

Iraileko Txirbil
Administrazioko eta Pertsonetako lankideok osatu dugu.
Irailarekin batera Administrazioko eta Pertsonetako lankideak gara Txirbil osatu dugunak. DANOBATen gure arloek enpresa osoari zerbitzua ematen diete, hortaz, departamentu guztiekin daukagu harreman zuzena.
Gure lana desberdina da beste departamentuekin alderatuta: egutegien mende bizi gara, hileroko maiztasunarekin burutu behar izaten ditugu hainbat lan zehatz… Nahi duzuenean gonbidatuta zaudete gure lana ezagutzera eta bide batez, gurean hain ohikoak diren litxarreriak dastatzera!
ARTIKULOA
ENEKO ILLARRAMENDI

ARTIKULOA
ENEKO ILLARRAMENDI
Eneko Illarramendi
Danobatgroupeko langilea
Eneko Illarramendi naiz, 48 urteko eibartarra. Elgoibarko CIFP Meka LHIIn Administrazio Kudeaketako zikloa egin ostean, BarneMerkataritzako ikasketak egin nituen Uni EibarErmuan. Ondoren, buru-belarri ekin nion euskarako B1 eta B2 tituluak prestatzeari, Eibarko Udal Euskaltegian. Titulu horri esker, Gureak enpresarekin lan-munduan txertatzeko ikastaro bat egiteko aukera izan nuen eta horrelaxe hasi nintzen Danobaten. 7 urte pasa dira jada hemen lanean hasi nintzenetik, lehenengo praktiketan eta ondoren kontratua egin zidaten.
8:00etan hasten naiz lanean eta 12:00etan amaitzen dut normalean. Autobusean etortzen naiz, MallabiaMendaro bidaia egiten duenean. 7:25ean hartzen dut autobusa eta 7:45ean iristen naiz. Autobus geltokitik 6 minutuan igotzen naiz Danobatera. 12:00etan jangelara jaisten naiz bazkaltzera eta gero 12:55eko autobusa hartzen dut Eibarrera bueltatzeko, Mendarotik irteten dena 12:50ean.
Pertsonen arloko kidea naiz, baina bai pertsonen arloan eta baita administrazioan ere lan egiten dut. Zorteduna naiz, bi mahai eta eserleku ditut Danobaten!
Hala ere, Danobat osoan ibiltzen naiz bueltaka eta hainbat eginkizun ditut:
Danobateko bilera-gelak txukuntzen ditut. Beharrezko materiala jarri eta guztia modu ordenatu batean jartzeaz arduratzen naiz.
Pertsonen saileko eta administrazioko dokumentazioa jaso eta bakoitza dagokion lekuan artxibatzen dut.
Beharrezkoa ez den dokumentazioa suntsitzen dut.
Zenbait dokumentu eskaneatzen laguntzen diet nire lankideei.
Etiketak sortu eta dagokion karpetan itsasten ere jarduten naiz.
Danobateko korreoa jasotzen dut, zabaldu eta dagokion pertsonari zuzenean entregatzen diot.
Aparkalekuan ere bueltatxo bat ematen dut, autoak ondo aparkatuta dauden begiratzeko. Norbaitek noizbait kotxea aparkatu ezin den tokian uzten badu, tarteka isunen bat jartzea ere tokatzen zait.

ARTIKULOA
Nire zereginetatik gehien gustatzen zaidana bilera-gelak txukuntzea da. Kooperatiba guztiari buelta ematen diot eta modu honetan Danobateko lankide askorekin topo egiten dut. Niri asko gustatzen zait jendearekin harremanetan egotea eta horregatik dut hain gustuko eginkizun hori, bidean guztiekin hitz egiteko aukera ematen didalako.
Danobaten lana amaitzen dudanean, normalean 13:30ak inguruan iristen naiz etxera eta 17:00ak aldera arte lasai egoten naiz; batzuetan ordenagailuan jolasten naiz eta beste batzuetan telebistan telesailen bat ikusten dut. Hala ere, nire afiziorik handiena telebistan kirola ikustea da. Gehien gustatzen zaizkidanak futbola eta txirrindularitza dira, baina tarteka pilota eta arrauna ere ikusten dut.
Nire ekipoa Eibar da, baina Athletic zale amorratua naiz.
Oporraldian, bai Aste Santuan eta baita udan ere, Nojara joateko ohitura daukat aspalditik, 7 urte besterik ez nituenetik, 1983tik hain zuzen. Bertan egoten naizenean paseatzeko eta hondartzara joateko aprobetxatzen dut. Aurtengo abuztuan ere han izan naiz. Aurten sorpresa moduan departamentukoei postal bat bidali diet eta ilusio handia egin die.
Egia esan, oso pozik nago hemen lan egiten dudalako! Danobatek ekonomikoki autonomo izateko aukera ematen dit eta jende askorekin erlazionatzeko zortea daukat. Noizean behin parranda txikiren bat ere egin eta elkarrekin dantzatzen dugu!

