AMARA BERRI 2018

Page 1

AU Z O Z AU Z O D O N O S T I A H O B E A G O B AT E R A N T Z

AMARA BERRI, MORLANS, ERRIBERETAKO LOIOLA, ANOETA

GUNE, PROIEKTU ETA ZERBITZU BERRIAK

#AMARABERRIEGITENDUGU


AM A R A B E R R I

Auzo Sendoa Amara Berri Urumea ibaiaren ertzean zabaldutako auzoa da. Faseka eraikitakoa. 50-60 hamarkadako hiriko-zabalkuntza izan zen. Amara Zaharreko jarraipena, hain zuzen ere. Bere gunerik estuena hasieran du; Araba Parkea, Mendeurrenaren plaza eta Urumean artean dagoena. Jarraipena Antso Jakitunaren hiribidea eta Morlans dira, eta bere zabalgunerik handiena Errondo Pasealekutik Irun Plaza bitartean du. Ondorengo fase batzuetan Amara Osinagaruntz zabaldu da eta 2000. lehengo hamarkadan amaitutzat eman da Loiolako Erriberako garapenarekin. Gaur egun, Amara Berri 30.000 donostiar baino gehiagoren auzoa da, eta eguneroko bizitza bertan egiten dute bere gune desberdinak osatuz. Amara Berriren antolakuntza urbanistikoa etxebizitza eremu handiz osatua dago, barneko plazak ditu, zirkulazio bide handiak, trenbide sarea, eta musika eta kirol-ekintzetarako erabiltzen den Anoeta kirol-hiria. Azken finean, zerbitzuz betetako auzoa da. Denbora pasa ahala, kultur-, gizarte- eta auzo-elkarteen laguntzari esker, 2 eta auzokideen gizarteratzea lortze aldera, beste behar batzuk identifikatu dira. Bai bertakoen bizi-kalitatea bilatzeko asmoz, baita pertsonen eguneroko bizitza errazteko ideiaz. Azken finean, hobekuntzak auzoa egungo beharretara egokitzeko.

FSC eta PEFC ziurtapenak dituen paperean inprimatua / EAJ/PNV afiliazioak ordaindutako aldizkaria

Eta asmo horrekin plaza desberdinak (Etxeberri, Donostiako Kofradien pl., Olaeta parkea) berritu dira, arkitekturaoztopoen gutxitzeko lana egin da eta puntu beltzen (Karlos I bide lagunkoia) ezabatzea bultzatu da. Era berean, bidegorria luzatu da (Zorroagako pasealekutik Loiolako Erriberetaino), oinezkoen kaleen proiektuak landu dira (Isabel II eta Gregorio OrdoĂąez) eta Pio XII-ko autobus geltokiko eremua berriro egituratu da. Gainera, garai berriek kirol-gunea berritzea eskatu dute. Orain, Anoetako Estadioa eta Mini-estadioa birmoldatzen ari gara, eta bide batez, Ernest Lluch-eko kultur etxea, haurtxokoa eta gazte-lekua berrituko dira ere. Duela gutxi, Belodromoan pista berriak jarri eta Karmelo Balda eta Atano III Frontoian berritze lanak egin dira.

