Ortzadar 060615

Page 1

. a 1rte8urren

ortzadar u

deia.com

larunbata, 2015eko ekainaren 6a. 406. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

MABI REVUELTA Artista bilbotarraren ‘Jostailu hautsiezinak’, Artiumen ikusgai -- 4-5. orrialdeak --

TIKTARA Karibear doinuak eta euskara bat eginik, ‘Hariak’ lanean -- 7. orrialdea --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2015eko ekainaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

N N

Maskaren dantza

OBELA beltzetan ohikoak diren elementuei buelta eman eta beraien unibertso propioa eraiki dute Martin eta Xabier Etxeberria anaiek elkarren artean osatu duten azken eleberrian, Gizon gogorraren sekretua (Elkar). Eusko labeldun nobela beltza bailitzan, poker partiden ordez mus txapelketak, boxeoaren lekuan pilota partidak eta New Orleanseko inauterien partez Tolosakoak aurki ditzakegu eleberri honetan. Hain justu, egileen iritziz, sortu duten atmosfera horixe da liburuaren ardatza. “Giroak zeresan handia du liburuan. Argi genuen ganberroa izan behar zuela nobelaren tonua, parodiarena, irribarrez egindako kritikarena… Beraz, inauteriak testuinguru ezinhobea zirela erabaki genuen. Maskarak, mozorroak, ezkutuko aurpegiak… misteriozko kontakizun baterako zer gehiago eska daiteke?”, diote.

joko bat, baina ez hainbeste veneziar erara; satiratik du gehiego, jokotik”. Gainera, maskara jolas horrek inauteriek adina irauten du, ostegun gizenez hasi eta hausterre egunez bukatzen baita eleberria. Horrek erritmoa markatzeko balio izan diela jakinarazi dute: “Oso bizkor ematen dira gertaerak, eta nolabaiteko antolaketa lortu nahi genuen; hala, liburuko atal nagusi bakoitza inauterietako egun bati dagokio. Bukaeran, mozorroak erantzi egiten dituzte pertsonaiek, eta baita naturak ere, elurra ere urtu egiten baita azkenerako. Amaiera hori irudi polita zela pentsatu genuen”.

Lau eskutara ondu dute Martin eta Xabier Etxeberria anaiek ‘Gizon gogorraren sekretua’, inauterietan giroturiko nobela beltz ganberroa JULENE LARRAÑAGA

UMORERAKO JOERA Istorioari darion belztasuna ez dute oztopo izan hain gustukoa duten umoreari tartea eskaintzeko. Umore eta ironiarako joera argia erakutsi dute Etxeberria anaiek, ateraldi xelebreak bilduz zenbait pasartetan. “Berez” atera zaiela diote. “Umorearen erabilera ez dugu kontzienteki egiten, uste dugu berez ateratzen zaigula idazten ondo pasatzen ari garenean. Edozein modutan, kontakizunari lagundu egiten diola iruditzen zaigu, eleberriak duen tonu ironiko-ganberroa elikatzen duelako”. Aldiz, orriz-orri landuriko hizkera arreta handiz landu dutela jakinarazi dute. “Eleberri beltzek erritmo bizia eskatzen dute: akzio asko, pertsonaia ugari eta elkarrizketa biziak izan behar dituzte. Saiatu gara azken horiek piperra eta gatza izan zezaten eta hizkera naturalean josita egon zitezen”.

2010.urtean kokatu dute istorioa, eta hautu horretarako ere arrazoiak izan dituzte. “Hemerotekan begiratuz, urte hartan Gipuzkoan egundoko elurtea izan zela jakin genuen. Inauteri haietan dena zurituta geratu zen eta primerakoa iruditu zitzaigun hori, ohiko lekuak ezohiko bihurtzen dituelako elurrak, gauzak gelditu egiten ditu, ezkutatu, mozorrotu… inauterietan bezala, azken finean”, gehitu dute. Lehen orrialdetatik, beltzera jotzen du istorioak erabat. Erre izeneko gizon bat dugu eleberriko protagonista. Inauteriak hastearekin batera, bere etxe ondoko lantegian hilotz bat aurkitu dute, urkatuta eta kolpatuta, eta belarria eta zakila moztuta. Nola ez dakiela, belarria bere eskuetara iritsiko da, eta bezperako mozkorraldiaren ondorengo ajeak aparkatu ezinik, aurreko gaueko ibilerak gogoratzen hasiko da. Besteak beste, gaueko azken orduak igaro zituen putetxera itzuliko da Erre, hilketa hori ikertu nahian. Istorioan zehar protagonistak alboan izango du Jota, ikerketan lagunduko dion mutil ezindua; Eme prostituta atzerritarra, Burdel King-en lan egiten duena eta ‘femme fatal’-aren papera jokatzen duena; eta, azkenik, Karmele, ikerketa ofizialaren ardura duen ertzaina. Istorioaren giroari erreparatuta, “nobela mozorrotua eta karnabaleskoa” egin dutela azaldu du Martinek. “Bada nolabaiteko maskara

Xabier eta Martin Etxeberria, liburuaren aurkezpenean. RUBEN PLAZA

Metaliteraturari tartea

J

on Alonsoren ‘Camembert helburu’ liburuko (Susa, 1998) aipu batekin abiatzen da ‘Gizon gogorraren sekretua’ eta, atalez atal, liburu horren zatiak tartekatzen dira. Etxeberria anaientzat “bidelaguna” izan da liburu hori eta, jakina, ez kasualitatez: “Biok bereziki maite dugun liburu bat da, baina merezi baino ospe gutxia-

go izan duela iruditu izan zaigu beti. Gainera, eta trama poliziakoa duen liburu bat denez, nobelari eman nahi genion tonuarekin oso ondo egokitzen zela pentsatu genuen”. Egileen esanetan, liburu horri eginiko keinu bat baino gehiago dago beraien lan berrian. “Batetik, Erre –protagonista– liburu hori irakurtzen ari delako, bai-

na, gainera, atal nagusi bakoitza ‘Camembert helburu’ko zita batekin abiatzen delako. Izenburua bera ere, Gizon gogorraren sekretua, Alonsoren zita batetik hartu genuen. Guzti horrek joku metaliterario bat egiteko balio izan digu, hau, da, liburu baten barruan beste liburu bati buruz hitz egiteko”.

