Monera, Protoktista eta Fungi Erreinuak
4. Zer forma dute 4.2, 4.3, 4.4 eta 4.5 irudietako bakterioek? 5. Bada Streptococcus izeneko bakterio genero bat. Zergatik du izen hori?
4.6 irudia. Nostoc commune zianobakterioaren harizpien mikroskopio optiko bidezko argazkia.
Zianobakterio espezie gutxi ageri dira banako isolatu gisa, eta, horietan, zelula esferikoa (kokoide) da. Zianobakterio gehienek harizpi formako koloniak eratzen dituzte, eta ugariak dira forma kubikoko koloniak ere.
1.2. Bakterioen ugalketa Bakterioak, bizi-baldintzarik onenetan (tenperatura egokia, nahikoa espazio, elikagai ugari‌) daudenean, izugarri bizkor zatitzen dira. Bakterio bat baldintza horietan izanez gero, hogei minutuz behin zati liteke, gutxi gorabehera, eta, halatan, bi egun baino gutxiagoan 6x1021 T-ko bakterio-masa bat eratuko litzateke, hau da, Lur planeta osoaren masaren adinakoa.
Bakterioa
4.7 irudia. Mikroskopio optiko baten bitartez eta irudia 650 aldiz handiagotu duen argazki honetan, puntu koloreztatu ugari ikusten dira. Horietako bakoitza zelula bat da, eta bakterio bati dagokio. Bakterio horiek guztiak espezie berekoak dira. Escherichia coli du izena espezie horrek, eta gizakien hestean bizi diren bakterio espezieetako bat da. Irudian duten kolore morea ez dute berea, tindatu egin dituzte, hobeto behatu ahal izateko.
4.8 irudia. Escherichia coli bakterioaren argazki hau mikroskopio elektronikoz egin da, 20.000 aldiz handiagotuta. Bakterioa ugaltzen ari da, ederki ikusten baita horren zelula bakarra nola ari den bitan zatitzen.
Hazkundea
Zatiketa
4.9 irudia. Zelula bat zatitu egiten da, eta bi zelula kume sortzen dira; zelula kume bakoitza ere zatitu egiten da, bi zelula berri sortzen dira, eta, horrela, zatiketa bakoitzean bikoiztu egiten da biztanleria (2x hazkunde esponentziala, x izaki zatiketa kopurua).
81