JOGO DO BETO Jokoaren ezaugarriak Azalpen orokorra Bi bikotek aurrez aurre jokatzen dute. Jokoaren helburua lasterketak edo joan-etorriak lortzean datza. Bikote bakoitzak bere betebeharra du: erasoan ala defentsan, beisballean gertatzen den legez. Kontraesana badirudi ere, defentsan daudenak bakarrik lortzen dituzte joan-etorriak edo puntuak. Beren etxeak defendatzen dituzte (irudian makiladunak). Etxeak hiruna adaxka osaturik daude. Erasoan dabiltzanek gurpil edo pilota batez besteen etxeren bat suntsitzea dute helburu. Hori lortzen badute, betebeharrak elkarri trukatuko dizkiote. Aldiz, defentsan daudenek makilez erasotzaileen gurpila edo pilota urruntzen badute, joan-etorriak egiteko aukera izango dute, erasotzaileak pilota bila joan beharko dutela aprobetxatuz. Lasterketa edo puntu gehien lortzen duen bikotea, irabazle. Espazioa Zalantza gabeko espazioa izan behar du, laua, luzea eta oztoporik gabekoa. Patioa, kiroldegia, frontoia, zelaia edo lorategi publiko batean joka daiteke; hau da, zorua lurrezkoa, belarrezkoa, porlanezkoa edo galipotezkoa izatea, baina laua. Etxe arteko distantzia 10-15 metro artekoa izango da: Lehen Hezkuntzan 10 metro ingurukoa eta Bigarren Hezkuntzan 15 metrokoa edo.
Iraupena