ARTIKULUA IRAILA, HASIERA ETA AUKEREN HILABETEA DA
“Aurten sorpresa moduan departamentukoei postal bat bidali diet eta ilusio handia egin die.”
Iraila udako amaiera ez ezik, errutinara eta ikaskuntzara itzultzeko hilabetea ere bada.
Gure kooperatiban, hilabete honek esanahi berezia du, izan ere, ikasle berri ugari hartzen ditugu gurekin formatu daitezen, praktikak egin ditzaten edo gradu/master amaierako proiektuak burutu ditzaten. Talentu berrien hazkuntza gure misioaren parte da eta etorkizuneko profesionalen prestakuntzan laguntzen dugu.

Talentuen prestakuntza ez da soilik ardura, baizik eta aukera bat ere. Praktiketan hartzen ditugun ikasleek ikaskuntza teorikoez gain, lortutako ezagutzak errealitateko ingurune batean aplikatzeko aukera izaten dute eta, gainera, ideia berriak eta ikuspegi freskoak ekartzen dizkigute. Testuinguru honetan, iraila etorkizuneko talentuaren hazkuntza hilabetea bihurtzen da.
Inkorporazio arrakastatsua ziurtatzeko, garrantzitsua da ikasle berriak eta gure taldeak behar bezala prestatzea. Ongietorri beroa egitea, helburuak finkatzea eta ikaskuntza kolaboratiboaren ingurune bat sustatzeko beharrezko urratsak egitea.
Iraila, beraz, ez da soilik ikasturtea hastea; guretzat hasiera berri bat da. Ikasleei ongietorria ematearekin batera, guk ere elkarrekin hazteko eta ikasteko aukera izaten baitugu.
Datozen hilabete hauek ere guztioi fruitu eta aukera ugari ekartzea espero dugu.
Horretarako, enpresako pertsona guztiek parte hartu behar dugu prozesu honetan, laguntza eskaintzen eta euren ezagutzak partekatzen. Guri esker, ikasleek arlo profesionalari buruzko ezagutza jasoko dute eta Danobaten ikasitakoa garatzen eta hazten lagunduko diegu. Izan ere, ikasleak gure proiektuen funtsezko oinarria dira eta euren garapen profesionalean ahalik eta gehien laguntzea da gure grina. Egun, Danobaten gutxi gorabehera 30 ikasle ditugu euren profesionaltasuna sakontzen.
ARTIKULUA OSASUNA
Lanean daramagun erritmoarekin, bulegoan zein tailerrean, askotan ahaztu egiten zaigu gure gorputza zaintzea.
Gure gorputzeko puntu zaurgarrienetakoak begiak, lepoa eta eskuak dira, tentsioak pilatzen ditugu eta kasu batzuetan, behar bezala zaintzen ez baditugu, mina eragiten dute. Hori dela eta, tarte hau eskaini nahi izan diogu erlaxazio ariketei, osasuntsu mantentzen lagunduko diguten ariketa erraz baina eraginkor batzuei. Eskerrak eman nahi dizkiogu gure erizain Josu Urbietari, aholku hauek gurekin partekatzeagatik eta ohitura txikiekin gure ongizatea hobetu dezakegula gogorarazteagatik.

ARTIKULUA OSASUNA
Ikusmenak, posturak eta buruak nekea sortzen digute lan egitean. Nekea hainbat sintomaren bidez ager daiteke:
Begietan hazkura eta erremina.
Buruko mina.
Zerbikaletako eta bizkarreko mina. Molestiak eskumuturretan, inurridurak…
Sintoma hauek normalean desagertu egiten dira atsedenaldi egoki baten ondoren. Molestia hauek txikitu eta/edo ekiditeko bi ordutik behin gutxi gorabehera lanean etenaldiak egitea komeni da pantailaren aurrean jarduera aldatu edo ariketak egiteko.
Hemen dituzue ariketa gomendagarri batzuk:
Begirada pantailatik bereiztu eta urrun dagoen objektu batera begiratu (intentsitatez).
Burua mugitu gabe urrutira begiratu lehenengo eskuinera eta gero ezkerrera. Mugimendu hau 10 aldiz errepikatu. Ondoren mugimendu horiek egin baina begiak gora eta behera mugituz.
Sorbaldarekin gora eta behera egin eta ondoren sorbaldarekin birak egin (aurretik atzera eta atzetik aurrera).
Buruarekin birak egin baina behartu gabe. Ondoren aurrera eta atzera egin buruarekin.
behera
ARTIKULUA
Bikain, euskararen kalitateziurtagiria, erakundeen euskararen erabilera- eta kudeaketa- maila egiaztatzen duen ziurtagiria da, eta Eusko Jaurlaritzak luzatzen du.
Danobatek 2024an Bikain ziurtagiria lortzeko prozesuan izena eman du, eta azaroan kanpo-ebaluatzaile talde bat etorriko da Danobatera azken urteetan euskararen erabileran eta kudeaketan egiten ari garen lana baloratzera.
Dakizuenez, Danobatek 2009an zilarrezko
JUBILAZIOAK

Bikain ziurtagiria lortu zuen eta 2017an urrezko Bikain. Ziurtagiriaren maila gora behera, interesgarria izango da kanpo-ebaluazioa, gure euskara planaren indarguneak eta aurrera egiteko palankak proposatuko dizkigute eta.
Izango duzue prozesuaren eta jarraibideen berri.

LANGILE BERRIAK UZTAILA

LANGILE BERRIAK IRAILA