LAU ESKUTARA Etxeberria anaiek eskarmentua dute lau eskutara sortzen. Elkarlanean ondutako laugarren eleberria da Gizon gogorraren sekretua, eta aurrez haur literaturan egin duten guztia ere batera egin dute. Askorentzat zaila dirudiena ohikoa da beraientzat. “Ez du misteriorik. Gakoa sintonia ona edukitzea da, asko hitz egiten dugu hasi aurretik, eztabaidatu, adostu… Biok buruan gauza berbera izatea lortzen dugunean, idaztea erraza izaten da. Idazteaz gain lanpostu bana dugula eta bakoitzak hiru seme-alaba ditugula kontuan izanda, zailtasunak bestelakoak izaten dira”, diote aho batez. Lan honetarako tartea atera eta erronka gainditu dute, eta ez halamoduz gainera. “Ez gara batere erreprimitu nobela hau idaztean: nahi genuen istorioa eraiki dugu, nahi genuen moduan, eta emaitzarekin pozik eta harro gaude”.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com) Koordinazioa: Julene Larrañaga

Azala: Oskar Martinez Diseinua: Jesus Santamaria Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar // 03

Larunbata, 2015eko ekainaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

ARITZ GALARRAGA

Fikzioa

Kapritxo bat

1. Atertu arte itxaron Katixa Agirre. Elkar.

TITULUA: ‘LOREA GERNIKA. ANDRAZKO BAT’

LL

OREA Gernika nor ote den: andrazko bat, konplexurik gabea, sanoa, euskalduna eta itxura guztien arabera hedonista landua; Bixente Garat tenor aparrekoak “Larresoroko apeztegian zelarik otoitzaldietan amestu zuen emea”. Laminerrekakoa, hala esaten dio behintzat polizia iraultzaile bati. Beti bertako, beti besteko. Ibiliko zaigu Euskal Herriko geografian barna Gernika: gaur Hendaiako plaian, bihar Beasainen bertan, etzi hor, han, Antzuolan. Are, lasai asko har dezake BalmasedaJakarta hegaldia. Adin urtetsuan izanagatik, “abiatu besterik ez da egin bizitzan. Esan lezake, egun osoz abiatzen dela bizitza berriren batean, kasik bezperako hautuak errepikatzeko beldurrez”. Eta filosofia eskolak hartzen ditu, zeren “deusetaz gogoetaka laketzen zaigu, izpirituzko nudismoan”. Nor ote den beraz Lorea Gernika: labur, andrazko bat; bere luze-zabalean.

Lorea Gernika zer ote den: 53 fikziok osatzen duten lana. Hori esatea ezer gutxi esatea baita, istorio ugari eta ugaritakoak biltzen dituen liburua. Ez askoz hobeto. Ea, mutu-

TXELU ANGOITIAREN BEGIRADA (Durango, 1960)

EGILEA: KOLDO IZAGIRRE

ARGITALETXEA: SUSA

2. Lorea Gernika, andraz... Koldo Izagirre. Susa.

3. Ametsak ere zain Mikel Antza. Susa.

rrekoenak: hankapean bizitzeko sortu ez zen alfonbrarena. Edo zabor kontainerretatik buruak biltzen dituen magrebtar gaztearena, gero larunbatetan frontoi ondoan jartzen denarena, astean barrena bildutakoa saltzeko. Edo poetikoa-edo den bat, baina oso, eta polit, azkenaurrekoa, Lorontzia izenekoa. Horiek eta guztiek andrazko bat, Lorea Gernika, protagonista dutenak –tarteka bultaño ohoragarriak aurkituko ditugu, Amaia Ezpeldoirena, kasurako–. Galdera pertinenteak egiten dituen lana, protagonista. Adibidez, beste andrazko bati: “Uste duzu euskara salbaturikoan edo Euskadi inoiz libre baldin bada, bizarra moztu beharko genukeela guk biok?”. Sententzia pertinenteak egiten dituen lana, protagonista. Adibidez, Ezpeldoi andereari: “Atsoak elkartuko bagina, otsoak geldiaraziko genituzke” –nahiz Ezpeldoi andereak gero: “Ez duzu uste atsoen artean ere badela otsorik franko?”–. Konparazio pertinenteak egiten dituen lana, protagonista. Adibidez, orbelaren eta emakumearen artekoa, edo orbelaren eta oro har gizon eta emakumeen artekoa:

“Orbela ez da deus, baina metatzen bada”. Kontxo, liburu honetako testu-orbelak bezalatsu. Zer ote den beraz Lorea Gernika: istorio ttikiz osatutako eleberria? Ipuintxo soltez osatutako liburua? Ez, Koldo Izagirre da.