ikastetxean (Ferrerias) lehengo aldiz auzoko bizilagunei zabaldu die bere eskaintza. Ahaztu gabe gainera, Udaltzaingoak bere egoitza nagusia Amaran kokatu duela. Orain, begirada etorkizunean jarrita dugu. Sostengarria, konektatua eta irekia izango den etorkizuna, betiere, eguneroko bizimodua errazteko. Etorkizun sostengarria, autobus artikulatu elektrikoaren probak Dbuseko 28. linean martxan jarriz, bidegorrien kilometroak handituz y eta bizikletaren erabilera sustatzeko zona 30ak gehituz. Etorkizun konektatua, Loiolako topogeltokiaren birmoldaketa eginaz. Renfe eta Eusko Trenen artean garraioa aldatzeko geltokia - linea batetik bestera aldatzeko lortzeko lanean ari gara. Sare-lotura hau ere, topoaren igarobidearen bidez ere lortuko da. Lan hauek aurrera eramateko hitzarmena sinatu da Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean. Eta hitzarmen honi esker, Menchu Gal inguruan oinezkoentzako gune berria egingo da, topoaren trenbidea lur-azpira sartuz. Eta gune berri hori diseinatzeko bizilagunen partaidetza sustatuko da. Horrela, Amara Berriko eremurik hestuena zabaldu eta hiriko erdigunean bihurtuko da. Laster, gainera, Morlanseko eta Aieteko auzolagunek hain denbora luzean eskatutako igogailu inklinatua izango dute, loturak gehiago hobetuz. Antolatzen ari garen etorkizun ireki honetan ez dugu ahaztu nahi Pio XII. plazako Gobernu zibilaren egoitza hiriarentzat gureganatzea, eta guztion artean adostea zertara bideratu nahi dugun. Asko dira Amaran martxan dauden proiektuak, hain zuzen ere, eguneroko bizitzan eragina izango duten ingurune berriak definituko duten proiektuak. Eta eraikitzen ari garen etorkizun honetan, iritzi guztiak dira garrantzitsuak. Hala eta guztiz ere, asko falta da egiteko, asko falta da erabakitzeko. Eta horretarako gure ondoan nahi zaitugu.

Gizarte Zerbitzuen bulego berriak ireki dira bai Morlansen, bai Loiolako Erriberetan, eta azkeneko zonalde honetarako haurreskola berria aurreikusia dago. Hauek guztiek auzoak behar dituen zerbitzu-eskaintza handitu du. Musika eskolak ere Amara Berri

Eneko Goia Donostiako Alkatea


AUZOZ AUZO DONOSTIA HOBEAGO BATERANTZ

#Amaraberri egitendugu

Amara Berri, Morlans, Loiolako Erriberak, Anoeta AstiĂąeneren birmoldaketa Azken hilabeteko lanen ondoren, AstiĂąeneko zubia berriro irekia dago oinezko eta garraioarentzat. Aldi berean, zubi berriaren proiektua egiten ari dira.

Gizarte zerbitzuen egoitza berriak Morlansek eta Loiolako Erriberak gizarte zerbitzu egoitza berria dute hiritarrei kalitatezko eta gertuko zerbitzua eskeintzeko.

Auzoa hizlari Auzotarrek hartu dute hitza, eta guk haien kezkak eta galderak erantzun ditugu.

28 linea – pilotu proba %100 bus elektrikoak errealitate dira. Eta Amara auzoa bere 28 linea adierazgarriarekin adibide zehatza da.

5.

3. 4.

Isabel II oinezkoentzako proiektua

1.

Bizilagunentzako gune erosoa lortu nahi da Madril hiribidea eta Iruneko plaza arteko espazioa oinezkoentzat bihurtuz.

Gune, proiektu eta zerbitzu berriak

6.

2.

Amara Datuetan Futbol zelai berria Estadioaren birmoldaketaren lanak oso aurreratuta daude. Estadio berriak hainbat zerbitzuren hobetzea ekarriko du. Beraz, auzoarentzat gune garrantzitsua izango da.

Auzoa aztertzen dugu Amarako datu esanguratsuenak errepasatuz. Gainera, auzoaren etorkizunaren diseinuan parte hartzera ere gonbidatzen zaitugu.

Morlans-Aiete igogailu inklinatua Morlansen oso ondo ikusten dira hiriko lehenengo igogailu inklinatuaren lanak. Auzoen arteko lortura lortzeko aurrerapen handia.

Auzoko mapa Udaltzaingoaren egoitza berria Egoitza Nagusi berria du Udaltzaingoak Morlansen. Bertatik hiriko segurtasuna kontrolatzen da.

Kultur-etxeko instalazio berriak Estadioaren birmoldaketari esker Ernest Lluch kultur-etxea hobetuko da. Zerbitzu gune bateratua eraikiko da.

Gauzatu diren eta etorkizunean auzoan izango ditugun proiektu adierazgarrienak kokatu ditugu Amarako mapan.

