ezazu, gutxi gorabehera, haien benetako tamaina, eta idatz ezazu marrazkiaren ondoan. 3) Deskriba ezazu zertan ari den bakoitza: Mugitzen ari da ala geldi dago? Nola mugitzen da? Jaten ari da? Zer jaten du? Zatitzen ari da haietakoren bat? Ugaltzen? Nola erreakzionatzen du estimuluen (burbuilak, alga zatiak, beste izaki bizidun batzuk) aurrean? 4) Saia zaitez antzematen zer mikroorganismo taldetakoa den, ematen zaizkizun marrazkien laguntzaz.

Zianobakterioak

Oscillatoria (30 µ) (kulunka dabil, alde batetik bestera, astiro)

Algak

Spirogyra (zelula bat 300 µ)

Zygnema (zelula bat 50 µ)

88

Scenedesmus (40 µ)

Cosmarium (60 µ)

Navicula (50 µ)

Closterium (60 µ)


Monera, Protoktista eta Fungi Erreinuak

Protozooak

Euglena (75 µ)

Paramecium (200 µ)

Euplotes (100 µ)

Vorticella (1 mm)

Halteria (50 µ) (punpaka bezala mugitzen da)

Colpidium (55 µ)

Lacrymaria (140 µ)

Stylonychia (100 µ) (gainazalen gainean “paseoan” dabilela dirudi)

3 Fungi erreinua edo Onddoen erreinua Onddoek izaki bizidunen talde heterogeneoa osatzen dute; batzuk mikroskopikoak (zelulabakarrak edo harikarak) dira, eta besteak, makroskopikoak (plurizelularrak). Eukariotoak eta heterotrofoak dira guztiak, eta materia organikoaren gainean bizi dira. Materia organikoa gorputzaren kanpoan digeritu, eta ondoren, xurgatu egiten dute. Onddoen gorputza zelula-harizpiz osaturik dago, eta harizpi horiek adarren antzera garatzen dira. Harizpi bakoitzari hifa deitzen zaio, eta mikroskopikoa da. Hifen multzoak mizelioa osatzen du. Mizelioa substratuan barrena hedatzen da, eta mantenugaiak xurgatzen ditu bertatik. Ingurumen-baldintza zehatz batzuetan, mizeliotik abiatuta ugaltze-egitura batzuk sortzen dira, airekoak normalean, eta esporak ekoizten dituzte. Perretxikoak dira erraz ezagutzen diren ugaltze-egituretako batzuk. Onddo guztiak, ordea, ez dira mizeliodunak, haietako batzuk zelulabakarrak baitira; adibidez, legamiak. Onddo gehienak saprofitoak dira. Izakien hondarren gainean bizi dira, eta materia organikoa xurgatzen dute horietatik; era horretara, hura deskonposatu eta materia ez-organiko bihurtzen laguntzen dute. Horregatik, Lurreko ekosistemen deskonposatzaileak dira, bakterio espezie batzuekin batera. Badira parasitoak diren onddoak ere, beste izaki bizidun batzuez elikatzen baitira, eta haiek kutsatu egiten baitituzte. Onddo parasitoek gaitzak sortzen dituzte landareetan, animaliengan eta pertsonengan. Onddoek sortzen dituzte landareen gaitz gehienak. Sendatzen zailak dira, eta, horregatik, infektatutako aldeak erretzen zaizkie landareei, onddoak suntsitzeko.

89


Monera, Protoktista eta Fungi Erreinuak

4.18 irudia. Onddo baten aireko eta lurpeko mizelioa.

4.19 irudia. Ezkerreko marrazkia, Puccinia graminis onddoak infektatutako patata-hosto baten zeharkako ebakidura da. Onddoaren mizelioaren hifak hostoko ehunetako zelulen artetik igarotzen direla ikusten da bertan. Eskuinean, hostoaren azala ageri da, eta mizelioak esporaz betetako kimuak estometatik nola ateratzen dituen ikusten da. Onddo parasito mota horrek ikatza deritzan gaitz bat eragiten dio patatari, belztu egiten baitu hura.

1. Erakuts itzazu, 4.19 irudian, onddoaren ugaltze-egitura eta mizelioa. Onddo espezie batzuek sinbiosi-harremana dute beste izaki bizidun batzuekin, eta baita beste onddo batzuekin ere. Onddo espezie batzuek alga mikroskopikoekin edo zianobakterioekin egiten dute sinbiosia, eta lehortzetik babesten dituzte; elkarte sinbiotiko horiek likenak dira. Badira landareen (batik bat zuhaitzen edo zuhaixken) sustraiekin sinbiosian elkartzen diren onddoak ere, eta mikorrizak eratzen dituzte. Mikorrizetako onddoek lurreko mantenugaiak xurgatzen laguntzen diote landareari, eta, gainera, onddo parasitoen erasotik babesten dute; gaur egun, beraz, basoak berritzen direnean, landareak beren mikorrizekin landatzen dituzte, horien hazkundea laguntzeko.

90


Monera, Protoktista eta Fungi Erreinuak

4.20 irudia. Bi liken-egitura mota.

4.21 irudia. Parmelia prunasti likena, adar baten gainean.

2. Identifika itzazu, 4.20 irudiko bi liken-egituretan, horien osagai diren bi organismo motak. Deskriba ezazu nola dauden elkartuta kasu bakoitzean.

3. Likenetan: a) Zer onura ateratzen dio onddoak sinbiosiari? b) Zer onura ateratzen dio algak edo zianobakterioak sinbiosiari?

4. Azal ezazu zer elikadura mota duten onddoek eta zer garrantzi duen ekosistemetan.

5. Zerrenda itzazu onddoen bizi forma nagusiak eta jar itzazu adibideak. Beste onddo batzuk elikagaigintzan erabiltzen dira; adibidez, legamiak hartzidurak egiteko baliatzen dira, eta, horri esker, garagardoa, ardoa, ogia, gaztak, hestebeteak eta beste batzuk ekoizten dituzte. Botiken industrian ere erabiltzen dituzte onddoak; bai antibiotiko batzuk ekoizteko (Penicillium notatum deritzanak penizilina sortzen du), bai bitaminak ekoizteko.

4.22 irudia. Garagar-legamiaren (Saccharomyces cerevisiae) zelulen mikroargazki koloreztatua.

4.23 irudia. Penicillium notatum (lizuna).

6. Eman itzazu onddoen erabilgarritasunaren adibide batzuk. 91


5. U.D. LANDAREEN ERREINUA: NUTRIZIOA, HARREMANA ETA UGALKETA AUnitate hau landu ondoren, gai izan behar duzu hauek denak egiteko: • Landareen erreinuko izaki bizidunen ezaugarriak zerrendatzeko. • Landareek lurreko bizirako duten garrantzia azaltzeko. • Beren habitata leku hezeetara mugaturik edukitzeko briofitoek zer ezaugarri dituzten azaltzeko. • Kormoaren ehunen egitura eta haietako bakoitzak egiten duen funtzioa lotzeko. • Kormoaren organoen egitura eta haiek egiten dituzten funtzioak lotzeko. • Lehorreko ingurunera egokitzeari dagokionez kormoak taloaren aurrean dituen alde onak azaltzeko. • Goroldioen ugalketa deskribatzeko. • Iratzeen ugalketa deskribatzeko. • Briofitoen eta pteridofitoen iraupenari dagokionez, beren ugalketako bi faseek dituzten alde onak azaltzeko. • Kormofitoen nutrizioa azaltzeko eta prozesu bakoitzean parte hartzen duten ehunak eta organoak aipatzeko. • Espermafitoek ingurunearen baldintzetara egiten dituzten egokitze batzuk azaltzeko. • Landareek inguruneko estimuluekiko dituzten erantzun mota ugarien adibideak jartzeko. • Fitohormonek betetzen dituzten funtzioen adibideak jartzeko. • Lehorreko ingurunean landareen ugalketan loreak dituen alde onak azaltzeko. • Gimnospermoen eta angiospermoen ugalketaren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aipatzeko. • Taulak erabilita, landareak, hostoak, zurtoinak, sustraiak, loreak eta fruituak sailkatzeko. • Zuhaitz talde baten sailkapenean gako dikotomikoez baliatzeko. • Prestakin mikroskopikoak egiteko eta mikroskopioa egoki erabiltzeko. • Egindako behaketak zehatz marrazteko. • Aldagaiak kontrolatuz, esperientziak egiteko. • Esperientzien emaitzetatik ondorioak ateratzeko. • Hainbat iturriren laguntzaz, eskatutako informazioa aurkitzeko eta informazioa egoki aurkezteko.


1 Sarrera Landareen erreinuak era askotako izakiak hartzen ditu bere baitan. Batzuk oso bakunak, esate baterako goroldioak eta gibel-belarrak; beste batzuk, oso konplexuak, hala nola loreak eta landare hazidunak, eta beste batzuk, azkenik, antolamendu-maila ertaina dutenak, hala nola iratzeak eta azeri-buztanak. Baina guztiak erreinu horretakoak dira, hainbat ezaugarri komun baitituzte: • Organismo plurizelularrak dira, eta, beraz, eukariotoak. • Gorputzean, bi egitura mota bereizten dira: egitura begetatiboa, landarearen nutrizioari lotua, eta ugaltze-egitura, ugalketan espezializatua. Bi egiturek hartzen dute parte harreman-funtzioan. • Nutrizioa autotrofoa eta fotosintetikoa dute, haien arbaso diren algena bezalaxe. • Ugaltze-organoek ezaugarri berezi bat dute, hau da, zelula antzuez osatutako estalki bat dute, barruko zelula emankorrak babesten dituena. Gainera, organo emeek zelula sexual emeak ekoizten dituzte, eta horiek ez dira kanpora irteten. Horregatik, gameto arrak aipatutako organo emeetaraino joaten dira, eta, horien barruan, ernalketa egiten da. Hortik sortutako zigotoak, halaber, organo sexual emeen barruan garatu eta enbrioi bilakatzen dira. Ugalketa sexualaren ezaugarri horiek bereizten dituzte landareak beren arbaso algetatik (3.5 eta 3.6 irudiak). Landareak garrantzi handikoa dira lurreko bizirako, funtzio garrantzitsuak egiten baitituzte: • Ekoizleak dira lehorreko ekosistemetan, hau da, ingurune horretako gainerako izaki bizidunek bizitzeko behar duten materia organikoa ekoizten dute. • Karbono dioxido ugari kontsumitzen dute, eta oxigenoa askatzen dute, fotosintesian; garrantzitsuak dira, beraz, atmosferan gas horien proportzio egokiari eusteko eta gure planetan biziari iraunarazteko. • Ur-lurruna askatzen dute atmosferara, transpirazioaren bitartez, eta uraren zikloan esku hartzen dute. • Landare-estalkiak higaduratik babesten ditu kontinenteak, eta lurzoru emankorra galtzea saihesten da horrela. • Landaretzak lehorreko habitat egokia eskaintzen du beste espezie bizi batzuentzat, eta, beraz, landaretzaren kontserbazioaren mendean daude aipatutako espezieak. Lehenbiziko landareak zenbait alga berderen eboluziotik sortu ziren. Alga haiek jadanik prestaturik zeuden, neurri batean, lehorrean bizitzeko, haien zeluletan pareta babesleak garatu baitziren; era horretara, bizirik irauten zuten ingurunean gertatzen ziren lehorteetan. Lehorreratzea oso astiro gertatu zen; lehenik, itsasertza hartu zuten, eta, gero, lehorrean barrura sartu ziren, egokitu ahala. Hala, lehorra konkistatzeko eboluzio-prozesu luze eta etengabe baten ondoren, landare talde ugariak azaltzen hasi ziren. Goroldioak dira landare bakun eta primitiboenak. Lehorrean bizi dira. Haien bizia, ordea, urari lotuta dago estuki, eta, horregatik, haien habitata lekurik hezeenetara mugatuta dago. Adituen iritziz, alga batzuek lehorra kolonizatzeko aspaldi egin zuten saio baten emaitza dira goroldioak. 5.0 irudia.

94

Lehen landare haietako batzuek, lehorrean tente egoteko eta, are gehiago, argi bila goiera handia iristeko, egitura begetatiboa zuten. Iratzeak aipa daitezke haien artean. Iratzeak le-


Landareen Erreinua: Nutrizioa, Harremana eta Ugalketa horrera goroldioak baino hobeto egokituta zeudenez, gehiago hedatu ziren ingurune horretan. Halere, iratzeak uraren beharra dute sexualki ugaltzeko. Beren ugalketa sexuala uraren mendekotasunetik askatu zuten landareek lehorra konkistatu zuten betiko, eta ingurune horrek eskaintzen zituen giro guztiak kolonizatu zituzten. Loreak eta haziak dituzten landareez ari gara.