Zer ote den beraz ‘Lorea Gernika’: istorio ttikiz osatutako eleberria? Ipuintxo soltez osatutako liburua? Ez, Koldo Izagirre da

Lorea Gernika, andrazko bat, gizonezkoen mundu batean bizi dena –andrazko guztiak bezala, noski–, baina gizonezkoen mundu batean bizi denaren jakitun –andrazko guztiak ez bezala, noski–, mundu horri mutur egiten saiatzen dena, eguneroko borroka etengabean. Ez andrazko perfektu, ez andrazko heroi, ez andrazko zorionez borobila. Herrenak eta guzti, aurrera egiten saiatzen den andrazko bat.

Lorea Gernika, kapritxo bat –auskalo jainkoena–, gutizia bat, karamelu bat irakurlearentzat, plazera hartuko duena gauza ttikietan, xehetasunetan. Ez segur aski Izagirreren narratiban mugarri, ez akaso Agirre zahar haren ifrentzu, baina zalantzarik gabe irakurraldi tarteka jakingarri, tarteka dardaragarri, beti ere atsegingarria eskainiko diguna. Oroitu bestela orbelarekin.

Ez Fikzioa 1. Euskal Herria H. Ortega, A. Muro. Sua.

2. Can: eta hemen ez da... Joxerra Senar. Pamiela

3. Mañukorta, bertsonajea Xabier Amuriza. B.B.E. ITURRIA: Elkar.

ERAKUSLEIHOA SAIAKERA

‘Saizarbitoria eta iragana’ Markos Zapiain. Susa. 248 orr. 17 euro.

Saizarbitoriaren pertsonaien itzala Ramon Saizarbitoriaren obra aztertu du Markos Zapiainek, eta, batez ere, haren pertsonaiei buruz gogoetan dihardu egileak saiakera honetan. ‘Jeinutzat’ hartzen duen idazlearen obra ‘sortzaileak berak baino hobeto’ ezagutzen duela dio Zapiainek, behin baino gehiagotan irakurri baititu Saizarbitoriaren lanak. Baina, egileak ez du azterketa xeherik eskaintzen, ezta modu akademikorik baliatzen ere. LITERATURA

‘eSPedizioa. Mendi ororen pisua’ Juanra Madariaga, Txalaparta, 214 orr. 17 euro.

Gailurreko literatura Shisha Pangma mendira egindako espedizioan Juanra Madariagak Unai Elorriagaren ‘SPrako Tranbia’ liburua eraman zuen bidelagun, tontorreraino iritsi arte. Espedizio hartan bizi izandakoak, mendiak sortzen dizkion beldurrak, altueran irakurtzearen plazera eta mendi literaturaren inguruko bestelako gogoetak bildu ditu idazle bilbotarrak bere azken lanean. Gainera, espedizioan harturiko irudiekin irakurraldiak egiten dihardu.


Larunbata, 2015eko ekainaren 6a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

MABI REVUELTA ARTISTA

“Alfabetoa abiapuntutzat hartzea esentziaren kontzientzia hartzea da” ‘Jostailu hautsiezinak’ izenburupean, Mabi Revueltaren azken lanak ikusgai daude Artiumen, abuztuaren 23ra arte MIKEL ONANDIA

D D

IZIPLINA ezberdinen hibridazioen zale, ibilbide artistiko sendoa garatu duen Mabi Revueltak (Bilbo, 1967) Artiumeko mostran azken zazpi urteetan garatu duen produkzioa laburbiltzen du: arte-hezkuntza, hizkuntza eta jolasa dira bere ikerketa lanaren ildo nagusiak, proposamen plastiko ludiko bezain sendoei bide emanez.

Bilduman ez dira falta karta jokoak, alfabetoak, poesia eta irudiak. Vítezslav Nezval idazleak, Karel Teige artista eta disenatzaileak eta Milca Mayerová dantzari eta koreografoak 1926ko Pragan publikaturiko Abeceda liburua abiapuntu hartuta –non poesia, diseinua eta dantzaren bidez bizitza modernorako alfabeto berri bat proposatzen zen–, Mabi Revueltaren proiektuek semantikaren, poetikaren eta pedagogiaren oinarrien inguruan galdegiten dute, instalazio desberdinetan gauzatzen den atmosfera jostalari eta erakargarrian. Azken urteetan gauzaturiko eta espaziora eta beraien artean modu bikainean moldatzen diren lanak bildu dituzu Gasteizen. Nola ekin diozu pieza desberdinak erakusketa gune berean elkartzeko lanari? Erakusketa honetarako (arte) liburua erraminta edukatibo legez ulertzen duen ideia kontuan izanik egin dut lanen hautaketa. Hauek sorkuntza prozesuetan eta kultura-

ren eraikuntzan jolasaren kontzeptuak duen garrantziaren arabera artikulatu ditut. Hala, Jostailu hautsiezinak erakusketaren bukaeran agertuz doazen erlazioen korapilo gisa osatzen diren obren konstelazioa da nire ustez: batetik, alfabetuen zeinuak eremu plastikoetarantz, hitz-jokoetarantz eta artepedagogiarantz hedatzen dira; bestetik, konstrukzio jolas eta jostailuen mundua irudikatzen da izaki ludikoa proiektatu guran, jolasa lehia hutsetik urrunduz. Zure lan askok I. Mundu Gerraren aurrean mundu berri baten oinarriak ezarriko zituen hizkuntza berri bat sortu nahi zuen txekoslovakiar abangoardian dute abiapuntua. Zer gaurkotasun du ia ehun urte beranduago jarrera utopiko eta positibo hark? Galdera hori erantzutea da, hain justu, Abeceda liburua gaurkotasunera ekartzeko arrazoietako bat. Alfabetoa abiapuntu izatea esentziala denaren gainean kontziente izatea da, komunikazioan ikasi eta desikasi egin behar izan ditugun zeinu multzoez ari baikara. Ikasitakoa ahaztearen jarrera utopikoak ondo adierazten du gure oraina, hau da, mundua aldatzeko desioak hoberen mikroutopietatik definitzen diren garaia. Ekintza txiki ugariren bidez posible da komunitatea eraldatzea, pertsonen garapenean arreta jartzen duen eta guztiontzat bizigarria den gizartea lortzea. Kentzeko baino gehitzeko leku bat.