3


AM A R A B E R R I

Garraio jasangarria eta gune berriak Garraio jasangarriaren eta oinezkoentzako guneak berreskuratzearen alde egiten dugu

4

28 LINEA – AUTOBUS ELEKTRIKO ARTIKULATUAREN PILOTU PROBA

Garraio publikoaren elektrifikazioaren aurrerapenak begi bistan daude, eta horren adibide dira ohiko ibilibideak egiten dituzten autobus elektrikoen pilotu probak. Horrenbestez, garraio jasangarriaren aldeko apustuaren helburua betetzen ari gara. Alde batetik, Irizarrek egindako autobus artikulatua Dbuseko 28.linean dabil. Eta ibilbidearen amaieran kargagunea instalatu da autobusak energia berriro har dezan. Bestetik, CAF gipuzkoar enpresak ere Dbus konpainiari beste autobus elektriko bat eskeini dio, hain zuzen ere, linea ezberdinetan probatzen ari den autobus elektrikoa. Hortaz, Gipuzkoako industriak aukera du landutako aurrerapen teknologikoak donostiarren eskura jartzeko, eta bide batez, Donostia mugikortasun elektrikoan erreferentzia da. Hauek guztiek, ingurumenean onurak sortzen dituzte, eta, hain zuzen, Amara da aurrerapenak probatzeko gunea.


AUZOZ AUZO DONOSTIA HOBEAGO BATERANTZ

5

Iturria: Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

PLAZA PÍO XII, ANTIGUA PARCELA ESTACIÓN BUSES, PROYECTO DE ADECUACIÓN

Autobus geltokia Pio XII. plazatik Atotxa ingurura eramatea soinu kutsadura gutxitzea eta haizearen kalitate hobetzea ekarri ditu. Gainera, hiri-antolakuntza urbanistikoa ahalbidetu du, eta amaratarren aisialdirako eta disfrutatzeko gunean bihurtuko da. Gune berdeek eta bizikletek leku berezia izango dute. Izan ere, bertan bizikletentzako babestutako gordelekua eta hirian merkantziak banatzeko gunea egongo dira. Lanak urte amaierarako bukatuak egotea aurreikusten da. Iturria: Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

MORLANS-AIETEKO IGOGAILU INKLINATUA

Morlansen oso aurreratuak daude hiriko lehen igogailu inklinatuaren lanak. Eta horri esker, Amara Berri eta Aiete auzoak konektatuagoak egongo dira.Gainera Morlansek aisialdirako gune bat irabaziko du. Beraz, eskaera honek laster izango du erantzuna. Bitxikeri bezala: igoigailuak D itxura izango du, hiriaren izenaren lehen hizkia bezala.

ZORROAGA PASEALEKUKO BIDEGORRIA AITA DONOSTIA PLAZATIK LOIOLARA

Hiriko bidegorri sareak dagoeneko Aita Donostia plaza eta Erriberako Loiola lotzen ditu. Beraz, egun, posible da Morlansetik Loiolara joatea Zorroaga pasealekuko bidegorritik. Azkeneko luzapen honekin Donostiako bidegorri sareak 73 km ditu.


AM A R A B E R R I

ASTIÑENE ZUBIKO KONPONKETA ETA ZUBI BERRIA EGITEKO PROIEKTUA ISABEL II OINEZKOENTZAT

Urumea ibaiaren ibilbidea bideratzeak Astiñene zubia azterketa ekarri ditu. Zubi honek Amara-Loiola auzoak Egia-Gros auzoekin lotzen ditu. Gainera, ikusi da, egungo zubiak konponketak behar zituela bere betebeharra ondo egiteko. Kaltea handia zenez, behin bizilagunak jakinaren gainean jarrita, epe batean itxita egon da hiritarren segurtasuna bermatzeko. Astiñeneko zubi berria 2020 urterako aurreikusten da eta 3.300.000 euroko inbertsioa izango du.

Hauteskundeetan hartu genuen konpromisoa aurrera doa. Amara bezalako auzo batek, hain zuzen ere, 60.hamarkadan diseinatu zen auzoak, oinezkoentzako guneak bereganatu behar ditu. Madril hiribide eta Irun plaza arteko gunea oinezkoentzat izateak bizilagunentzako leku erosoagoan bihurtzen lagunduko du. Era berean, Gregorio Ordoñez eta Felipe IV kaleak oinezkoentzat izateko lanekin aurrera jarraituko dugu.