5.1 irudia. Landare taldeak lehorra kolonizatzen.

1. Zer ezaugarri komun dituzte landareen erreinuan sailkatzen diren izakiek? 2. Zer funtzio betetzen dituzte landare baten gorputzean bereizten diren bi egiturek?

3. Zer izaki bizidun izan ziren landareen arbaso zuzenak? 4. Zein dira landare bakunenak? Zein dira konplexuenak? 5. Deskriba ezazu zer erakusten duen 5.1 irudiak. 6. Gako sinplifikatuak landareen erreinuko dibisio nagusiak aurkezten ditu. Bertan, landareak elkarrengandik bereizteko ezaugarri nagusiak nabarmentzen dira. Ohar zaitez landareei dagozkien izenek “fito� atzizkia dutela; grezierazko hitz bat da eta landare esan nahi du. a) Zer dibisiotan sailkatuko zenituzke goroldio bat, pinu bat, arrosondo bat, zereal bat? b) Orain arte dituzun datuen laguntzaz, zehatz itzazu iratze baten eta goroldio baten arteko funtsezko antzekotasunak eta desberdintasunak eta zereal baten eta pinu baten artekoak. c) Esan ezazu zer ezaugarri dituzten landareen erreinuko dibisio bakoitzean sailkatzen diren landareek. d) Esan ezazu zer irizpide erabiltzen diren landareak zein bere dibisioan sailkatzeko.

95


Landareen Erreinua: Nutrizioa, Harremana eta Ugalketa Landareen erreinuko dibisioak. Gako sinplifikatua. 1. Oso landare txikiak dira, ia ez baitira batere altxatzen bizi diren substratutik; zarakar edo kuxin itxura hartu, eta estali egiten dute hura. Beren sustraiak, zurtoina eta hostoak gezurrezko organoak dira, ez baitira ehunez eratuak, hau da, beren egitura begetatiboa talo motakoa da...................................................................................... 1. Tente dirauten eta goiera handia irits dezaketen landareak, haien egitura begetatiboa kormo motakoa da, hau da, organoz osatua: sustraiak, zurtoina eta hostoak. Organo horiek, beste hainbat ehunez gainera, izerdia garraiatzeko hodiak dituzte, eta hodi horiek landarea eusteko zeregina ere betetzen dute .................................................................................. 2. Ez lorerik ez hazirik ekoizten ez duten landareak.............................................................................. 2. Loreak eta haziak ekoizten dituzten landareak .................................................................................

Briofito

2 Pteridofito Espermafito

2 Briofitoen dibisioa 2.1. Sarrera Landare horien izena grezierazko bryon hitzetik dator, eta goroldio esan nahi du. Briofitoen dibisioan, ordea, goroldioak ez ezik, gibel-belarrak ere sartzen dira. Altuera xumeko landareak dira. Briofitoen koloniek tapizak osatzen dituzte gibel-belarren kasuan, eta kuxinak, goroldio gehienen kasuan.

5.2 irudia.

5.3 irudia.

1. 5.2 eta 5.3 irudiei behatuta, adieraz ezazu zein Briofito mota ageri den horietako bakoitzean. Ingurune oso hezeetan bizi dira, oro har. Euriaren, ihintzaren edo lainoaren ura xurgatzen dute gorputzeko azal osoan zehar; baina giroa asko lehortzen bada, ez dira ura atxikitzeko gai, eta horregatik esaten da oraindik ez direla lehorreko ingurunera oso ongi egokitu. Espezie batzuek ongi jasaten dituzte urik gabeko aldiak: lehortu eta egoera sorrean bizi dira, aski dituzte euri tanta batzuk suspertzeko eta berriro berde kolorea hartzeko.

96


Landareen Erreinua: Nutrizioa, Harremana eta Ugalketa Briofitoen gorputz begetatiboak talo motako antolamendua du; algen talo primitiboen eta goi mailako landareen kormo motako aparatu begetatiboaren artekoa, zehazki. Oro har, ez dute organo garaturik mantenugaiak atzemateko eta garraiatzeko, ez eta beren gorputzari eusteko ere, eta, horregatik, tamaina txikiko landareak dira beti.

2. Azal ezazu zer den talo motako antolamendua. 3. Zergatik ezin dira briofitoak giro lehorretan bizi? 4. Zergatik dira briofitoak tamainaz txikiak?

2.2. Goroldioak 2.2.1. Egitura begetatiboa Goroldioek eratzen dituzten kuxinak banako ugariz osatuta daude. Banako horiek ez dute behar besteko zurruntasunik beren kasa zutik egoteko, baina taldean daudenez, elkarri eusten diote.

c

b

a

5.4 irudia. Goroldio-kuxina, banako ugariz osatua.

5.5 irudia. Goroldio banakoa, kuxinetik bereizia.

Baldin eta banako bat kuxinetik bereizi eta arretaz aztertzen badugu, hiru atal bereizten direla ikusiko dugu: sustraia (a), zurtoina (b) eta hostoak (c), 5.5 irudian ikusten den bezala. Atal horietako baten lagin bat hartu eta mikroskopioan aztertuko bagenu, haren zelulak bata bestearen antzekoak direla ikusiko genuke. Adibidez: • Sasi sustraiaren laginean ez da lurzorutik ura eta gatz mineralak hartzeko zelula espezializaturik bereizten, talo osoak xurgatzen baititu horiek. Halere, egiazko sustraiek bezala, lurzoruari heltzeko balio dute. • Gezurrezko hostoan, zelula guztiek kloroplastoak dituzte, eta, beraz, fotosintesia egiten dute, baina ez da hostoa lehortzetik babesten ez eta mantenugaiak garraiatzen espezializatutako zelularik ere. • Itxurazko zurtoinean ere, ez da zelula mota askorik; ez, adibidez, egiazko zurtoinetan hodi eroaleak eratzen dituztenak bezalakorik.

97


Landareen Erreinua: Nutrizioa, Harremana eta Ugalketa Horregatik, hiru egituretako bat bera ere ezin da egiazko organotzat jo, gainerako landareen sustraia, zurtoina eta hostoak bezala. Horiek, aldiz, bai, egiazkoak dira, mota askotako zelula espezializatuz eta ehunetan antolatuz osatuak baitira.

5.6 irudia. Funaria hygrometrica goroldioaren sasi hosto baten mikroargazkia; antzeko zelula asko ikusten dira bertan, kloroplasto ugarirekin .

Briofitoek oso egitura begetatibo bakuna duten arren, nolabaiteko bereizkuntza maila ere ageri dute zelulen artean. Adibidez, zelula batzuek kloroplastoak dituzte, eta beste batzuek, ez; beraz, funtzioen nolabaiteko banaketa nabari da zelulen artean. Gainera, goroldioen taldearen barruan, hainbat konplexutasun maila daude, eta antolamendu handiagoa dutenetan, adibidez, zelula luzanga batzuk ikusten dira: kordoi garraiatzaile primitibo batzuk dira, nahiz eta ez diren heltzen landare kormofitoen hodi eroaleen antzekoak izatera.

2.2.2. Ugalketa E s p o r o f i t o a

Kapsula Zeta

G a m e t o f i t o a

5.7 irudia. Goroldio baten gametofitoa eta esporofitoa.

98

5.8 irudia. Funaria hygrometrica, bat eta hiru cm bitarteko altuerako goroldioa. Soropil trinkoak eratzen ditu leku ireki, heze eta nitrogenotan aberatsak direnetan. Oso arrunta da alde guztietan, eta, bereziki, erretako lurzoruetan.


Landareen Erreinua: Nutrizioa, Harremana eta Ugalketa Goroldioaren bizitzako une jakin batzuetan, organo sexualak eratzen dira landaretxoen goiko muturretan. Zelula sexualak edo gametoak ekoizten dira horien barruan, eta, horregatik, gametofito esaten zaie landaretxo horiei. Gameto arrek ura behar dute gameto emeetaraino joateko. Ernalketaren eta zelula-arrautzaren garapenaren ondoren, egitura berri bat eratzen da gametofitoaren gainean: esporofitoa du izena, bertan ekoizten baitira esporak.

Gametofito arra

Gametofito emea

Barruko ernalketa

Zelula-arrautzaren garapena

Esporofitoa

5.9 irudia. Goroldioen ugalketa sexualean esporofitoa sortzen da.

5. Deskriba itzazu 5.8 irudian agertzen diren goroldioaren atalak. 6. Zer alde ikusten dituzu zelula sexual arren eta emeen artean? 7. Nola lortzen du zelula sexual arrak zelula emeraino iristea eta harekin bat egitea?

8. Deskriba ezazu esporofitoaren eraketa-prozesua. Esporofitoa

Esporak

Gametofito berriak

Gametofitoa

Espora hozituak

5.10 irudia. Goroldioen ugalketa asexualak gametofitoak sortzen ditu.

9. Esporak garai lehorretan askatzen dira. Nola barreiatzen dira? 10. Deskriba ezazu gametofitoaren eraketa-prozesua. 99


Landareen Erreinua: Nutrizioa, Harremana eta Ugalketa Briofitoen ugalketan bi zelula mota aritzen dira, gametoak eta esporak. Hainbat banakotatik datozen gametoak batzean (fase sexuala), geneak konbinatu egiten dira. Geneen konbinazio horiek beste karaktere batzuk sorrarazten dituzte goroldioen artean, eta, beraz, fase sexualak aniztasuna handitzen laguntzen du eta, horrekin batera, ingurunera egokitzeko aukerak ugaltzen. Banako batetik datozen esporak, berriz, haizeak barreiatzen ditu, oso urrun, eta espora bakoitzak, hozitutakoan (fase asexuala), gametofito berri bat sortzen du. Fase asexualak espeziea barreiatzen laguntzen du. Goroldio-landarearen atalik garatuena eta iraunkorrena gametofitoa da. Esporofitoa ez da nabarmentzen, txikiagoa baita, eta soilik ingurune-baldintza jakin batzuetan hazten da gametofitoaren gainean. Esporofitoak gametofitoa behar du nutriziorako. Zelula espezializatuen esku-hartzerik gabe ere ugal daitezke briofitoak, eta taloaren zatiketaren bidez, hau da, ugalketa asexualaren bidez ere ugaltzen dira. Gametofitotik askatutako zatiak garatu egiten dira, eta beste landare batzuk sortzen dituzte.

11. Zer alde on du goroldioentzat: a) Ugalketa sexualak? b) Ugalketa asexualak?

Goroldio baten behaketa Helburuak • Gametofitoa esporofitotik bereiztea. • Gametofitoaren antolamenduaren bakuntasuna egiaztatzea. Materiala • Petri plaka • Orratz kirtenduna • Matxarda

• Portak eta estalkiak • Ura • Mikroskopioa

• Lupa • Goroldio-landaretxo esporofitodun bat

Prozedura 1º Ipin ezazu goroldio-landaretxoa Petri plakan, eta beha iezaiozu lupaz. 2º Marraz ezazu ikusten duzuna, eta adieraz itzazu, marrazkian, ezagutzen dituzun atalak. 3º Bereiz ezazu, matxardaren laguntzaz, “hostotxo” bat, eta ipin ezazu porta batean ur-tanta batekin; jar iezaiozu estalkia eta beha iezaiozu mikroskopioan. 4º Egin ezazu eskema bat prestakinean ikusten duzunari buruz, eta adieraz ezazu zer atal ezagutzen dituzun. 5º Bereiz ezazu, orratz kirtendunaz eta matxardaz, “sustraitxoen” zatitxo bat, lurra kentzeko aurretik garbitu ondoren. Egin ezazu mikroskopiorako prestakin bat, eta beha iezaiozu mikroskopioan. 6º Marraz ezazu ikusten duzuna, eta adieraz ezazu zer atal ezagutzen dituzun. 7º Bereiz ezazu esporofitoa, eta jar ezazu porta batean, zentratuta. Ireki ezazu orratz kirtendunaz. Erantsi ur tanta bat, eta jar iezaiozu estalkia. Beha iezaiozu prestakinari mikroskopioan. 8º Marraz ezazu ikusten duzuna, eta adieraz ezazu zer ezagutzen duzun. Galderak 1) ¿Hainbat zelula mota ikusten al dira “hostotxoetan”? Eta “sustraitxoetan”? 2) Adieraz ezazu goroldioen “hostoak” eta “sustraiak” organotzat jo daitezkeen eta eman itzazu arrazoiak. 3) Zer alde dago “hostotxoa” osatzen duten zelulen eta “sustraitxoetakoen” artean? Lot itzazu alde horiek dagokien funtzioekin. 4) Zer dira esporofitoak?