‘Cuaderno de notas para Geómetra’ (2015) laneko irudi eta testuek ezagutza forma zaharrei egiten diete erreferentzia, mundua ulertzeko modu narratibo eta analitikoen arteko konexioak iradokiz. Humanitateen eta zientziaren arteko diferentziak gero eta handiagoak direnean, nola ulertzen dituzu poetikaren eta lengoaia analitikoaren arteko erlazioak? Cuaderno de notas para Geómetra lanean Geómetra izeneko naipe gaztelua sortzeko lan prozesuak agertu gura izan ditut. Karta gazteluan itxura batean irudiak modu aleatorioan kokatuak diruditen arren, ohar koadernoa ezagutza, desio eta irakaskuntza espazio batera garamatzan narraziomultzoa da. Geometrialaria izatea –genero bako hitza, nahiz zientziak beti alderdi maskulinoa azpimarratu– naipe etxeak eta munduak eskaintzen dizkidan geletarako

arkitektura emozional bat garatzeko gai izatea da nire ustez. Forma –diseinua, egitura, irudiak, poseak– eta esanahia –hizkuntzaren eduki semantikoa– zuzenean daude erlazionatuta zure lanean. Nola ulertzen duzu harreman hori? Esango zenuke badela hierarkiarik bataren eta bestearen artean? Divertimentos tipográficos (2010) lanean oso argi ikusten da sintaxiaren eta semantikaren arteko erlazio sinbiotikoa. Helburua edukiekin, letra bakoitza esangura edo leku batekin, erlazionatzen duen tipografia bat (zeinu diferenteak antolatzeko prozesu matematikoa eta arrazionala) konposatzea da. Niretzat ideiaren formalizazioa edukia bezain garrantzitsua da, beraz biak maila berean leudeke.


Larunbata, 2015eko ekainaren 6a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

BILBO

tzarekin jostailu bat bailitzan jokatzen duzu obra noizbait apurtuko den zeramikazko lana da, iraganetik heltzen zaizkigun zeramikazko pieza gehienak bezala. Benetan hautsiezina gertaera katastrofiko baten ostean gizaki edo gizarte bezala berreraikitzeko dugun gaitasuna da, artea katalizatzaile gisa erabiliz. Metaforekin jarraituz, hausten diren portzelanazko piezak zaharberritzeko kintsugi izeneko teknika harrigarria erabiltzen dute japoniarrek, istripuaren kontra baino honen alde eginez, erakusketako pieza batean egin bezala.

Instalazio desberdinek osatzen dute Artiumeko erakusketa. ALEX LARRETXI

“Aurkezten ditudan jolasek XXI. mendean hezkuntza eremuan artearen funtzioakzein izan beharko lukeen hausnartzeko balio izan didate”

‘Playtime’ (2008-2015) –ariketa ugari ahalbidetzen dituen idatzitako araurik gabeko jolasa– artista, hezitzaile eta sorkuntzarekin erlazionaturiko kolektiboen laguntzarekin gauzatu duzu. Nolakoa izan da taldeko lana eta nola eragin du azken emaitzan? Proiektu hau erronka pertsonal bat izan da niretzako, batez ere denboran zehar luzatu den ideia bati ekiteko esfortzuagatik. Hasieratik argi neukan erraminta hezitzaile honek praktika artistikoan interesa duenari prozesu ezberdinak eskaini behar zizkiola, izan irakaskuntza formaletik edo ez formaletik (bakoitzak bere etxean, kasu). Proiektua ondo definitzeko graduondo bat egin nuen Valladolideko Unibertsitatean eta ondoren sorkuntzaren munduko 30 profesional gonbidatu nituen gidoi baten arabera proposamen pedagogiko bat gauzatzeko. Emaitza zinez da aberatsa, sortzaileak legez, arte garaikidera modu errazean hurbiltzeko errekurtso ugari biltzen baititu. Orain hurrengo faseak proiektatzen ari naiz, uste baitut ez dagoela espazio pedagokiko hain singularra eskaintzen duen ikerketarik.

Jolas eta jostailu-hezigarriek eremu pedagogikoan duten garrantzia azpimarratzen duzu, zure lanari hertsiki loturiko ideia delarik honakoa. Mintzaira ludikoa erabiltzeaz batera, horien eraginkortasunaz gogoeta egitean publiko jakinen bat duzu buruan? Publikoa, ezinbestean, 0 eta 100 urteen artean egon beharko litzateke, batez ere ludikoarekiko gure jarrera bizitzan zehar aldatu egiten baita. Jolasa funtsezko funtzioa da gizakiarentzako, umetan ez baldin badugu jolasten ikasten nekez sozializatuko baikara nagusitan. Arazoa da gure izaera ludikoa desagertu egiten dela

adinarekin, eta haurtzaroan jolas librea dena berreskuratu beharreko helburu bihurtzen dela urteekin, batez ere helduaroan.

