book A: background and analysis

Page 31

30 | arkitektura

5.1. Ondare historikoa Babes arkeologikoa duten eremuak •

Tabirako San Pedro eliza

Izaera erlijiosoa duten eraikinak •

Uribarriko Andra Nariaren basilika

Santa Anako Parrokia eta Santa Anako arkua

XVI.medearen hasieran eraiki zen XII.mendeko eliza zegoen lekuan. Bizkaiko eliza zaharrenetakoa da. Elizak nabe handi bat du, San Pedrorena, gotiko-errenazentsita estilokoa. Iparrelderantz Errosarioren kapera dago XVIII.mendetik aurrera Elizari erantsi zitzaiona, nabe bakarrekoa eta arku fajoiez banatutako sei atal ditu. Aldeetan bi kapera daude bao gotiko baten bidez komunikatuak. Aurrekaldean, gela osagarri batzuk daude eta barruan zursare bidezko korua du. Baoak estilo eta kronologia ezberdinetakoak dira. Arkupe zabal batez inguratuta dago. Kanpai dorrearen ordez, kanpai horma du. Tabirako Eliza oso garrantzitsua da gordetzen dituen eskultura eta margoengaitik, esaterako taula gainean eginiko erretaul ikaragarria bat eta banuontzi motako erdi aroko sarkofago bi ditu. •

Santanoste 8 etxea

Andra Mariko Eliza XV-XVI. mendeetakoa da. Elizaren atalik zaharrena, gotiko-errenazentista estilokoa da, baina urteetan zehar metatu zaizkion estilo ezberdinak erakusten ditu.1554ko sutearen ondorioz kalte handiak izan zituen eta XVII. mendean zati handi bat berreraiki zen estilo klasizista-barrokoa nabarmenduz, San Juan de Urizarzabalak eta Juan de Ansolak arkitektuen agindupean. Gerra Zibilaren ostean, bonbardaketen ondorioz eliza eraberritu egin behar izan zen berriro ere. Elizaren aurrekaldean eskema gotiko-errenazentista jarraitzen du, absidetako kaperak eta haberte baxuetako kaperak berdin mantenduz. Erdiko habeartean errenazimenduko zutabeetan sostengatzen den bobeda gotiko bat dago. Aldare nagusiko erretaula errenazimendu estilokoa da Martin Ruiz de Zubiarte maisuak egin zuen. Korua izugarri handia da, 1490 eta 1510 urteen artean eraiki zen. Dorreak hiru parte ditu, eta pinakulu eta trazeriaz hornituta dago. Korea eta dorrea estilo gotiko-errenazentistaren gailurra dira: “Errege katolikoak” estilokoa. Eliza bi ate ditu. Sarbide nagusia estilo klasizista dauka Tenpluaren oinetan zabaltzen da eta atari-erretaula konplexu baten osagaia da. Andra Mariko arkupea Euskal Herriko arkupe handiena eta Monumentu Nazionala da. 16791680 artean eraiki zen Barainkua eta Gabiria maisuen diseinu dotoreetan oinarrituta eta zorua hareharrizko harlauzaz estalita dago. Aterpe izateaz gain, kultura ekitaldiak ospatzeko ere erabili izan da.

Eneritz Trigueros Amantegui | DuranGO | 2013 azaroa

Santa Anako fundazioa eta eliza XV.mendean sortu zen, baina 1554an bertan zegoen eliza zaharra suntsituta gelditu zen sute handi baten ostean. Eraikin zaharra bota zuten eta haren ordez berri bat eraikitzen hasi ziren Juan Ignacio de Urkizak diseinatua. Gaur egungoko eliza estilo barrokokoa da, nahiz eta apaingarri gutxi duen. Ipar-hegoalde norabidean kokatzen da. Aurrealdean plaza bat dauka merkatu funtzioak bete izan dituena. Oinplano herrerianoa du, hiru nabez osatua dago, eta iparraldean eta mendebaldean pilastradun arkupea du. Elizaren oinetan eta erdialdean, Santa Anako dorrea kokatzen da. Lau angeluko aurrrealdea du eta alboak oktogonal samarrak dira. Gela osagarriak ditu presbiterioaren albo bietan. Plaza 2009an zaharberritu zen eta interbentzio arkeologikoetan aurreko elizaren aztarnak agertu ziren. Santa Anako arkua Durangoko hiribildua inguratzen duen harresiko sei ateetatik gelditzen den bakarra da. 1560.urtearen inguruan eraiki zen. XVIII: mendearen bukaeratik gurdibidea izan zena, bertatik sartzen baitziren Gaztelatik zetozen merkantziak. 1734an Juan de Herdoiza arkitektoari Santa Anako ate erranenzista berritzea agindu zitzaion oso hondatuta baitzegoen. Gaur egungo atea Garaipen-Arku formakoa da eta estilo barrokokoa. Hareharriz egina dago eta bi gorputzez osatua. Behekoak harrizko balaustrada sostengatzen duen erdi puntuko arku sendoa osatzen du. Goiko gorputzean aldameneko bi dorretxo eta erdiko kanpai-horma ditugu.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.