100


3 Pteridofitoen dibisioa 3.1. Sarrera Pteridofitoak alga berde talde batetik datoz. Pteridofitoak sorrarazi zituen eboluzio-bideak hobeto gainditu zituen lehorra kolonizatzearen ondoriozko arazoak briofitoak sorrarazi zituzten algek jarraitutako bideak baino. Tamaina handia irits dezaketen landareak dira. Paleozoikoan (Era Primarioan), planetako lehen oihanak eratu zituzten, eta haien hondarrek gaur egungo ikatz-hobi anitz sorrarazi dituzte; horregatik esaten zaio Paleozoikoko garai horri Karbonifero. Landare horien izena grezierazko pterix hitzetik dator, eta iratze esan nahi du, nahiz eta Pteridofito dibisioan, iratzeak ez ezik, ekisetoak ere sartzen diren. Ekiseto edo azeri-buztanek zurtoin barne-hutsak dituzte, eta haien korapiloetan hosto mehe batzuk hazten dira, koroak eratuz. Iratzeek hosto handiak dituzte, normalean sakonki arrailduak.

5.11 irudia. Equisetum maximum lur buztintsu eta hezeetan hazten da.

5.12 irudia. Polypodium setifere iratze bat da, eta toki fresko eta ospeletan hazten da.

1. Zein izan ziren pteridofitoen arbasoak? 2. Deskriba itzazu ekisetoen hostoen eta iratzeenen (5.11 eta 5.12 irudiak) arteko desberdintasunak.

101


Landareen Erreinua: Nutrizioa, Harremana eta Ugalketa

3.2. Iratzeen aparatu begetatiboa: kormoa eta landare-ehunak Pteridofitoak izan ziren egitura begetatibo berezi bat zeukaten lehen landareak. Oso ondo gainditu zituzten lehorreko inguruneak sortzen zituen arazoak. Egitura begetatibo horri kormo esaten zaio, eta hiru organo desberdin ditu: sustraia, zurtoina eta hostoa. Organoak dira hirurak, eta ehunez osaturik daude, hau da, zelula espezializatuz osatutako talde batzuez, eta talde bakoitzak funtzio bat betetzen du. Bala

Nerbioa AZPIALDEA Hodi eroaleak Soroa Hostoa

Lurpeko zurtoina (Errizoma)

Sustraiak

Epidermisa

5.13 irudia. Polypodium vulgare landarearen aparatu begetatiboa.

Parenkima

5.13b. irudia. Polypodium iratzearen zurtoinaren zeharkako epaia.

Kormoko ehunen funtzioak honako hauek dira: • Babestea eta estaltzea. Epidermisa landarea estaltzen duen ehuna da, landarea ihartzetik babesten duena, problema hori izaten baitute landareek lehorreko ingurunean. Landareak gehien ihartzen diren guneetan, epidermiseko zelulak, argizariari esker (kutikula eratzen du argizariak), iragazgaitz bihurtzen dira. • Lurzorutik elikagai ez-organikoak (ura eta gatz mineralak) xurgatzea. Funtzio horretan espezializatutako zelulak sustraietako epidermisean egoten dira. • Ura eta gatz mineralak (izerdi gordina) sustraitik hostoetara garraiatzea. Garraio horren ardura duten zelulek gogortuak dituzte paretak, luzangak dira, eta hodi eroaleak eratzen dituzte, ia-ia “uraren hodiak” bezalakoak; hodi zurkarak esaten zaie, eta landare osoan dagoen ehun eroale bat osatzen dute. • Atmosferatik elikagai ez-organikoak (karbono dioxidoa) atzematea. Epidermiseko egitura espezializatu batzuen bitartez, estomen bitartez alegia, egiten da hori. Estomak hostoen epidermisaren ezaugarri dira. Haien bitartez, halaber, landareak soberako oxigenoa egozten du, hau da, fotosintesian ekoizten den eta zelulek arnasketa aerobioan kontsumitzen ez duten oxigenoa; era berean, landareak estomen bitartez egozten du atmosferara transpirazioko ur-lurruna.

102


Landareen Erreinua: Nutrizioa, Harremana eta Ugalketa • Mantenugai ez-organikoak (ura, karbono dioxidoa eta gatz mineralak) molekula organiko bihurtzea fotosintesiaren bitartez. Funtzio horretan espezializatutako ehuna, parenkima klorofilikoa, kloroplastoak dituzten zelulez dago osaturik, eta hostoetan aurkitzen da nagusiki. • Elikagai organikoak (izerdi landua) hostoetako zeluletatik landareko gainerako zeluletara garraiatzea. Hodi liberiar izeneko hodi batzuen bitartez egiten da; hodi horiek beste ehun eroale bat osatzen dute. • Zenbait substantzia elikagarri (ura, almidoia, …) erreserbako parenkiman biltzea. • Landareari eustea. Ehun batzuek betetzen dute zeregin hori, horien zelulek oso lodituak eta gogortuak baitituzte paretak. Hodi eroaleek ere, zurkarek batik bat, laguntzen diote landareari eusten. • Hazkundea. Landarearen hazkundearen ardura duten zelulak etengabe zatitzen dira, eta meristemoak osatzen dituzte.

3. Osa ezazu kormofitoen ehunen taula hau.

Ehuna

Funtzioak

Zer organotan dagoen

Epidermisa Parenkima klorofilikoa Erreserbako parenkima Hodi zurkarak Hodi liberiarrak Meristemoak

3.3. Iratzeen ugalketa Pteridofitoak, landare kormofitoak direnez, lehorreko ingurunera egokiturik daude beren bizitza begetatiboari dagokionez; beren ugalketa sexualari dagokionez, ordea, uraren mendekoak dira oraindik. Briofitoetan, esporofitoa ingurune-baldintza batzuetan soilik hazten da gametofitoaren gainean, eta hartatik elikatzen da; landare iraunkorra gametofitoari dagokio. Pteridofitoetan, ordea, gaztea den bitartean bakarrik dago esporofitoa gametofitoari loturik eta elikatzen da hartatik; esporofito hori garatzean eta berez elikatzeko gai denean, gametofitoa desagertu egiten da, eta landare iraunkorra esporofitoari dagokio. Pteridofitoek kormo egitura dutenez, iratzeen esporofitoak goiera handiagoa irits dezake; zuhaitz itxura ere har dezake. Halere, goroldioek bezala, iratzeek ere ura behar dute, gameto arra gameto emeraino joan dadin, eta, horregatik, gametofitoak lurrari erantsita daude.

103


Landareen Erreinua: Nutrizioa, Harremana eta Ugalketa

Soroa Esporangioa

Esporak

Esporofitoa Espora hozituak Gametofitoa Barrualdeko bista Albotiko bista

Esporofitoa

Sexu-organo emea Gametofitoa

Sexuorgano arra

Gametoak

Barruko ernalketa

Esporofitoa Figura 5.14. Reproducci贸n de los helechos.

4. Zer ugaltze-zelula mota sortzen dituzte iratzeek beren hostoen azpialdean? 5. Zer alde on ditu esporak ekoizteak iratze batentzat? 6. Iratzearen ugalketaren zer unetan da funtsezkoa ura lurzoruaren azalean? 7. Zer alde on ditu ugalketa sexualak iratzearentzat? 8. Deskriba ezazu, ordenatuki, nola ugaltzen diren iratzeak. 9. Aipa itzazu briofitoen eta pteridofitoen arteko desberdintasunik nabarmenenak, honako alderdi hauei dagokienez: a) Egitura begetatiboa b) Ugaltze-prozesua c) Lehorreko ingurunera egokitzea d) Eboluzio-maila Pteridofitoak ugaltze-zelulen esku-hartzerik gabe ere ugal daitezke, bai esporofitoaren bai gametofitoaren zatiketaz.

104


Landareen Erreinua: Nutrizioa, Harremana eta Ugalketa Iratze baten esporofitoaren behaketa Helburuak • Esporofitoaren antolamenduaren konplexutasuna egiaztatzea. Materiala • Orratz kirtendunak, portak eta estalkiak • Lupa binokularra eta mikroskopioa • Iratze esporadun baten lagina Prozedura eta galderak 1º Ezagutu itzazu, begiratu hutsez, iratze-landarearen organoak. Ikus ezazu nerbioa hostoetan. 1) Zure ustez, zer ehunak osatzen du aipatutako nerbioa? 2º Beha iezaiezu, era berean, soroei. 2) Hostoaren zer aldetan daude? 3º Egin ezazu marrazki bat, eta adieraz ezazu, bertan, bereizi duzun guztia. 4º Lupa binokularraren eta orratz kirtendunen laguntzaz, beha iezaiozu soroei. Egiazta ezazu esporangio ugariz osatuta daudela. 3) Zer forma dute esporangioek eta nola daude hostoari lotuta? 5º Egin ezazu marrazki bat. 6º Lupa binokularraz, ikusi dezakezu esporangio guztiek ez dutela itxura bera. Jaso orratz kirtendunaz esporangio batzuk eta, kontu handiz, jar itzazu ongi bereizita, porta batean, ur tanta batekin; ezar ezazu estalkia. 7º Beha iezaiozu prestakinari mikroskopioan, eta egiazta ezazu esporangio batzuk esporaz beterik daudela, eta beste batzuk, hutsik. Beha iezaiezu, halaber, esporei. Ohartuko zara esporangioko zelula guztiak ez direla berdinak; zelula ilara bat nabarmentzen da pareta lodituta dutelako; haiei esker, esporangioa hautsi egiten da, eta askatu egiten ditu barruan eratu zaizkion esporak. Egin itzazu behaketa horiei buruzko marrazkiak.

4 Espermafitoen dibisioa 4.1. Sarrera Espermafitoak dira lehorreko ingurunera hobekien egokituta dauden landareak, kormo motako egitura begetatiboa edukitzeaz gainera, pteridofitoek bezala, haien ugalketa sexuala uraren laguntzarik gabe gauza baitaiteke. Landare horien izena grezierazko sperma hitzetik dator, eta hazia esan nahi du. Haziak ugalketa sexualaren ondoren eratzen dira, espermafitoek baino ez duten ugaltze-aparatu batean, hau da, lorean. Gimnospermoak izan ziren lehen espermafitoak. Paleozoikoaren amaieran agertu ziren, eta horiek izan ziren landare nagusiak Mesozoikoan (Era Sekundarioa) zehar. Espezie asko galdu egin dira, eta gaur egungo gehienak Koniferoen azpiklaseko zuhaitzak dira; adibidez, pinuak eta izeiak. Beste espermafito talde bat, angiospermoena, Mesozoikoaren amaieran agertu zen; halere, Zenozoikoa (Era Tertziarioa) hasi arte ez ziren nagusitu, eta, orduan, laster ordeztu zituzten gimnospermoak. Ordutik, ez dute beren garapena eta hedapena eten, eta ingurune guztiak kolonizatu dituzte, gaur egungo floraren bi heren osatu arte. Zuhaitz, zuhaixka eta belar espezie ugari biltzen dira angiospermoen barruan.

5.15a irudia. Klima epeleko espermatofitoa.

Espermafitoak dira landarerik konplexuenak, eta egitura begetatiboari zein ugaltze-egiturari dagokionez dira konplexuak.