“Arazoa da gure izaera ludikoa desagertu egiten dela adinarekin, eta jolas librea berreskuratu beharreko helburu bilakatzen da”

Musika, kartak, irudiak, letrak eta poesia elkarrekin nahasten dira zure jokoetan. Badira lengoaiak lan pedagogikoa errazten dutenak, ala dena da jolaserako baliagarria? Aurkezten ditudan jolasen prototipoek XXI. mendean hezkuntza eremuan artearen funtzioak zein izan beharko lukeenhausnartzeko balio didate. Uste dut garrantzitsua dela artearekin eta kultura bisualarekin lan egitean garatzen

diren gaitasunak, ezagutzak eta jarrerak azpimarratzea, eta jolas horiek eskaintzen dituzten aukera anitzen adibide bat baino ez dira nire piezak. Artearen eta hezkuntzaren arteko espazio soziala eta bitala oso aberatsa da, eta asmoa artistek beraien lanekin transmititzen dizkiguten ideiak banako gisa geure burua eraikitzeko zein baliagarri zaizkigun agertzea da. Zure lan batean hurrengo esaldia irakurri daiteke: ‘Nire bihotzarekin jostailu bat bailitzan jokatzen duzu’. Era berean, mostrak ‘Jostailu hautsiezinak’ du izenburua. Nola abordatzen duzu jostailu apurtuaren metafora? Denboraren iragatea eta existentziaren hauskortasuna nire lanean errepikatzen diren bi gai dira, kasu honetan hautsitako jostailuaren metaforaren bidez landuak. Nire biho-

Pedagogiaren eta artearen arteko erlazioak zure ikerketaren gai nagusietakoa izanik, nola baloratzen duzu, batetik, artearen egoera hezkuntza sistema garaikidean eta, bestetik, hezkuntza artistikoaren eta pedagogiaren egoera artearen munduan? Hezkuntza sistemaren erronka handiena egun jakintza-boterea binomioak funtzionatzen ez duen munduan nola ikasten den sakonki hausnartzea da. Desiragarria litzateke materia guztiak plano berean erlazionatzea, ezagutza maila eta ebaluazio hierarkia barik. Horren adibide izan daiteke ikasleek Picassoren Avinongo andereñoak eta Einsteinen Erlatibitatearen Teoria espazioari eta denborari buruzko ohar koaderno bat osatu bitartean erlazionatzea. Bigarren Hezkuntzan lanean aritu nintzenean diziplinartekotasunaren beharraz ohartu nintzen. Eskulanak egitea baino, ikasleei errekurtsoak ematea da Hezkuntza, eta horretarako ezinbestekoa da erabiltzen ditugun paradigma zaharkituak gainditzea, Maria Acaso adituaren ildotik. Hezkuntza artistikoari dagokionean, egun bada kolektibo frankotiratzaileen edo ikerketa unibertsitarioaren baitan ekintza eremu interesgarririk, Pedagogías Invisibles taldea edo Mediación Artística, esaterako. Horiek guztiek izatearen eraikuntzan eta gizarte eraldaketan artearen papera zein den birpentsatzen dihardute.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2015eko ekainaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

Euskal bertsoak, amerikar doinuarekin Musikari eta bertsolari taldetxo bat Estatu Batuetan izango da udan, diasporarekin hartu-emana estutzeko asmoz DABI PIEDRA

Uztailean, Boiseko Jaialdian eskainiko dute ikuskizuna. EUSKALKULTURA

BB

ERTSHOW ikuskizunak ibilbide polita egina du dagoeneko Euskal Herrian. Alabaina, uztailean eta abuztuan proiektuak ozeanoaren beste aldera egingo du jauzi, bederatzi taldekideek Estatu Batuetatik bira egingo baitute, hango euskal etxeetan emanaldiak eskainiz. Bertsoa, musika eta euskal kultura eramango dituzte hara, herriminez dauden diasporako euskaldunen bihotzera heltzeko helburuarekin. Nazioartean ospetsuak diren zenbait doinu bertsotan erabiltzeko moldatu dituzte eta euskal abesti tradizional adierazgarrienen zerrenda ere egina dute, amerikarren neurriko ikuskizuna izan dadin. Abentura kutsua dauka Amerikako bidaiak, Jon Martin bertsolari eta Bertshowko kideak azaldu duenez. Izan ere, gutxi gorabeherako egutegi bat eta bisitatu nahi dituzten hirien zerrenda egin dute, baina hasierako plan horren inguruan lanean ari dira oraindik, emanaldiak lotzen. “Proposamenak jasotzeko prest gaude; egutegia eta ibilbidea ez dira behin betikoak”, ziurtatu du Martinek. “Konturatu gara uste baino gutxiago genekiela Estatu Batuetako euskaldunez, hango euskal etxeekin bat egitea ez da erraza”. Uztailaren amaieran Idahoko hiriburuan, Boisen, ospatuko den Jaialdi ospetsuan parte hartuko dute, hura baita euskal-amerikarren topaleku nagusia. Reno, San Frantzisko, Bakersfield, Las Vegas, San Diego eta Los Angeles hiriak ere begiz jota dituzte eta, ekialdeko kostaldean, New Yorken emanaldia eskaintzea da asmoa. Estatu Batuetara bederatzi lagun doaz: Iñigo Mantzisidor Mantxi, Arkaitz Oiartzabal

