2025eko urtarrileko Txirbil

Page 1


txirbil artetik · Urtarrila · 241 alea
2025

urtea behar den moduan hasteko, Erosketa Departamentuko lankideok prestatu dugu urtarrileko Txirbila. Espero dugu zuen gustukoa izatea.

Erosketa Departamentuko lankideak

Nahiz eta egoera zailei aurre egin behar eta hainbat lankideren gorabeherak izan tartean, urtea topera hasi dugu lanean gure erronkak lortzeko.

Antolakuntza eredu berrituarekin ekin genion 2024ari arlo estrategikoan murgilduz, erosketetako prozesuak optimizatuz eta negozioekiko hurbiltasuna areagotuz.

Oro har esan genezake zeharkako departamentu modura emandako zerbitzua hobetu dugula, baina hori kolektibo guztiaren inplikazio, esfortzu eta pazientziari esker ere izan da.

Eutsi lagunok!

ELKARRIZKETA IÑAKI IRULEGI

Iñaki Irulegi lankidea andoaindarra da, Latz kooperatiban 25 urte inguru egin ditu lanean eta bertan lan ezberdinak egin zituen. Kontseilu Errektorean urte asko egin zituen lanean eta lehendakari izan zen Latzen azken urteetan. Urte gogorrak izan ziren horiek. Orain Danobaten Erosketa Sailean dihardu. Gaztetan izan zuen zaletasunaren berri jakin dugu, arrauna, eta hona hemen zuentzako egin diogun elkarrizketa. Ez galdu, kontu interesgarriak kontatu dizkigu eta.

Nola hasi zitzaizun arraunarekiko zaletasuna?

Andoaindarra izanik, urtero Santa Krutzetako festetan batel estropada izaten zen eta han sortu zitzaidan arraunarekiko zaletasuna. Gainera, 1983 inguruan Andoaingo Errekaburu arraun taldea sortu eta bertan patroi hasi nintzen.

Kadeteetan Andoainen arraun egin nuen, eta garai hartako uholdeen eraginez, Oria ibaian zegoen presa eraitsi zuten eta arrauna egiteko urik gabe gelditu. 1987an Sanpedrotarra arraun taldean, jubeniletan, hasi nintzen.

Zein da zure oroitzapenik bereziena San Pedron arraunlari aritu zinenetik?

Asko dira! Hasiera batean, neguan, gazte guztiak traineruan ibiltzeko edo entrenatzeko aukera zegoela ikusteak izugarrizko ilusioa egin zigun. Bertako jendeak arraunarekiko zuen grinak ere harritu ninduen, itsasoarekin zuten harremanak eta itsas munduaren kulturak ere harrapatu ninduen.

Errepublika garaian Kontxa irabazi zuten ia 90 urteko bi aitona egunero etortzen ziren gu agurtzera, belaunaldi arteko hartu eman oso ederra zegoen eta kontatzen zizkiguten istorioek eta jaso genuen maitasunak asko lagundu zigun. Noski, eta garai haietan bizi izan genituen garaipenez oroitzen naiz, ahaztezinak dira.

Zeintzuk dira gogoan dituzun garaipenak?

1990etik 1999ra traineru titularreko eskifaiaren partaide izan nintzen, beraz, bertan irabazi genituen 1991,1993 eta 1994ko Kontxako emozioek nire barnean diraute.

ELKARRIZKETA IÑAKI IRULEGI

San Pedrok urrezko garaia izan zuen arraunean. Nola gauzatu zen? Zure ustez zerk egin zuen berezi talde hori?

Urteetako lana izan zen. Julian Osa entrenatzailea genuen eta Juan Carlos Fontan patroia. Biak itsas arotzak ziren ofizioz, eta bien artean, gure LIBIA, egurrezko ontzia, teknikoki lehiakorrena eta azkarrena izatera bideratzea lortu zuten.

Urtero geneukan traineru berria eta urtero bere diseinuan aldaketa berri bat izaten zuen, beti bizkorrago izateko esperantzarekin.