105


6. U.D. ANIMALIEN ELIKADURA, HARREMANA ETA UGALKETA Unitate hau landu ondoren, gai izan behar duzu hauek denak egiteko: • Animalia-ehun bakoitzaren egitura betetzen duen funtzioarekin lotzeko. • Barne-ingurunea, likido interstiziala eta likido zirkulatzailea definitzeko. • Elikaduran parte hartzen duten aparatuak eta sistemak zerrendatzeko eta horien funtzioa azaltzeko. • Elikagai eta mantenugai bereizteko. • Zelula barneko digestioa eta zelulaz kanpoko digestioa bereizteko. • Sabel-hustea eta iraizketa bereizteko. • Lau digestio-aparatu motak eboluzio-ordenaren arabera zerrendatzeko eta horiek dituzten animalien adibideak emateko. • Gizakiaren digestio-hodiaren organoak eta guruin erantsiak ezagutzeko. • Digestio-aparatuen eboluzio-joerak azaltzeko. • Ingurune urtarrean eta ingurune lehortarrean gas-trukeak dituen alde onak eta alde txarrak azaltzeko. • Arnas egitura moten (azala, brankiak, birikak eta trakeak) ezaugarriak azaltzeko. • Arnas egitura moten gas-trukea nola gertatzen den adierazteko. • Animalien gorputzean substantziak garraiatzeko premia azaltzeko. • Zirkulazio-aparatu irekiak eta itxiak, bakunak eta bikoitzak, zirkulazio osokoak eta ez osokoak konparatzeko eta horiek dituzten animalien adibideak emateko. • Arterien, zainen eta kapilarren funtzioa azaltzeko. • Zirkulazio-aparatuen eboluzio-joerak azaltzeko. • Iraitz-sistemen iragazpen- eta birxurgapen-prozesuak azaltzeko. • Protonefridioak, nefridioak eta nefronak identifikatzeko. • Iraitz-sistemen eboluzio-joerak azaltzeko. • Ornodunetan nerbio-sistema zentrala eta nerbio-sistema periferikoa bereizteko. • Nerbio-bulkaden transmisio-noranzkoa azaltzeko, sortzen direnetik gauzatzen diren arte. • Nerbio-sistemen eboluzio-joerak azaltzeko. • Pertsonen guruin endokrinoak identifikatzeko. • Hormona batzuk izendatzeko, eta horiek ekoizten duten guruina eta betetzen duten funtzioa azaltzeko. • Nerbio-koordinazioaren eta hormona-koordinazioaren arteko aldeak adierazteko. • Gizonen eta emakumeen ugaltze-aparatuetako organoak identifikatzeko. • Ugalketa sexuala eta ugalketa asexuala konparatzeko eta haien ondorioak zehazteko. • Gametoa, gonada, ernalketa, zigotoa, animalia sexubakarrak eta hermafroditak definitzeko. • Ernalketa motak azaltzeko. • Obiparoen, obobibiparoen eta bibiparoen arteko aldeak adierazteko. • Zuzeneko garapenaren eta zeharkakoaren arteko aldeak azaltzeko.


1 Sarrera Animaliak, izaki plurizelularrak direnez, zelula kopuru handia dute. Zelula horiek bata bestearen mende bizi dira, haietako bakoitzaren bizia (hau da, haien elikadura, harremana eta ugalketa) ezinezkoa baita gainerakoen laguntzarik gabe. Zelula guztien funtzionamendu koordinatuaren emaitza da izaki plurizelularraren bizia, gure kasuan, animaliarena. Esponjak dira animalia primitiboenak. Haien zelulak ez daude oso antolatuta, hau da, ez dute eratzen ez ehunik ez organorik, aski independente bizi baitira batzuek besteetatik. Zelenteratuak (marmokak, koralak‌) dira zelulak ehunetan espezializatuta dituzten lehen animaliak, nahiz eta ehun horiek oraindik oso oinarrizkoak izan. Eboluzioan zehar, etengabe hazi da animalien ehunak osatzen dituzten zelula moten kopurua, eta ornodunetan iritsi dira goreneko garapen-mailara; giza gorputzak, esate baterako, berrehun zelula mota baino gehiago ditu. Ehunek, organoek eta aparatuek gero eta konplexutasun handiagoa dute, eta haien arteko koordinazioa ere gero eta handiagoa da. Horren ondorioz, funtzionamendua gero eta eraginkorragoa da. Animaliaren zelula guztiak ingurune urtsuan bizi dira. Bertatik hartzen dituzte mantenugaiak eta bertara egozten dituzte beren jardueran sortzen dituzten hondakinak. Uretako animaliarik bakunenen kasuan, ingurune urtsu hori bizitoki duten ura bera da, hau da, beren kanpoingurunea. Animalia konplexuagoetan, zelula gehienek ez dute kanpo-ingurunea ukitzen; halere, zelula horiek, bai uretako animalietan, bai lehorrekoetan, ingurune likido batean bizi dira, barneingurunean. Ingurune horrek ezaugarri bereziak ditu, kanpo-ingurunekoaren bestelakoak. Animalia bakunetan, likido interstizialez osatuta dago barne-ingurunea, eta bertan bizi dira zelulak. Animalia konplexuagoetan, berriz, hodien barruan dabiltzan likidoek osatzen dute barne-ingurunea, eta likido horiei likido zirkulatzaile esaten zaie; horiek likido interstiziala berritzen dute eta elkarrekin komunikatzen dituzte zelulak, hormonak izeneko molekula batzuk garraiatzen baitituzte. Animalia osatzen duten zelulen jarduerak koordinatzea da hormona horien funtzioa. Barne-inguruneak kanpo-ingurunetik eskuratzen ditu mantenugaiak eta bertara egozten ditu zelula-hondakinak. Elikatu eta harremanak eduki ez ezik, ugaldu ere egiten dira animaliaren zelulak. Kasu gehienetan, zelulen ugalketak ez dakar animaliaren ugalketa, baizik eta zelula hilak ordeztea edo gorputza haztea. Halere, zelula zehatz batzuen (zelula germinalak) ugalketa animaliaren ugalketa sexualera bideratuta dago. Animaliaren ugalketa sexuala helburu ez duten zelulei zelula somatiko esaten zaie.

1. Lot itzazu 6.1 irudiko zenbakiak eta termino hauek: likido zirkulatzailea, likido interstiziala, zelula barneko likidoa, mantenugaiak, zelulahondakinak.

Alde handia dago animalia-ehun batzuetatik besteetara, ez bakarrik zelula motari dagokionez, baita zelula arteko substantzia kopuruari eta konposizioari dagokionez ere. Zelula motak eta zelula barneko substantzia motak zehazten du ehun bakoitzak betetzen duen funtzioa. 6.1 irudia.

138


2 Animalia-ehunak Animalia-ehun motak lau talde hauetan sailkatzen dira: ehun epitelialak, ehun konektiboak, muskulu-ehunak eta nerbio-ehunak.

Ehun epiteliala Elkarri estu-estu erantsitako zelulez osatua da eta zelulen artean ez dago ia substantziarik. Bi ehun epitelial mota bereizten dira: estalki-epitelioa eta guruin-epitelioa. Estalki-ehun epiteliala

Guruin-ehuna

Gorputzaren gainaldea estaltzen eta babesten du, eta azala eratzen du; barneko barrunbeak (ahoa, urdaila, maskuria, umetokia, birika, etab.) ere estaltzen ditu, eta, gainera, substantziak iragazten edo xurgatzen espezializatuta dago.

Substantzien sintesian eta jariaketan espezializatua. Guruinak eratzen ditu.

6.2.a irudia. Endotelioa: zelula lauzko geruza bat. 1. Endotelioa, 2. Ehun konjuntiboa.

6.2.b irudia. Estratu anitzeko ehun epiteliala: zelula geruza ugari. 1. Estratu anitzeko ehun epiteliala, 2. Ehun konjuntiboa.

6.2.c irudia. Guruin exokrinoa: kanpoingurunera doazen hodietatik isurtzen du jariakina. 1. Estalki-ehun epiteliala, 2. Hodi jariatzailea, 3. Zelula jariatzaileak, 4. Ehun konjuntiboa.

Ehun konektiboa Bereizita eta zelularteko substantzia kopuru handitan murgilduta egon ohi diren zelulez osatua. Hona hemen ehun konektibo mota batzuk: odola, ehun konjuntiboa, ehun kartilaginosoa, hezur-ehuna eta ehun adiposoa. Odola

Ehun konjuntiboa

Ezaugarri berezi bat du: zelulak zelularteko substantzia likido batean (odol-plasma) daude sartuta. Era guztietako substantziak garraiatzea eta barne-defentsa dira odolaren funtzioak.

Zuntzez eta substantzia amorfoz osatutako zelularteko substantzia bigun bat du. Ehun konjuntibo laxoa beste ehun batzuen betegarri eta lokarri da, eta oparo dago banaturik gorputz osoan zehar. Ehun konjuntibo trinkoak tendoiak eta lotailuak eratzen ditu, eta horiek honako hauek lotzen dituzte, hurrenez hurren: muskuluak hezurrekin, eta hezurrak elkarren artean.

6.3.a irudia. Odola. Globulu zuriak (1.Linfozitoa, 2.Granulozitoa, 3.Monozitoa). 4.Globulu gorriak edo hematiak. 5.Plaketak. 6. Zelularteko substantzia edo plasma.

6.3.b irudia. Ehun konjuntibo laxoa. Zelulak (1. Fibroblastoa, 2.Makrofagoa, 3. Linfozitoa, 4. Adipozitoa). Zelularteko substantzia (5. Elastina-zuntzak, 6. Kolageno-zuntzak, 7. Substantzia amorfoa). 8. Odol-hodia. 9. Odolzelula.

139


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa Ehun kartilaginosoa

Hezur-ehuna

Ehun adiposoa

Zelularteko substantzia erdizurruna da. Hainbat organoren kartilagoak eratzen ditu, eta zenbait egitura malguren (belarria, trakea‌) euskarria osatzen du. Hezurrak ere estaltzen ditu artikulazio mugikorretan; gainazal leun bat eratzen du, hezurren arteko marruskadura gutxitzen duena eta mugimendua errazten duena.

Zelularteko substantzia nahiko zurruna da, hura osatzen duten kaltzio-gatzengatik. Hezurrak eratzen ditu, eta haien euskarri eta babesgarri ere bada.

Ez du ia zelularteko substantziarik. Zelulek gantza metatzen dute, eta, beraz, ehuna energiaren biltegia da.

6.3.c irudia. Ehun kartilaginoso hialinoa. 1. Zelulak, 2. Zelularteko substantzia.

6.3.d irudia. Hezur-ehun trinkoa. 1. Zelulak. 2. Zelularteko substantzia. 3. Barnean nerbioak eta odol-hodiak dituzten hodiak.

6.3.e irudia. Ehun adiposoa. 1. Adipozitoa (gantz-zelula). 2. Zelularen nukleoa. 3. Zelularteko substantzia. 4. Odol-kapilarra.

Muskulu-ehuna Zelula luzanga multzo batek osatzen du (muskulu-zuntzak); zelula horiek zelularteko substantzia gutxiz inguratuta daude. Uzkurduran espezializatuta dago, eta, beraz, mugimenduan. Erraien uzkurtzeen ardura duen ehuna muskulu-ehun leuna da; eskeletoaren mugimenduen ardura muskulu-ehun ildaskatuarena da, eta muskulu-ehun kardiakoak bihotza eratzen du eta bere mugimenduez odolari bultza egiten dio.

6.4.a irudia. Muskulu-ehun leuna. 1. Muskulu-zelula edo -zuntz leuna. 2. Zelularen nukleoa. 3. Zelularteko substantzia.

6.4.b irudia. Muskulu-ehun ildaskatua. 1. Muskulu-zelula edo -zuntz ildaskatua. 2. Ehun konjuntiboa.

Nerbio-ehuna Oso zelula (neuronak) adarkatuak ditu. Zelula horiek zirkuituak eratzen dituzte eta horietatik igortzen dira nerbio-bulkadak. Nerbio-ehunak estimuluak atzematen ditu, jasotako informazioa gordetzen eta prozesatzen du, erantzunak prestatzen ditu eta muskuluetara, erraietara eta guruinetara igortzen ditu, haien funtzioak gidatzeko eta erregulatzeko. Animaliaren gorputzeko atal guztien koordinatzaile gisa jokatzen du.

6.5 irudia. – Nerbio-ehuneko neuronen arteko loturak. Neurona (1.Axoia. 2. Neurona-gorputza. 3. Zelularen nukleoa. 4. Dendritak)

140


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa

2. Adieraz ezazu zer ehunek eratzen duen, nagusiki, 6.6 irudian adierazitako organoetako bakoitza.

6.6 irudia. Organo batzuen kokapena giza gorputzean. 1. Garuna. 4. Azala. 2. Listu-guruina. 5. Giltzurruna. 3. Birika: 6. Bizkarrezur-muina. 3.a. Odol-kapilarra. 7. Muskulu sartorioa. 3.b. Albeoloa. 8. Tendoia.

9. Belauneko artikulazioa. 10. Tibia.

141


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa

3. Identifika eta deskriba itzazu 6.7 irudiko animalia-ehunak. Adieraz ezazu horien funtzioa.

6.7.a irudia.

6.7.b irudia.