6

Iturria: Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

ANTSO JAKITUNA

BARNEKO PLAZAK BERRITZEA

Antso Jakitunaren hiribidea bizi handiko gunea, eta era berean, dinamikoa izatea nahi dugu, eta ez ordea, Amara berri eta hiriko erdiguneko bidea, bakarrik. Horregatik, hiribidearen erdian dauden lorategiak kentzearen alde egiten dugu, gunea zabatzeko, eta bertako bizitza eta merkataritza laguntzeko.

Halaber, barneko plazak berritzearen alde egin dugu, amaratarrentzat eroso eta lagungarriak egiteko asmoz. Hortaz, Ferrerias parkea, Donostiako Kofradien plaza eta Etxeberri plaza berritu dira. Hurrengoa, Ikasketen plaza berritzea izango da, eta era berean, Loiolako Erriberetako beste hainbat plazatan sortutako arazoak gutxitzeko neurriak hartuko dira.

KARLOS I AZPIKO PROIEKTUA IDATZITA. OBRA LIZITATZEKO FASEAN

Karlos I-ren azpiko lurzorua berritu egingo da bizilekua hobetzeko asmoz. Proiektuak, besteak beste, aurreikusten ditu eserlekuak, haurjolasak eta, mugikortasuna murriztuta dutenen haurrentzako kulunkak jartzea. Argiteriak garrantzi handia izango du, hiriko gune ilun eta kritiko bat kenduz. Ekimen honek Amarako bi aldeak hobeto lotuko ditu.

Fuente: Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián


AUZOZ AUZO DONOSTIA HOBEAGO BATERANTZ

Etorkizuna Ez gara konformatzen, hobetzeko lanean jarraitzen dugu.

TOPOAREN OBREKIN, EASOKO TRENBIDEKO GUNEA BERRESKURATU

Topoaren igarobidearen obrak ez du garraio publikoa bakarrik hobetuko, baita inguruko itsura aldatu eta auzorako gune publiko berria ahalbidetu ere. Behin, Easoko geltokiko trenbidea lurperatuta, Autonomia

GARRAIOZ ALDATZEKO GELTOKIA

Trenak garrantzi handia du garraio publiko jasangarri, lehiakor eta kalitatezkoaren alde egiten dugun apustuan. Topoaren igarobideak eta abiadura handiko trenak garrantzi handia dute apustu horretan. Eta Loiolako Erriberetan eraikiko den EuskoTren eta Renfeko trena aldatzeko geltokia da horren adibide. Horrenbestez, Gipuzkoako bi tren sareak gune batean elkartuko dira eta Amarak garraio publiko zerbitzu hobeago bat izango du, auzoa Gipuzkoa osoarekin modu erosoago batean konektatuz.

kalera iristeko oztopoak kenduko ditugu. Gune berri hau garatzeko, Udalak eta Eusko Jaurlartitzak hitzarmena sinatu dute, eta partaidetza prozesuaren bitartez ideiak eta beharrak kontuan izango dira gunea diseinatzeko.

IBAIA AUZOKO EKINTZETAN SARTU

Urumea ibaiak Amara auzoko ekialdetik doa, AstiĂąene zubitik Mundaiz zubira. Eta hiria zeharkatzen duen ibaiak aisialdirako gunea izan behar du. Hori dela-eta, Urumea dinamizatzearen alde egiten dugu, eta piraguismo, kayak, stand up padel, arraun eta abar...egiteko aproposa izateko lan egin behar dugu. Helburu hau lortzeko, Txomineneako ur-parkea garrantzitsua izango da, eta Urumearekiko zor historikoa kitatuko dugu.