Bestalde Julian, San Pedroko gazte infantil batzuk hartu eta Kontxako Bandera irabazteraino eraman zituen, eta hori ez da egun batetik bestera lortzen; 1996an utzi zuen arte, lan izugarria egin zuen.

Bestalde, aurkari historikoa muturraren aurrean egunero ikusteak ere asko laguntzen du. San Juandarrek irabaztean, beraien irriak eta irribarreak, San Pedrotarren malkoekin eta aurpegi goibelekin nahastu eta partekatzen dira eta alderantziz.

Konpromisoa da arraunaren balio nagusia: zure kuadrilla edo eskifaiarekin egoera eta emozio guztiak elkarbanatzen dituzu.

·Iñaki Irulegi·
Iñaki Irulegi

ELKARRIZKETA

IÑAKI IRULEGI

Horrek, San Pedro eta San Juanen eguneroko entrenamenduei plus bat eragiten die, beti dago aurkaria ondoan, beti dago irribarretsu, zirikatzaile, beti daude gainditzeko prest. Azken batean, batak bestearen beharra daukagu.

Zein antzekotasun aurkitzen dituzu taldean arraun egitearen eta enpresa batean lan egitearen artean?

Bietan garrantzitsuena talde lana da.

Bietan, ezberdinak diren pertsonak helburu baten alde bat egiten dute. Beraz, ikasgai nagusia da guztiak helburu baten bila bide berdinetik joatea.

Arraunaren balio bat aukeratu ahal izango bazenu zure lankideei transmititzeko, zein litzateke eta zergatik?

Konpromisoa. Arraunean zure kuadrilla edo eskifaiarekin egoera eta emozio guztiak elkarbanatzen dituzu, onak eta txarrak, eta badago konpromiso bat. Beraz, hor ere antzekotasunak daude eta egoera onez gozatu eta txarrak erlatibizatzen ikasi behar da.

“Aintzinako taldeko kideekin noizean behin batzen naiz. Gure garaiak gaurkoak baino hobeak zirela arrazoitzen hasten gara.”

Arraunean edo, oro har, kirolean parte hartzen jarraitzen duzu?

Egia esan, kirolarekin nazkatua bukatu nuen, azkeneko urtea oso gogorra egin zitzaidan, arrauna utzi eta osasun kirola egiten hasi nintzen; kirol gutxi egiten zuten lagunekin, goxo-goxo korri egiten hasi ginen, guztion onerako.

Gaur egun, zakurrarekin bat, mendi buelta txiki bat egiten dut, eta arraun ergometro bat erostekotan nabil, tripa handitzen hasi baitzait… kar kar kar!!

Ekonomikoki zerbait jasotzen zenuten?

Garai haietan ez zegoen dirurik, sariak jasotzen genituen. Sarien bitartez jasotzen genuen diru gutxiarekin zoriontsu ginen.

ELKARRIZKETA IÑAKI IRULEGI

Gehien lortu genuen urtean 530.000 pezeta lortu genituen eta horrek 15 eguneko oporretarako, ingeniaritza tekinikoko matrikula eta urte osoko zuritoak ordaintzeko aukera eman zidan. Hala ere, kontuan hartu asko entrenatzen genuela, beraz, zurito asko hartzeko denborarik ez genuen.

Urte txarretan, berriz, zuritoetako, lana egiten zuen arrebari eskatu behar izaten nion. Eskerrak hari! Berarentzat muxu bat hemendik! Kar kar kar!!!

Antzinako zure taldeko kideekin oraindik harremanik ba al daukazu?

Noski, irabazi duguna San Pedro herriaren maitasuna da, jendearen ateak irekita dauzkagu, eta herri txiki bat izanik, han lagunak dauzkat.