6.7.c irudia.

6.7.e irudia.

6.7 irudia. Animalia-ehun batzuen argazkia, mikroskopio optikoan.

142

6.7.d irudia.

6.7.f irudia.


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa Oilasko-izterraren disekzioa Helburuak • Begiratu hutsez identifikatzea oilaskoaren azala, muskuluak, tendoiak, lotailuak, hezurrak (femurra, tibia eta peronea) eta artikulazio mugikorrak. • Aurreko ataletako bakoitza zer ehunek osatzen duen adieraztea: estaldurako epiteliala, konjuntibo laxoa, konjuntibo trinkoa, adiposoa, muskular ildaskatu eskeletikoa, kartilaginoso hialinoa, hezur-ehun trinkoa eta hezur-ehun arola. • Ikusten diren atalak deskribatzea. • Behatutako egiturak marraztea, eta zer atal ikusten diren adieraztea. Material • Bisturia • Orratz kirtenduna • Oilasko-izterra

• Matxarda • Disekzio-erretilua • Mikroskopioa

• Artaziak • Eskuzorroak • Eskuko lupa

• Labana • Porta eta estalkia

Prozedura eta oharrak 1º Beha iezaiozu azalari kanpotik a) Beha iezaiozu lumak txertatzen diren puntuei. Edonola daude banaturik ala ordenaren bati jarraitzen diote? Marraz ezazu izter-silueta batean. b) Egin ezazu, halaber, txertatze-puntuaren marrazki handitua. Puntua hobeki behatzeko erabil ezazu lupa behar izanez gero. c) Kontuan izanik hegaztiak animalia homeotermoak direla eta lumak isolatzaile termikoak direla, adieraz ezazu lumen kokapena eta funtzioa lotzen dituen azalpenen bat. 2º Ken ezazu azala poliki-poliki a) Egiazta ezazu azalak bi geruza dituela: epidermisa eta dermisa. b) Deskriba ezazu nolakoa den kanpoko geruza. Zer izen du? Zein ehunez dago osaturik? c) Azpikoz goratu ezazu azala, eta deskriba ezazu nolakoa den barruko geruza. Zer izen du? Zer ehunek osatzen dute? 3º 3º Azala kentzean ikusiko duzu haren azpian, zenbait gunetan, “gantz” geruza bat dagoela a) ¿Zer ehun da? b) Har ezazu lagin txiki bat (jostorratz-buru baten tamainakoa), eta zabal ezazu portan, matxardaren eta orratz kirtendunaren laguntzaz. Ezar ezazu estalkia laginaren gainean. Ondoren, ezar ezazu iragazpaper zati bat gainean, eta zanpatu leunki lagina, gehiago zabal dadin; adi ibili behar duzu estalkia portaren gainean zabaldu ez dadin. c) Beha iezaiozu mikroskopioan. Egin ezazu ehunaren marrazki bat, eta adieraz ezazu zer identifikatzen duzun. d) Zertarako zabaldu eta zanpatu egin behar izan duzu lagina? 4º Azala kendu eta gero a) Beha iezaiozu muskuluak eta tendoiak biltzen dituen geruza meheari. Deskriba ezazu. Zer ehun da? b) Beha iezaiezu muskulu sortei. Zer ehunez daude osatuta? c) Beha iezaiezu tendoiei, eta deskriba itzazu. Zer funtzio betetzen dute tendoiek? Zer ehunez daude osatuta? d) Marraz itzazu muskulu sorta bat eta haren tendoia. 5º Bereiz itzazu muskuluak hezurretatik, artikulazioak hautsi gabe a) Beha iezaiezu hezurrei (femurra, tibia eta peronea) eta artikulazioei. b) Zerk lotzen du femurra gerri pelbikoarekin eta tibiarekin? Deskriba ezazu nolakoak diren lotura horiek. Zer ehunez daude osatuta? Zergatik da hain zaila horiek moztea? c) Deskriba itzazu femurraren mutur artikularrak. Zer ehunez daude osatuta? Zer funtzio betetzen dute? d) Marraz ezazu femurra, eta seinala itzazu, marrazkian, epifisiak (hezurraren buruak) eta diafisia (hezurraren makila). 6º Egin itzazu zeharkako hiru ebakidura, femurrean, epifisietatik eta diafisitik a) Zer desberdintasun ikusten duzu haien egituretan? b) Lotu ezazu desberdintasun hori femurraren antzeko hezur luze bat osatzen duten bi hezur-ehun motekin (arola eta trinkoa).

143


3

Animalien elikadura 3.1. Gizakiaren elikadura, animalien elikaduraren adibidea Animalia konplexu baten zelulak nola bizi diren ulertzeko, gizakiaren gorputza osatzen duten bilioika zelulen arteko bat aztertuko dugu, bizepeseko gihar-ehuneko zelula bat hain zuzen ere. Zelula horrek, gihar hori osatzen duten gainerako zelulekin batera, funtzio berezi bat betetzen du gure organismoan, hau da, eraginkortasun handiko mugimenduak egiten ditu. Baina zelula horrek, bizitzeko, hainbat premia ase behar ditu, eta horretarako, beste ehunak, organoak eta aparatuak osatzen dituzten gainerako zelula moten laguntza behar du.

Elikagaiak eta mantenugaiak Elikagaien hondar ez erabilgarriak

Horia Marroia

Oxigenoa

Urdina

Zelula-hondakinak Karbono dioxidoa

Beltza

Konposatu nitrogenatuak

6.8 irudia.

144

Berdea


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa Jaten duzunean, hartzen duzun elikagaia zelula guztiak elikatzeko da. Baina, sagar zati bat, adibidez, handiegia da haientzat. Zati txikiagotan hautsi behar da, eta horien osagai diren makromolekulak edo polimeroak ere beren unitate edo monomeroetan bereizi behar dira, zeluletan sartzeko moduko molekula txikiak baitira. Molekula horiek mantenugaiak dira.

1. Nola esaten zaio elikagaien hauste-prozesu horri? Non egiten da, zelulen barruan ala kanpoan, hau da, zelula barnekoa ala zelulaz kanpokoa da?

2. Adieraz ezazu zer molekula sortzen diren almidoiaren molekula bat, proteina bat eta gantz bat zatitzen direnean?

3. Zer aparatuk egiten du prozesu hori? 4. Zer alde dago elikagaiaren eta mantenugaiaren artean? Eman itzazu horien adibideak.

Elikagaiak mantenugai bilakatu dira, eta zelulek xurga ditzakete. Halere, sagarraren zati guztiak ezin dira behar adina zatitu, zelulek erabil ditzaten. Digeritu gabeko hondarrak, hala nola zelulosa, kanpo-ingurunera egozten dira.

5. Nola esaten zaio digeritu gabeko hondarren egozketari? Zer izen dute hondar horiek?

6. Zer aparatuk egiten du egozte-prozesua? 7. Zer aparatuk eramaten ditu mantenugaiak bizepseko zelulara? 8. Nondik hartzen ditu mantenugaiak bizepseko zelulak? 9. Margo ezazu, 6.8 irudian, dagozkion koloreak erabiliz, elikagaiek eta mantenugaiek ahotik bizepseko zelularaino egiten duten bidea, eta margo ezazu, halaber, elikagaien hondar ez-erabilgarriek egiten duten bidea.

Oxigenoa da zelulek behar duten mantenugaietako bat. Molekula organikoek duten energia askatzeko erabiltzen dute hura, hau da, arnasteko.

10. Zer aparatuk hartzen du zure gorputzeko zelula guztietarako oxigenoa? 11. Zer aparatuk eramaten du oxigenoa zure bizepseko zelulara? 12. Margo ezazu, 6.8 irudian, dagokion kolorea erabiliz, oxigenoak bizepseko zelulara heltzeko egiten duen bidea.

Zure zeluletan gertatzen diren erreakzio kimikoek hondakinak sortzen dituzte, hala nola karbono dioxidoa eta molekula nitrogenatuak, eta kanporatuko ez balira, zelulak intoxikatuko lituzkete. Hondakin horiek gorputzetik kanporatzeko prozesuari iraizketa esaten zaio.

145


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa

13. Nora egozten ditu bizepseko zelulak bere hondakinak? 14. Zer aparatuk biltzen eta garraiatzen ditu hondakin horiek? 15. Zer aparatuk egozten dituzte gorputzetik zelula-hondakinak? Esan ezazu zein diren hondakin horiek eta zer izen duten hondakin horiek barne dauzkaten produktu egotziek.

16. Margo ezazu, 6.8 irudian, dagozkion koloreak erabiliz, zelulahondakinak bizepseko zelulatik abiatu eta gorputzetik kanpora egozten diren arte egiten duten bidea.

17. Zerrenda itzazu giza gorputzeko zelulen elikaduran zuzenean parte hartzen duten aparatuak.

3.2. Elikadurarekin lotutako aparatuen eboluzio-joerak 3.2.1. Digestio-aparatuak Animalien eboluzioan zehar aldatu egin da horien digestio mota. Lehenengo animaliek zelula barneko digestioa egiten zuten; gaur egun esponjek dute jokabide hori. Ondoren, beste animalia mota batzuk sortu ziren; zelula barneko digestioa zuten, baina zelulaz kanpoko digestioarekin osatzen zuten, hau da, digestio mistoa egiten zuten, adibidez zelenteratuek. Hurrena, beste animalia batzuk azaldu ziren, eta zelulaz kanpoko digestioa egiten zuten soilik. Gaur egun, animalia gehienek azken digestio mota hori egiten dute, hodi itxurako digestioaparatuan. Bilakaera hori ulertzeko, kontuan hartu behar da zelula barneko digestioak alde on gutxiago dituela, elikagai-partikula txikiak bakarrik uzten baitu harrapatzen, eta, gainera, zelula bakoitzak bere kasa bihurtu behar ditu elikagaiak mantenugai eta egotzi behar ditu hondakinak. Zelulaz kanpoko digestioak, aldiz, tamaina handiagoko elikagaiak harrapatzeko aukera ematen dio animaliari, eta kopuru handiagoan.

Heste-zizarea Marmoka

Lur-zizarea

Arrabioa

6.9 irudia. Digestio-aparatu motak.

146


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa Mailaka-mailaka, zelula barneko digestiotik digestio mistora igaro zen, eta, geroago, zelulaz kanpoko digestiora, digestio-aparatuak agertu zirenean. Lehenengo animaliengan, digestioaparatua urdail-barrunbe soil bat zen, eta irekidura bakarra zuen; gero, hodi itxura hartu zuen, animaliaren barrualdea igarotzen zuena eta kanporantz bi irekidura zituena; geroago, hodi horretan hainbat zati berezi eratu ziren, eta bakoitza prozesu batean espezializatu zen. Azken digestio-aparatu mota hori dute animalia gehienek, gaur egun, eta elikagaia noranzko bakarrean mugitzen denez, hau da ahotik uzkira, aparatu horrek hainbat funtzio betetzen ditu aldi berean: elikagaia irentsi, hodiaren aurreko muturretik; digeritu, hurrengo tartean; xurgatu, hurrengoan, eta hondakinak egotzi, atzeko muturretik.

18. Adieraz ezazu 6.9 irudiko animalia bakoitzari zer digestio-aparatu dagokion: a) Irekidura bakarreko digestio-barrunbea. b) Atal bereziturik gabeko digestio-hodia. c) Atal berezituak dituen digestio-hodia. d) Atal berezituak eta guruin erantsiak dituen digestio-hodia.

19. Zerrenda itzazu, era ordenatuan, aurreko muturretik atzekoraino, digestio-hodiaren atal berezituak: a) gizakiarengan (6.8 irudia) b) arrabioarengan (6.9 irudia)

20. a) Zein dira gizakiaren digestio-aparatuko guruin erantsiak? Esan ezazu digestio-hodiaren zer zatira isurtzen duen jariakina haietako bakoitzak. b) Zer digestio mota egiten du gizakiak?

3.2.2. Arnas egiturak Arnas egiturak lotura du animaliaren gorputzaren konplexutasun-mailarekin, batetik, eta bestetik, animaliaren ingurunearen (urtarra edo lehortarra –airekoa–) ezaugarriekin. Ingurune urtarrak abantaila bat du, gasak uretan disolbaturik daudela eta urak heze edukitzen dituela arnas azalak; horrek gasen trukea errazten du. Ingurune urtarrak badu, ordea, desabantaila bat, uretako oxigenoaren proportzioa airekoa baino hogeita bost bat aldiz txikiagoa denez, eta karbono dioxidoarena airekoa baino handiagoa, ingurune urtarraren eta animaliaren barne-ingurunearen artean oso motel zabaltzen direla gas horiek.