Xamoa, Jokin Labaien, Manex Mujika eta Jon Martin bertsolariak, Ixak Arruti, Urtzi Olaziregi eta Eneko Sierra musikariak eta Haritz Casabal itzultzailea. Aniztasun horri esker, bertso saio musikatuak, euskal kantuen emanaldiak nahiz hitzaldiak eman ahal izango dituzte. Lekuan lekuko eskariaren edo errealitatearen arabera moldatuko dute ikuskizuna, Martinen esanetan. “Bertsoa bere soiltasunean aspergarri izan litekeen kasuetan, musika kontzertu bat egokiagoa izan daiteke”.

bertsotarako moldatu dituzte. “Guk gustuko ditugun doinuak eta amerikar publikoak erraz errekonozituko dituenak aukeratu ditugu”, dio Martinek. “Arian-arian lortu dugu ia edozein doinurekin inprobisatzeko gai izatea”. Nolanahi ere, doinu batzuk baztertu egin behar izan dituzte, bertsotarako desegokiak direlakoan. “Ia edozein metrikak balio du, baina komeni da lehen lerroa bigarrena baino luzeagoa izatea, euskal doinu arruntetan bezala, bestela asko aldrebesten da kantatzeko modua”.

BERTSOTAN ETA KANTUAN Euskal bertsolarien jarduna amerikarrentzat ezagun diren doinuekin uztartuko dute Bertshow ikuskizunean. Hala, Sweet home Alabama, Bob Dylanen Blowin in the wind, The Beatlesen Let it be, Lucky Luken abestia eta beste asko,

Bestetik, euskal kantu tradizionalen zerrenda luzea osatu dute. Ez alferrik, Bertshowko hiru taldekide musikariak dira. Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Itoiz, Sorotan Bele, Xabier Lete eta beste kantari ezagun batzuen abestiak aukeratu dituzte. Jon Martinek dioe-

nez, “musika lengoaia unibertsala denez gero, kantuak amerikarrei gauza asko kontatzeko balioko digute”. Bertso saio musikatuez eta kantaldiez gain, euskal kulturari buruzko hitzaldiak ere emango dituzte. “Hangoek gure berri izatea eta guk hangoari buruz ikastea da helburua”. Amets zoro baten gisa hasi zen abentura gorpuzten ari da, “proiektua esku artean hazten joan zaigu”, onartu du Jon Martinek. Beraz, laster, Mendebalde Urruneko doinuek bat egingo dute Euskal Herriko tradizioarekin. Bidaiatik bueltan datozenerako ere, helburua finkatu dute Bertshowko bederatzi kideek: “Hango euskal etxeen funtzionamendua eta kontaktuak hona ekartzeko ardura hartuko dugu, uste dugulako hemen ez dela nahikoa ezagutzen hango errealitatea”.

Bulebarrean froga

B

ertshow ikuskizunaren hartzaile nagusiak diasporako euskaldunak izango dira. Hala ere, taldekideek badakite beren emanaldietan publiko anitza bilduko dela eta batzuek ez dutela euskal kulturaz ia ezer jakingo. “Ulertzen ez gaituztenek zertan ari garen jakitea nahi genuke”, dio Jon Martinek. Euskarazko kantaldi batek atzerritarrengan izan dezakeen erreakzioa neurtzeko, froga bat ere egina daukate. Donostiako Bulebarrean jarri ziren behin abesten eta inguratzen ziren turistei esku-orriak banatu zizkieten, egiten ari zirenaren informazioarekin. Martinek ziurtatu du, esperientzia arraroa izan zen arren, jendea, behintzat, hurbildu zitzaiela.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2015eko ekainaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ZARAUTZ

Gerria mugitzeko aldarria Salsa, runba, cumbia eta bestelako erritmo dantzagarriak euskararekin fusionatzen ditu TikTara talde zarauztarrak. ‘Hariak’ disko berriaren kontzertu-biran ari dira asteotan JULENE LARRAÑAGA

D D

UELA bost urte sortu zen TikTara, Zarautzen. Herritik kanpo musika ikasketak burutu zituzten zenbait lagunek –tartean Harkaitz Bastarrika, egun taldeko abeslaria denak–, gabezia bat nabaritu zuten herrira bueltatzean. “Gutako askok entzun izan ditugu etxean aitonamonak edo gurasoak habanerak edo boleroak kantatzen, baina ondorengo belaunaldiak galdu egin du ohitura hori, pop eta rock musikak ia dena irentsi baitu azken 20-30 urteetan. Hegoaldeko musika lantzen duen oso talde gutxi zeudela ikusi genuen, eta euskeraz, bat bera ere ez”, kontatu du. Etxetik jasotako herentziari eta Bartzelonan egindako musika ikasketei Hego Amerikara eta Marokora egindako bidaiak gehitu zitzaizkien, eta bertan berretsi zuen Bastarrikak karibear eta afrikar musikarekiko lilura. “Gaztetan rock eta hardcorearekin jolasean ere aritu nintzen, baina hegoaldeko doinu dantzagarriek gehiago motibatzen naute”.