Beraz, hilabetean behin agertzen saiatzen naiz, bazkari eta afariak ere egiten ditugu, eta konturatu gabe, “kafe usainarekin”, bat-batean, gure garaiak gaurkoak baino hobeak zirela arrazoitzen hasten gara: gaurko fibrazko arraun ukraniarrak, fibrazko traineru “platanitoak”, nekea ekiditeko eta azkarrago errekuperatzeko osagarriak, motxila hiperbarikoekin lo egitea…

Baina, gaur egungo gazteei gure Kontxako 93ko errekorra (19.23.57) gainditzea kosta egiten zaie dituzten aurrerapen guztiekin… Azkenerako munduaren jabe egin eta etxeratzen gara!! Kar kar kar! Ederki pasatzen dugu.

ARTIKULUA BERDINTASUN LEHIAKETAREN IRABAZLEA

2024an zehar, aurreko urtean hasitako bideari jarraituz, berdintasunari buruzko lehiaketa oinarri zuen pilulak zabaldu genituen. Danobaten gogotsu parte hartu duzue ekimen honetan.

Abenduan egin zen zozketa eta 2023an baino pertsona gehiagok parte hartu zuela baieztatu genuen, guztira 130ek (31 emakumek eta 99 gizonek). Eskerrik asko guztioi!!!

Zozketako irabazlea Julen Arrillaga Mugerza izan zen eta gozatu ahal izan duen saria honakoa izan

da: Katana, Ana Goitiaren umorezko bakarrizketa ikusteko 2 sarrera eta Bilboko Amaren jatetxean 2 pertsonentzako dastatze menua. Zorionak Julen!

2025ean ere pilula lehiaketaren dinamikarekin jarraituko dugu. Beraz, adi gure mezuei!

ARTIKULUA

Irabazlea eta sariak

Katana

Ana Goitiaren umorezko bakarrizketa ikusteko 2 sarrera

Amaren

2 pertsonentzako dastatze menua

Danobaten

2025ean

plana dinamizatzen

zehar euskara
eta aholkularitza ematen jardungo duten Emuneko aholkulariak.

Azken urteetan funtzio horietan ibili den Saioa Amurizarekin batera, Josune Urbieta aholkularia ere arituko da euskara zerbitzuan bidelagun. Amaia Lariz izango da Danobat eta Danobatgroupen arteko zubi-lana egitearen arduraduna.

Euskara Batzordeekin lankidetzan, 20252028 Plan Estrategikoaren baitan zehaztutako

euskara helburuak lortzeko aholkularitza emateaz arduratuko dira.

Hiru aholkulariekin harremanetan jartzeko, erabilgarri dago euskara planaren posta elektronikoa: euskara@danobat.com. Lantoki fisikoa Danobateko Administrazioan daukate, aurrez aurre egon nahi izanez gero.

Saioa Amuriza EMUNeko aholkularia
Julen Arrillaga
Amaia Lariz EMUNeko aholkularia
Josune Urbieta EMUNeko aholkularia

ARTIKULUA

AZKOITIA: JAUREGIEN IBILBIDEA

Azkoitia, Urola bailaran kokatuta, ondare historiko eta arkitektoniko aberatsa duen herria da. Bereziki jauregi eta dorretxe ugariek iraganeko distira islatzen dute.

ARTIKULUA

AZKOITIA: JAUREGIEN IBILBIDEA

1

Insausti Jauregia

XVIII. mendearen erdialdean eraikitako jauregi barroko honek Ilustrazioaren ideietan oinarritutako diseinu berritzailea du. Xabier Munibe Peñafloridako kondearen egoitza izan zen, eta honek 1764an Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuen.

2

1514tik aurrera Pedro de Zuazolaren eskutik eraikia, estilo mudejarrean dago egina. Carlos V.aren idazkari eta diruzaina izan zen Pedro Zuazolaren eskariz eraikitako jauregia Urola bailaran estilo horretako adibiderik onenetakoa da.

3

Deskribapena: XIII. mendekoa den eraikin hau XV. mendean etxe jauregi bihurtu zuten. Hemen bizi izan zen Marina de Licona eta Balda, Loiolako San Inazioren ama. Eraikinak santua omentzen duen kapera txiki bat gordetzen du.