7


AM A R A B E R R I

Kirola, kultura eta zerbitzuak Zerbitzu eta instalazioak hobetu, Amara Berri osatuago bat lortzeko

8

GOBERNU ZIBILEKO ERAIKINA

Espainiako Gobernuaren azpiordezkaritzaren egoitza eta zerbitzuak Urumea ibaiaren beste aldeko eraikinera mugitzeak Pio XII plazan duten eraikina ia erabilpenik gabe utzi du. Eraikina hustutzeak aukera paregabea zabaldu du auzoak etorkizunean zerbitzu gehiago izateko. Gainera, eraikina Amarako erdigunean dago, beraz, lekua oso aproposa da Amarako aktibitatea dinamizatzeko. Hainbat alditan eskatu diogu Gobernu Zentralari eraikina udal ekipamendurako instalazioan bihurtzeko. Horretan ari da EAJ-PNV bai Kongresuan, baita Alkateak berak zuzendutako erreklamazio eta eskutitzen bitartez ere. Ez dugu amore emango.

UDALTZAINGOAREN EGOITZA BERRIA

2017ko urritik Udaltzaingoak bere lanak Morlanseko egoitza berritik egiten ditu. Instalazio berria eguneratua dago eta prestazio hobeagoak ditu. Lanerako espazio zabalagoa dute eta baliabide teknologiko aurreratuak dituzte, betiere, hiritarrei sergutasun zerbitzu integralagoa eskaintzeko. Gainera, egoitzak goizez Udalinfo arreta-zerbitzua eskeintzen dio auzoari. Beraz, amaratarrek ez dute zertan Easo 41 Udalinfo zerbitzu berriraino joan beharrik.


AUZOZ AUZO DONOSTIA HOBEAGO BATERANTZ

MORLANS ETA LOIOLAKO ERRIBERETAKO GIZARTE ZERBITZUEN EGOITZA BERRIAK

2016 eta 2017tik aurrera, Loiolako Erriberetan eta Morlansen arreta zuzena, gertukoa eta pertsonalizatua eskeintzen dute, bertan bizi diren 30.000 biztanleei. Bi egoitza hauek Gizarte Zerbitzuen sarean daude, eta hain zuzen ere, Gizarte Zerbitzuek 8 egoitza dituzte hirian.

Bertan, Donostiarren beharrei erantzuna ematen zaie. Horretarako, hainbat profesionalek lan egiten dute, familia zein pertsona bakoitzari egokitutako baliabideak eta zerbitzuak eskaintzeko. 9

LOIOLAKO ERRIBERETAN HAURRESKOLA

FERRERIAS IKASTETXEAN MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA ESKAINTZA

Loiolako Erriberak haurreskola izango du 2020tik aurrera. Eusko Jaurlaritzak eta Udalak sinatutako hitzarmenak Gizarte zerbitzuen ondoko bulegoan aurreiskuten du haurreskola. Egun auzoak ez du horrelako zerbitzurik eta, horrenbestez, Loiolako Erriberako familien beharrei erantzungo zaie,0 eta 2 urteko haurrak artatuz hiriko haurreskolen sarearen bitartez.

Iaz hasi zen Ferrerias ikastetxean Musika Eta Dantza eskolaren eskaintza jasotzen. Horretarako, ikastetxearen egutegian auzoaren beharrak txertatzea lortu da, Amaran egiten dugun kulturaren aldeko apustua indartuz. Musika eta dantza eskola bere eskaintza zabaltzeko prozesua lantzen ari da. Helburua da auzo guztietara iristea eta, horretarako, eskoletako instalazioak erabiltzen dira. Horrelako eskaintzak interesa sortzea espero dugu, bereziki, gazteen artean. Izan ere, gazteak dira biharko eguneko musikariak.


AM A R A B E R R I

10

ANOETA ESTADIO BERRIA

Anoeta Estadioko birmoldaketa da auzoan zein hirian, azkeneko boladan interes handia piztu duen ekintza. Pixkanaka antzematen doa Amarak izango duen aldaketa bisual garrantzitsuena. Eta instalazio honek ekitaldi berriak erakartzeko balioko du, Realaren partiduez gain.

Lanak 2017ko maiatzan hasi ziren eta, gaur, aldaketak nabarmenak dira. Hego eta alboko harmaila berriek agerian uzten dute instalazio berriaren itxura. Obrak bere egutegiaren erdia egin du eta 2019ko urrirako amaituta egotea aurreikusten da. Gainera, estadio txikiaren birmoldaketa 2020an egingo da. Proiektua Atletismoko eta Rugbyko Federazioekin landu da, eta lehen mailako kirol-gunea bihurtuko du Anoeta.