6.10 irudia. Itsas erbiaren eta barearen arnas azalak.

Ingurune lehortarrean, aitzitik, nahiz eta animaliaren barne-ingurunearen eta airearen arteko gas-trukearen abiadura handiagoa ian, bada desabantaila bat, animaliak heze eduki behar baitu beti arnas azala, giroa lehorra bada ere.

147


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa

21. Azal ezazu zergatik den itsas erbiaren arnas azala barearena baino askoz handiagoa, kontuan hartuta bi animaliek antzeko arnas premiak dituztela. Aipa ezazu bi arnas egituren arteko beste desberdintasun bat. Lau arnas egitura mota daude: azala, brankiak, birikak eta trakeak. Horien bitartez, azalarnasketa, brankia-arnasketa, birika-arnasketa eta trakea-arnasketa egiten dira, hurrenez hurren. • Azala. Azalaren bidez arnasten duten animaliek azal mehe eta heze batez dute estalita gorputza, eta azal hori odol-kapilarrekin harremanetan dago. Honako animalia hauek dute azal-arnasketa: lur-zizareek eta beste anelido batzuek, molusku batzuek eta anfibioek. • Brankiak. Azalaren ebaginazioak edo hedapenak dira, kanpoko ingurunera luzatzen direnak, xafla edo harizpi gutxi asko adarkatu batzuen bitartez. Horien barruan daude odolkapilarrak. Brankietako azala mehea da, eta heze irauten du beti, kanpoko ingurunea urtarra baita. Anelido eta molusku batzuek, krustazeoek, ekinodermatuek, arrainek eta anfibiolarbek dituzte brankiak. • Birikak. Azalaren inbaginazio batzuk dira, eta barrunbeak eratzen dituzte animaliaren barruan. Era horretara, azala babesturik egoten da aireak ingurune lehortarretan sortzen duen lehortasunetik. Barrunbe horietako azala ere mehea da, eta kapilarrekin dago kontaktuan. Barraskiloek eta bareek, anfibioek, narrastiek, hegaztiek eta ugaztunek birikak dituzte. • Trakeak. Hodi adarkatuak dira, eta animaliaren gorputzean barneratu ahala, gero eta txikiagoa da hodien diametroa. Hodi horietan barrena, airea zuzenean heltzen da zeluletara. Intsektuek eta lehorreko beste artropodo batzuek, hala nola araknidoek eta miriapodoek, dute trakea bidezko arnasketa.

a

b

c

Kanpo Ingurunea Likido Interstiziala Likido Zirkulatzailea Zelula Barneko Likidoa

d 6.11 irudia. Arnas egitura motak.

148

Barne ingurunea


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa

22. Adieraz ezazu 6.11 irudiko marrazki bakoitzari zer arnas egitura dagokion.

23. Deskriba ezazu arnas egitura mota bakoitzean zer bide egiten duen oxigenoak kanpo-ingurunetik animaliaren barruko zeluletaraino.

24. Azal ezazu trakea-arnasketaren eta beste hiru arnasketa moten arteko aldea.

25. Zein da brankien eta biriken arteko alde nagusia? Zer lotura du alde horrek brankiak uretako animalien ezaugarri izatearekin eta birikak lehorreko animalien ezaugarri izatearekin.

3.2.3. Zirkulazio-aparatuak Antolamendu bakuneko animalietan, zelulak kanpo-ingurunetik hurbil daude, eta, beraz, handik hartzen dituzte mantenugaiak, eta bertara egozten dituzte zuzenean hondakinak. Halakoa da esponjen eta zelenteratuen kasua. Zelulak ehunetan, organoetan eta aparatuetan antolatuta daudenean, antolamendua, oro har, konplexuagoa da, eta animalia handia denean ere antolamendua korapilatu egiten da; horren ondorioz, animaliaren zelula guztiek ezin dituzte substantziak zuzenean kanpoko ingurunearekin trukatu, eta garraio-sistema baten beharra dute. Zirkulazio-aparatuak garraiofuntzioez gainera, barne-ingurunearen ezaugarriei eusteko zeregina ere betetzen du, eta horrela, arindu egiten ditu kanpo-inguruneko baldintza fisiko-kimikoen aldaketek barneingurunean eragin ditzaketen gorabeherak. Barne-ingurunearen egonkortasuna ezinbestekoa da zelulen bizirako. Zirkulazio-aparatuak honako osagai hauek ditu: likido zirkulatzailea, hodiak eta likidoa mugiarazten duen sistema. Likido zirkulatzailea barne-inguruneari dagokio, eta organismoan zehar ibiltzen da, garraiobide papera betetzen du beraz; likidoa hodietan barrena ibiltzen da, eta sistema berezi batek mugiarazten du. Likido zirkulatzailea nagusiki urez osatuta dago, eta molekula ez-organikoak (gatz mineralak, oxigenoa, karbono dioxidoa‌), molekula organikoak (glukosa, aminoazidoak, arnas pigmentuak, antigorputzak, kolesterola‌) eta defentsa-funtzioa duten zelulak ditu. Animalia batzuetan, arnas pigmentuak, hala nola hemoglobina (oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen duena), libre daude likido zirkulatzailean, eta beste animalia konplexuago batzuetan, aldiz, zelula espezializatu batzuen (globulu gorri, hematie edo eritrozito) barnean. Zirkulazio-hodiek honako aparatu hauek era ditzakete: • zirkulazio-aparatu itxia. Likido zirkulatzailea hiru hodi motaz osatutako zirkuitu baten barruan mugitzen da. Arterien bitartez, likido zirkulatzailea ponpatze-sistematik zeluletarantz joaten da. Zainek kontrako aldera eramaten dute likidoa, hau da, zeluletatik ponpatze-sistemara. Kapilarrak arteriak eta zainak elkarrekin lotzen dituzten diametro oso txikiko hodiak dira, eta horien hormetan zehar substantziak trukatzen dituzte likido zirkulatzaileak eta likido interstizialak. Anelidoek, zefalopodoek eta ornodunek zirkulazioaparatu itxia dute. • zirkulazio-aparatu irekia. Aparatu horretan likido zirkulatzailea hodietatik irten eta likido interstizialarekin nahasten da. Zelulekin trukean jardun ondoren, likidoa zirkulazio-sistemara itzultzen da. Zirkulazio-aparatu mota hori dute kusku biko eta kusku bakarreko moluskuek eta artropodoek.

149


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa Likido zirkulatzailea hodien barruan mugiarazten duen sistemak muskulu-ehuna askoz garatuagoa du, eta ehun hori uzkurtzeak eragiten du aipatutako likidoaren mugimendua. Sistema hori hodi-zona askotan (hodi uzkurkorrak) edo zona bakar batean (bihotza eratuz) kokatuta egon daiteke.

26. Zer funtzio betetzen ditu zirkulazio-aparatuak? 27. Zergatik egon behar du zirkulazio-aparatuak harremanetan digestioorganoekin, arnas organoekin eta iraitz-organoekin likido interstiziala berritzeko?

28. Adieraz ezazu zer zirkulazio-aparatu irudikatzen duten 6.12 irudiko a eta b eskemek, eta lot ezazu zenbaki bakoitza dagokion terminoarekin: arteria, kapilarrak, likido zirkulatzailea, likido interstiziala, ponpatzesistema eta zaina.

6.12.a irudia.

6.12. b irudia.

Lur-zizarea

Barraskiloa

6.13 irudia. Lur-zizarearen eta barraskiloaren zirkulazio-aparatuak.

29. Konpara itzazu lur-zizarearen eta barraskiloaren zirkulazio-aparatuak. Ornodunen eboluzioan zehar, odolaren zirkulazioa zaildu egin da. Konplexutasun horrek lotura zuzena du bihotzaren antolamenduarekin.

150


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa Arrainetan bihotzak bi barrunbe ditu soilik: aurikula bat (bertara heltzen da odola), eta bentrikulu bat (bertatik irteten da odola). Anfibioetan eta narrastietan (krokodiloetan izan ezik), bihotzak hiru ganbera ditu: bi aurikula goiko aldean, elkarrengandik bereizita eta bentrikulu bakar baten bitartez elkarri lotuta. Eboluzio handieneko ornodunetan (krokodiloak, hegaztiak eta ugaztunak), bihotzak lau ganbera ditu: bi aurikula, goiko aldean, eta bi bentrikulu, behean. Bihotz horretan bi alderdi bereizten dira trenkada baten bitartez, eta, horregatik, eskuineko bihotza eta ezkerreko bihotza aipatzen dira batzuetan. Bihotzaren ganbera kopuruaren arabera (bi, hiru edo lau) odolak bi eratara igaro dezake gorputz osoa: zirkuitu bakar baten bitartez, bihotzetik behin bakarrik igarotzen dela, edo bihotzean bat egiten duten bi zirkuituren bitartez. Irizpide horren arabera, zirkulazioa bakuna edo bikoitza izan daiteke. • Zirkulazio bakuna: Bihotzak bi barrunbe dituenean, aurikula bat eta bentrikulu bat, zirkuitu bakar bat du, eta bertatik egiten du odolak gorputz osoaren itzulia; hau da, bihotzetik irtendako odola arnas aparatura doa zuzenean, eta hortik, gainerako organoetara, haietatik bihotzera itzultzen dela gero. • Zirkulazio bikoitza: Bihotzak hiru edo lau barrunbe dituenean, odolak bi zirkuitu egiten ditu: bat bihotzetik arnas aparatura eta handik bihotzera, eta bestea bihotzetik gorputzeko gainerako organoetara eta haietatik berriro bihotzera. Zirkulazio bikoitzean, bihotzaren ganbera kopuruak baldintzatzen du arnas aparatutik datorren odola (oxigenotan aberatsa eta karbono dioxidotan urria) beste organoetatik datorrenarekin (oxigenotan urria eta karbono dioxidotan aberatsa) nahasiko den edo ez, eta, horregatik, bi zirkulazio bikoitz mota bereizten dira: osatugabea eta osoa, hurrenez hurren.

6.14 irudia. Ornodunen zirkulazio-aparatuak.

30. a) Esan ezazu zer erakusten duen 6.14 irudiko A, B eta C eskemetako zenbaki bakoitzak. b) Deskriba ezazu zirkulazio-aparatu eredu horietako bakoitzeko odolzirkulazioa, eta azal ezazu bakuna ala bikoitza den, eta osoa ala osatugabea den. c) Esan ezazu zer ornodun motari dagokion eredu horietako bakoitza.

151


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa

31. Arrazoi ezazu egia edo gezurra den honako adierazpen hau: arteriak hodi batzuk dira eta odol oxigenatua garraiatzen dute, eta zainak beste hodi batzuk dira eta oxigenotan urria den odola eramaten dute.

32. Animalia homeotermoek, hala nola hegaztiek eta ugaztunek, oxigeno kopuru handiak behar dituzte, gorputzeko tenperaturari konstante eusteko behar duten energia asetzeko. Horretarako, halaber, karbono dioxido kopuru handia behar da. a) Arrazoi ezazu zer zirkulazio bikoitz motak aseko dituen hobeto premia horiek. b) Zer eragozpen ekar diezaioke zirkulazio bakunak hegaztiei eta ugaztunei?

3.2.4. Iraitz-sistemak Animalia bakunenetan, zelulek ekoizten dituzten hondakinak likido interstizialera igarotzen dira, eta bertatik kanpo-ingurunera ateratzen dira, gorputzeko azalean zehar; hau da, animalia horiek ez dute iraitz-egiturarik. Esponjen eta zelenteratuen kasua da. Gainerako animaliek iraitz-sistema dute. Hodi batzuez osatuta dago, eta horiek zelulen hondakinak jaso eta kanpo-ingurunera egozten dituzte. Iraitz-sistemarik primitiboena protonefridioz osatua da. Zelula ziliatu edo flagelatuak dira horiek eta gar-zelulak deritze, gar-itxura baitute, eta likido interstiziala iragaztea da beren zeregina. Iragazpen horretan, likido interstizialean dauden tamaina txikiko molekulak iraitzhodien barrura igarotzen dira, gar-zeluletan zehar. Molekula horien artean daude animaliaren zelulek aipatutako likidora isurtzen dituzten hondakinak. Gar-zelulek, bestalde, beren zilioen edo flageloen laguntzaz, kanpoko ingurunera bultzatzen dute iragazitako likidoa, hodi mehez osatutako sistema adarkatu baten bitartez; hoditxo horiek animaliak dituen iraitz-hodi batzuetara irteten dira. Azkenik, iragazitako hondakin horiek iraitz-poroetatik egozten dira.