Floreaga Jauregia
Balda Dorretxea

Erdi Aroko harresi zaharraren ondoan kokatuta, dorre honek Idiaquez, Olano eta Loiola familiako armarrien aztarnak erakusten ditu. XIX. mendean, karlisten gortea izan zen, eta 1838an, Carlos V.a Beira Printzesarekin ezkondu zen bertan.

Etxe barroko honek familien armarridun fatxada du. Jabeak ekonomia jardueretan aritu ziren, hala nola burdinola batean, eta 1846an txapelak egiteko fabrika bat sortu zuten.

Hiru nabeko tenplu honek ederki apaindutako erretaulak eta 1898ko organo erromantikoa gordetzen ditu. Organo hau Aristide Cavaillé-Collek egindako azken lana izan zen.

Egunean Behin lehiaketan parte hartzen dugu Danobateko hainbat lankidek eta
16. Denboraldiko saribanaketa egin berri dugu urtarrilean.

Denboraldi osoan zehar puntu gehien lortu dituenarentzat gorde genuen lehen saria eta parte-hartze saria zozketa bidez emango genuela jaso genuen arauetan.

Puntu gehien lortu dituena Xabier Aizpurua izan da, baina Xabierrek Egunean Behineko lehiaketari lotutako sariak jaso izan ditu. 2022tik saridunak izan direnak salbuetsita geratzen zirenez, 1. saria Joseba Urbietak jaso du, Josebak lortu ditueta puntu gehien Xabierren atzetik. Bestalde, parte-hartze saria Jon Mendiberentzat izan da. Elgoibarko Pitxintxu opari-dendan erosteko bonoa jaso dute. Disfrutatu sariaz!

Azkoitiako jauregien ibilbideak aukera paregabea eskaintzen du historia eta arkitektura maite dutenentzat, Euskal Herriko kultura aberastasuna ezagutzeko. Bisita gidatuek XVI. mendeko giroan murgiltzeko aukera ematen dute.

Idiakez Dorrea (Etxe Beltz)
Jausoro Etxea
Santa Maria la Real Eliza
Joseba Urbieta eta Jon Mendibe
Saridunak

Osagaia

300 gr. almendra xehatuak

370 gr. esne kondentsatua

Limoia ala lima (norbere gustura)

Intxaur erdiak ala anakardoak (mazapanak beste)

Arrautza baten gorringoa

Koilarakadatxo bat ur

Olio pixka bat

Prestaketa

Ontzi batera bota almendra xehatuta, esne kondentsatua eta limoi edo lima baten azala xehatuta (kantitatea bakoitzaren gustura).

Nahasgailu automatiko baten laguntzaz, zaperoa ondo nahastu.

Ontzia, itsasteko filmarekin tapatu eta 30 minutuz sartu hozkailuan.

Eskuak olio tanta batekin busti eta nahasketa hori sukaldeko erakusmahaira atera eta azken aldiz nahastu bloke bat eginez. Bloke osoa 4 zatitan banatu eta zati bakoitzetik, 6 mazapan aterako ditugu.

Eskuak olioarekin bustita, bola forma duten mazapanak egin eta labeko plakan, gozogintzako paperaren gainean joan kokatzen.

Azkenik, mazapan bola bakoitzari, gainean eskuekin pixka bat sakatuz, intxaurra edo anakardoa jarri gainean.

Ontzi batean, arrautza baten gorringoa eta koilarakadatxo bat ur nahastu.

Eta eskuila baten laguntzaz, mazapan bakoitza gainetik busti.

Azkenik, labea 180º-tara aurreberotuta, 8-10 minututan prest egongo dira.

LANGILE BERRIAK URTARRILLA

JAVI DOMINGUEZ JAVI DOMINGUEZ

Gorroto haut indar guztiekin, uste nian maiteko hindudala, poza eta zoriona ekarriko hituela baina ez, ez duk horrela izan. Tristura, negarra, haserrea,… ezin diat gehiago. Lagun min bat erori duk, baina ezin altxa, ezin lepoan hartu eta aurrera jarraitu.

Ainara Gonzalez
Javi Dominguez

Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
2025eko urtarrileko Txirbil by Danobatgroup - Issuu