Musikarekiko grina bera partekatzen zuten lagunekin elkartzen hasi, eta 2013an plazaratu zuen TikTara taldeak Sorrera estreinako diskoa, autoekoitzia. Geroztik aldaketak izan badira ere, hasierako ildotik jarraitzen

Iruñeko Zentral aretoan eskainiko dute kontzertua gaur. TINTACORA

dutela dio Bastarrikak. “Atera ditugun bi diskoek denboraren hari berbera jarraitzen dute. Lehenengo diskoan, jaiotzetik heriotzarako ibilbidea jorratu genuen hitzetan, eta, oraingoan, heriotzatik atzera begirako bidea planteatu dugu, nahiago baitugu beti hari baten inguruan aritu, eta ez hitzak egiteagatik soilik egin”. Letra batzuk Bastarrikak berak idatziak badira ere, zenbait egilek ekarpenak egin dituzte dute Hariak diskorako, Imanol Epelde, Mikel Antza, eta Julen Zulaikak, kasu. HEGOALDERA BEGIRA Doinu anitzak nahasten dituzten hamahiru kantu biltzen ditu Hariak-ek. Bastarrikak dioen moduan, “taldekideen jatorri musikal anitzen emaitza” da diskoa. “Taldekide gehienok musikalki oso bide desberdina jorratu dugu. Ni neu jazz ikasketekin hasi nintzen eta Bartzelonan flamenkoa, musika kubatarra, brasildarra… landu nituen gero. Hasieran, musika afrokubatarra egiten genuen batez ere, baina disko berrian denetarik dago, hori bai, dena hegoaldera begira: Cumbia, salsa, runba, son, musika brasildarra, ipar Afrikako doinuak, flamenkoa, perkusioak… Influentzia asko dituen lana da Hariak”, gehitu du abeslariak. Eta, tartean, bertsio bereziren bat ere bai, Itoizen Eremuko

dunen atzetik dabil kantuaren txa-txa-txa bertsio ederra, esaterako. Hasi eta buka, erritmo goxoan egiten du bidea Hariak-ek; dena den, musikaren goxotasuna letren zorroztasunarekin eskutik dator kantu askotan. Hala, Bastarrikak abesten du pobreziari eta esklabotzari buruz edo frackingaren aurka, “kritika sozialerako beharra” sentitzen baitute TikTarakoek. “Nahiz eta jendeak kontrakoa pentsatu, hegoaldeko musikaren sustraietara jotzen badugu, betidanik gai gogorren inguruan abestu izan dutela ikusten da, eta beste horrenbeste salsaren kasuan; guri hona batez ere salsa erromantikoa iritsi zaigun arren, salsa etorkin latinoek sortu zuten New Yorkeko auzo pobreetan, eta letra oso gordinak zituztean abestiek. Guk ere ildo beretik jo nahi izan dugu, gauza asko ditugulako esateko, guztiarekin ez gaudelako konforme”, agertu du abeslariak. MUGAK GAINDITUZ 2013.urtean plazaraturiko Sorrera diskoak “harrera bikaina” izan zuela kontatu du Bastarrikak. Ordutik, ordea, “jauzi kualitatibo” bat eman dutela uste du. “Ez bakarrik musikalki, soinu aldetik ere asko hobetu dugu. Lehenengo diskoa lokalean gra-

batu genuen, mikro zahar batzuekin, eta soinua asko aldatzen da estudio batean sartzean. Hala ere, disko guztiak saldu genituen eta Euskal Herritik kanpo ere jo genuen”. Aurrerantzean ere horixe da TikTararen asmoa: han eta hemen aritzea, musikarekin gozatuz eta gozaraziz: “Ahalik eta kontzertu gehien eman nahiko genituzke. Eta, posible balitz, mugak zeharkatu eta musikarekin bidaiatzea litzateke gure ametsa”, dio Bastarrikak. “Gora Gerri Askeak” leloarekin, TikTarak keinu bat egiten dio Euskal Herrian dantza gutxi egiten dela dioen topikoari. “Euskaldunok ez dugula dantza egiten gezurra da”. Hori horrela, kantu askotan dantzarako gonbita luzatzen dute. “Berez, ez ginen dantza talde gisa sortu, musika egin nahi genuen, baina ez dugu zerbait itxia izan nahi. Kontzertuetara etorri den jende askok esan digu askotan ez dutela jakiten zer egin: edo dantzan hasi, edo eseri eta musikari erreparatu. Egia esan, ordu eta erdi pasatxoko emanaldia da, eta denerako ematen du”. Hori bera egiaztatzeko aukera izango da gaur, Iruñeko Zentral aretoan zuzenean arituko baita taldea, 22:00etatik aurrera. Ostiralean, berriz, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan eskainiko dute kontzertua, ordu berean.

Askoren artean

E

gun, bederatzi kidek osatzen dute TikTara: Harkaitz Bastarrika (ahotsa), Amaia Ureta (pianoa), Ander Zulaika (bateria), Danel Sanchez (tiplea), Eusebio Soria (baxua), Iñigo Egia (perkusioa) eta haize sekzioan Josu Gonzalez de Durana (tronboia), Mikel Alberdi (tronpeta) eta Mixel Ducau (saxoa). Talde finkoaz gain, baina, kolaboratzaile ugari izan dituzte ‘Hariak’ diskoan, besteak beste, Xabier Solano (Esne Beltza), Charli Lopez (Nere Gandaia), Xabier Zeberio (Alos Quartet), Ruben Mesquida (Quinto Sol), Mikel Maniega eta Jose Urrejola (Oskorri) eta Aitor Diez (Tumbadito).


08 // Ortzadar

azkena

Larunbata, 2015eko ekainaren 6a

1965

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA EINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA A · KRITIKA · LITERATURA URA · ANTZERKIA ER · ARTEA AR · ZINEMA

URTEgrafiak

Ez dugu etsiko!

