06 // Ortzadar
Larunbata, 2016ko urtarrilaren 30a
LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·
euskara
Euskalkien bilgunea, sarean Euskararen dialektoez dagoen informazioa zabaldu eta herrietako hizkeren balioa azpimarratzeko jaio da www.euskalkiak.eus webgunea DABI PIEDRA
Lerroon ondoan, Bonaparte printzeak XIX. mendean eginiko euskalkien banaketa. Behean, Koldo Zuazoren euskalkien mapa. EUSKALTZAINDIA
A A
SKO ikertu eta idatzi da euskalkien ezaugarriez, jatorriaz eta euskara batuarekin izan behar duten harremanaz, euskaldunak aspalditik kezkatu dituen gaia baita dialektoena. Haatik, jakintza hori guztia sakabanatuta dago eta informazio bila ari denak, maiz, teoria ezberdinak aurkituko ditu, aukeratzen duen argitalpenaren arabera. Anabasa hori ordenatu eta euskaldun arruntari eskura jartzeko asmoz sortu da www.euskalkiak.eus webgunea. Euskalkiez dauden eta egon diren teoriak, dialekto bakoitzaren ezaugarriak eta mugak, hiztunen grabazioak, euskara batuak leku bakoitzean izan duen garapena... Denetarik batu dute, diseinu moderno eta dinamiko batez lagunduta. Seikote batek jarri du abian webgunea: Oneka Alvarez, Xabier Eizagirre, Iñaki Iñarra, June Lauzirika, Teresa Portugal eta Koldo Zuazok. Azken hori da proiektuaren arduradun nagusia. “Ahozko euskararen alde egin nahi dugu –dio Zuazok–, lan handia egin da euskara kultur hizkuntza bilakatzeko, hezkuntzarako, literaturarako eta administraziorako, baina egunerokoan ahoz aho darabilgun euskaraz ez gara askorik arduratu”. Seikoteak ez du arlo hori “ondo eta osasuntsu” ikusten, gainera. Zuazoren esanetan, “hizkuntza batek era askotako eginkizunak ditu, baina gehienbat gure inguruko lagunekin erabiltzeko da eta herri euskaldunetan euskalkiak ditugu horretarako”. Horregatik, ezinbestekotzat jotzen du herrietako hizkerak indartsu mantentzea. “Euskalkiak txarrak eta baldarrak direla uste badugu, alde batera utziko ditugu eta erdarara joko dugu”. Besteak beste, irakaskuntzan eragin nahi dute, euskalkiei eusteko giltzarrietako bat esparru hori delakoan.
ASKOTARIKO INFORMAZIOA Oraingoz, sei atal nagusi ditu webguneak. Sailkapenak atalean, euskalkiak bereiztu eta sailkatzeko egon diren teoriak azaltzen dira, Arnaud Oihenartek 1656an egin zuenetik hasita. Ezaugarriak atalean, aldiz, Zuazoren sailkapenaren arabera dauden bost euskalkiak nolakoak diren zehatz-mehatz ageri dira, hedadurari, ezaugarri linguistikoei eta bakoitzaren azpieuskalkiei dagokienez. Euskalkien jatorriaz dihardu hirugarren ata-
lak, gai korapilatsu horretaz egindako teorien errepasoarekin. Laugarren atalak, euskalkietan baino, euskara batuan jartzen du arreta, estandar baten beharrizana azpimarratu eta historian euskara batu bat sortzeko egon diren ahaleginak erakutsita. Tokian tokian sortu diren euskara batuaren aldaerak ere jaso dituzte. Hizkeraz hizkera atalean sakonago aztertu dituzte azpieuskalki gutxi batzuk (Burundakoa eta Araitz-Betelukoa daude oraingoz) eta, amaitzeko, seigarren atalean, ikus-entzunezkoei lekua egin diete: euskalki bakoitzeko hiztunen grabazioak ikus eta entzun litezke. Pertsona ezagunak daude bideoetako hizlarien artean. Esaterako, Mendebaldeko euskalkiaren erakusgarri, Miren Amuriza bertsolaria eta Ines Osinaga musikaria daude. Bideoak ez dira aspaldiko hiztunei egindako grabazioak, gaur egungo euskara zertan den erakustea baita helburu nagusia. “Dena ezin da hartu eta muga bat jarri diogu geure buruari: gaur egun Euskal Herri osoan egiten den ahozko euskara jaso, aztertu eta erakutsiko dugu”, azaldu du Zuazok. Hala, idatzizko euskara nahiz antzinako denboretan egiten zena albo batera utziko dituzte. ERABILTZAILEAK GOGOAN Azalpen guztiak ahalik eta argien eman dituzte, webgunearen bultzatzaileen asmoa ez baita adituentzako gune itxi bat sortzea, kontrakoa baizik: “Hizkuntzaren mundura edonor hurbildu ahal izatea da gure nahia”. Ordenagailuan ez ezik, tablet eta sakelako telefonoetan erraz erabiltzeko prestatu dute webgunea, edozein euskarritarako egokituta baitago. Laster beste hiru atal gehitu nahi dizkiote webguneari: Hiztegi dialektalak, Esapideen bilduma (adarra jo eta gisakoak) eta Esaera Zaharrak. Webgunea ez dago geldi, etengabe berritzen joango da. Bultzatzaileen esanetan, jendearen laguntza ezinbestekoa izango da proiektua osatzen joateko eta informazio ahalik eta zehatzena biltzeko. Dagoeneko, erabiltzaile askoren ekarpenak jaso dituztela ziurtatu du Zuazok, “gehienak, ezagutzen ez genituen pertsonenak”. Gogoan izan behar da www.euskalkiak.eus-eko seikoteak denbora librea baliatzen duela edukiak sareratzeko. “Hasi besterik ez gara egin, oinarria besterik ez dugu ipini”, diote.
Koldo Zuazo, erreferente
E
uskalkiak.eus webguneko arduradun nagusia Koldo Zuazo hizkuntzalari eta EHUko irakaslea da. Hark egindako euskalkien banaketa da webguneko erreferentzia. Bost euskalki proposatzen ditu Zuazok: mendebaldekoa, erdialdekoa, nafarra, nafar-lapurtarra eta zuberotarra. Nolanahi ere, historian zehar egindako beste sailkapen esanguratsu batzuk ere azaltzen dira webgunean, adibidez, Bonaparte printzeak XIX. mendean egindakoa, Zuazok berea aurkeztu arte eredu izan zena. Zortzi euskalki identifikatu zituen Bonapartek:
bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, hegoaldeko goinafarrera, iparraldeko goi-nafarrera, ekialdeko behe-nafarrera, mendebaleko behe-nafarrera eta zuberera. Beraz, besteak beste, bi ekarpen dakartza Zuazoren mapak. Batetik, hainbat kasutan, izenak aldatu egiten ditu, euskalkien banaketa eta banaketa administratiboa bat ez datozelako. Era berean, dialekto bakoitza hainbat azpieuskalkitan banatzen du eta euskalkien arteko zubilana egiten dute tarteko hizkerek, euskalkien arteko mugak ez baitira zorrotzak, Zuazoren aburuz.