AUZOZ AUZO DONOSTIA HOBEAGO BATERANTZ

BELODROMOAREN BERRITZEA

Antonio Elorza Belodromoak irailetik atletismo pista estali berria du. Belodromoko instalazioa Euskadin bakarra da, duela 50 urte baino gehiago eraikia eta duela 25 urteko pista hartan, hain zuzen, Munduko errekorrak lortu ziren. Gaur, pista berriak kolore urdina du eta goi mailako lehiaketak berriro antolatzeko aukera ekarriko du, azken urteotan pistak zuen egoera zela-eta ezinezkoak baitziren horrelako lehiaketak burutzea. Udalak eta Foru Aldundiak parte hartu dute, Gipuzkoako zein Donostiako kirolelkarteek erabiltzen duten instalazio honen berritze lanetan.

ERNEST LLUCH KULTUR ETXEAREN, HAURTXOKOAREN ETA GAZTELEKUAREN INSTALAZIO BERRIAK

Anoetako birmoldaketa lanek Donostia kultura eta Gazteriako Departamentuak eskaintzen duten zerbitzuen hobekuntza ekarriko dute. Orain arte, zerbitzuak bi toki ezberdinetan ematen ziren, eta ondorioz, zerbitzua bananduta eskaintzen zen. Lanak amaitzen direnean, sarrera bakarra izango du, liburutegira, areto nagusira, gaztelekura edo haurtxokora joateko. Kultur beharrei eta auzoko gazteei erantzuteko zerbitzu guztiak eskainiko dituen gunea izango da.

11


AM A R A B E R R I

AUZOA HIZLARI

Auzoari pultsua hartzea oso lagungarria da herritarrei begira bideratzen ditugun ekimenak hobetzeko. Amarako auzokideengana hurbildu gara beraien galderak erantzun eta kezkak argitzeko. Auzoa hizlari:

Josu (57 urte)

Josune (51 urte)

“Aurrerapen teknologikoek eta hain azkar mugitzen den gizarte honek alde batera uzten du pertsonek dugun garrantzia eta beharra. Zein ideia dituzue gure auzoa dinamizatzeko?”.

“Politikariek behin eta berriz errepikatzen dituzue jasangarritasuna, ingurugiroa, mugikortasunaren garrantzia eta etorkizunari lotutako beste hainbat kontzeptu, baina azkenean, ez dago ezer zehatzik. ¿Honen adibiderik ba al dago Amaran?”

12

Eneko Goia Donostiako Alkatea

Galdera interesgarria da oso, eta aldi berean erantzun asko izan ditzakeena. Ondo adierazi duzun moduan, garapen teknologikoek zerbitzu hobeagoak, eraginkorragoak eta aurreratuagoak eskaintzea ahalbidetzen digute. Baina zalantzarik gabe, ezin dugu ahaztu pertsonok garela zerbitzu horiek jasotzen ditugunak, beraz, hartzen ditugun erabaki guztietan beti da pertsona ardatz edo erdigune. Modu honetan, Easoko trenbideak lurperatzea, Antso Jakituna Hiribideko egokitze lanak, Pio XII gunea berrantolatzea, Gobernu Zibilaren eraikina berreskuratzea, Isabel II, Gregorio Ordoñez edo Felipe IV oinezkoentzako bihurtzea, amaratarren bizikidetza hobetzera bideratuak dauden ekimenak dira. Hau da, aipatzen duzun dinamizazio hori gune atseginagoetan gauzatzea. Horretaz gain, auzoko sare produktiboaren indarberritzerako estratejia badaukagu, merkatalguneak sendotzeko helburuz. Merkataritza biziberritzea posible ikusten dugu, aktibitate berriak bultzatuz eta teknologia berriak erabiliz.