Oztopo oztoOztopoak po, uhin uhinetan egoteko bo borrokan ez zuen et etsi Loiola irratiak irratiak. THINKSTOCK

Joxemari Iriondo Kazetaria

BB

EHIN baino gehiagotan erabili genuen esaldi hori 1960ko hamarkada korapilatsu baina euskal kulturaren alorrean hain aberatsa izan zen hartan. Ez dugu etsiko!, oihu egin genuen erasoaldi bakoitzean hortzak erakutsiz. Hala ere, egoera eta borrokaldi zail askotatik bat bakarra gogoratuko dugu, gure lan-taldeko bakoitzari hil ala bizikoa gertatu baitzitzaion hura. Urteak joan dira ordudanik, berrogeita hamarretik gora. Alabaina, nekez ahaztuko dugu garai hura. 1965eko udan, hain maitea zen irratia ixtera behartu zuen Fraga Iribarne ahaltsu eta gaiztoa izan zenak, Loiolako Herri Irratia ez omen zen-eta bere gustukoa inondik ere. 1961eko otsailean hasi zen Loiolako irratia emititzen, eta berehala ekin zion eguneroko irratsaioetan euskara normaltasunez erabiltzeari, besteak beste, bere inguruak eta entzulegoak halaxe eskatzen zuelako, eskubide osoz. Laster hasi ziren ordea erasoak handik eta hemendik, Madriletik eta Euskal Herritik. Gipuzkoako gobernadore zibila zen Valencia Remón zen orquesta gaiztoaren zuzendari, eta laguntzaile, berriz, sustraiak Madrilen zituen konpetentziako zenbait irrati, guregandik oso hurbil bizi zen zenbait monagilorekin ekipoa ondo osatuta. Donostiako Información y Turismo delegazioko buru zen Ramón Aparicio jaunak bere despatxura dei egin zion behin batez, 1964ko uztailean, aita Antonio Arana Loiolako erretore jaunari, kargu hartzeko. Eta Loiolako irratia ixteko agindua emana zuela esan, “por el uso abusivo

bitzu ona eskaini eta ahalik eta azkarrena FMn emititzen hasteko. Itsumendiko gaina hautatu genuen –gero jakin genuen Iturriberri zela kasko hura–, eta handik egin zuen kukurruku berriz ere Loiolak, 1966ko uztailaren 31n.

que hacía del euskera” argudiotzat hartuta. Irratiko arduradunen arrazoiek hutsa balio zuten itxura zenez, eta kalbario-bide larriak hartan jarraitu zuen, nahi zutena egin zuten arte. Handik hilabete gutxira, urriaren 22an, aipatutako delegatu jaunak harro idatzi zion, esanez, “Siguiendo instrucciones del Iltmo. Director General de Radiodifusión y Televisión, pongo en su conocimiento que, a partir del día 1 de noviembre próximo, quedarán en suspenso cuantas autorizaciones haya obtenido la emisora de su digna dirección para radiar programas en vascuence…”. Ezinaren ezinez, ez zuela etsiko oihu egin, eta hasieratik hartutako bidean zuzen jarraitu zuen Loiolak, haize eta bisutsaldi guztien kontra, harik eta 1965eko uztailaren 22an, eguerdiko hamabietan mututu zen arte, ezinbestean. “Hasta pronto / laster arte!” izen ziren zuzendaritzaren azkenengo hitzak eguerdi triste hartan. Atzo goizean izan balitz bezala gogoratzen dugu. Porrot nahigabetsu hartan, aita Juan Lekuona zuzendaria buru hartu eta kale gorrian gelditzera behartu gintuzten lankide guztiok Loiolako Amenabar jatetxean bildu ginen, ondo bazkaldu, ahal zen moduan penak ito, eta handik aurrera nola jokatu eta zer egin pentsatzeko, hortzak estutuz, zentzu guztietan. Eta ametsetan hasi ginen, galtzailearen ezinbesteko ametsetan. Bazkalondoan, Gorlako gainera (Elosu) igo, eta zein mendi-kasko izan zitekeen egokiena aztertu genuen, Urola bailarako, Lenizalde, Goierri eta Durango aldeko entzuleei zer-

Bitarte hartan, zenbat istorio, zenbat borroka, zenbat amets larri! Antzuolatik gora Itsumendi gainera argindarra jaso, mendiko irratetxea egin eta hango aparailu eta antenak egokitu, Loiolako sotoan lantoki berria prestatu, irratiari lagundu nahi zieten bazkideak elkartu (5.000), entzuleak animatu lehenbailehen FMdun irrati-gailuak erostera… Zenbat borroka isil eta oztopo bidean!

Urtebeteko isilaldiaren ondoren, berriz ere airean zen irratia (...) Ez zuen etsi Loiolak, baina agintariek erasoka jarraitu zuten”

Urtebete pasatxoko isilaldiaren ondoren, berriz ere airean zen ordea irratia, San Inazio egun arratsean. Ez zuen etsi Loiolak, baina agintariek erasoka jarraitu zuten handik eta hemendik berriro ere. 1965etik aurrera gatazka larriak bizi izan zituen Euskal Herriak, eta euskararen eta gure herriaren etsaiek ez zuten amore eman nahi inola. Mehatxuak nonahi, isunak, Itsumendiko etxearen leherketa 1977ko ekainean… Zenbat istorio garratz 1960tik 1970era bitarteko hamarkada korapilatsu haietan.

Datorren astean...

Emandako hitza bete zuen Loiolak, ez zen erdibidean gelditu, harik eta 2010eko maiatzean berriro isildu zen arte –eta bigarren horretan behin betiko–. “Ez dugu etsiko!”, esan genuen, eta hala emandako hitzak balio izan zuen, baina ez betirako, noski.

Maddalen Iriarte

Amesgaiztoak berriz ere?


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.