6.15 irudia. Planaria baten iraitz-sistema, protonefridioz osatua.

33. Esan ezazu zer erakusten duen 6.15 irudiko zenbaki bakoitzak. 152


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa Zirkulazio-aparatua duten animalia eboluzionatuagoek, likido interstizialaz gainera, likido zirkulatzailea dute. Zirkulazio-aparatuarekin lotutako iraitz-sistema mota bat nefridioz osatua da. Nefridioak hodiak dira, muturretako bat inbutuen antzera dute zabaldua, ertza ziliatua eta barne-ingurunera irekia dute, eta beste muturrak, kanpora irekia hori ere, iraitz-poro bat eratzen du. Zelulek likido interstizialera egozten dituzte beren hondakinak, eta likido hori nefridioetan sartzen da, zilioen laguntzaz. Nefridioak zirkulazio-hodiz daude inguratuta, eta horri esker, likido zirkulatzaileko hondakinak iraitz-hodietara igarotzen dira, eta iraiztear diren substantzia erabilgarriak berriro likido zirkulatzailera itzultzen dira, hau da, berriro xurgatzen dira. Honako hauek dira birxurgapen-prozesu horretan berreskuratzen diren substantzia erabilgarrietako batzuk: glukosa, aminoazidoak, ura, K+, Na+...

6.16 irudia. Lur-zizarearen iraitz-sistema.

34. Kolorezta itzazu, 6.16 irudian, nefridioak, eta adieraz ezazu zein diren iraitz-poroak eta, handitutako irudian, zirkulazio-hodiak.

35. Konpara itzazu planariaren eta lur-zizarearen iraitz-sistemak.

Barne-ingurunearen iragazpen- eta substantzia erabilgarrien birxurgapen-prozesuak egiteko, hainbat iraitz-sistema mota daude, eta hortaz, zelulen hondakinak kanporatzeko ere sistema bat baino gehiago dago. Iraitz-hodiek eta, beraz, iraitz-poroek animaliaren gorputzean duten kokapena aldatu egiten da animalia talde batzuetatik besteetara. Ornodunek iraitz-sistema berri bat dute; sistema horretan iraitz-hodiak ez daude gorputz osoan banatuta, gune zehatz batzuetan kontzentratuta eta kokatuta baizik. Horretarako, zelulen hondakinak iraitz-hodietara heldu behar dute, eta zirkulazio-aparatua arduratzen da horretaz. Ornodunetan, iraitz-sistema nefronaz osatuta dago. Nefronak iraitz-hodiak dira; hodien aurreko mutur itxi eta zaku moduan zabalduak, Bowmanen kapsulak, kapilar multzo bat, oso tolestua, inguratzen du, glomerulua. Bowmanen kapsulari kapilarrez inguraturik dagoen hodi batek jarraitzen dio. Hodi horrek ez du garapen-maila bera ornodun guztietan. Ugaztunen nefronan, zona batzuetan hodia oso tolestuta dago, eta beste batzuetan, berriz, zuzenagoa da. Nefrona ugari diametro handiagoko hodi batzuetara irteten dira, hodi biltzaileetara, hain zuzen. Nefronak eta hodi biltzaileak animaliaren zona zehatz batzuetan daude bilduta, eta giltzurrun izeneko organoak eratzen dituzte. Giltzurrunak hodi batzuen bidez daude kanpoinguruneari lotuta: ureterrak (6.8 irudia).

153


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa Glomeruluko kapilarren eta Bowmanen kapsularen artean dagoen harreman estuak lagundu egiten du odolaren iragazketan. Glomeruluan sartzen den odolak mantenugaiak eta hondakinak ditu, eta baita odol-zelulak, antigorputzak, etab. ere. Hondakin gehienak nitrogenatuak dira, eta horien artetik urea da ugariena ugaztunen gernuan. Glomerulutik irteten den odol iragaziak odol-zelula eta -molekula handi berberak ditu, hala nola antigorputzak, baina tamaina txikiko molekula (adibidez, mantenugaiak eta hondakinak) gutxiago ditu, horietako asko Bowmanen kapsulara igaro baitira. Nefronako hodi-eskualdean, iragazpenetik datorren likidoak dituen substantzia erabilgarrien birxurgapena gertatzen da; hala, iraitzi behar den produktuak, gernuak, organismoak bere barne-oreka atxikitzeko nahitaez egotzi behar duena baino ez du.

a

b

c

6.17 irudia. Ugaztun baten giltzurrunaren barne-egitura. 1. Giltzurruna. 2. Ureterra. 3. Giltzurrun-arteria. 4. Giltzurrun-zaina.

36. Kolorezta eta seinala itzazu, 6.17.b irudian, hodi biltzailea eta bi nefronetako bat, eta 6.17.c irudian, berriz, seinala itzazu glomerulua eta nefronako bi zona handituak (Bowmanen kapsula eta hodi-eskualdea).

37. Esan ezazu nefronako zer tokitan gertatzen den odolaren iragazketa. Zer antzekotasun eta zer alde daude glomeruluan sartzen den odolaren eta irteten denaren artean?

38. Azal ezazu zer funtzio egiten den nefronako hodi-eskualdean eta zer garrantzi duen funtzio horrek.

39. Esan ezazu zer alde dagoen giltzurrunean giltzurrun-arteriatik sartzen den odolaren eta giltzurrun-zainetik irteten denaren artean.

154


Animalien Elikadura, Harremana eta Ugalketa Laburbildurik, iraitz-sistema primitiboak dituzten animalietako zelulek likido interstizialera isurtzen dituzte beren hondakinak, eta hortik iraitz-hodietara igarotzen dira, horiek kanpoingurunera baitaude zabalduta. Eboluzio-maila handiagoko animalietan ere, zelulek likido interstizialera isurtzen dituzte beren hondakinak, baina hortik likido zirkulatzailera igarotzen dira; horrek gorputzeko zona zehatz batean kokatuta dauden iraitz-hodietaraino garraiatzen ditu. Eboluzio-aldaketa horrekin batera, iraitz-hodien luzera ere handituz joan da, eta, horrekin, baita zirkulazio-aparatuaren eta iraitz-sistemaren arteko truke-eremua ere; arrazoi horregatik da iraizketa eraginkorragoa.

40.

Nabarmen itzazu ornogabeen eta ornodunen iraitz-sistemen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak.

4 Harremana 4.1. Harreman-sistemak gizakiarengan

Nerbio-sistema Hormonak jariatzen dituzten guruinak

6.18 irudia.

155


7. U.D. ANIMALIEN ERREINUKO FILUMAK

Unitate hau landu ondoren, gai izan behar duzu hauek denak egiteko: • Animalien erreinuko izaki bizidunen ezaugarriak zerrendatzeko. • Animalien erreinuko filumen ezaugarri nagusiak zerrendatzeko. • Animalien filum batzuk edo haien ordezkariak eboluzioaren arabera ordenatzeko. • Animalia bat bere filumean sailkatzeko, eta horretarako arrazoiak emateko. • Animalien sailkapenean gako sinplifikatuak erabiltzeko.


1 Sarrera Animalien erreinuan materia- eta energia-iturri gisa materia organikoa erabiltzen duten izaki eukarioto plurizelularrak sartzen dira. Izaki horiek, gainera, zelula uzkurkorrak (horiei esker mugitzen dira) eta nerbio-zelulak (horiei esker mugimendua kontrolatzen dute) dituzte. Fosil-erregistroaren arabera, orain 670 bat milioi urtekoak dira lehen animaliak, Kanbriarraurrekoak, Era Primarioaren aurrekoak.

2 Poriferoen filuma Belakiak dira filum horretako ordezkariak. Uretako animaliak dira. Zaku formakoa dute gorputza; substratu bati lotuta daude azpitik, eta poro ugari dituzte (hortik datorkio izena taldeari). Poro horietatik sartzen da ura eta gorputzaren goiko muturreko irekidura handiago batetik (oskulua) irteten da. Animalia horietako zelulak ez daude oso antolatuta, eta, beraz, ez dute organorik eratzen. Hau da, zelulek era nahiko independentean asetzen dituzte beren beharrak. Urarekin zuzenean daude harremanetan; oxigenoa eta mantenugaiak hartzen dituzte uretik, eta karbono dioxidoa eta beste hondakin batzuk egozten dituzte bertara. Belakiek zelula barneko digestioa egiten dute. Ez dute digestio-aparaturik, ezta arnas aparaturik eta iraitz- edo zirkulazio-aparaturik ere.

1. Adieraz itzazu, 7.1 irudian, honako atal hauek: oskulua, poroak eta 7.1 irudia. Belaki baten gorputzaren ebakidura.

substratuarekiko lotunea. Erakuts ezazu, gezi batzuen bidez, ura zer noranzkotan sartzen eta irteten den.

7.2 irudia. Belaki horrek bizitokiko substratuari egokituta du forma, eta oparo hazten da bertan. Oskuluak elkarren oso hurbil daude.

7.3 irudia. Belaki horrek zulatu egiten du bizitoki duen kareharria.

Belakiek ez dute nerbio-sistemarik, izan ere, nahiz eta nerbio-zelulak eduki, ez daude elkarri lotuta. Asexualki nahiz sexualki ugaltzen dira. Bigarren kasuan, gametoak ez dira ekoizten gonadetan, baizik eta gorputzean banaturik dauden zeluletan. Belaki batzuek gameto emeak edo arrak bakarrik ekoizten dituzte; beste batzuk, berriz, hermafroditak dira.

170


3 Knidarioen filuma (Zelenteratuak) Marmokak, koralak eta anemonak, ur gezatako hidrak eta beste batzuk dira filum horretakoak. Animalia horiek ere, belakiak bezala, uretakoak dira, eta gorputza zaku formakoa dute, baina, haiek ez bezala, zelula espezializatu gehiago dituzte ehunak eratuz. Zelenteratuak izan ziren nerbio-sistema eduki zuten lehen animaliak, nahiz eta oso bakuna izan. Nerbio-sistema neurona talde batez dago osatuta, eta neurona horiek sakabanatuta eta elkarri lotuta daude, sare bat eratzen dutela (6.20 irudia). Zelenteratuek zelula muskularrak ere badituzte; horiek uzkurtu eta lasaitu egiten dira, aipatutako nerbio-sistemaren aginduz. Era horretara, gorputz atalak mugi ditzakete, eta batetik bestera ibil daitezke. Zelenteratuek badute belakiekiko beste desberdintasun bat: egiazko digestio-barrunbe bat dute. Barrunbe horrek irekidura bakarra du, eta elikagaiak sartzeko eta hondakinak egozteko balio du. Aipatutako irekidura hori tentakulu mugikorrez inguratuta dago, eta horietan zelula berezi batzuk dituzte: knidoblastoak. Animalia horietan baino ez daude zelula horiek, eta likido erresumingarria sortzen dute. Tentakuluek harrapakin bat ukitzen dutenean, knidoblastoek likido erresumingarria injektatzen diote, geldiarazteko. Orduan, zelenteratuak errazago sartzen du harrapakina digestio-barrunbean, eta digeritu egiten du. Digestioa zelulen barruan osatzen da; beraz, zelenteratuek digestio mistoa dute. Zelula gehienak urarekin kontaktuan daudenez, animalia horiek ez dute elikadurarako bestelako aparaturik behar. Zelula erresumingarriek defentsa-funtzioa ere betetzen dute.

7.4 irudia. Marmoka honek 6 cm-ko diametroa du. Gauez, lumineszentzia morea igortzen du.

7.5 irudia. Polipo baten eta marmoka baten gorputzen ebakidurak.

Filum horretako animaliak bi eratara bizi dira: • Polipo eran. Substratu bati itsatsita bizi diren eta libreki mugitzen ez diren (nahiz eta tokiz alda daitezkeen) zelenteratuak dira. Ur gezatako hidrak, aktiniak eta anemonak bizi dira horrela. Zelenteratu espezie batzuek koloniak eratzen dituzte. Kolonia guraso bakar batetik sortzen da. Ugalketa asexualaren bidez, guraso horrek banako asko sortzen ditu, eta horiek elkarrekin egoten dira, guztien artean eraikitako egitura bat partekatzen dutela. Koralak dira zelenteratu kolonialaren adibidea: koralezko arrezifeak eratzen dituzten kareharrizko egiturak eraikitzen dituzte polipoek. • Marmoka eran. Libre bizi diren eta beren organoek nahiz korronteek bultzatuta ibiltzen diren zelenteratuak dira.