Pilar Arana Mugikortasuna eta Garraio Zinegotzia

Arrazoi guztia duzu. Termino edo kontzeptu hauek modan daude gure diskurtsoetan, eta askotan aipatzen ditugu azalpenak ematerako orduan. Galdetzen duzuna adibide zehatzekin erantzungo dizut. Amara auzoan zehar ikus daitekeen 28 lineako autobus berria honen adibide ona da. %100 elektrikoa eta isuririk ez duen autobusa. Dbusek dituen autobus guztiak horrelakoak izatea da helburua. Beste adibide bat: Udaletik, urte luzez, lan handia egin da bidegorri sarea handitzen eta 30 guneak sustatzen bizikletaren erabilera bultzatzeko. Honen harira, alokairuzko bizikleta elektrikoen sareko 4 geltoki ditugu Amaran. Azkenik, Easoko trenbideak lurperatzeak zaratarik gabeko hiri eremu berri bat eskuratzea ahalbidetuko digu, hau da, kutsadura akustikoa ezabatzea. Loiolan adibidez, Topo geltokiaren berritze lanen ondorioz auzotarrek gune berriak irabazi dituzte. Ekintza hauek guztiak etorkizun jasangarriago bat lortzea dute helburu.


AUZOZ AUZO DONOSTIA HOBEAGO BATERANTZ

Oihana (33 urte)

Begoña (78 urte)

“Anoeta estadioaren lanek Ernest Lluch Kultur Etxean eragin zuzena izan dute. Bertako erabiltzaileok Arccora joan behar izan dugu, bertan egokitu den behin behineko gune batera. ¿Joan-etorri hauek merezi dute?”

“Asko baloratzen dugu auzoko elkarteek eta dinamizatzaileek egiten duten lana. Baina, nola hartzen gaituzue kontuan adin batera iristen garenok eta, elkarteetan zein beste hainbat taldeetan parte hartu gabe, disfrutatzen jarraitu nahi dugunok?”

13

Jon Insausti Kultura eta Hezkuntza Zinegotzia

Ongi adierazi duzun moduan Anoetaren berritze lanek eragin zuzena izan dute Ernest Lluch Kultur Etxearen egunerokotasunean. Honen ondorioz, aldi baterako gune bat ezarri da Arccon. Anoetara itzulera 2019 urtearen hasiera aldera aurreikusten dugu. Hala ere, honek guztiak mereziko du, zalantzarik gabe. Kultur Etxe bateratu bat lortuko dugu auzoan, orain artekoa bi zatitan banatua zegoen. Horrenbestez, eskaintzen diren zerbitzu guztiak gune berean izango ditugu: liburutegia, erakusketa gela, aretoa, gaztelekua... Kultur Etxe sarean, bisita gehien jasotzen dituen egoitza Amarako Ernest Lluch da. Beraz, gune aproposa behar du ere, neurrira. Etorkizunari begira, gainera, Pio XII. plazako Gobernu Zibilaren egoitza gureganatu nahi dugu. Bertan, auzotarrek dituzuen nahiak asetzeko eta zerbitzuen eskaintza zabaltzeko.

Aitziber San Román Gizarte Ekintzako Zinegotzia

Badakigu Amara auzoak biztanle asko dituen gunea dela, eta bizilagun hauen adinaz ere jabetzen gara. Horregatik guztiagatik jarri zen martxan ‘’Donostia Lagunkoia’’ programa. Donostiarron bizitzan, bidelagun izatea da gure helburua, gizarte eragileekin batera une oro sortzen diren oinarrizko beharrei erantzuna emanez. Modu honetan, komunitatea eraikiz eta indartuz doa gu guztion parte hartzearekin. Hiria eraikitzeko modu aproposena bilatzen du ‘’Donostia Lagunkoia’’ programak. Eta Gizarte Zerbitzuetatik behar gehien duten pertsonak zaintzeko inplikatzen gara. Adineko pertsona helduak gure hiriko, eta baita Amara auzoko, funtsezko oinarrietako bat zarete. Bizitza soziala egitea garrantzitsua da erabat, eta hori adibidez +55 bezalako udal ekimenetan zehazten da. Aisialdira eta denbora librera bideratutako ekintzak gehien bat. Zure galdera aprobetxatuz, Gure Bizitza eta Gure Egunsentia auzoko helduen elkarteek egiten duten lana azpimarratu nahiko nuke. Hauek gainera aisialdirako ekintza mordoa eskaintzen dituzte.