171


Animalien Erreinuko Filumak

1. Erakuts itzazu, 7.5 irudian, ahoa, tentakuluak eta digestio-barrunbea, bai polipoan, bai marmokan.

2. Esan ezazu zein diren filum horretako animalien zelula bereizgarriak eta zer funtzio betetzen duten.

7.6 irudia. Koral gorrizko kolonia bat. Maiz ikusten dira Mediterraneoan, 20 eta 200 m bitarteko sakoneran. Eskeletoak kolore gorria du, burdin gatzak dituelako. Banako batzuk eskeleto komunetik irteten dira, eta beren gorputza erakusten dute, zaku formakoa eta tentakuluz betea; beste banako batzuk, aldiz, bilduta daude.

7.7 irudia. Aurelia auritaren polipo eta marmoka formak.

Zelenteratu espezie batzuk polipo eran bizi dira bizitza osoan zehar, eta sexualki nahiz asexualki ugaltzen dira (6.23 irudia). Beste batzuk marmokak dira beti, eta sexu bidez baino ez dira ugaltzen. Beste espezie batzuk, berriz, polipo fasea eta marmoka fasea izaten dute. Marmokek uretan askatzen dituzte beren gametoak, eta horietatik, ernalketaren ondoren, larbak sortzen dira. Larba horiek arrokei itsasten zaizkie, polipo bilakatzen dira, eta horiek asexualki ugaltzen dira, zeharkako zatiketen bidez; elkarri lotuta egoten dira aldi batez, kolonia bat eratzen dutela. Heldu bihurtzen direnean, banakoak banatu egiten dira, eta bizitza libreari ekiten diote, marmoka eran; horiek sexualki ugalduko dira, eta, horrela, berriro ere ugaltzezikloari ematen zaio hasiera.

3. Bizitzan zehar polipo eta marmoka formak aldizkatzen dituzten zelenteratuetan, zer forma sortzen da ugalketa asexualaren bidez? Eta ugalketa sexualaren bidez?

172


4 Platihelminteen filuma Zelenteratuen arbaso zen animalia talde batetik abiatuta, zizare zapal batzuk sortu ziren: platihelmintoak (grezierazko platy = zapal; helminthes = zizare). Honako hauek sartzen dira filum horretan: bizitza libreko animalia batzuk, hala nola planariak, eta zenbait parasito, hala nola teniak eta duelak. Platihelminteek desberdintasun bat dute belakiekiko eta zelenteratuekiko: nerbio-zelulak gorputzaren mutur batean dituzte bilduta, gongoilak eratzen dituztela, eta horiek zentzumenorgano oso bakun batzuekin daude konektaturik. Nerbio-sistemaren zefalizazio hasiberri bat da hori. Zentzumen-organoen bitartez hobeto ezagutzen denez ingurunea, burua dagoen muturrean kontzentratu ohi dira, eta buruak erabakitzen du animalien mugimenduaren noranzkoa. Burua dagoen muturra aurreko muturtzat jotzen da, eta bestea, berriz, atzeko muturtzat. Animalia horien gorputzak, gainera, ezkerreko alde bat eta eskuineko beste bat ditu, simetrikoak, hau da, aldebiko simetria dute. Simetria mota hori animalia gehienek dute, platihelminteetatik abiatuta. Filum horretako animaliek, zelenteratuek baino nerbio-sistema konplexuagoa ez ezik, protonefridioz osatutako iraitz-sistema bat ere badute, eta baita ugaltze-aparatu bat ere. Halere, irekidura bakarreko digestio-barrunbea dute, zelenteratuek bezala, eta ez dute, ez arnas aparaturik, ez zirkulazio-aparaturik. Salbuespenak salbu, platihelminteak hermafroditak dira. Filum horretan sartzen dira organo kopulatzaileak eduki zituzten lehen animaliak, eta horiei barne-ernalketa egin zuten. Obiparoak dira. 7.8. irudia. Aldebiko simetria erakusten duen planoa.

7.9 irudia. Gibel-fasziolak ardien, behien eta beste ugaztun batzuen gibelean bizi dira bizkarroi, eta behazun-hodiak ixten dituzte.

7.10 irudia. Planaria hau zentimetro pare bat da luze. Jariatzen duen muki baten eta dituen zilio ugarien laguntzaz ibiltzen da itsas hondoan. Aszidiaz eta krustazeo txikiz elikatzen da.

1. Adieraz itzazu platihelminteen eta zelenteratuen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak.

173


5 Moluskuen filuma Moluskuak oskol babesgarri garatuak zituzten zizare zapal batzuen eboluzioz sortu ziren. Moluskuen aparatuak garatuagoak dira, eta baita konplexuagoak ere. Adibidez, digestioaparatuak hodi forma du, eta, beraz, bi zulo ditu: aurrekoa, ahoa, eta atzekoa, uzkia. Hodi horrek hainbat zati ditu, bai eta guruin erantsiak ere. Molusku guztiak ez direnez ingurune berean bizi, ez dituzte arnas egitura berak; hiru egitura izan ditzakete, kasuen arabera: brankiak, azala edo birikak (6.11 irudia). Zirkulazio-aparatua irekia da, zefalopodoetan izan ezik (6.13 irudia). Molusku espezie batzuk hermafroditak dira (ernalketa gurutzatua dute), eta beste batzuk, aldiz, unisexualak dira. Obiparoak dira, eta metamorfosia dute gehienek. Moluskuek platihelminteek baino zefalizazio handiagoa dute, eta gongoilak ere badituzte errai-masan eta oinean. Gongoilak luzetarako eta zeharkako nerbioez daude elkarri lotuta.

7.11 irudia. Olagarro baten luzetarako ebakidura. Nerbio-sistemako gongoilen kokalekua nabarmentzen da.

7.12 irudia. Olagarroak harrapakinak atzemateko edo arriskuari aurre egiteko baino ez du haitzetako gordelekua uzten.

Filum horretako animaliek forma ugari dituzte, bai kanpoko itxurari, bai bizimoduari dagokionez; batzuk itsaso sakonean bizi dira, eta beste batzuk, aldiz, mendietan. Animalia horien izena haien gorputz bigunetik dator (latinezko mollis = bigun). Hiru atal ditu: burua, errai-masa eta oina. Molusku klase batzuek, ordea, aldatuta dute gorputzaren oinarrizko antolamendu hori, bizimodu jakin batzuetara egindako egokitzapenen ondorioz. Oina organo gihartsua da, eta haren formaren eta kokalekuaren arabera, molusku klase hauek bereizten dira: • Gasteropodo hitzak “oina posizio bentraleanâ€? esan nahi du. Animalia horien oina laua da, zola itxurakoa, substratuaren gainean astiro ibiltzen uzten diena. Barraskiloak, lapak eta bareak gasteropodoak dira. Gasteropodo gehienek maskor bat dute, gorputz biguna babesten diena. Maskorra atal bakarraz dago osatuta, eta kuskua esaten zaio. Horregatik, kuskubakar ere esaten zaie gasteropodoei.

174


Animalien Erreinuko Filumak

7.13 irudia. Barraskilo hori ur geza geldietan bizi da. Uretako landareez elikatzen da, eta ahoko erradulaz marraskatzen ditu.

7. 14 irudia. Itsas gasteropodo batzuek ez dute maskorrik, baina pozoi bortitzak dituzte defentsa-sistematzat, eta kolore ikusgarriekin nabarmentzen dira. Brankia dortsalak dituzte. Argazkikoa kantauriar kostaldean bizi da. Hiru bat zentimetrokoa da, eta belakiez eta algaz elikatzen da.

• Pelezipodo terminoak “oina aizkora forman” esan nahi du. Oin hori hondeatzeko egokituta dago eta horri esker lurperatzen dira bizitoki dituzten sedimentuetan. Muskuiluak, datilak eta perla-muskuiluak dira pelezipodo batzuk. Pelezipodoen maskorra bi kuskuz dago osatuta, eta horregatik esaten zaie kuskubiko. • Zefalopodo terminoak “oina buruan” esan nahi du. Molusku horietan, oina tentakulu atzitzaile sorta bat bilakatu da, buruaren inguruan kokatuta dagoena. Zefalopodo guztiak itsastarrak dira. Gehienek, hala nola txokoak eta txibiak, barne-maskorra dute; batzuek, zehazki olagarroek, ez dute halakorik, eta beste batzuek, nautilusek, kanpoko maskorra dute. Zefalopodoak dira moluskurik garatuenak; adibidez, haien nerbio-sistemak zefalizazio aipagarria du, eta ornogabe guztien arteko begirik konplexuenak dituzte, ornodunenen antzeko egiturarekin. 7.15 irudia. Maskorraren kuskuak ireki egiten dira, oin gihartsu hondeatzaileari irteten uzteko.

7.16 a irudia. Amonite baten fosila. Maskorra

Oina

Burua

Errai-masa estaltzen duen mantua

7.16 b irudia. Amonite baten berregitea.

Aho loro-mokoduna eta erraduladuna

Begia

Begia Sifoia

Tentakuluak Erraduladun ahoa

Oin bentrala

Oina aizkora forman Oina tentakulu bentosaduna bilakatua

GASTEROPODOAK klasea (barraskiloak, bareak, lapak,…)

PELEZIPODOAK klasea (muskuiluak, ostrak, berberetxoak,…)

Sifoia

ZEFALOPODOAK klasea (olagarroak, txibiak, txokoak,…)

7.17 irudia. Gasteropodoen, pelezipodoen eta zefalopodoen gorputz-atalak.

175


Animalien Erreinuko Filumak

1. Osa ezazu hiru molusku klaseei buruzko konparazio-taula hau: Ezaugarriak

Gasteropodoak

Pelezipodoak

Zefalopodoak

Gorputz-atalak Oinaren forma eta kokalekua Maskorra Habitata Arnas egiturak

Molusku baten (muskuilua) anatomia Helburuak • Muskuiluaren atalak identifikatzea eta kokatzea. • Doitasunenez disekzionatzea. Materiala • Muskuilu biziak • Guraizeak • Matxardak

• Erretilua • Portak eta estalkiak • Tanta-kontagailua

• Bisturia • Mikroskopioa

Prozedura eta galderak 1º Jar ezazu muskuilua erretiluan, kuskuetako baten gainean. Eutsi ongi, eta sar ezazu bisturia, bi kuskuen artean, erpinaren aldetik. Eraman ezazu bisturia alderik zabalenera, maskorra hautsi gabe. Maskorraren nakarrezko barnealdea Bisuaren zuntzak Muskulu aduktorearen zatia Mantuaren ertza Brankia Politxinelaren konkorra

Ahoa Palpoak Hepatopankreasa Oineko muskuluak Oina Brankia

Muskuiluaren maskorra irekitzea.

2º Ikus ezazu nola dagoen mantuaren zati bat kusku bakoitzari itsatsita, eta nola gelditzen diren agerian hark estaltzen dituen organoak. Identifika ezazu organoetako bakoitza. Zenbat brankia dituzte muskuiluek? Nola daude kokatuta? Deskriba itzazu. 3º Matxarda batzuen laguntzaz, tira ezazu, leunki, oineko muskulu erretraktoretik, eta idatz ezazu ikusten duzuna. 4º Bereiz itzazu palpoak, eta egiazta ezazu ahoa inguratzen dutela. 5º Ken ezazu gorputza kuskuetatik, horiek ixteko muskuluetan bisturiaz ebakiak eginda. 6º Toles ezazu gorputza, liburu bat itxi nahi bazenu bezala, eta identifika itzazu posizio berri horretan ikusten diren atalak. 7º Egin ezazu kuskuen barnealdearen marrazki bat. Adieraz ezazu, bertan, mantuaren arrastoa, muskulu aduktoreak eta txanga. 8º Ireki ezazu berriro muskuiluaren gorputza, eta ebaki brankia zatitxo bat. Ipin ezazu hura porta baten gainean, erants iezaiozu maskorraren barruko ur tanta bat, jarri estalkia eta beha iezaiozu prestakinari mikroskopioan. Deskriba ezazu zer ikusten duzun. 9º Egiazta ezazu bisuko harizpien erresistentzia, eta lot ezazu ezaugarri hori harizpiek betetzen duten funtzioarekin.

176


Biologia Batxilergoa 1