AM A R A B E R R I

AMARA BERRI DATUETAN

1. Auzoaren banaketa 2. Demografia 3. Autobusen erabilera Dbus 4. Kultur erabilera

5. Kirol erabilera 6. Danborrada 7. dBizi geltokiak

1. 2. EMAKUMEAK

16.410

3.

%54,22

2.

1. AMARA BERRI 2. MORLANS 3. LOIOLAKO ERRIBERAK 4. ANOETA

1.

GIZONAK

13.851 %45,78

30.261 bizt, hiriko %16,21 Hiriko 1. auzoa BATEZ BESTEKO ADINA:

Donostia

4.

45.57 urte

186.667 bizt

hirian 45.71 urte

Datu gehiago: www.donostia.eus/donostia-data

14

3. 4.059.668 erabiltzaile ditu 28 Amara-Ospitaleak lineak. Hau da auzoko eta hiriko linea erabiliena.

L

11 eguneroko linea

2 gaueko linea

Zerbitzu bereziak Anoetan ekitaldiak

28 17 21

23

B4

24 26 27

32

B9

31 37 43

4. KULTUR ETXEA

5. POLIKIROLDEGIA

7. DBIZI GELTOKIAK

500.000 urtean Donostia Kulturako bazkideak Amaran

14.923

2017 urtean Paco Yoldi kiroldegiak izan dituen erabilera

Bazkideen %19.12

6. DANBORRADA 194.434 bisita 2017 urtean

16

Amaratik igarotzen diren danborradak

• Isabel II • Pío XII • Loiolako Erriberak • Anoeta


AUZOZ AUZO DONOSTIA HOBEAGO BATERANTZ

#AmaraBerriEgitendugu Hobetuko al dira Topoaren ordu maiztasunak behin tren igarobidearen lanak amaitzen direnean? Zer iruditzen zaizu gune estalietan pare bat eguzki plaka jartzea, seme-alabekin gaudenean sakeleko telefonoa kargatu ahal izateko? Amaran ditugun parkeak estaltzeko asmorik ba al dago etorkizunean? Nolako eragina izango dute Anoetako estadioaren lanek Ernest Lluch Kultur Etxean? Autobus elektriko gehiago ikusiko ditugu auzoan barrena? Oso ondo legoke Amarako parke bakoitzean iturri publiko bat egotea. Eta zuk, zer jakin nahi duzu Amarari buruz? Bidal iezazkiguzu zure galdera, iritzi eta ideiak, eta lor dezagun Amara guztiok nahi dugun auzoa izatea.

688 67 70 41

943 48 10 04

enekogoia.eus

@EnekoGoia @DonostiaPNV

donostiapnv@gmail.com

@eneko_goia @eajpnvdonostia

EnekoGoia EAJ PNV Donostia

5 1

Amarako Mapa 1. Loiolako Erriberetako Gizarte Zerbitzuak 2. Loiolako Erriberetako Haurreskola 3. Loiolako Topo geltokia 4. Trenez aldatzeko geltokia 5. AstiĂąene Zubia 6. Easoko trenbideak 7. Plazetako parkeak 8. Udaltzaingoaren egoitza berria 9. Morlans - Aiete igogailua 10. Morlanseko Gizarte Zerbitzuak 11. Isabel II oinezkoentzat bihurtzeko proiektua 12. Antso Jakituna Hiribideko egokitze lanak 13. Gobernu Zibilaren eraikina 14. Pio XII Plaza 15. Karlos I.aren azpialdeko berritze lanak 16. Ikasketa Plazaren berrantolatzea 17. Zorroaga Pasealekuko bidegorria 18. Amara Berri - Musika Eskola 19. Anoetako Estadio berria 20. Ernest Lluch Kultur Etxea 21. Miniestadioa 22. Belodromoa

10

12

7

15

4

9 8

3

2

6

13

16

14 11

17

15 18 19 20 21 22

Donostiar guztion artean Gure hiriak eta auzo bakoitzak gizon eta emakumez osatuko lan-taldearen konpromisoa merezi dute. Izan ere, nola hobetuko dugu donostiar guztien bizi kalitatea hiri honetako bizilagunak ez bagina?




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.